Euskalkiak: Bonaparte, Campin eta Azkue

XIX. mendea garai garrantzitsua da euskalkientzat. Dialektologiaren eremuan egindako azterketak oinarri linguistikoen gainean bermaturik daude, eta horrenbestez, aurreko lanetatik bereizten dira. Larramendik zabaldutako bide horretatik jotzen dute eta datuen bilketa beren teknikarik erabiliena bilakatzen da. Mende honetan dialektologiako izen handiak topatuko ditugu, hala nola Bonaparte, Eugène Coquebert de Montbret, Arturo Kanpion, Antoine D'Abbadie  Añibarro.

XIX. mendea: Bonaparte eta Arturo Kanpion

Lehendabiziko aldiz hizkuntza estandar bati buruz hizketan hasiko dira argi eta garbi, idazleek aspalditik eskatua. Idazle klasikoek lehenago ere beren lanetan aipatua zuten zeuden euskalki ugari horien artetik bat aukeratu beharra izaten zutela ahalik eta pertsona gehienengana iristeko (Leizarragak Testamentu Berria lanean).

Euskara estandarizatzeko lehenengo ahalegin horretan, bi arlo bereizten ziren: gramatika bateratu bat eta ortografia bateratu bat. Baina Ipar Euskal Herriko ortografia eta hegoaldekoa oso desberdinak ziren, eta ondorioz, oso zaila zen horietako bat hautatzea eredu gisa zabaltzeko. Arazo hori gainditu nahian, euskara batu baten aldeko proposamenak uholdeka etorri ziren.

Bonaparteren sailkapena

Luis Lucien Bonaparte, Napoleon Bonaparteren iloba, Ingalaterran jaio zen 1813. urtean. 1847. urtean Specimen lexici omnium linguarum europearum izeneko lan bat idatzi zuen, hizkuntza guztien hiztegi txiki bat, eta bertan euskara aipatzen du eta euskalkien inguruko kezka agertzen du.

Bonapartek euskalkien lehen sailkapena egin zuenean irizpide linguistikoetan soilik oinarritu zen, nahiz lehendik ere zimenduak ezarriak egon (Larramendiren sailkapena izan zuen abiapuntu). Bi eratako datuak erabili zituen: material zuzenak, Intxauspe, Salaberri, Etxenike, Iturriaga... kolaboratzaileek bilduak, eta zeharkako materialak, esate baterako itzulpenak.

Lau sailkapen desberdin egin zituen. Behin betiko sailkapena Le verbe basque en tableaux izeneko lanean jaso zuen, eta 8 euskalki bereizi zituen: bizkaiera, gipuzkera, Iparraldeko behe-nafarrera (iparraldea), Hegoaldeko goi-nafarrera (hegoaldea), mendebaldeko behe-nafarrera, ekialdeko behe-nafarrera, lapurtera eta zuberera. Horietan 25 azpieuskalki eta 50 aldaera bereizi zituen:

Bonapartek, halaber, euskalkien mapa bat egin zuen Carte des Sept Provinces Basques izenekoa, eta sailkapen horrek gaur egun arte iraun du, aldaketatxoren bat edo besterekin.

Arturo Kanpion

Arturo Kanpion Iruñean jaio zen 1854. urtean, eta Donostian hil zen 1937.ean. Zenbait literatur obra idazteaz gain -horien artean Orreaga balada ospetsua, zenbait euskalki eta azpieuskalkiren ikuspegitik aztertua-, historiaren eta hizkuntzalaritzaren esparruetan lan egin zuen.

Azken alor horretan 1883. urtean Ensayo acerca de las leyes fonéticas de la lengua vasca izeneko lana argitaratu zuen, eta horren barruan, atal bat eskaini zien fonetikari eta aditzari, betiere dialektologiaren irizpidea abiapuntutzat harturik. 1884. urtean, Gramática acerca de los cuatro dialectos literarios de la lengua euskara izeneko liburua atera zen argitara. Bertan, Kanpionek literatur euskalkiak (literaturan erabiliak) eta literaturan erabili ez zirenak bereizi zituen. Bonapartek egindako bide berari helduz, adierazi zuen goi-nafarrera ez zela literaturako euskalki bat, baizik 18 aldaera zituen mintzaira kolokialago bat, hizkuntzalari askok ziotenaren kontra.

XX. mendearen hastapenak

XIX. mendearen amaiera eta XX. mendearen hasiera aldera, Euskal Pizkundea izenekoa etorri zen kulturaren eta literaturaren arloetara. Euskara kultur balio handiko hizkuntza bezala agertzen da, babestu beharrekoa dena, eta helburu horrekin, 1918. urtean Euskararen Akademia, Euskaltzaindia, sortu zen.

 

Proposamenak eta egileak
Proposamenak Egileak
Gipuzkera osotua. Azkue, Bittor Garitaonaindia.
Gipuzkera-lapurtera. Arturo Kanpion.
Gipuzkera bakarrik. Ikazbaltzeta.
Bizkaiera. Bitor Gaubeka Duo.
Euskalkirik zehaztu gabe. Aranzadi, Luis de Eleizalde.
Jatorrizko euskara. Soloeta-Dima, euskalkiak bateratzeko beren entseguan.

 

Egile guztiak ez ziren euskara batzearen aldekoak. Batzuk aurka azaldu ziren, esate baterako Zubieta edo Manuel Egileor. Aldekoak eta aurkakoak ez ziren ados jartzen. Hizkuntz arazoei buruz eztabaidan hasteko garairik egokienak ere ez ziren. Espainian Gerra Zibila zetorren eta Europan II. Mundu Gerra bizi zuten. 1936-1945 epealdian batzuek eta besteek euskara batzearen edo ez batzearen inguruan egindako lanak betiko galduko ziren. Euskaltzaindiak, literatur hizkuntza estandar baten beharra ikusten duten idazle askoren arrazonamenduari jarraiki, euskararen batasuna bultzatu zuen, baina bere asmo hori ez zuen formulazio akademiko finko eta zehatz batean gorpuztu, harik eta Gerra Zibilaren hasiera iritsi arte. Garai horretan euskararen batasunaren alde egindako proposamenak ugariak izan ziren:

Azkue

Resurreccion Maria de Azkuek (Lekeitio 1864 - Bilbo 1951) zenbait lan idatzi zituen euskararen gainean, eta horien artetik, Euskal Izkindea gramatika-liburua eta Diccionario vasco-español-francés aipa ditzakegu. Hiztegi hori osatzeko, Bonapartek egindako euskalkien sailkapenean oinarritu zen, nahiz zenbait aldaketa egin zituen: bizkaiera, gipuzkera, goi-nafarrera, behe-nafarrera, lapurtera, zuberera eta erronkariera.

Azkue Euskaltzaindiko lehen zuzendaria izan zen. Euskara bateratzeko ahalegin horretan, Erizkizundi Irukoitza prestatu zuen, hiru lan-unitate bereizten zituen galdetegi bat: fonetika, morfologia eta lexikografia, eta bertan, gipuzkera osotua proposatzen zuen euskara batu bat sortzeko.

Bide berari eutsiz, Azkuek zenbait lan egin zituen euskalkiei buruz, aurrekoak baino zehatzagoak eta Bonaparterenak baino datu eta eduki aberatsagoez beterik. Zoritxarrez, 1936ko gerrak Euskal Herriko hizkuntzalaritza-mugimendua zapuztu zuen, eta zenbait urte behar izan ziren lan horri utzitako toki berean berriro heltzeko.

Orixe

Nicolas Ormaetxea, Orixe (Orexa 1888-1961). Orixe bere garaiko idazle gehienen kontrakarrean ibili zen. Egile gehienek batasunerako oinarri gisa hurbilen zuten euskalkian oinarritzea proposatzen bazuten ere, gainerako euskalkien kaltetan, bigarren maila batera bazterturik geratzen zirelarik, Orixek su eta gar defendatu zuen euskalki guztiek garrantzi bera eduki behar zutela. 1920. urtean Unificación del lenguaje literario izeneko lana idatzi zuen, eta bertan, hizkuntza estandar bat bilatzeko bi aukera aipatzen zituen:

  • Literatur euskalkiak nahasi eta horietatik berri bat sortu.
  • Euskalki guztien artetik bat hautatu.

Bere iritziz, bigarren aukera hori kaltegarria izango litzateke gramatikarentzat, hizkuntza literarioa artifiziala bihurtuko bailitzateke. Horrek hirugarren aukera bat proposatzera bultzatu zuen: soil-soilik literatur mailakoa litzatekeen bateratze bat egitea. Baina literaturan euskara bateratu bat defendatzearekin batera, ez lirateke albora utzi behar gainerako euskalkiak. Orixek proposatzen zuen testuaren izaerari ongien egokitzen zitzaion euskalkia aukeratu behar litzatekeela: antzerkiari ongien egokitzen zaion euskalkia, komediari ongien egokitzen zaiona, lagunarteko mailari ongien egokitzen zaiona...

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana