Lapurtera-nafarreraren ezaugarriak

Batez ere Lapurdiko mendebaldean mintzatzen den euskalkiari esaten zaio lapurtera. Nolanahi ere bereizi egiten dira XVII. mendearen inguruan Lapurdin, Sarako eskola aitzindari izanik, euskal literaturak izandako loraldian erabilitako lapurtera klasikoa eta gaur egungo lapurtera. Bestalde, denbora aurrera joan ahala, lapurtarrak ez diren Ipar Euskal Herriko idazleek lapurtera-kutsua eman diote euren euskarari. Horrela, Eskualduna eta Gure Herria kazetetako euskara edo Abbadiak, Barbier-ek, Etxepare medikuak, Apestegik, eta beste idazle batzuek erabili duten euskara Ipar Euskal Herriko euskara batu baten antzekoa dela esaten zuen Laffittek eta lapurtera berria edo nafarrera-lapurtera deitu zion.

Lapurteraren hedadura

Lapurtera ez dago Lapurdi osoan zehar zabaldua. Ekialdeko zati handi batean behenafarrera mintzatzen da eta ipar aldeko zenbait herri erdaldunduta agertzen dira. Beraz, Lapurdiko mendebaldean hitz egiten da lapurtera. Era berean, Nafarroa Garaiko Urdazubi eta Zugarramurdin ere euskalki hau erabiltzen dute.

Lapurtera mintzatuaren aldaerak

L.L. Bonaparte printzearen laugarren eta azken sailkapenari jarraituz (1869), bi azpieuskalki bereiz daitezke: berezkoa, Donibane Lohizuneko, Sarako (Nafarroa Garaiko zatia barne) eta Ainhoako hizkerek osatua eta nahasia, Arrangoitzeko hizkerak osatzen duena

Zalantza handiak izan zituen Bonapartek Baztango euskara zela eta, sailkapenean lapurteratik kanpo jarri bazuen ere, bai lapurteratzat, bai goi-nafarreratzat har daitekeela adierazi baitzuen. Gerora ere, asko izan dira eskualde honetako hizkerari buruz iritzi baten zein bestearen alde mintzatu direnak.

Lapurteraren literatur tradizioa

Literatur tradizio handiko euskalkia izan da lapurtera. Ezin da ukatu askok eta askok ereduzko hizkuntzatzat hartu izan dutela XVII. mendeko lapurtera literarioa, lapurtera klasikoa deitu izan dena. Euskara batua finkatzerakoan ere lapurtera izan da oinarri gisa erabili den euskalkietako bat. Aukera honen arrazoia, aldameneko euskalkiekin duen lotura edo antzekotasunaz gainera, tradizio horretan datza.

Berezitasun fonologikoak

Diptongoak (ai, ei, oi, au, eu)

Hego aldeko euskalkietan diptongoak direnak sarri bi silabatan ebakitzen dira aspirazioaren bitartez: behi, ehun.

Euskara batuan ei diptongoa duten hitzek oi forma izan dezakete lapurteraz: zoin, hogoi.

Bokal-alternantziak

Beste euskalki batzuetan e duten hitzek o izan dezakete: zonbait. Eta o-ren tokian u: ungi, hunek.

Bokal-galtzeak

Beste euskalki batzuetan bukaeran bokala duten hitz batzuek lapurteraz ez dute izaten: balios, ausart. Horren eraginez hitz-bukaeran geratzen den kontsonantea gor bilaka daiteke: berant (berandu).

Kontsonante-multzoetan bokala tartekatzea

Kontsonante-multzo batzuk hautsi egiten dira, bokal bat tartekatuz: forogatu (frogatu), sobera, libera

Kontsonante herskariak

Lapurteraz, l ondoren k herskari gorraren ordez honi dagokion g ozena ager daiteke: elgar, hilgo.

Beste euskalki batzuetan ez bezala, herskari gor hasperendunak (ph, th, kh) erabiltzen dira lapurteraz zenbait posiziotan, hala nola: hitz-hasieran, bokal edo diptongo baten ondoren eta r, l eta n-ren ondoren.

- Hitz hasieran: phago, khausitu, thorratu.

- Bokal edo diptongo ostean: aphal, zakhur, aiphatu.

- 1, r, n ondoren: ilkhi, artha, onthasun.

Herskari ozena erabili ohi den testuinguru batzuetan gorra erabil daiteke lapurteraz: onthu.

Txistukariak (s, z, x/ts, tz, tx)

Hitz hasieran frikariak (s, z, x) ugariagoak dira afrikatua (tx) baino: zakurra, xoria.

Dardarkariak (r/rr)

Lapurtera mintzatuan asko frantsestu da dardarkariak ebakitzeko era.

/ j / fonema

Fonema honek lapurteraz gaurko euskara batuan bezalakoxe soinua du [ y ]: Jainkoaren (Yainkoaren) jokatu (yokhatu) juntatu (yuntatu).

