Itzuli orri osora

Kode genetikoa

Nukleotido-hirukoteen (kodon) eta aminoazidoen arteko korrelazio bat ezarri da. Lau base daudenez, hirunaka hartuz gero 43=64 aminoazido posible genituen. Halere, hogei aminoazido bakarrik daude, eta beraz, zenbait aminoazidorentzat hirukote bat baino gehiago egokituko da. Horri «kode genetikoaren degenerazioa» esaten zaio.

Nukleotido desberdinen nahasketa bidez eta polinukleotido fosforilasa entzimarekin (Severo Ochoak eta Grunberg-Managok isolatua), molderik gabe RNA sintetiza dezakeelarik, hirukote bakoitzari zegokion aminoazidoa izendatu ahal izan zitzaion. Gako edo kode genetikoa unibertsala da, hau da, organismo guztiek betetzen dute.

DNA sekuentzia batetik aminoazidoen sekuentzia batera igarotzea bi prozesuren bidez gertatzen da: transkipzioa eta itzulpena.