Pintura XX. mendearen amaieran

XX. mendearen azken hamarkadetan espresionismoaren aurkako erreakzio bizi bat piztu zen, ideiak gauzatu eta kontzeptualizatu nahian. Espresionismoan ez bezala, ez zitzaion batere garrantzirik ematen artearen sortze lan hutsari.

Dadaismo berria eta Europako mugimenduak

Dadaismo berria Estatu Batuetan eta Europan garatu zen, berrogeita hamarreko hamarkadan eta hirurogeiko hamarkadaren hasieran. Oinarrizko helburu zuen sortze lana objektu gisa tratatzea, artistarengandik kanpoko gauza bat bezala; sortze lanak amaierako emaitzan neutralizatua geratu behar baitzuen, objektuen irudikapen fisikoan bertan, alegia. Ondorioz, pinturan bi dimentsioko formatuarekiko haustura gertatu zen. Arte lanari objektuak erantsiz, pinturak eta eskulturak bat egin zuten sortze kontzeptu berean. Dadaista berrien artean ondokoak dira famatuenetako batzuk:

  • Robert Rauschenberg (1925).
  • Jasper Johns (1930).
  • Larry Rivers (1923).

Dadaismo berria Estatu Batuetako korrontea izan zen gehien bat; Europan sortutako zenbait mugimenduk antzeko oinarri estetikoak zituzten, baina haien bilakaera homogeneoagoa izan zen. Hona hemen mugimendu horietako garrantzitsuenak:

  • Errealismo berria (Frantzia).
  • Zero eta Fluxus mugimenduak (Alemania).
  • Espazialismoa, Azimuth eta arte povera (Italia).

Happeninga

Dadaista berriek eta antzeko mugimendu europarrek burututako ikerketa estetikoaren ondorioz happening, gertaera, agertu zen: zuzenean egindako antzezpenak gehitzen zitzaizkion arte sorkuntzaren prozesuari, antzezlanak balira bezala edo artelana lortzeko beharrezkoa den inguruaren eraldaketa bezala uler daitezkeenak.

Happeningen adierazle nagusiak honakoak izan dira:

  • Yves Klein frantziarra (1928-1962): bere lanek, ironia handikoak, arauak hautsi nahi zituzten; antropometria izenekoetan, adibidez, pinturatan mela-mela zeuden modeloak igurtzika aritzen ziren mihiseen kontra.
  • Christo estatubatuarra -bulgariarra jatorriz- (1935): eraikin handiak «paketetan» biltzen zituen, baita inguru naturalei bertakoak ez ziren elementuak gehitu ere, gizakiaren eta inguruaren arteko harremanez ohartarazteko.
  • Jean Tinguely frantziarrak (1925-1991) makinak erabiltzen zituen eskulturak egiteko, artearen adierazkortasun hutsaren bila.
  • Piero Manzoni italiarrak (1933-1963) kritika zorrotza egin zion sortzailearen figurari; Artista-kaka eta Artista-airea izeneko ontzi sortek eztabaida bizia eragin zuten.

Pintura osteko abstrakzioa, arte zinetikoa eta op-art

Espresionismo abstraktuak muturreko erreakzioak bilatzen zituen, adierazkortasuna "hozteko" asmoz. Obra horietan indargabetuta geratzen ziren koloreak eta hoztasunik adierazten ez zuten bitartekoak.

  • Estatu Batuetan, antiespresionismoaren adar erradikalena pintura osteko abstrakzioaren bidez azaldu zen. Frank Stella (1936), Kenneth Noland (1924) eta Morris Louis (1912-1962) dira izenik ospetsuenak.
  • Europari dagokionez, muturreko antiespresionismoak bi bidetatik jo zuen nagusiki. Lehenengoak, arte optikoa edo op-art deritzonak, elementu desberdinak tartekatzen zituen errepikapen jarraituaren bidez; bestalde arte zinetikoak ere mugimenduaren sentsazioa bilatzen zuen irudi abstraktuak erabiliz. Mugimendu horietako egile adierazgarriak dira hungariar jatorrizko Victor Vasarely pintore frantziarra (1908-1997) eta Frantzian bizi den Jesus Rafael Soto venezuelarra (1923).

Pop artea

XX. mendearen bigarren erdian, estilorik berezienetako bat pop artea izan zen («popular» hitzaren apokopea). Pop mugimenduak hiri inguruneko irudiak sartu zituen sorkuntza artistikoan: publizitate kartelak, salgaien etiketak, komikietako binetak, etab. Antiespresionismoaren «hoztasuna» lortzeko, mihise batean proiektatutako irudiak hainbat aldiz kalkatzen ziren.

Pop korrontearen barruan ondoko estiloak bereizten dira:

  • Estatu Batuetako estiloa: Andy Warhol (1903-1987); Roy Lichtenstein (1923- 1997); eta Claes Oldenburg (1929).
  • Britainia Handiko estiloak garrantzi handiagoa ematen dio pinturaren substantziari: David Hockney (1937) eta Patrick Caufield (1936).

Popetik eratorritako zenbait eskola berebiziko garrantzia lortu zuten. Haietako batean, figurazio berriaren eskolan, Eduardo Arroyo espainiarra da egilerik entzutetsuenetako bat (1937).

Izenbururik gabea

Roy Lichtenstein, Izenbururik gabea. (Bilduma partikularra, New York).

Arte postmodernoa

Hirurogeita hamar eta laurogeiko hamarkadetan agortuta geratu ziren arte mugimendu jakinetatik sor zitezkeen emaitzak. Izan ere, mugimenduen ordez modako joerak nagusitu ziren, anitzak bezain aldakorrak. Garai horretako egile asko arte postmoderno delakoaren barruan sartuta geratu ziren, zein bere ezaugarriekin. Postmodernidadeak ez du mugimendu edo estilo zehatzik erakusten, eta berez, mende amaierako artistak bildu besterik ez du egiten. Haietako pintorerik ospetsuenen artean ondokoak ditugu: Baselitz (1938), Julian Schnabel (1951), Basquiat (1960 -1988), Keith Haring (1960 - 1990), Miquel Barcelo (1957), Jose Maria Sicilia (1954) edo Guillermo Perez Villalta (1948).

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana