Perpaus inpertsonalak

Perpaus aktiboen artean, boz aktiboko predikazio-aditza dute batzuek, baina ez dute onartzen subjektuaren funtzioa izenak edo izen-sintagmak betetzea. Subjektu lexikorik ez izan arren, perpaus inpertsonalek badute adizkiaren pertsonak eta zenbakiak osatutako subjektu gramatikala. Horregatik, inpertsonalak benetako perpausak dira.

Perpaus inpertsonalak

Perpaus inpertsonalak dira gutxienez betebehar hauetako bat betetzen dutenak:

  • Eratzaile bakar bat dute (aditz-sintagma, 15. gaia ikusi) eta, horregatik, ez dute subjektu sintaktikorik : Nevará en la sierra.
  • Ez da adierazten aditzaren ekintzaren agentea edo egilea, nahiz eta beste balio semantiko batzuetako subjektu sintaktikoa ager daitekeen: Se repartirán regalos a la salida - Llaman a la puerta.

    Lehenengo kasuan, inpertsonaltasun sintaktikoa dago: ez dago subjekturik eta ezin da esan horren elipsia egon dela.

    Bigarren kasuan, inpertsonaltasun semantikoa dago: ez dago agenterik edo mugagabe geratzen da.

Inpertsonaltasun sintaktikoa

  • Predikazio-egitura inpertsonalak

    Natura eta eguraldi-fenomenoak adierazten dituzten aditzak (anochecer, atardecer, llover, nevar, helar, granizar, tronar, escampar), singularreko hirugarren pertsonan izaten dira beti. Horregatik, inpertsonalak deitzen diegu: Relampagueaba - Llueve intensamente.

  • Haber eta hacer aditzekin antolatutako egitura inpertsonalak

    Aditz biekin, singularreko hirugarren pertsonan beti, subjektua ez den izen-sintagma bat joaten da: objektu zuzena. Betebeharreko perifrasia den haber que + infinitiboa joskera dago inpertsonal horien artean (10. gaia ikusi): Habrá que recoger la mesa - Hay que memorizar el número secreto.

  • Emendiozko egitura inpertsonalak

    Emendiozko egitura askok (ser eta parecer aditzekin, 18. gaia ikusi), izaera inpertsonala dute, perpaus hauetan bezala: Es mediodía - Parece de día.

    Perpaus horietan, aditzarekin joaten diren sintagmek atributuena egiten dute, komunztatzeko subjekturik ez izan arren.

    Las nubes parecían caballos galopando, bezalako emendiozko perpaus komunztatuetan agertzeaz gain, parecer aditza subjekturik gabeko egituretan ere agertzen da, singularreko hirugarren pertsonan eta Parece que los niños se han dormido bezalako atributuarekin.

Inpertsonaltasun semantikoa

Inpertsonaltasun semantikoaren ezaugarririk garrantzitsuena agentea ez agertzea da, hainbat kausa dituena:

  • Igorleak ez ezagutzea: La puerta ha sido forzada.
  • Gogoz ez agertzea: Me han invitado a cenar.
  • Zehaztugabetasuna, izaera generikoa izaera generikoa edo zehaztugabea duen agentea agertzen uzten duena: Se trasnocha mucho en España.

Agentea ez agertzearen egiturak

Egitura Ezaugarriak Adibideak
Pasiboko bigarrenak Osagarri agenterik agertzen ez den pasiboko joskerak (subjektu jasailea + ser + partizipioa). La comida será servida a las tres. Los presupuestos fueron estudiados ayer.
Pasibo erreflexua Se forma ez da izenordaina, baizik eta pasiboaren indizea. Subjektu sintaktikoak (jasaileak) bezala funtzionatzen duen izen-sintagma edo perpaus bat agertzen da. Aditzaren ekintzaren agentea ez da agertzen. Se solicitarán ayudas al Gobierno. Se asegura que no habrá encierros este año.
Pluraleko hirugarren pertsona Pluraleko hirugarren pertsona agentearen zehaztugabetasunaren zeinua da. Me han robado la cartera. Te han enviado flores.

Agentea ez agertzeko aukera

Agentea agertzen ez den kasuetan, ez agertze hori hautazkoa da, era askotan ager baitaiteke (zer edo nor den jakiteke ere bai); esate baterako: La puerta ha sido forzada por alguien.

Se duten inpertsonalak

Se duten inpertsonalak. Se duten inpertsonal erreflexuak aditz iragangaitza (Se come mal en este mesón), kopulatiboa (Se está a gusto aquí) edo pertsonako objektu zuzena duen aditza (Se avisará a los interesados próximamente) duten perpausak dira.

Ezaugarri sintaktiko hauek dituzte:

  • Aditzaren singularreko hirugarren pertsona agertzen da.
  • Ez dute subjektu sintaktikorik.
  • Ekintzaren agentea ez da agertzen edo zehaztu gabe geratzen da.
  • Se formarekin antolatzen dira, baina ez du izenordainaren funtzioa betetzen, baizik eta inpertsonaltasunaren indizearena.

    Pasibo erreflexuek, bestalde, badute aditzaren komunztatzen duen izen-sintagma subjektua.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana