Ingeniaritza genetikoa

Ingeniaritza genetikoa geneak manipulatzeko aukera ematen duen teknika-multzo bat izango litzateke. Entzima murriztaileak aurkitu izana funtsezkoa gertatu zen prozedura horiek garatzeko. DNA birkonbinatzailea in vitro erdiestea, hori gero bektoreen bitartez bakterioetan barneratzea eta kopia berdin ugaritan zabaltzea (klonazioa) ingeniaritza genetikoaren erabileretako batzuk dira. Gaur egun begi-bistakoa da nolako garrantzia duen ingeniaritza genetikoak medikuntzarentzat eta animalien eta landareen ekoizpena kualitatiboki eta kuantitatiboki hobetzeko.

Materialak eta teknikak

  • Entzima murriztaileak: DNA puntu jakin batean ebakitzen duten entzima bakterianoak dira, palindromiko deitzen zaien sekuentzia batzuetan kokaturik, bi harietan berdinak izanik eta base-osagarritasunaren arabera simetria dutela. Entzima murriztaileek DNA segmentu bat ebakitzen dute eta bi aldeetan mutur kohesiboak dituela uzten dute, entzima berarekin ebakitako DNA zatien arteko elkarketa erraztuz.
  • Bektoreak: elementu genetiko autorreplikatiboak dira, hau da, beren DNA bikoiztu dezakete ostatu hartuta dauden zelularen DNAk zer egiten duen kontuan izan gabe, eta horrela, dauzkaten geneak adieraz daitezke. Honako hauek bereiz ditzakegu: plasmidoak (bakterioetan dauden DNA zirkularreko elementuak, kromosoma bakterianoak ez bezalako geneak dituztela) eta birus jakin batzuk.
  • DNA iragankorra: bektore batean barneratu nahi diren geneak dira, horren kopia ugari lortu ahal izateko eta adierazitako proteinaren kopuru handiak ekoizteko. DNA iragankorra manipulatu egin daiteke proteina mutatu bat lortu ahal izateko.
  • Klonazioa: DNA iragankorra eta bektorea (biak aurrez entzima murriztaile berarekin ebakiak eta gero DNA-ligasa entzimaren bitartez lotuak) aukeratu ondoren, DNA molekula bakar bat lortzen da. DNA birkonbinatzaile hori zelula batean barneratu behar da (transformazioa esaten zaio prozesu horri) kopiatu eta anplifikatu dadin, eta horrela, horren adierazpena egitean, nahi den proteina horren kopuru handi bat lortuko da. Hautatutako zelula bakterio bat izan ohi da, oso erraza baita manipulatzeko eta oso hazkunde azkarra baitu. Zelula transformatuek, barneratutako gene horrez gain, antibiotiko batekiko erresistentzia duen gene bat adieraziko dute, eta beraz, hazkuntza bakterianoa hazi egiten bada antibiotiko hori egonik, transformatutako bakterioak bakarrik hautetsiko dira. DNA hori, halaber, zelula eukariotikoetan, legamietan edo are ugaztunen zeluletan barneratu ahal izango da.

DNA birkonbinatzaile baten eraketa plasmido batetik eta DNA lineal bitxi batetik abiatuta, entzima murriztaile berberak ebaki ondoren.

Ingeniaritza genetikoa eta giza gaixotasunen terapia

Ingeniaritza genetikoaren teknikei esker, bi aplikazio desberdin erabil daitezke gaixotasunak aztertzeko: proteinak eskala handian erdiestea eta terapia genikoa.

  • Giza proteinak bakterioetan sortzea: bakterioetan gene bat barneratzen da, giza proteina arrunt batentzat kodetzen duena, eta proteina hori purifikatu egiten da proteina horrekin loturiko akatsak edo alterazioak dituzten pertsonei emateko. Bakterioetan bizitzarako oso garrantzitsuak diren giza proteinak sortu dira, hala nola intsulina, hazkuntzaren hormona, interferona eta koagulazioaren VIII. faktorea.
  • Terapia genikoa: gene baten alterazioaren ondorioz sortutako hiru mila gaixotasun inguru sailkatu dira. Terapia genikoak organismo bateko zeluletara gene zuzena iristea ahalbidetzen du.
    • Zelula somatikoaren terapia: organismoaren zelula jakin batzuetan bakarrik gertatzen da aldakuntza. Zelula horietan DNA barneratuz gero, gene zuzena adierazi ahal izango dute eta okerreko proteinaren edo akastunaren funtzioa berrezarri ahal izango dute. Era honetako tratamenduak egiten ari dira talasemia duten gaixoengan, hemoglobinaren genean zenbait akats dituztela. «Burbuila-haurren» gaixotasun hori eragiten duen adenosina desaminasa entzimaren (ADA) gabezia ere aztertzen ari dira.
    • Zelula germinalaren terapia: gene zuzena obulu batera, espermatozoide batera edo zigoto batera helarazten da. Era horretan, indibiduoaren zelula guztiek aldaketa jasango dute, etorkizuneko belaunaldietan iraunaraziz. Gizakiengan oraindik ez da aplikatu teknika hori.

Ingeniaritza genetikoa eta nekazaritza- eta abeltzaintza-arloko ekoizpena

Gene arrotzak barneratu zaizkion zelula batetik garatutako organismo eukariotikoei organismo transgenikoak esaten zaie.

  • Nekazaritza-ekoizpena ingeniaritza genetiko bidez:
    • Artoaren aldaera transgenikoak, hotzaren, izurriteen eta zenbait herbiziden aurrean oso erresistenteak, barneratu zaien geneen arabera.
    • Gariaren aldaera transgenikoak, nutritiboagoak eta izurrite eta herbiziden aurrean erresistenteagoak.
    • Tomatearen aldaera bat, motelago heltzen dena.
  • Abeltzaintza-ekoizpena ingeniaritza genetiko bidez:
    • Arrain transgenikoak: animaliekin egindako aplikazio nagusienak arrainetan egin dira, ernalketa kanpokoa delako, eta horri esker, genea zigotoan sar liteke espermatozoidearen eta obuluaren nukleoak elkartu baino lehen. Karpa transgenikoak sortu dira, askoz ere azkarrago hazten direnak, amuarrainaren hazkunde-hormonaren genea sartu zaielako, eta halaber izokin transgenikoak, tenperatura txikiei aurre egiteko prestatuagoak.
    • Ugaztunak: sagu transgenikoak sortu dira, gene eraldatu desberdinak dituztela. Nolanahi ere, horiek espezieak hobetzeko erabili ahal izatea oraindik ere lehen urratsetan dago, eta azterketa hau zientziaren ikuspegitik batez ere proposatzen da.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana