Itzuli orri osora

Zuberera landu duten idazleak

Etxahun (j.i. Pierre Topet).

Bertsolaria (Barkoxe, 1786-1862). Familiako giro txarrak eraginda, izaera bortitz eta arriskutsuko pertsona bilakatu zen. Amodiozko krimen bategatik epaitu eta kartzelaratua izan zen. Bere etxe eta herritik desterratu egin zuten; Santiago eta Erroman ibili zen bere zoritxarra kantatuz. Euskal Herrira itzuli eta festa eta ezteietan koplari gisa ibili eta Santa Grazin artzain egon zen. Ez zuen inoiz bere lana argitaratu; bere bertsoak ahozko tradizioari esker gorde dira, idatzitako koadernoak sendikoek erre egin baitzituzten. Bi eratako bertsoak idatzi zituen: satirak eta elegiak. Satirak gazte-denborako lana izan ziren, Oi laborari gaxua. Elegietan, herriko giroa azaldu zuen: Ahaide delicious huntan; Bi berset dolorusik; Mündian malerusik; Gaztalondoko neskatillak; Sarrantzeko pastorala; Hiltzerako kantoriak. Bertsolari izateaz gain, poeta ere bazen eta bere bizi zorigabearen emaitza ziren olerkiak idatzi zituen.

Arxu, Jean B

Idazlea (Altzürükü, 1811 - La Reole, 1881). Itzulpen ugari egin zituen: Etxepareren Lingua Vasconum Primitiae (1847) eta Oihenarten errefrauak frantzesera, La Fontaineren alegiak zuberera (La Fontaineren Aleghia-berheziak, neurthitzez frantzesetik uskarara itzuliak, 1848) eta Ruthen libria, Salomonen kantiken eta Jonasen libria itzulpenak Bonaparterentzat. Halaber, Kontu patriotikak kontakizuna prestatu zuen eta Uskara eta Frantzes Gramatika, uskalherrietaco haurrentzat egina gramatika-liburua ondu zuen (1852).

Intxauspe, Emmanuel

Idazlea (Zünharre, 1815 - Onizegaine, 1902). Baionako apaizgaitegian apaiztu eta San Leon ospitale zibileko kapilaua izan zen 1842-64 bitartean; orduan idatzi zuen Jincoac giçonareki eguin pactoac deboziozko liburua (1851). Bonaparte printzeak eskatuta San Mateoren ebanjelioaren zubererazko itzulpena (1856) eta Iturriagaren Elkarrizketak prestatu zituen (1857). Ondoren, Le Verbe Basque bere lan nagusia eta Apokalipsiaren zubererazko itzulpenak prestatu zituen. Baionako apezpikuaren idazkari nagusia izaki, Vatikanoko kontziliora lagundu zion (1869). Ohorezko bikario nagusi eta Baionako karmeldarren komentuko nagusia izan zen. Idazle oparoa

Hérelle, Georges

Historialari frantsesa (Champagne, 1848 - Baiona, 1935). Europan eta Afrikako iparraldean ibili zen. Zibilizazio erromatarraren eta grekoaren miresle izan zen; idazle italiar eta espainolen obrak itzuli zituen frantsesera. Euskal Herriko antzerkiaz eta, batez ere herri-antzerkiaz, interes handia erakutsi zuen eta bereziki pastoralak aztertu zituen. Euskara gutxi jakin arren, euskal antzerkiari buruz lan eskerga egin zuen: Les pastorales basques (1899), Les répresentations des pastorales basques (1907), Études sur le théâtre basque. Les problèmes relatifs a pastorales (1918), Les mascarades souletines (1923), Le théâtre basque et le théâtre modèrne (1924), Notice sur la vie et sur les travaux de J. Soroihandy (1932).

Andurain de Maitie, Klement (izg. Zibero).

Idazlea (Zuberoa, 1878 - Verdun, 1916). Zibero'ko Uskaldunak Ibañetan pastoral tragikoa argitara eman zuen Baionan (1905). Bi olerki (Euzkaride eta Maritxo), nobelak eta Revista Regionalista delakoan argitaratutako Poèmes de guerre idatzi zituen. Euskaltzaleen Biltzarreko kide izan zen. Verdungo batailan hil zen (1916).

Leon, Albert

Idazle eta euskaltzale frantsesa (Bordele, 1883-1953). Zuberoako antzerkiari eta Euskal Herriari buruzko liburuen egilea (Quelques mots sur le Pays Basque, 1906; Une pastorale basque. Hélène de Constantinople. Étude historique et critique, d'après des documents inédits, avec textes et traduction (Letretako doktoretzarako tesia) eta euskal aldizkarietako kolaboratzailea izan zen. La Roche-sur-Yon hiriko lizeoko eta Baionako lizeoko filosofiako irakaslea eta katedraduna izan zen.

Larrasket, Jean, abadea

Idazle eta apaiz zuberotarra (Eskiula, 1885-1953). Euskal fonetikaren eta zubereraren azterketa linguistikoak egin eta, batik bat, RIEVen argitaratu zituen (1927-39). Beste hainbat lanen artean aipagarria da Pierre Lhanderekin batera eginiko Le poète Pierre Topet dit Etchahun et ses oeuvres lana (1946). 1928az gero euskaltzain urgazlea izan zen.

Bordazarre, Pierre (izg. Etxahun-Iruri)

Pastoralgile eta bertsolari zuberotarra (Iruri, 1908-79). Zuberoako tradizioari atxikiriko herri-poeta izan zen; Euskal Herri osora hedatu eta ospetsu egin diren kantuak ondu zituen (Agur Zuberoa). Zuberoako ohiko antzerkira herri-gaiak eramanez, bederatzi pastoral idatzi zituen: Etxahun, 1953; Matalaz, 1955; Berterretx, 1958; Santxo Azkarra, 1963; Iruriko Kuntia, 1966; Txikito Kanbo, 1967; Pette Bereter, 1973; Ximena, 1979 eta Iparragirre, 1980. Euskaltzain urgazle izan zen.

Hegiapal, Marzelin

Idazle eta kultur eragilea (Sohüta, 1910-96). Pastoralgile-familia batean jaio zen. Napoleon I.a (1927) pastoralean debutatu zuen jokalari gisa; Aymunen lau semiak (1984) pastoralean, berriz, antolatzaile eta errejenta izan zen. Hamabi pastoral egin edota moldatu zituen eta errejenta ere izan zen beste hamar bat pastoraletan. Molde zaharreko pastoralak egin zituen; historia handi baten inguruan osatzearen alde eta emakumeak eta gizonezkoak nahastearen aurka agertu zen beti. Eskualdunak Ibañetan obra idatzi zuen. Euskaltzain urgazlea zen.

Urruti, Battita

Pastoralgile zuberotarra (?, 1919-2004). Hainbat urtetan jokalari edo arizale izan ondoren, Txikito de Kanbo pastorala zuzendu zuen (1967). Geroztik beste 12 aldiz izan zen pastoral-errejent edo -zuzendari: Robert Deabrua (1976), Ximena (1978), Iparragirre (1980), etab. Azkena Sabin Arana izan zen (1996). Pastoralei aire berria eta oreka ekarri zien, eta emakumeei sarbidea eman.

Casenave-Harigile, Junes

Pastoralgile eta idazlea (Santa Grazi, 1924). Hizkuntza klasikoko irakasle, Donapaleuko Etxekopar eskolako buru, maisuen heziketa iraunkorreko arduradun eta pedagogi aholkularia izan da. Santa Grazi (1976), Ibañeta (1978), Pette basabürü (1982), Maitena Basabürü (1982), Zumalakarregi (1989), Santa Kruz (1992), Agota (1992) eta San Mixel Garikoitz, 1994 pastoralak egin eta zuzendu ditu. Bestelako lanak ere egin ditu (Egün oroetako irakurgeiak, 1986, Bibliako testuen itzulpena; Ximun Gimon-Zetegiet, 1991, hagiografia; Amikuze, 1983, saiakera; Altzaiko Herensügea, ipuina; Euskara-Frantsesa eta Frantsesa- Euskara hiztegiak). Euskaltzaindiaren Toribio Alzaga antzerki-saria irabazi zuen 1980an eta 1992an. Euskaltzain urgazlea da 1982az geroztik.

Davant, Jean Louis

Idazle eta politikaria (Ürrüstoi-Larrabile, 1935). Nekazaritza-ingeniaritzan doktore eta agronomi irakaslea izan da Hazparnen. "Enbata" mugimenduaren (1964) eta EHAS alderdi politikoaren sortzaile eta bultzatzaileetarikoa izan zen (1975). Politika, historia eta gizarte-gaiei buruzko artikulu ugari argitara eman ditu. Histoire du peuple Basque (1977); Nekazari euskalduna; Aberri eta klase burruka euskal mogimenduan (1977) eta Iparraren bila liburuak idatzi ditu. Poesia (Ihesi, 1990) eta pastoral bat (Abadia Urrustoi, 1986) ere egin ditu. Euskaltzain oso da, G. Epherrek utzitako aulkian (1975).

Urkizu, Patri

Idazlea (Lezo, 1946). Saiakera-lanak (Literatura eta kritika, 1970; Euskal antzertia, 1984), narrazioak (Nola Kursaal berria suntsitu zen, 1984), nobelak (Sekulorum sekulotan, 1975; Etsipenez, 1984; Zoazte hemendik!, 1995) eta olerkiak (Zeren azken finean, 1984) idatzi ditu. Kantutegi zaharrak, pastoralak, idazle klasikoen lanak ekarri ditu artxiboetatik argitara (Miranderen Gutunak, 1955, adibidez). Euskaltzain urgazlea da.

Berzaiz, Mixel

(Muskildi, 1945), Allende Oihenart (1985) pastoraleko jokalaria eta Pier Paul anaiaren Harizpe mariskala (1991) pastoraleko errejenta eta sujeta izan da. Ikuskizunak ere antolatu ditu (Euskal Izpiritua eta batez ere kantuak sortzen ditu. Baratze bat diskoa 25 urteko karreran zehar egindako kanturik ederrenen bilduma

Oihartzabal, Beñat

Hizkuntzalari lapurtarra (Paris, 1949). Nanterreko Unibertsitatean zuzenbidea eta hizkuntzalaritza ikasi zituen. Étude descriptive de constructions complexes en basque tesiarekin Paris VII Unibertsitatean doktore-titulua jaso zuen (1987). Paueko Unibertsitateko irakasle da Baionan. Euskarari eta euskal literaturari buruzko lanak idatzi ditu (Deux pastoraliers du XIXe siècle; Ba- baiezko aurrizkia; Behako bat ezezko esaldiari; Zuberoako herri teatroa). 1984an euskaltzain urgazle izendatu zuten eta 1991n euskaltzain oso.

Berzaitz, Pier Paul

Pastoralgile eta kantaria (Muskildi, 1951). Idazle, musikagile eta protagonista sujet gisa parte hartu du hainbat pastoraletan: Allande Oihenart (sujeta, 1985), Harizpe mariskala (idazle eta sujeta, 1991), San Mixel Garikoitz (kantuak, 1994). Euskal Spirituak ikuskizunean (1999) musika, kanta eta dantza bateratu zituen, tradizioa eta modernotasuna uztartuz; Baratze bat diskoan (2000) hainbat euskal kanta tradizional bildu du.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana