Euskalkiak eta euskara batua

II. Mundu Gerra eta Gerra Zibila amaitu zirenean, hizkuntzalaritza-lanei ekin zieten ostera. Garai onak ziren euskararentzat, aldi honetako egileek hizkuntz heziketa hobea zutelako eta beren lanak sakonagoak zirelako. Jakintza-arlo horretan izen handi bihurtu direnak agertuko dira, hala nola Koldo Mitxelena, De Rijk, Holmer, Txillardegi...

1950 eta 1980 arteko epealdia

Garai honetan, euskal kultura jorratzen duten hainbat aldizkari sortuko dira, eta halaber, euskalkiei buruzko artikuluak argitaratuko dira:

  • Boletín de amigos del país: 1945. urtean hasi zen argitaratzen. Folklorea, historia, euskararen azterketak... eta beste hainbat gai argitaratuko dira bertan. Lan horien artean aipatzekoak dira dialektologiari buruzko zenbait artikulu: Voces Vascas de Bacaicoa (Ondarra), Erronkari, Tolosa (Koldo Izagirre), Textes Focloriques de la Vallée de Baigorri (Haristchelhar). Lan horietan batez ere datu linguistikoak biltzen dira.
  • Euskara: Toribio Etxabarriak Lexicón del Euskara Dialectal de Eibar lana argitaratu zuen.

Horrekin batera, hizkuntzalaritzan eta dialektologian espezializatutako bi argitalpen agertuko dira:

  • ASJU (Gipuzkoako Aldundia): 1967. urtean sortu zen Koldo Mitxelenaren zuzendaritzapean. Sortu zen unetik bertatik, aldizkaririk aktiboena bilakatu zen filologia, hizkuntzalaritza eta euskal literaturarekin loturiko gaietan, eta dialektologiari buruzko artikulu eta azterketa sakonak argitaratu ziren bertan.
  • FLN (Nafarroako Gobernua): 1969. urtean agertu zen. Dialektologia-lanak hiru eremutan bereizi zituen: toponimia, euskal eskribau klasikoak eta hizkuntzen transkripzioak.

Euskararen batasuna

Garai honetan hizkuntzalari askok hainbat ekarpen egingo dituzte euskara batuaren oinarria zehazteko. Federiko Krutwig hizkuntzalariak hizkuntza estandar gisa idazle klasikoek erabilitako lapurtera proposatu zuen. Honek zera zioen: "Batua asmatua dago dagoeneko, Leizarragak XVI. mendean bateratu baitzuen euskara. Batua lapurtera klasikoa da". Krutwigek ortografia bateratua erabiltzea proposatzen zuen euskararen berezko hitzak idazteko, baina maileguetan, aldiz, beren jatorrizko formari eustea defendatzen zuen, esate baterako latineko ph.

Nahiz lan handia egin zuen Gerra Zibilaren ostean Euskaltzaindia berpizteko, ez zuten aukeratu berak egindako proposamen hori.

Euskara bateratzeko premia horrek hortxe zirauen oraindik. 1963. urtean Baionan elkartu zen Euskaltzaindia. Bilera horretan Euskal Idazkaritza erakundea sortu zen, Laberguerieren zuzendaritzapean. Bost urte geroago, 1968. urtean, Ermuan elkartu ziren berriro, eta bertatik Idazleen Elkartea sortu zen.

1968. urtean, Euskaltzaindiaren urteurrena zela eta, Arantzazun bilera bat egiteko deia egin zuten. Bilera horretan euskara batuaren irizpide lexikografikoak eta morfologikoak finkatu zituzten, eta 1973. urtean osatu zuten hori guztia, aditz konjugazioari buruzko proposamen baten bidez.

Araudi horren ondoren euskara batuaren aldeko eta aurkako gizarte-eztabaidak zabaldu ziren. Kritikak ugariak izan ziren eta iragarpenek ez zioten etorkizun luzeegirik opa hizkuntza artifizial horri. Nolanahi ere, hezkuntzaren munduan onartzen eta zabaltzen hasiko da.

Euskara batuaren aldeko nahiz aurkako iritziak

Betidanik euskarak hizkuntzalarien arreta erakarri du. Jatorri ezezaguneko hizkuntza bat izateaz gain, zenbait euskalkiz eta hainbat aldaeraz osatua dago, eta hori beti arazo bat izan da idazleentzat. Zer hizkuntza hautatu behar zuten pertsona gehienengana iristeko?

1918. urtean sortu zenez geroztik, Euskaltzaindiak edo Euskararen Akademiak hainbat ikerketa egin eta hizkuntza-eredu idatzi bakar bat erabil dadila bultzatu du, euskalkien arteko desberdintasunek berekin dakarten arazoak eta komunikazio-zailtasunak gainditzeko.

Azkenik, 1968. urtean euskara batua sortu zen, eta horrek, batzuk gogobeterik utzi bazituen ere, beste batzuk haserrarazi egin zituen. Nolanahi ere, euskara batuak, jaio zen unetik bertatik, euskalkien gainetik dagoen elementu bat izan nahi du, eta euskaldunen arteko komunikaziorako tresna.

Horren aurkako iritziek, batetik, beste euskalki batzuen aldean gipuzkerak batuan bereganatu zuen gehiegizko garrantzia aipatzen zuten, eta bestetik, hizkuntza bakar bat erabiltzeak euskalkien kontserbaziorako berekin zekarren arriskua.

Euskara batuaren aldeko argudioek azpimarratzen zuten idazteko eredu bat zela euskara batua, eta gainera, hori sortzeko autore klasikoetara jo zutela, eta beraz, kulturaren egina nabarmena zela. Gainera, euskara batuak euskalki guztiak bateratu eta indarra emango zion hizkuntzari.

Nahiz hasieran bazirudien aurkako iritziek jarraitzaile gehiago bereganatuak zituztela, denbora igaro ahala euskara batua geroz eta garrantzia handiagoa hartzen joan da hezkuntzan, hedabideetan eta Administrazioan. Herri mailan oraindik ere euskalkiak erabiltzen dira.

Koldo Zuazo unibertsitate-irakasle eta hizkuntzalariaren iritziz, euskara batua eta euskalkiak ez dira antagonikoak, osagarriak baizik.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana