Itzuli orri osora

Lapurtera landu duten idazleak

Bonaparte Bleschamp, Luis Luziano, printzea

Euskaltzale eta hizkuntzalari ingelesa (Thorngrowe, Ingalaterra, 1813 - Fano, Italia, 1891), Napoleon I.aren iloba. Besteak beste, Euskal dialektologiaren lehen ikerketa zientifikoa egin zuen; berak mugatu zituen lehenbizikoz euskalkiak (8 euskalki bereizi zituen: bizkaiera, gipuzkera, lapurtera, Hegoaldeko goi-nafarrera, Iparraldeko goi-nafarrera, Ekialdeko behe-nafarrera, Mendebaldeko behe-nafarrera eta zuberera). Euskalkiak eta euskararen hedapena mapan kokatuz Deux Cartes des sept Provinces Basques (1869) egin zuen.

Duvoisin, Jean Pierre (izg. Gazteluberri)

Idazle eta itzultzailea (Ainhoa, 1810 - Ziburu, 1891). Aduanako langilea zen eta, bere kasa, itzulpen-lanetan aritzen zen. Euskal literaturari eta historiari buruzko artikuluak idatzi zituen frantsesez eta Eskualduna aldizkariko zuzendari izan zen. Bonaparte printzea ezagutu zuen eta honek euskarazko lanetan laguntzeko eskatu zion. Aduanako lana utzi (1856) eta, Bonaparteren aginduz, Biblia lapurterara itzultzeari ekin zion. Sei urtez jardun zuen horretan eta euskarazko estreinako Biblia ondu zuen: Bible Saindua edo Testament Zahar eta Berria. Duvoisin kapitainak latinezko Bulgatatik leembiziko aldizko Laphurdiko eskuarara izulia (1859-65). Bibliaz aparte, itzulpen asko prestatu zituen: Telemakoren abenturak, Kijoteren zati bat, Kardaberaz-en Aita San Ignacioren Egercicioen gañean afectoac obraren lapurterazko itzulpena (Liburu ederra, 1856); itzulpenez gain, obrarik ezagunena eta klasikoena Laborantzako liburua edo bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858) du.

Adema, Grazian (izg. Zalduby)

Idazlea (Senpere, 1828 - Baiona, 1907). Bidarraiko erretore, Atharratzeko artzapeza eta Baionako ohorezko kalonje izan zen (1875). Eskualduna aldizkariko kolaboratzailea zen; erlijio eta euskal gaiak hartu zituen idazgai eta estilo garbi eta erraza erabiltzen zuen gai sakonak landu arren. Bertso musikatuak, eliz kantak, alegiak eta beste zenbait lan idatzi zituen. Erromesentzako gidak, Errepublikaren aurka idatzitako Betirisant eta Biba Errepublika satirak eta Zazpi Euskalherriak poema argitaratu zituen. Euskal Literatur Elkarteko lehendakari izan zen (1901).

Hiriart-Urruti, Jean

Kazetari eta euskaltzalea (Hazparne, 1859-1915). 1882an apaiztu eta 1907an kalonje izendatu zuten. Eskualduna astekariaren sortzaileetakoa, kolaboratzailea eta zuzendaria izan zen (1887-1912). Euskal kazetaritzari ekarpen handia ekarri zion eta euskara landua eta argia zerabilen bere artikuluetan. Mintzaira; Aurpegia: Gizon! eta Zezenak Errepublikan liburuetan bildu ziren autore honen artikulurik garrantzitsuenak.

Bruzain, Pierre

Euskaltzale eta hizkuntzalaria (Hazparne, 1869 - Ortese, Biarno, 1920). Lehen ikasketak Larresoron, Akizen eta Bordelen, eta medikuntzako ikasketak Parisen egin zituen. Hazparnera itzuli eta bertako alkate hautatu zuten. Baionako Eskualduna aldizkariko kolaboratzaile izan zen. Sortu berria zen Euskaltzaindiko euskaltzain oso izan zen (1919-20). Euskararen etorkizuna eta batasunari buruzko ardura handia zuen; batzarkideen artean egin zen azterketa-lanean Arturo Kanpionek eta berak egin zutena izan zen interesgarriena. Txosten hau Euskera aldizkarian argitaratu zen (1920).

Landerretxe, Martin.

Idazlea (Duzunaritze- Sarasketa, 1842 - Ezpeleta, 1930). Larresoro eta Baionako apaizgaitegietan ikasi zuen. Annales de la Propagation de la Foi buletina lapurterara itzuli zuen Fedearen Hedameneko Urtekaria izenez (1891-1930). Eskualzaleen Biltzarreko sortzaileetarikoa eta lehendakaria izan zen. Aphurka zahar eta berri ahurtara bat eskuararen alde idatzi zuen (1905). Euskaltzain osoa izan zen (1919).

Etxepare, Jean

Idazle eta mediku lapurtarra, jaiotzez argentinarra (Mar Chiquita, 1877 - Kanbo, 1935). Lanbidez medikua zelarik, Eskualduna aldizkarian esku hartzen hasi zen (1902). Literatur euskalki berri baten sortzailetzat hartu zuten: behenafarreran oinarritua, baina lapurtera ahaztu gabe egina. Buruchkak (1910), anaia Pierrerekin batera eginiko Eskualdun laborarien almanaka eta Berebilez bidai liburua (1931) idatzi zituen. Eskualzaleen Biltzarra elkarteko lehendakari eta Gure Herriako kolaboratzaile izan zen. Euskaltzain urgazlea izan zen 1919az geroztik.

Saint-Pierre, Jean

Euskal kazetari eta elizgizona (Milafranga, 1884-1951). Baionako apaizgaitegi nagusiko irakaslea eta erretorea izan zen (1914). Lehen Mundu Gerran Frantziako tropekin borrokatu zen eta alemaniarrek preso hartu zuten. Gure Herria aldizkariaren fundatzaileetakoa (1921) eta zuzendaria (1925) eta Bilboko Euzkadi aldizkariko kolaboratzailea izan zen. Apezpikutzako idazkaria (1922), Baionako katedraleko kalonjea (1925), Gordusko apezpikua eta Kartagoko (Tunisia) apaiz laguntzailea izan zen (1930). Afrikatik itzulita eta jaioterrian finkaturik, denboraldi batez euskal kulturaren aldeko ekintzak antolatu zituen (1950). Kazetaritza landu zuen gehienbat, euskaraz nahiz frantsesez, estilo zuzen eta errazean. Euskarari eta euskaldunen jatorriari buruzko teoriak aztertu eta euskara eta berbereen hizkuntzaren arteko lotura azaldu zuen. Euskaltzain osoa izan zen (1949-51).

Dassance, Louis

Parisen nekazaritza-ingeniaritza eta letretako ikasketak egin zituen. Uztaritzeko alkate izan zen (1939-59). Nekazaritzaz arduratuta, hainbat proiektu garatzen lagundu zuen eta elkarte batzuetako kide izendatu zuten. Gure Herria aldizkariaren sortzaileetako bat (1921) eta bertako administratzaile izan zen (1928). Euskal Herriko kirol, botanika eta historiaz lan handia egin zuen; euskaraz zein frantsesez idatzi zuen. Eskualzaleen Biltzarra elkarteko lehendakari (1926-59), ?Ikas? elkarte pedagogikoko ohorezko lehendakari (1957) eta Parisko ?Conseil National de Défense des Langues et Cultures Régionales?-eko lehendakariorde izan zen (1960). Eskualduna, Herria, Gure-Herria, Bulletin du Musée Basque eta Gure-Almanaka aldizkarietako kolaboratzaile izan zen. Euskaltzain oso izan zen (1949-76).

Krutwig, Federiko

Poliglota, politika-teorialaria eta idazlea (Getxo, 1921 - Bilbo, 1999). Merkataritza- ikasketak egin eta Ekialdeko hizkuntzak ikasi zituen Sorbonan eta Bonnen. Euskaltzain osoa izendatu zuten 1947an eta sarrera-hitzaldia euskaraz eman zuen, gauza harrigarria garai hartan. Lapurtera klasikoa proposatu zuen euskara baturako oinarritzat. Eliza katolikoaren jokabidea gogor kritikatzeagatik erbesteratu egin behar izan zuen 1952an eta Europako zenbait herrialdetan bizi izan zen urte askotan. Literatura, hizkuntzalaritza, soziolinguistika eta politikari buruzko idazlan ugari argitaratu zuen aldizkarietan. Poliglota izanik, bere idazlanetan hainbat hizkuntzatako erreferentziak erruz erabili zituen; antzinako zenbait hizkuntza erdi-galduren (harpitaniera, guantxea, etab.en) aztertzaile eta defendatzaile bihurtu zen. Narrazio-saio berezia egin zuen obra-sail luze batean: Ekhaitza (1980), Mystagintza zaharra (1983), Thauma (1983), Vasconia Computer Shock 2001 (1984), etab. Euskal Herriaren eta abertzaletasunaren inguruko interpretazio historiko eta teoria politikoko obra gehienak gaztelaniaz idatzi zituen: Vasconia (1963, ETAren hasierako urteetan ekarpen ideologiko garrantzizkoa), La cuestión vasca (1965), Vasconia y la nueva Europa (1977), Garaldea: sobre el origen de los vascos (1978). Ideologiaz elitista, helenista jantzia eta kultura greko klasikoaren apologista sutsua izan zen; hori lantzeko Jakintza Baitha elkartea sortu zuen; horren izenean Homero saria eman zion 1989an Greziako Gobernuak.

Erkiaga Alastra, Eusebio (Endaitz)

Idazlea (Lekeitio, 1912 - Bilbo, 1993). Antzerkiak (Siniste gogorra, 1951; Kanpaien atsekabez, 1959), itzulpenak (G. Simenon-en Aspaldiko Maigret eta Platonen Parmenides) eta nobelak (Arranegi, 1958; Araibar zalduna, 1962 eta Batetik bestera, 1962) idatzi bazituen ere, poesia landu zuen gehien eta berak eman zizkion sari eta aipamen handienak (Lora gorriak, 1936; Nekazariaren, 1950 eta Axular handiari ohore). Euskal aldizkari askotan kolaboratu zuen eta Eguna aldizkariaren sortzaileetariko bat izan zen. Bizkaieraz idatzi zuen hasieran, baina 1950 inguruan lapurtera klasikoaren alde lan egiten hasi zen (Azkueren heriotza poesia, adibidez). 1952.az gero euskaltzain urgazle eta 1963.az gero euskaltzain osoa izan zen. 1991.az geroztik EIZIEko ohorezko kide izan zen.

Soubelet, Dominique

Idazle eta erlijiosoa (Hazparne, 1897-1970). Eskualduna aldizkariko zuzendari (1930-37) eta Gernika eta Eusko Jakintzako kolaboratzaile izan zen. Liburu asko idatzi zituen, erlijiozkoak batik bat: Donibaneko predikua (1934), Maria Goretti (1966), Petain Marechale Frantziaren aitzindari biografia, Xuriket egille kalakariekin (1941) antzerkia. Euskaltzain urgazlea izan zen.

Etxeberri, Jean Baptiste

Idazlea (Donostiri, 1903 - Kanbo, 1996). Gure Herria, Eskualduna eta beste euskal aldizkarietan idatzi zituen artikuluak. Zeruari buruz, 1959; Mitxel Garikoitz Sainduaren bizia eta bertuteak, 1962; Frantziako Erregina, 1966; Obrak mintzo. Saindu zenbaiten bizitzak, 1969; Denetarik, 1988; Lehengo eta Oraiko gora-beherak, 1991 liburuak idatzi zituen, besteak beste. Euskaltzain urgazlea eta 1993az geroztik euskaltzain ohorezkoa izan zen.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana