Itzuli orri osora

Meselson eta Stahlen esperimentua

Hipotesi erdi-kontserbatiboa.

Bakterioak kultibatu zituzten nitrogeno astuna zuen ingurune batean ( N15), eta horrela, N14 zuen ingurune batean hazitako bakterioek baino gehiago pisatzen zuen DNA bat erdietsiko zuten bakterio horiek. Horri esker, DNA astuneko molekulak zentrifugazio bidez arinetatik bereizi ahal izan ziren. Esperimentu horren helburua N15 ingurunean kultibatutako bakterioak bakterioen bikoizketa-epean N14 ingurune batera igarotzea zen. DNA erauzi eta zentrifugatu egin zuten eta DNA astunaren eta arinaren artean geratzen zela egiaztatu zuten. Horrek iradoki zien molekula hibridoak zirela, eta horrek baztertu egiten zuen hipotesi kontserbatiboa. Gehiagotan banatzen utziz gero, DNA hibridoaren proportzioa urritu egiten zen, eta horrek baztertu egiten zuen hipotesi etena eta hipotesi erdi-kontserbatiboa berresten zuen.