Ura

Ura lurrazaleko elementurik ugariena da eta bizi formen agerpen eta mantenurako oinarrizko osagaietariko bat da. Nahiz eta lur azpian zein atmosferan disolbatutako ur lurrin bezala likido honen kantitate handiak egon,ur kopuru gehiena azalekoa da eta gutxi gora behera lurraren hiru laurden estaltzen ditu ozeano, itsaso, laku eta ibai modura.

Uraren zikloa

Ura ez da elementu estatiko bat, modu dinamiko batean jarduten da, etengabe lekuz eta egoera fisikoz aldatuz (solido, likido edo gaseosoa). Dinamismo hau uraren zikloa bezala ezagutzen da. Orokorrean, aldi hauek osatzen dute:

  • Gainazaleko urak: ozeanoak, itsasoa, lakuak, ibaiak, eta eremu izoztuak. Zikloaren hasierako oinarria osatzen dute.
  • Lurruntzea: eguzkiaren beroaren efektupean, ura eta batzutan izotzak lurruntzen dira eta atmosferan disolbatzen dira. Urtero bostehun mila itsas ur km3 inguru lurruntzen dira.
  • Kondentsazioa: ur lurrinezko tanta ñimiñoak taldekatzera jotzen dute hodeiak sortuz.
  • Prezipitazioa: lurrina oraindik gehiago kondentsatzen da eta tanta likidoak edo kristal izoztuak sortzen ditu. Ura lurrazalera erortzen da eta forma ezberdinak hartzen ditu hala nola euria, elurra edo kazkabarra. Urte batean lurrindutako itsas uraren kopuru osoaren laurden bat, ehun mila km3 inguru, kontinenteen gainean erortzen da, beste guztia ozeanora bueltatzen da.
  • Isurketa: jausitako ura lurrazalean zehar irristatzen da, grabitatearen eraginez eskualde baxuenak bilatuz. Lurrean ematen diren isuriek ibaiak, uharrak eta lakuak osatzen dituzte, zelaiak ongarritzen dituzte eta landareen hazkuntza baimentzen dute, beraz faunaren eta gizakiaren elikadura ere.

    Ur hauen heren baten azken helburua (berrogeita bost mila km3) itsasoa da berriro, beraz isuriak ziklo baten bukaera suposatzen du eta hasiera berri bat. Gainazaleko beste urak (hirurogeita bost mila km3) kostaldera iritsi baino lehen lurrintzen dira eta geroago berriro jausten dira.

  • Infiltrazioa: eroritako uren parte bat lurrak xurgatzen du, lur azpiko ubide eta biltegiak osatuz. Ur hauek azkenean ozeanora iritsi arte beherantz joateko joera dute, bertan zikloa berriz hasten delarik.
Uraren zikloa

Uraren zikloa.

Uraren erabilerak

Anitzak dira eta guztiak bizitzeko beharrezkoak:

Gizakien erabilera

  • Etxeko kontsumoa: edan, janaria egin, garbiketa¿ etab. Ur gastuaren %10 suposatzen du.
  • Nekazaritza eta Abeltzaintza: landutako lurren ureztatzea, abereen mantenua. Gizakiaren ur gastuaren %75 suposatzen du gutxi gorabehera.
  • Industria: industriaren alor ezberdinetan aplikazioa, adibidez; mineralen garbiketa, makinariaren hoztea, energiaren produkzioa eta abar. Ur kontsumoaren %15 suposatzen du.
  • Garraioa: itsasoak eta ibaiak, ubideak eta abar.

Erabilera naturalak

  • Landare-espezieen mantentzea, batez ere baso handietakoak.
  • Faunako espezieen mantenua.
  • Erliebearen modelatua, planetaren lur azalearen aspektu dinamikoetan parte hartzea.

Modu honetan, uraren zikloan ematen den edozein aldaketak ondorio larriak izan ditzake, bai ingurugiroarentzat eta baita giza jarduerarako ere.

Arazoak

Nagusiak dira:

  • Urritasuna: leku batzuetan ura urria izan daiteke berezko baldintza klimatikoen ondorioz. Kasu honetan ez du arazorik suposatzen, giza bizimodua eta bizitza naturala egoera horretara egokitu ahal izan direlako.

    Baina aldi berean gerta daiteke ur urritasuna euritsuak diren lurraldeetan noizean behin gertatzea. Orduan lehorteaz hitz egiten da, eta luzaroan gertatzen bada ondorio oso txarrak izan ditzake. Lehorteak hainbat kausen ondorioz ematen dira baina atmosferako kutxaduraren ondorioz ematen den aldaketa klimatikoa (12. gaia ikusi), munduko leku askotan euriteen gutxitze esanguratsua eragiten ari da.

  • Gehiegizko oparotasuna: lehortearen kontrako fenomenoa da. Bat-bateko gehiegizko euriteak mingarriago izatera heldu daiteke uholdeak eragiterakoan, zeintzuk, hiri eta herriak suntsitu eta laborantza zelaiak hondatzen dituzten.
  • Kutsadura: giza jarduerak, batez ere industriak habitatutako eskualdeetan uraren kalitatearen murrizketa konstante bat ekarri du berarekin. Honek berebiziko garrantzia du betez ere edateko uraren horniketari dagokionez.
  • Xahutzea edo alferrik galtzea: gizarte industrialak ur kopuru handiak kontsumitzen ditu, askotan modu arduragabean. Hirugarren munduan, ordez, likido estimatu hori oso urria da.
Egun eta pertsonako ur kontsumoa

Egun eta pertsonako ur kontsumoa.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana