Informazio gehiago
Zubereraren ezaugarriak
Zuberoan mintzatzen den euskalkiari esaten zaio zuberera. Zuberoa osoan, ipar-mendebaldeko herri gutxi batzuetan salbu (Domintxine, Lohitzüne, etab.), eta Biarnoko zenbait herrixkatan (Eskiula, Jerunze, etab.) hitz egiten da. Bizkaiera bezala, muturrekoa izaki, beste euskalkietatik bereizten duten ezaugarriak ditu ("ü" soinua, bokal eta diptongo sudurkariak, azentuak, etab.).
Erronkarierarekin du parekotasun handiena eta, hain zuzen ere, Bonapartek biak euskalki bakarrean bildu zituen azkena egindako sailkapenean. Hala ere, geroztiko sailkapenetan bereizirik agertzen dira. Sarri esan izan ohi da bizkaiera eta zuberera, euskal lurraldearen bazterretako euskalkiak direlako, saihesten direla gehiena beren artean antzekoagoak diren erdialdekoetatik.
Egia da zuberera entzuten ohitu gabeko euskaldunarentzat hasieran berezia iruditzen zaiola euskalki hau, baina, ohitu ahala ez zaio horren arrotza egiten. Bestalde, hizkuntzalariaren ikuspegitik antzeko ezaugarriak askoz ere gehiago dira desberdintasunak baino. Esan genezake axalekoak direla gehienbat diferentziak.
Zuberera aztertzeko interesa XIX. mendea arte ez zen piztu. Oihenart batek, zuberotarra izan arren jaiotzaz, lapurtera hobesten du zubereraren aurrean. Abbadiak eta Xahok elkarrekin egin zuten gramatika hasten da lehenbizikoz zuberera aintzakotzat hartzen.
Zuberera hitz egiten den esparru osoan hizkera aldetik desberdintasun handirik ez badago ere, geografia aldetik bereizten diren bi eskualdeen artean, alegia, Basabürüaren eta Pettarraren artean, badira desberdintasun batzuk. Basabürüa deritzon Hego aldeko eskualde menditsuan Altzai, Altzabeheti, Arhane, Gamere, Sarrikotagaine, Zihiga, Lakarri, Zunharre, Onizegaine, Atherei, Etxebarre, Liginaga, Lexantzü, Ligi, Astüe, Ziboze, Zünharre, Aloze, Larraine, Sorholuze, Hauze eta Iruri herriak daude. Eskualde lauagoa den Pettarra, berriz, Zuberoako Ipar aldean dago eta honako herri hauek osatzen dute: Arüe, Etxarri, Lohitzüne, Oihergi, Ozeraine, Erribareita, Jestaze, Domintxaine, Berroeta, Olhaibi, Ithorrotze, Lahüntze, Sohüta, Mendibile, Berrogaine, Mitikile, Ospitalepea, Larrabile, Ürrüstoi, Larrori, Sarrikotapea, Ündüreine, Ezpeize, Onizepea, Bildoze, Lextarre eta Aiñharbe herriek.
Zubereraren zenbait ezaugarri fonologiaren ikuspegitik
Beste euskalkiek dituzten bokalez gain, badu beste bat, [ü], frantsesez u idazten denaren antzeko soinua duena. Zubereran kasu jakin batzuetan gertatu den euskarazko u-ren berrikuntzaz sortutako fonema da. Bestalde, behe-nafarreraren aldaera den Amikuzeko azpieuskalkian ere bada fonema hau, nahiz eta zubereran baino gutxiagotan erabiltzen den.
Beste euskalkietan o bokala agertzen den hitz batzuetan zubereraz u ageri da, adibidez: huntan, gizun, muldatü.
Hitz askotan ageri dira bokal sudurkariak zubereraz.
Bokal-topaketa batzuetan aldaketak gertatzen dira, adibidez:
- >otso + -a > otsua
- seme + -a > semia
- eskü + a > eskia
- bürü + -a > büria
Beste euskalkitan au diptongoa ageri den kasuetan, zubereraz askotan ai izaten da, adibidez:
- auzo > aizo
- gauza > gaiza
j grafia ahoskatzeko garaian zubereraz frantsesaren antzeko soinua ematen diote.
bokal arteko erreak galdu egiten dira maiz: Parise > Paise
nk eta nt kontsonante-multzoak dituzte hitz batzuek zubereraz, beste euskalkietan ng eta nd dituztelarik, adibidez: igante
Beste euskalkietan s bihurtu den rz multzoa zubereraz mantendu egin da, adibidez: -tarzun, ürzo.
Azentuari dagokionez, badira desberdintasunak Basabürüako eta Pettarrako hizkeren artean. Hitzak azkenaurreko silaban indarrezko azentu batez markatzen dira; Basabürüan hitz guztiek dute azentu-mota hau eta Pettarran, aldiz, nabarmendu nahi diren hitzek soilik, baina beti ere posizio berberean.
Deklinabidearen zenbait ezaugarri
Euskara batuan datibo plurala -ei atzizkiaz egiten den bezala, zubereraz -er atzizkiaren bitartez egiten da, adibidez: gizoner
Izen propioekin -tik atzizkiaren ordez -rik erabiltzen da, adibidez: Maulerik
Zubererazko testutxo bat erakusgarri
Hona hemen zubereraren ezaugarriak dastatzeko adinako testu labur bat. Etxahun Irurikoren kantu baten zatia da:
Zubereraz | Euskara batuan |
Zuiñen eijer den bedatsian lehen lilia Baratze xokhuan irus ageri Zuiñ eijer den mahaiñ saintiala bildürik Bi espus eskik emanik elgarri Egünko egünak hortara ekharri gütü Uhure espus eta espusari Ziren biziko desiratzen dereiziegü Bier xantza hun eta osagarri. | Zeinen ederra den udaberrian lorea Baratze-txokoan harro ageri da Zein ederra den mahai santura bildurik Bi ezkongaiak eskuak emanda elkarri Gaurko egunak horretara ekarri gaitu Ohore senarrari eta emazteari Bizi zaren arte deseatzen dizuegu bioi zorte on eta osagarri |
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.
Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.