Hasperenketa

Lapurteraz /h/ fonema hasperenduna da. Honako posizio hauetan azaltzen da:

- Hitz hasieran: hiri, herri, haitz

- Bokal artean: ahul

- Diptongo baten eta bokal baten artean: oihan

- r, l, n -ren ondoren: elhe, senhar, belharra, sorhoa, anhitz, bilhakatu, orhoitu, onhets, ilhuna

Lapurtera klasikoak zuen soinu hasperenduna XIX. mendetik aurrera ahulduz joan da.

Bustidura

Balio adierazkorrari lotzen zaio gehienetan bustidura lapurteraz: in, il multzoak ez dira soinu bustiaz ebakitzen normalean: bainan, jakina, ordaina, mila, hila.

Berezitasun morfologikoak

Deklinabidea

Ergatibo pluralari dagokion -ek atzizkiak hitz-buakerako e batekin topo egiten duenean bikotea soildu eta e bakarra agertzen da askotan: semek (semeek).

Datibo pluralaren atzizkiak -er (zubereran bezala) edo -eri izan daitezke, -ei-ren ondoan: eskaldunei baina heier, soldadoer, batzuer

Lapurteraz ablatibo pluralak marka zaharra erakusten du: -etarik lagunetarik, latzetarik

Halaber, -tarik atzizkia izan dezakete erakusleek: hortarik, hetarik.

Nora kasuan -rat da erlazio-atzizkia: gerlarat, tokirat, galtzerat, hunat

Bizidunekiko deklinabidean -gan artizkiaren ondoan baitan ere azaltzen da: gugana edo gure baitara, zuganik edo zure baitarik

Hala ere, bizidunei dagokien atzizkiaren ordez, bizigabeei dagokiena erabiltzen da batzuetan: Hetarik anitzak elgarretarat biltzen ziren.

Izenordeak

Izenordeetan forma indartu bereziak ditu: nihaur, neror, hihaur; heror, beraur, guhaur, geror, zuhaur, zerori, zuihauk, zerok, nihaurrek, nerorrek, hihaurrek, herorrek, beraurrek, guhaurek, gerorrek, zuhaurek, zerorrek, zuihauek

Bestalde, aipagarriak dira nihor (inor) izenordea eta izenorde gisako bertze.

Zenbatzaileak

Zenbatzaileetan ere badu berezitasunik lapurterak: hirur, laur, eredu zaharrari jarraiki bortz, hogoi, aldaketa fonetikoen eraginez.

Hauen eratorrietan ere azaltzen da berezitasuna: hamahirur gizonek

Bestalde, asko zenbatzaile zehaztugabeak izenaren aurreko kokagunea har dezake: asko herri

Halaber, aipagarria da guzi formako zenbatzailea

Aditzondoak

Lapurteraren ezaugarri dira: nehoiz (inoiz) nehon (inon) nehola (inola)

Galdetzaileak

Zerentzat galdetzaileak zertako edo zertarakoren esanahia du: Zerentzat ekartzen duzue?

Atzizkiak

Galdetzailerik ez duten galderazko perpausek -a har dezakete: Nik dakita zure lagunen berri? Zertako, zergatik galdetzaileen erantzunerako -kotz darabil, -ko ren ordez: Elgarrekin bizitzekotz

Aditza

Ondoko taulak erakusten ditu aditz laguntzailearen berezitasun batzuk:

Aditzaren beste ezaugarri batzuk:

- Aspektu burutu gabearen marka -ten denean, -iten aldaera agertzen da, bukaeran -n duten aditzoinetan: iragaiten, erraiten, egoiten, edireiten

- Etorkizuneko aspektu-marka -(r)en ere izan daiteke: izanen, ikusiren, eginen, arnegaturen, jakinen

Berezitasun sintaktikoak

- Hainbat zenbatzaile zehaztugabe izenaren ezkerrean nahiz eskuinean joan daitezke: asko, hainitz (anitz), franko/frango, deus, zenbait/zonbait, sobera... Frango apezen begitarteak. Asko euskaldun joan izan dira.

- Galderazko perpausetan, eta BAI/EZ erako galderetan, intonazio bereziaz gain, aditz jokatuari -a gehitzen zaio. Nafarroa Beherean gertatzen da, batez ere, honela: nahi duia? (nahi (al) du?) etorri dea? (etorri (al) da?)

- Esaldiaren ordenari dagokionez, Iparraldean askatasun handiagoz jokatzen da Hegoaldean baino: Baina zen asmo giristinokoa. Zen apeza.

- Aditz laguntzailea nagusiaren aurrera pasatzeko ohitura ere bada. Balio enfatikoa edo, emateko erabiltzen da: jaun horrek du ikusi, nik nuen segurtatu behar

- ere-ren erabileran mendebaldeko euskalkietan ongi ematen ez duten moduko esaldiak entzun ditzakegu: Ilhuntzea ere zen. Ezagutua ere zen orotan

- Zehargalderak osatzerakoan, -enen(t)z erlazio-atzizkia sarritan erabiltzen da: beha ea nehor ageri dene(n)(t)z. Ez dakit eia jinen dene(t)z

- Aditza era jokatugabean markatuz egiten dira batzuetan erlatibozko esaldiak: Atzo egin (egindako) bileran.

- Perpaus kausalak osatzeko, hainbat egitura propio:

-ze(r)en (eta)... bait-/-(e)n: Ez da jinen zeren eritu baita)

- lako(tz): Europako lurralde urrietarik bat delakotz

- ezen hitza sarritan kausal esplikatzaile gisa erabiltzen da: Lasterregi ene ustez, ezen holako lanari zoazkon gogoeten erabiltzeko astirik ere ez dute izan

Moduzkoetan -ki atzizkia erabiltzen da: Aita emazte begi-zuri batekin ibilki ikusiz...

Hiztegia
Iparraldeko euskalkietako hitza Esanahia
abantzu ia, kasik
abertimendu abisu
abiadura hastapena
abiamen hasiera
abusatu jostatu, dibertitu
adrezatu zuzendu
afaitatu apaindu
afruntu laidoa
agian oxala
agoilatu upelaren edukia urritu ahala,
osatze
a
agudo trebea
aharratu liskartu
aitaso aitona
aizina astia, beta
akomeatu konpondu
alhatu bazkatu
aments bederen
antxera enkantea
axuant alkateordea
barruki ukuilua
bet-betan bat-batean
bipera sugegorria
brokatu bete
damu-domaia kalte-galera
erasiatu errieta egin
errekaitu arreta, ardura
espantatu harritu
ferreta suila, zurezko ontzia
floka lore- edo landare-sorta
gaitzi izan mingarri gertatu
gauenara saguzarra
goiztiri egunsentia
gurutzefika Kristoren
irudia duen gurutzea
hartze izan merezi izan
hedexuri gendarmea
hurran hurbil
ihakin iseka
ikuzi urez garbitu
iri inguru
jabaldu baretu
julufrai krabelina
kalitu (piztia) akabatu, hil
karmindu garraztu
kliska begiaren itxi-irekia
koskoil barrabila
kuxian berehala
larrazken udazkena
lertzotu zikindu, lohitu
lotseria beldurra
malurtu kaltetu
marraza ganibet handia
menta izan arrakasta izan
moto mototsa
mustupilka ahoz behera
nasaiki ugaritasunez
odoluri odolbildu
omonier kapilaua
ozar lotsagabea
parasola aterkia
pesia kopuru handia
pilixka kopuru txikia
pleini izan kexatu
pusaka bultzaka
samurtu haserretu
serora moja
tarro handi samarra
tokilabilaso aitonaren aitona
tronadura zoladura
tulunbio amildegia
umatu jipoitu
urrisoro bibelarra
uxara beherakoa
xantre eliz kantaria
zafratu jipoitu
zamar ilea
zehe arra
zingil ahula
zirurikatu jiratu
zuhamu zuhaitza

Lapurterazko testutxo bat erakusgarri

Hona hemen lapurteraren ezaugarriak dastatzeko adinako testu labur bat:

Etxahun Iruri khantan
Lapurteraz Euskara batuan
Zuraide! Lapurdiko herri pullitenetarik bat... Azken 20 urte hautan, ez ahal da bertze bat, hain berean, hori bezenbat emendatu eta aberastu denik jendez, bidez eta etxe ederrez.
Denbora laburrik barne, hala nola onjoak sasoinean, horko lurretan jalgi dire asko obra berri: pizina, trinket eta ezker pareta, teniz plaza eta kanpotiarrentzat gaitzeko bakantzetako egoitza.
Denboran auzoko herri nausiak goratik behatzen baitzakon, nago orai ez ote denez hortaz jelostua...
Dena den, duela bi aste, herri guzia bozkario handian zen.
Zer zen bada? Herriko seme batek, Emile Insausti apezak, bere urrezko ezteiak ospatzen zituen.

Zuraide! Lapurdiko herri politenetako bat... Azken 20 urte hauetan ez da izango beste bat, maila berean, hori bezainbat ugaritu denik jendez, bidez eta etxe ederrez.

Denbora gutxian, onddoak bere garaian bezala, horko lurretan hainbat obra berri sortu dira: igerilekuak, trinketak, pilotalekuak, teniseko pistak eta kanpotarrentzat sekulako oporretako egoitza. Garai batean aldameneko hiriburuak goitik behera begiratzen zion bezala, ez dakit orain ez ote dion inbidia... Dena dela, orain dela bi aste herri guztia oso pozik zegoen. Zer gertatzen zen bada? Herriko seme batek, Emile Insausti apaizak bere urrezko ezteiak ospatzen zituen

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana