Itzuli orri osora

Gene-una entzima bat

Badlek eta Tatumek adierazi zuten gene baten nukleotidoen sekuentzia eraldatzean gene horrek kodetutako jarduera entzimatikoak huts egiten zuela. Beraz, ondorioztatu zuten entzimen bidez kontrolatzen zirela substantziak, eta horien bidez, organismoen ezaugarriak. Geneen eta entzimen arteko paralelismo hau ezarri ondoren, «kolinearitate-hipotesia» proposatu zuten, nukleotidoen sekuentziaren eta geneak kodetzen duen proteinaren aminoazidoen sekuentziaren arteko korrespondentzia finkatuz.