Lipidoak

Nagusiki karbonoz edo hidrogenoz konposatutako printzipio berehalako organikoak dira. Uretan disolbaezinak eta disolbatzaile organikoetan disolbagarriak dira. Funtzio biologiko garrantzitsuak dituzte, hala nola organismoaren energia-erreserba nagusia izatea eta mintz zitoplasmatikoen parte izatea. Bitamina lipidikoek, hormona esteroideoek eta prostaglandinek funtzio biokatalizatzailea betetzen dute, zelulan erreakzio kimikoak erraztuz.

Gantz-azidoak

Gantz-azidoak kate alifatiko luze batek osatutako molekulak dira, eta mutur batean talde karboxilo bat dute.

Sailkapena:

  • Gantz-azido saturatuak: beren karbono-atomoen artean lotura bakunak besterik ez dituzte. Molekula linealak dira.
  • Gantz-azido saturatugabeak: lotura bikoitz bat edo batzuk dituzte, eta horietan beren molekulek ukondoak dituzte.

Propietateak

  • Disolbagarritasuna: eremu hidrofilo bat (karboxiloa) eta eremu lipofilo bat (kate alifatikoa) dauzkate, likido polarrekin loturarik finkatzerik izan gabe.
  • Urtze-puntua: gantz-azido saturatuetan, karbono-kopuru handiagoarekin handitu egiten da (Van der Walls indar-kopuru handiagoa). Gantz-azido saturatugabeetan, beren antolamendu espazialaren ondorioz (ukondoa), bere kateek ezin diete elkarri eragin Van der Waals indarren ondorioz, eta beren urtze-puntuak baxuak dira.
  • Esterifikazioa: lotura kobalente baten bidez alkohol bat elkartzea, ester bat eta ur-molekula bat osatuz.
  • Saponifikazioa: gantz-azidoek alkaliekin erreakzionatzea, xaboi izeneko gantz-azidozko gatz bat osatuz. Molekula anfipatiko bat litzateke hori, eta zati polar edo hidrofilo bat eta beste zati lipofilo edo hidrofobo bat izango lituzke, uretan mizelak eratuz disolbatzen delarik.
  • Auto-oxidazioa edo gantz-azido saturatugabeak mintzea: lotura bikoitzen eta oxigeno-molekulen arteko erreakzioari zor zaio, horrek gantz-azidoa hausten baitu eta bi aldehido sortzen baititu.

Azilglizeridoen erreakzioak a) esterifikazioa. b) Saponifikazioa.

Lipido saponifikagarriak

Gantz-azidoek eta alkohol edo aminoalkohol batek osatutako esterrak dira.

Lipido bakunak:

  • Azilglizeridoak: gantz-azidoak glizerina-molekula batekin esterifikatuz osatuak. Monoazilglizeridoek gantz-azido bakarra dute; diazilglizeridoak, bi molekula; eta triazilglizeridoek, gantz-azidoen hiru molekula. Energiaren erreserba-funtzioa.
  • Zeridoak: kate luze baten alkohol monobalente batekin gantz-azido bat esterifikatuz lortzen dira. Liposolugarriak dira, eta funtzio babeslea dute xafla iragazgaitzak (argizariak) osatzen dituztelako.

Lipido konplexuak:

Beren egituran, hidrogenoaz, karbonoaz eta oxigenoaz gain, nitrogenoa, fosforoa, sufrea edo gluzido bat dute. Geruza bikoitz lipidikoak eratzen dituzte beren jokabide anfipatikoaren ondorioz. Mintz-lipidoak dira.

  • Fosfolipidoak: azido ortofosforiko bat dute beren eremu polarrean. Mintz plasmatikoan ugarien agertzen diren molekulak dira eta bi eratakoak izan daitezke: fosfoglizeridoak edo fosfoesfingolipidoak.
  • Glukolipidoak: zeramida baten eta gluzido baten elkarketa. Gluzidoaren arabera zerebrosidoak eta gangliosidoak izan daitezke.

Azido fosfatidikoa.

Lipido saponifikaezinak

Terpenoak edo isoprenoideak:

Molekula linealak edo ziklikoak, isoprenoaren polimerizazio bidez osatuak. Molekulak duen isopreno kopuruaren arabera sailkatzen dira eta bere funtzioa era askotakoa izan daiteke. Funtzio biologiko garrantzitsua duten molekulak aipa ditzakegu, esate baterako A, E eta K bitaminak.

Esteroideak:

Esteranotik edo ziklopentano perhidrofenantrenotik datozen lipidoak dira. Mi molekula-multzo handi biltzen dituzte eta jarduera biologiko garrantzitsuak betetzen dituzte.

Esteroleak:

hidroxilo bat dute 3 karbonoan, eta kate alifatiko bat eraztunaren 17 karbonoan. Nagusienak hauek dira:

 

  • Esteroleak: hidroxilo bat dute 3 karbonoan, eta kate alifatiko bat eraztunaren 17 karbonoan. Nagusienak hauek dira:
    • Kolesterola: zelula-mintzaren egiturazko osagai bat da. Esteroide gehienen basea da.
    • Behazun-azidoak: kolesterolaren eratorriak dira, gibelean osatzen dira eta behazun-gatzak sortzen dituzte, irentsitako elikagaien gantzen emultsionatzaile garrantzitsuak.
    • D bitaminen taldea: kaltzioaren metabolismoa eta hesteetako zurgapena erregulatzen dute.
    • Estradiola: emakumezkoen bigarren mailako karaktere sexualak erabakitzen dituen hormona da.
  • Hormona esteroideak: bi multzo daude, hormona suprarrenalak eta hormona sexualak.

Prostaglandinak:

Lipido hauen molekula basikoa prostanoatoa da, hogei karbono eta bi kate alifatiko dituen eraztun ziklopentano bat. Substantzia sintetizatuak dira, mintzaren gantz-azido saturatugabeetatik osatuak. Modu lokalean dihardute eta era askotako funtzio fisiologikoak erregulatzen dituzte, hala nola sukarra agertzea, odol-presioa gutxitzea, etab.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana