Itzuli orri osora

Beste molekula-mota bati atxikitako gluzidoak

Heterosidoak: monosakarido edo oligosakarido txiki baten eta aglukoi izeneko molekula ez-gluzidiko baten arteko elkarketa. Adibidez, estreptomizina eta nukleotidoak.

Peptidoglukanoak: heteropolisakaridoak eta bost aminoazidoen oligopeptido txikien arteko elkarketatik sortzen dira. Bakterio-pareta osatzen dute.

Proteoglukanoak: parte gluzidiko batek (glukosaminoglukanoak) eta zati proteiko txiki batek osatutako molekulak dira. Azido hialuronikoa eta kondroitina-sulfatoak egiturako glukosaminoglukanoak dira, eta aldiz, heparina jariaketako glukosaminoglukano bat da.

Glukoproteinak: zati gluzidiko txiki batek eta zati proteiko handi batek osatuak. Heterogeneotasun handia dago beren konposizio eta funtzioari dagokionez.

Glukolipidoak: monosakaridoak eta oligosakaridoak, lipidoei atxikiak. Nagusiak zerebrosidoak eta gangliosidoak dira.