Euskalkien egungo sailkapena

Dialektologoek egindako azterketei esker, eta batez ere Koldo Zuazori esker, gaur egun euskalkien eta azpieuskalkien sailkapen bat egin dezakegu beren hizkuntz ezaugarrietan oinarriturik

Koldo Zuazo

Euskal Herriko Unibertsitatean Euskal Filologiako irakasle den Koldo Zuazok sakontasun handiz aztertu du euskararen dialektologia. Bonaparteren sailkapenetik abiatuta, 1997. urtean beste sailkapen zehatzago bat egin zuen. Lehena euskalkietan oinarritu zen bere sailkapena osatzeko, baina Zuazo, aldiz, mintzamolde-multzoetan oinarritu da.

 

Euskara

 

Zuazoren euskalkiek inguru jakin batzuetako hizkera-ezaugarrien arabera antolatuak daude:

  • Erdialdeko eremurik zabaleneko ezaugarriak.
  • Erdialdeko eremurik txikieneko ezaugarriak.
  • Mendebaldeko ezaugarriak.
  • Ekialdeko ezaugarriak.
  • Iparraldeko ezaugarriak.
  • Hegoaldeko ezaugarriak.
  • Nafarroako euskararen ezaugarriak.
  • Gipuzkeraren ezaugarriak.
  • Mendebaldeko eta erdialdeko ezaugarriak.
  • Bitariko banaketa duen eremuko ezaugarriak.
  • Euskal Herri osoa, eremu finkorik zehaztu gabe.

Sailkapen hori osatzeaz gain, Koldo Zuazok euskal dialektoen atlas bat egin du, euskalkiei buruz egin den bakarra.

Euskalkien egungo sailkapena

Hauek dira bakoitzaren berezitasunak: 

Bizkaiera

  • Ezaugarri fonetikoak:
    • Hitz-amaierako a+a > ea (ahizpa+ak > ahizpeak), ia (alaba+a > alabia), edo ie (neska+a > neskie).
    • Alternantziak: e/a (berri > barri) edo i/u (irten > urten).
    • Beheranzko diptongoa: aurpegie.
    • Hiato markatua, kontsonante bat tartekatuz: mendia >mendixe.
    • Ez dira bereizten s eta z hotsak, ezta ts eta tz hotsak ere.
    • i-aren palatalizazioa: i+L >/LL/ (mutil+a > / mutiLLa/); i+n >; ñ (hagin+a > /hagiña/); i+z > x (gizon > /gixona/); i+t > /tt/ (aita > /aitta/).
  • Morfologiaren ezaugarriak:
    • Erro berbereko erakusleak: hau, hori, ha (singularra); honeek, horreek, hareek (plurala).
    • Zenbatzailea zenbait kasutan izenaren atzean dator: gizon bi, neska hiru.
    • Soziatiboaren deklinabide-atzizkia -egaz da: norekin >noregaz.
    • Erakuslea izenaren aurretik nahiz atzetik agertu ohi da: honek txakur honek.
    • Aditza bera galdegaia denean, aditza errepikatzen da: honek jakin daki (sintetikoa), etorri egin da (perifrastikoa).
    • Konpletibak: -ela y -ena.
    • Aurreko bokala i ez denean, aditzak datiboaren deklinazioan erabat aldatzen dira batuarekin erkatuz. Deklinazioak hauexek dira: -t, -tzu, -ko, -ku, -tzue, -ke (jat, jatzu, jako, jaku, jatzue, jake).
    • Aditz-oina eta aditz laguntzailea sarritan laburtu eta batu egiten dira: esangotso (esango deutso).
    • -ari izan forma erabili beharrean, ibili aditza erabiltzen da: ikasten ari naiz > ikasten nabil.

Gipuzkera

  • Ezaugarri fonetiko eta morfologikoak:
    • Alternantzia: a/e (burua > burue).
    • Hiato markatua, kontsonante bat tartekatuz: buruba, txoriya.
    • Bokalak batu: zaharra > zarra.
    • Palatalizazioa: oilo > oillo.
    • Ez dira bereizten nominatibo plurala -ak eta ergatibo plurala -ek, denak -ak egiten baitira.
    • Menpeko esaldi guztiak markatzen dira: etorri den gizona nire aita da.

Lapurtera

  • Ezaugarri fonetiko, lexikografiko eta morfologikoak:
    • Bokal bikoitzak: iraazi (irabazi).
    • Azken bokala galtzen dute: berandu > berant.
    • o/u alternantzia, n edo m aldamenean dutenean: non > nun.
    • h ahoskatu egiten da.
    • Palatalizazio adierazkorra.
    • Sarritan erabiltzen da bait partikula.
    • Forma indartuak: nehaur, neror...
    • Aditz sintetikoen pluraleko marka -tza da eta ez -zki.
    • Aditz-oinaren etorkizuneko forma -en amaitzen da eta ez -ko/-go: Bihar hondartzara joanen naiz (joango naiz).
    • Determinatzaileak izenaren aurrean nahiz atzean ager daitezke: esker anitz/ anitz esker.

Zuberera

  • Ezaugarri fonetiko eta morfologikoak:
    • ü bokalaren erabilpena.
    • Bokal-aldaketa: u+a > /ia/ (burua > /buria/).
    • h ahoskatzen da.
    • Datiboko pluralaren deklinazioa aldatzen da: ei > er (gizonei > gizoner).
    • Bereizi egiten dituzte nominatibo plurala eta ergatibo plurala: -ak/-ek.
    • Adlatibo soilaren deklinazioa aldatzen da: -ra > -ala (Goazen ostatura > goazen ostatüala).
    • Muga-adlatiboaren deklinazioan aldaketa: -raino > -ra artino (Mauleraino lagundu du > Maulera artino laundu du).
    • Ez dute erlatiboa markatzen: Etorri da gizona nire aita da.

Goi-nafarrera

  • Ezaugarri fonetiko, lexikografiko eta morfologikoak:
    • Goranzko zenbait diptongo: eguardia (eguerdia esan ordez).
    • Kontsonante txistukari guztiak ahoskatzen dituzte: s, z, x, ts, tz, tx.
    • Bokalen eta kontsonanteen galera: kopiatu > kopitu, hasarretu > hasertu.
    • Gipuzkeraren antzeko deklinabidea, -lakotz kasu-marka izan ezik.
    • Bereizi egiten dituzte nominatibo plurala eta ergatibo plurala: -ak/-ek.
    • Euskara estandarreko aditz-forma asko erabiltzen dituzte: dut, duzu...
    • Batzuetan aditzak aldatu egiten dituzte, esate baterako, nor-nori erabili behar denean, nor nori nork erabiltzen dute.
    • baino > biño, miño.

Behe-nafarrera

  • Ezaugarri fonologikoak:
    • Goranzko diptongoak (eguerdia) eta zenbait triptongo (hiru bokale elkarturik).
    • /tt/ fonema markatua erabiltzen dute.
    • h ahoskatzen dute.
    • Errotazismoa: beste > bertze.
  • Ezaugarri morfologikoak:
    • Aldaketak deklinabidean: -ra > -rat, -lat (etxera > etxerat); -tik > -tikan (etxetik > etxetikan); -en > -n; -raino > -dino.
    • Bereizi egiten dituzte nominatibo plurala et aregatibo plurala: -ak/-ek.
    • iro erroa erabiltzen dute aditzetan.
    • Klitxe moduko bat erabiltzen dute: gizona gizon tei.
    • Baldintzazkoak egiteko baldin ba- erabiltzen dituzte ba- erabili beharrean: gure etxera bazatoz > gure etxera baldin bazatoz.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana