Lurrazalaren irudikapena

Eremu geografikoaren irudikapena antzinako garaietatik gizakien behar handietariko bat izan da. Mapen garapena eta teknika geografikoen etengabeko garapenari esker, gizateriak inguratzen duen munduaren ideia zehatz bat izatea lortu du.

Koordenatu geografikoak

Gainazal batean puntu baten kokapena zehazteak koordenatu izenaz ezagututako erreferentzia-sistema bat eskatzen du. Koordenatu-ardatz bat osatzeko, definitu nahi den gainazalaren gainean irudizko lerroen sare bat osatzen da. Lurraren kasuan lerro horiek paralelo eta meridianoak deitzen dira.

  • Meridianoa bi poloak zeharkatuz lurra inguratzen duen edozein lerro zirkularra da. Zero meridianoa Greenwich-ko meridianoa da.
  • Paraleloek lurra inguratzen dute ekialde-mendebalde zentzuan eta lurraren errotazio-ardatzarekiko elkarzutak dira. Zero paraleloa ekuatorea da.

    Koordenatu sistema honetan puntuen kokapena latitude eta longitude kontzeptuetan oinarritzen da. Bi neurri hauek graduetan neurtzen dira, ekuatoretik eta Greenwich-ko meridianotik hasita, hurrenez hurren.

  • Latitudea: lurreko puntu bat eta ekuatorearen arteko distantzia da. Ipar edo Hegoaldea izan daiteke.
  • Longitudea: lurreko puntu bat eta zero meridianoaren arteko distantzia da. Mendebalde edo Ekialdea izan daiteke.

Proiekzioak

Lurra gorputz esferiko bat da, beraz plano batean bere irudikapena egiteko proiekzioa izeneko prozedura matematiko bat behar da. Mapa-motaren arabera aplikatzen diren proiekzio-mota ezberdinak daude. Ohikoenak dira:

  • Azimutal edo laua: irudia bi poloetako batean erdigunea duen zirkulu baten gainean proiektatzen da. Maparen ertzera hurbiltzen garen neurrian gainazala deformatzen du.

  • Kanebas: irudia lurrarekiko tangente edo sekantea den irudi konplexu baten gainean proiektatzen da. Kontinenteen tamaina erlatiboaren eta hauek bereizten dituzten distantziaren ideia zehatza ematen du, nahiz eta etenaldiak egon daitezkeen.

  • Zilindrikoak: irudia lurraren gainazalarekiko tangentea edo sekantea den zilindro baten gainean irudikatzen da. Poloen inguruetan tamainaren deformazio nabariak sortzen ditu, baina norabideak zehatz mantentzen ditu.

  • Konikoak: kasu honetan planoa kono tangente edo sekante baten gainean proiektatzen da. Tamaina eta distantzia erlatiboak mantentzen ditu, baina lurraren proportzio mugatuen irudikapena besterik ezin du egin.

Mapa-motak

Gaur egun aldaera kartografiko oso zabal bat dugu eskura. Gainazal beraren itxurak aldaketa handiak izan ditzake mapa batetik bestera, irudikatu nahi denaren arabera.

Orokorrean ondoko mapa motak existitzen dira:

  • Geografikoak: arruntenak dira. Lurraldearen ezaugarri fisiko edo/eta politikoak adierazten dituzte. Sinbolo konbentzional sorta bat erabiltzen dute, hala nola sestra-kurbak, ibaiak, errepideak edo trenbideak adierazten dituzten lerroak; tinta eta itzalak lurraren garaiera adierazteko; edo koloreak herriak bereizteko.
  • Topografikoak: mapa geografikoen mota berezi bat osatzen dute. Lurrazalaren zati zehatz baten mapa oso zehatzak dira. Hauetan, lurraren erliebea irudikatzen da.
  • Tematikoak: irudikaturiko lur-eremuaren alderdi zehatz baten inguruko informazioa ematen dute. Adibidez: populazio-dentsitatea, errepideak eta komunikazio-loturak, fluxuak, puntuak, eremu magnetikoa, tenperaturak eta euriak, ekonomi aktibitatea, gertakizun historikoa¿ Mota mugagabeak daude.

    Mapen elaboraziorako lurreko lana erabili da tradizionalki, baina gaur egun metodo honek aireko argazkien eta satelite bidez lortutako irudiengatik ordezkatua izatera jotzen du.

Bi mapa eta proiekzio-mota ezberdin. Goian: itsaslasterren aurkezpenaren adibidea; behean: munduko altzairu ekoizpenaren adierazpena.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana