Itzuli orri osora

Eskala

Gerard Mercator
(1512-1594). Matematikari eta geografo flandestarra, zientzia geografiko modernoaren sortzaileetariko bat kontsideratua. Itsas-mapetan edo beste batzuetan oraindik gaur egun erabiltzen den proiekzio zilindriko mota bat asmatu zuen.

Juan de la Cosa
(1449?-1510). Espainiar itsas-gizon eta kartografoa. Europa, Afrika eta Amerikako kostaldeetan ikerketa kartografiko garrantzitsuak burutu zituen. Mundu berrira Colonek egindako lehen espedizioan parte hartu zuen. Amerikako kostaldea irudikatuta agertzen den lehen maparen egilea izan zen.

Plano baten tamaina zehazten duen erreferentzia konbentzional bat da. Bi zenbakien arteko erlazio bat bezala adierazten da. Horrela, 1:50 eskala batek adierazten du planoko neurketa-unitate bat (1 cm e.b.), errealitateko 50 unitateri (50 cm) dagokiola.