Eskultura erromanikoa Nafarroan, Araban eta inguruan

Artikuluaren egilea: Agustín Gómez Gómez

Egungo Euskal Herriko arte erromanikoa aztertzeari ekitean, zailtasunak ez dira lurralde banaketa arbitrario baten ondorioz sortzen; izan ere, lurraldeotan, Erdi Aroan, garapen politiko, sozial, ekonomiko eta kultural desberdinak izan zirelako sortzen dira. Beraz, zenbait lekutan, Goiz Erdi Aroan edo Erdi Aro Betean, ez zen arte adierazpenik egon, edo oso gutxi egin ziren; arte erromanikoaren garapenean aitzindariak izan ziren beste lurralde hispaniar batzuetan, berriz, arte adierazpen ugari egin ziren.

Lan honen bidez, eskultura erromanikoari buruz oraindik ere argitu gabe dauden zenbait gauza eta zenbait ikuskera berriro aztertu nahi izan ditut. Hortaz, orrialde hauetan, erantzun baino galdera gehiago daude, orain arte egindako itaunei beste batzuk erantsi behar baitzaizkie.

Sistematizatu beharraren ondorioz, iruditu zait irizpide kronologiko bat ezartzea komeni dela. Hona hemen kronologia hori: lehenengo eta behin, Leyreko elizako kripta eta burualdea; ondoren, Iruñako katedralaren obra, 1100 eta 1140 artean, gutxi gorabehera; hirugarrenik, XII. mendearen erdialdean, San Martin de Unxeko eta Zangozako elizak; eta, azken aldia, XII. mendeko azken herenaren ingurukoa. Lizarraren eta Armentiaren arteko loturara eta Estibalizko tenplura mugatu dut azken aldi hori, nahiz eta Euskadiko erromanikoaren goieneko aldia izan zen (Estibalizko eliza Bizkaiko arte erromaniko urriaren eta Gipuzkoako ia hutsalaren arteko lotura da). Aipatutakoak ez dira monumentu aipagarri bakarrak, baina, neurri handi batean, gainerakoak itzalpean uzten dituzte. Hala ere, adibide garrantzitsuak daude Araban, eta oso kontuan hartzekoak dira. Horietatik, San Vicentejo ermita azpimarra daiteke (1162koa); ermita horrek eta Santiagoko sasikriptaren obrak zenbait ezaugarri komun dituzte.

Leyre

Nafarroan, Leyren hasi zen arte erromanikoa. Hasiera horiek 1057koak dira; izan ere, urte hartan egin zen lehen sagarapena. Eskuarki, obren hasiera Antso Nagusiak (1004-1035) agindu zuela esan izan da, baina ez dago hori egiaztatzen duen daturik. Edonola ere, hari zor zaio Leyrek ondoren izandako bultzada ¿¿ centro y corazón de su reino ¿, 1022ko dokumentu batean adierazten denez¿, baita, seguru asko, egungo elizako mendebaldean zegoen eliza zaharra ere. Baina ez dakigu parte hartu ote zuen obra haietan; hain zuzen, hura hil eta 22 urte geroago haren biloba Antso Peñalengoa errege zela sagaratu ziren obrak. Horrez gain, beste gai bitxi bat dago: Antso Nagusiak Santiago bidea finkatu izanaren eta arte erromanikoaren arteko lotura etengabea. Izan ere, eskuliburu gehien-gehienetan aipatzen da lotura hori. Berez, oso zalantzagarria da arte erromanikoaren eta Santiago bidearen arteko lotura hori, baina are zalantzagarria, kontuan hartuta Antso Nagusiaren garaian ez zela obra erromanikorik eraiki Nafarroako .1

XI. mendearen hasieran, Antso Nagusia errege zela, Nafarroa zen penintsulako erresuma nagusia. Baina haren seme Gartzia Santxez Najerakoa errege izan zenean (1035-1054) hasi ziren lehen obra erromanikoak egiten. Eta, hori hil eta hiru urte geroago, Leyreko lehen sagarapena egin zen. Ondoren, Nafarroako eta Aragoiko errege Pedro I. aren erregealdian (1094-1104), bigarren sagarapena egin zen, 1098an.2

Behin obra prerromanikoaren arazoa konponduta (egungo elizako nabeko mendebaldean zegoen, eta, agian, inguruko hormek itxi zutelako birrindu zuten), bi gai geratu dira argitzeke, bereziki. Alde batetik, kriptako eta burualdeko kapitelen estilo loturei buruzkoa, eta, beste batetik, XII. mendean egindako mendebaldeko portadari buruzkoa.

Eraikuntza faseei buruzko teoriak sagarapen bakoitza aintzat hartuta egin dira. Alde batetik, 1054 inguruan ¿hots, lehen sagarapena egin zenean¿, burualde osoa egin zuten, eta, ondoren, 1098an, nabea handitu. Azkenik, mendebaldeko portada egin zuten. Portada horretan, aurreko faseetako zenbait eskultura erabili zituzten, egungo portadan ikus dezakegunez. Zenbait fasetako eskulturak erabili zirenez, itxura desordenatua du erromaniko beteko portada horrek.

Elizako kriptako eta burualdeko kapitelak antzekoak dira eskultura tratamenduaren aldetik, eta horrek Leyreko eraikineko atal horiek homogeneoak direla adierazten du. Baina homogeneotasun horren ondorioz, zenbait planteamendu egin dira kriptako eta nabeko kapitelei buruz. Datu guztiak aintzat hartuta, badirudi nabearen goialdeko kapitelak egiteko, kriptakoak hartu izan zirela erreferentziatzat, baina zenbait aldaketarekin. Hala ere, zenbait ikertzaileren arabera, elizako bi atal horiek berdin tratatu ziren; eta elizako kriptan eta burualdean eskultura irizpide bera izateaz gain, artista berak egin zituela uste dute. Esaterako, Tomas Biurrunek kripta eta burualdea artista berak egin zituela adierazi zuen.3 Lojendioren arabera, kriptako kapitel batzuk eta burualdekoak oso antzekoak dira; honela azaldu zuen: kapitel horietako bat hiru aldetan soilik dago landuta, eta horrek esan nahi du jarri ondoren zizelkatu zutela, « como si la decoración de la cripta se hiciese al tiempo en que se tallaron los capiteles de la iglesia de arriba ».4 Marisa Melerok ere uste du kriptako kapitelak landu gabe jarri zituztela eta 1098an zizelkatu zituztela, bigarren sagarapena egin zenean, alegia05 . Baina une berean eta artista berek egin izan balituzte, kriptako eta elizako kapitelen arteko desberdintasun txiki horiek azaltzeko gai izango ginateke. Ñabardura txikiak dira, baina nahikoa dira kapitelen arteko aldeak azaltzeko; beraz, ez zituzten une berean egin. Elizako kapitelak egiteko kriptakoen eskemari jarraitu zitzaion arren, kontuan hartu behar da tratamendu desberdina dutela, eta, agian, aurreratuagoa. Hala adierazten du zenbait elementu erabili izanak: giza irudia, eskematizazio geometrikoekin eta landare eskematizazioekin batera; korapiloz eta errosetaz apaindutako zimazioak; eta, oro har, gaien aniztasuna (kriptakoek, berriz, ez dute hainbesteko aniztasunik).

Zenbait hipotesi daude kapitel eskematiko horien estiloen arteko loturari buruz: bisigodoak direla, asturiarrak, karolinjioak,6 nafarrak edo erromesaldi artearen hasierakoak,7 eta beste batzuek, berriz, ukatu egiten dute erromesaldi artekoak direla.8 Hala ere, Leyreko eskultura planteamenduak garai horretarako orokorrak zirela azpimarratu dute beste egile batzuek. Jean Cabanot-ek frogatu duenez, Leyren, egiaz, Europako beste hainbat lekutan garai hartan egiten ari ziren ikerketa berak egiten zituzten;9 hau da, Leyre Erdi Aroko mendebaldeko lehen erromanikoaren adierazpenen korronte berean zegoen. Antzekoa adierazi zuen Joaquin Yarzak: dekorazio eta eskultura apaltasuna oso gauza arrunta zela eta, beraz, ez dela Leyreko elizaren bereizgarria.10

Askotan esan da Leyreko tenpluko kapitelak eredutzat hartu zirela Ujueko elizakoak egiteko. Baina horretan ere ¿eta, oro har, Ujueko kapitel guztiei dagozkien gaietan¿ egile guztiak ez datoz bat. Georges Gaillard-ek zenbait antzekotasun ikusi zituen Ujueko eta Leyreko kapitelen artean; adibidez, apainketaren zakartasuna eta zenbait xehetasun. Alabaina, Ujuekoak erromesaldi artekoak zirela adierazi zuen.11 Gudiol-ek garatu zuen alderdi hori, eta erromesaldi artearen arabera aztertu zuen Ujueko eliza. Teoria horri jarraituta, Jacako eragina izan zuela adierazi zuen, baita Nafarroan bidearen artea ren hasiera ekarri zuela ere.12 Urangak eta Iñiguezek Ujueko eliza 1089kotzat jo zuten, eta Leyrekoaren antza zuela adierazi, baina erlazio hori Jacako eraginaren ondorioa zela azpimarratu zuten.13 Bestalde, Durliat-ek ez zuen inolako loturarik hauteman Leyreko eta Ujueko tenpluen artean. Izan ere, haren arabera, Ujueko kapitelak (XII. mendekoak) estiloaren degradazio eta formaren pobretze prozesu bereizgarriaren adierazgarriak dira; degradazio eta pobretze prozesu horrek herri lanen berezko abstrakzio eta eskematizazioa ekarri zuen.14

Iruñako katedrala

Kronologiaren arabera, Iruñako katedrala izan zen Nafarroan egindako bigarren arte adierazpenik garrantzitsuena. Oso obra handia izan zen. 1390ean, suntsitu egin zen, ganga erori baitzen. Horrez gain, fatxada nagusiak zalantza ugari sortu izan ditu, Ventura Rodriguezen obraren ondorioz. Eta portada eta klaustroa suntsitu izanak are gehiago zaildu ditu gauzak. Dena den, datu eta hondar asko geratu dira; agian, ez zer ikonografia programa zeuden argitzeko adina, baina bai, ordea, zenbait estilo lerro eta eraikitze data proposatzeko. Hala ere, horretan ere, denak ez datoz bat.

Iruñako katedralaren obrak 1100. urtean hasi ziren, ziur asko. Paskual II. aren aitasantutza aldian (1099-1118), asko falta zen obrak amaitzeko. Hala ondoriozta daiteke, Alfontso Borrokalariari (1104-1134) laguntza eskatu ziola kontuan hartuta. Guillermo Gaston gotzain zela (1115-1122), obrek aurrera egiten zuten, eta Antso Larrosakoa gotzain zela (1122-1142) amaitu ziren; izan ere, 1127ko apirilaren 12an eskaini eta sagaratu zuten, zeremonia ospetsu batean.15 Klaustroari dagokionez, Antso Larrosakoaren gotzaintzaren garaiko dokumentu batean, limosnen bidez klaustroa egiten laguntzeko eskatzen zaie fededunei: ad opus claustri perficiendum ;16 seguru asko, 1135 inguruan amaitu zuten.

Gaillardek bi data adierazi zituen: 1120, elizarako, eta 1140, klaustrorako. Eta zuzeneko bi estilo lotura zeudela azaldu zuen: Leongo eta Santiagoko tenpluekikoa. Haren arabera, landare motiboz apaindutako kapitelek eta Leongoek zenbait ezaugarri komun dituzte, eta korapiloz apaindutakoak, berriz, Santiagoko Santa Fe kaperakoen antzekoak dira. Horrez gain, klaustroko landare motiboz apaindutako kapitelek eta Moissaceko eta Toulouseko tenplukoek ezaugarri komunak dituzte; kapitel historiatuek, berriz, aipatutako lotura horiek ukatzen ez zaizkien arren, Jacako, Huescako eta San Juan de la Peñako tenplukoekin dute antzik handiena.17 Lotura horien arabera ezarri dira estilo lotura nagusiak, gaur egunera arte: Santiago eta Leon, portadarako; eta Moissac, Toulouse eta Jaca, klaustrorako. Horietan ¿edo horien gainean¿ antzeman dakioke erromesaldi artearen eragin handiari. Ikertzaile gehienentzat, erromesaldi arteak azaltzen ditu, nolabait, aurkitutako arazo ugariak.

Durliatek erromesaldi artea aipatu zuen, Iruñako katedralaren eraginak azaltzeko. Lehenengo eta behin, erlazio hori azal dezaketen bi gertakari azpimarratu zituen: Pierres de Andouque gotzainak (Conquesko Saint-Foy) eta Santiagoko obra maisu Estebanek parte hartu izana. Horri esker, eremu handi bateko arte gune nagusiak lotzen dituen estilo bat dagoela adierazi zuen; eremu hori Moissac eta Toulouse herriek mugatzen zuten, alde batetik, eta Santiagok, bestetik.18 Iruñako katedraleko portada zaharrari dagokionez, gehiago zehaztu zuen; izan ere, haren arabera, portada horretako lau kapitel, gutxienez, Santiagoko artekoak dira, zalantzarik gabe. Are argiago geratzen da hori hegaztiak hanketan hozka eginez irudikatzen dituen kapitelari erreparatuz gero; ondoren, hedapen aparta izan zuen eredu horrek.19

Alabaina, Iruñako portadan lan egin zuen tailerrak leku askotan jardun izana eta zenbait motibo hedatu izana ez dira Iruñako katedraleko elizari buruzko zalantza bakarrak. Zalantza nagusiak elizako obren jatorriari eta egileei buruzkoak dira. Loturak Platerias portadan hasten dira; izan ere, elizak eta portada horrek ezaugarri komunak dituzte, eta lotura horiek Santiagoko egilearen eta Nafarroakoaren arteko estilo lotura baino askoz ere handiagoak dira. Dokumentuen arabera, bi obrak nola edo hala erlazionatzen dituzten pertsonek harreman estuak zituzten elkarrekin. Adibidez, Esteban maisu misteriotsuaz gain ¿horretaz arduratuko gara jarraian¿, Gelmirez dugu Nafarroan, Estebani Iruñako katedralean egindako lanengatik eman zitzaizkion dohaintzak berretsi zituztenen artean; Moralejok adierazi bezala, Gelmirezek bere bermea eman zien dohaintza horiei, baina ez zen Iruñan izan.20 Beste bat Pedro de Roda Iruñako gotzaina da; 1105ean, Santiagon izan zen, Santa Fe kaperaren sagarapen zeremonia zela-eta. Eta, lehenago, Leyren izan zen Diego Pelaez erbesteratua, 1098ko sagarapen zeremonian. Estilo loturekin batera, dokumentuen araberako lotura horiek aintzat hartuta, esan daiteke aipatutako erlazio hori oso zuzena izan zela.

Baina Esteban maisua delakoari buruzko zalantzak ez daude oraindik argituta. Egia esan, Lacarrak eta Moralejok azaldutako zalantzak izan ezik, beste asko mahaigaineratu gabe daude. Hiru dokumentutan aipatzen da maisua; 1101ekoak dira dokumentuok, eta Lacarrak argitaratu ditu. Horietako bitan, Pedro Roda gotzainak zenbait ondasun eman zizkiola adierazten da ¿horietako batean, Stephano magistro operis Sancti Jacobi izenez azaltzen da¿, eta, hirugarrenean, berriz, Iruñan zituen onibarrak zaldu zituela, emaztearekin batera.21 Horrez gain, dokumentu horietan azaltzen denean, nafar batekin ezkonduta zegoela eta bi seme-alaba zituela adierazten da, eta horrek, erabakigarria ez bada ere, Nafarroan 1100. urtearen aurretik zegoela esan nahi du.22 Lehen arazoa Santiagoko Esteban hori nor zen argitzea da, eta lehen kanpainan ¿Diego Pelaezenean, alegia¿ eta Diego Gelmirezen hurrengo kanpainan parte hartu ote zuen. Gelmirezek Estebani emandako dohaintzak berretsi zituela kontuan hartzen badugu, zalantza argitu egiten da. Izan ere, Gelmirezek ez zukeen horrelakorik egingo, Esteban Diego Pelaezen gizona izan balitz; kontuan izan behar da Pelaezek ez ziola Santiagoko aulkiari uko egin, hiru urte lehenago ¿hots, aulki horretatik kendu eta hamar urtera¿, Leyreko 1098ko sagarapenean, Santiagoko gotzain titulua bere buruari ematean berretsi zuenez. Bestalde, lehia horien artean, Gelmirezek ondo ikusten zuen Santiagon lan egiten ari ziren hargin ugarietako batek ¿kalistotarraren arabera, berrogeita hamar lagunek egiten zuten lan, Bernardoren agindupean23 ¿ Iruñako katedrala egiteko obren ardura hartzea, eta hori ulergarria da. Baina kontuan izan behar da zer funtzio izan zuen Estebanek Santiagon. Horri dagokionez, Serafin Moralejok ez du uste Santiagoko eta Iruñako arkitektoak pertsona bera izan zirenik. Haren ustez, 1101ean Iruñan egindako lanengatik ordainsariak jaso zituen artista ezin da izan Santiagon 1103an ¿kalkulurik baikorrenen arabera¿ egindako portada amaitu zuen eskultorea; horrez gain, Moralejok adierazi bezala, ustez Santiagoko Estebanek Iruñan egindako obrak Iruñan egon eta hogei urte geroagokoak dira.24

Bigarren arazoa hau da: Iruñan zenbateraino parte hartu zuen argitzea. Iradoki izan da Estebanek katedralaren obrak proposatu eta planifikatu zituela, eta haren lana hor amaitu zela. Hala ere, 1101eko dokumentu ugari daude ¿obrak haren zuzendaritzapean hasi zirela adierazten dute, baita Gelmirezek abalatu egin zuela ere¿, baina, urte horretatik aurrera, ez dago hari buruzko berririk; eta hori oso bitxia da. Datu horiek jakitera ematen dutenez, pentsa daiteke Estebanek obrak planifikatu eta zuzendu zituela, baina ezin da ondorioztatu eskultorea izan zenik, obrak hasi zituenik edo mendebaldeko portada amaitu zuenik.

Dena den, Estebanek arrasto asko utzi zituen. Egile ugarik obra askorekin identifikatu dute: Santiagoko zenbait obrarekin, Iruñako portada desagertuarekin, Sos del Rey Catolicoko kriptarekin eta Leyreko tenpluarekin. Horri dagokionez, gogoratu behar da Iruñako portada Estebanen izena lehen aldiz aipatu eta hogei urtera egin zela. Bestalde, Sosko taldean, Santiagoko egoitzatik kendutako Diego Pelaez gotzaina zegoen; horrenbestez, ez dirudi obra horretan Gelmirezek ¿Diego Pelaezen aurkariak¿ abalatutako Estebanek parte hartuko zuenik. Beraz, zaila da Esteban Sostik Iruñara iritsi izana, eta, gainera, Diego Pelaezen bitartez.25 Dirudienez, Iruñako portadan 1120 inguruan lan egin zuen tailerrak Sosen ere jardun zuen, baita, ondoren, Leyreko portadan ere. Baina urte horren inguruan, ez da Esteban izenik agertzen.

Datuen arabera, elizakoekin batera hasi ziren klaustroko lanak, eta, 1110ean, klaustroa egiteko dohaintzak egin zirela jasota dago. Obra horiek noiz amaitu ziren zehaztean sortzen dira arazoak. Hala ere, Goñi Gastambidek, katedraleko klaustroa aipatzen duen dokumentu bati esker, obrak 1137an amaitu zirela zehazteko aukera izan zuen,26 eta hurbilketa handiz zehaztu zuen. Dena den, zailtasunik handienak estilo loturak aurkitzean sortu dira. Batik bat, Toulouse, Moissac eta Jacarekin ezarri dira lotura horiek, baita jatorri islamiarreko beste batzuekin ere.

Francisco Iñiguezen eta Esteban Urangaren ustez, oso arraroa zen obrak eliza 1127an sagaratu aurretik hasi izana, bi maisu garaikideren artean loturarik izan gabe; hots, portada egin zuenaren eta klaustroa egin zuenaren artean. Bestalde, klaustroko estilo loturak antzekotasun sare korapilatsu batean nahasten direla adierazi zuten, eta ez zuten estilo lotura horietako bat ere argi eta garbi zuzenekotzat hartu. Zenbait lekutan ikusi zituzten antzekotasunak; adibidez, Loarren, Nogal de las Huertasen, Silosen, Burgo de Osman eta Lebanzan. Horrez gain, eragin islamiarrak eta bizantziarrak hauteman zituzten, batik bat; baita, zenbait aldiz, Iruñako katedrala Toulouseko eta Moissaceko obretatik urruntzen dela adierazi ere.27

Marisa Melerok irizpide berriak ondorioztatu zituen estilo loturetatik. Erromesaldi artearen alderdiak azpimarratu zituen; Deschamps, Lafargue eta Mesplé egileek Toulouserekiko proposatutako loturak ¿izan ere, estilo loturak baino, lotura ikonografikoa dago Joben kapitelarekin¿ eta Gaillard eta Fernandez Ladreda egileek Jacarekiko defendatuko loturak baztertu, eta Moissaceko atariaren eragina azpimarratu zuen (Gaillardek iradoki eta Yarzak garatutako teoria28 ). Meleroren arabera, Moissacen eta Iruñaren arteko lotura argia adierazten dute zenbait elementuk; esaterako, tolestaketen antolamenduak, horien behealdeko erronboide itxurako irudiak, atal anatomikoetako antzekotasunek ¿batez ere, sabelaldean, hanketan, aurpegietan eta ilean¿, aingeruen jarrera bihurrikatuek eta deabruzko aurpegiek. Eta Moissaceko ataria 1120-1130 ingurukoa dela uste denez, klaustroa 1130 eta 1140 artekoa dela ondorioztatu zuen.29

Aurrerapen handia egin den arren, oraindik ere ez dakigu nork egin zituen klaustroko kapitelak. Jarraitutako estilo eta ikonografi ildo guztiek ez dute misterioa argitu; agian, batzuetan, egile bakar batek egin zituela adierazi nahi izan delako, eta, beste batzuetan, nahiz eta kapitel horiek zenbait eskultorerenak izan daitezkeela onartu, bat soilik hartu delako kontuan estilo loturak bilatzean. Zenbaitetan, xehetasun txiki bat erabili izan da, obra osoa halako estilo eremuaren antzekoa dela adierazteko, gainerako elementuak aintzat hartu gabe; eta, beste batzuetan, berriz, eragin ugari identifikatu dira kapitel berean. Alabaina, ahalegin horiek guztiak alde batera utzita, kontuan izan behar dugu obra askotan ezin dela zehaztu zer tailerrek egin zuen lan. Alde batetik, langile askok jardun zuten, edo eredu ugariri jarraitu zitzaion. Eta, beste batetik, obran hauteman daitezkeen zenbait estilo ezaugarrik erakusten dute artista bat ez zegoela obra baten edo inguruko obren mendean.30

Iruñako katedraleko klaustroaren eragina txiki-txikia izan zen. Artaizko portadako sei kapitelez gain ¿Urangak eta Iñiguezek adierazi bezala¿, ez zaio inolako loturarik ikusten. Melerok garatu zituen alderdi horiek, eta ukatu egin zituen Lojendioren eta Torres Balbasen proposamenak. Lojendioren arabera, San Martin de Unxen, Lizarrako Ruako San Pedron eta Uncastillon antzeman dakioke Iruñako klaustroaren eraginari, eta Torres Balbasen arabera, berriz, Leyreko mendebaldeko portadan. Horrez gain, Melerok lotura bat ikusi zuen klaustroko kapitelen eta Artaizko portadako kapitelen artean; haren arabera, Artaizen lan egindako artistak Iruñako klaustroko kapitelen ereduari jarraitu zion, baina ez zuen klaustro horretan parte hartu.31

Alabaina, zenbait desberdintasun daude elizaren hondarrekiko. Lehenengo eta behin, portada zaharraren hondarrei erreparatuta, badirudi Leyren eta Sos del Rey Catolicon lan asko egin zituen tailer batek egin zituela. Izan ere, behin eta berriz erabili zen hegaztiak beren hanketan hozka egiten ari direla irudikatzen dituen kapitela.32 Iñiguezek ezagutarazi egin zuen, irudi hori txori espirituekin identifikatzean; Avicenaren arabera, txori horiek munduari lotuta daude, eta lokarrietatik askatu nahi dute. Motibo hori orokortu egin zen, Iruña, Leyre edo Soseko obrekin loturarik ez zuten hainbat lekutan; adibidez, Navascuesen, Uncastilloko Santa Marian, Agueroko Santiagon, Santo Domingo de la Calzadan, Zangozako Santa Maria La Realen, Catalainen, Armentian, Esparza de Galar-en, Murillo del Gallegon eta Castiliscar-en.33

Leyreko portada

Leyreko mendebaldeko portada Iruñako katedralaren artearen adierazpenik onena da, ikertzaileen iritziz, eta, hori dela eta, askok hauteman dute Santiago bidearen artearen eragina; baina, horretan, ikertzaileek oso ikuspegi desberdinak izan dituzte.

Gudiolek Santiago, Leon eta Jacako obrekin antzekotasun orokorrak dituela adierazi zuen, baina, haren iritziz, Esteban maisuaren eskutik iritsi ziren estilo ildoak Leyreko portadara: « resulta innegable que las esculturas de la segunda etapa de Leyre, especialmente las de la puerta principal, corresponden al último período del ciclo compostelano. El más elemental coteo entre ellas y los maravillosos elementos procedentes de la puerta que maestro Esteban labró, entre 1101 y 1127 para la catedral de Pamplona, nos confirma la relación íntima que las une... ».34 Gaillardek adierazi zuen bigarren sagarapena egin zenean ¿hots, 1098an¿ egin zela portada. Baina arrotz egin zitzaion data hori, eta aurreratu egin zuen: Esteban Iruñan izan zen garaira, hain zuzen. Izan ere, antzekotasun handi samarrak aurkitu zituen hegazti simetrikoen kapiteletan, eta, hori zela eta, ondorioztatu zuen Estebanen tailerrak bi obretan lan egin zuela eta, ondoren, Sos del Rey Catolicora abiatu zela. Edonola ere, Santiagoko obren eta erromesaldi artearen eragina ere hauteman zuen, eta Leyreko portadan bi estilo ildo zeudela adierazi: Santiagokoa, arkuarteetako irudietan; eta bidearena, arkiboltetan.35 Ikonografiari dagokionez, harentzat zalantza izpirik ez duten zenbait lotura daude, Antzaldatzearen gaian, bereziki. Gaillarden aburuz, berriz, Leyreko artistak Santiagoko irudiaren hala-moduzko interpretazioa egin zuen.36

Marisa Melerok adierazi zuenez, Leyreko portadan lan egin zuten tailerretako baten lanean ¿hau da, tinpanoan¿, Iruñako klaustroko maisuak erabilitako kontzeptu formala hauteman daiteke. Haren aburuz, Leyreko eta Moissaceko irudien tolestaketak antzekoak dira, eta eredu horiek Iruñako klaustroko eskultoreak eraman zituen. Hala ere, Leyrekoak kalitate gutxiagokoak dira, argi eta garbi, abadiak XII. mendean zehar izandako gainbeheraren eta Iruñako gotzainari men egin izanaren ondorioz, seguru asko. Hori guztia eta Sos del Rey Catolicoko obrarekiko antzekotasunak kontuan hartuta, Leyreko portada XII. mendeko bigarren erdialdekoa dela adierazi zuen.37

1156tik 1162ra

Zenbait ikuspuntutatik, San Martin de Unxeko tenplua (1156koa) eta San Vicentejokoa (1162koa) bi erreferentzi puntu dira; alde batetik, XII. mendearen erdialde inguruko eskultura erromanikoa aztertzeko eta, beste batetik, garai hartan erabiltzen hasi ziren zenbait forma artistiko aztertzeko. Badakigu San Martin de Unxeko eliza 1156koa dela, urte hartako azaroaren hiruan sagaratu baitzuten.38 Tenplu hori Aragoitik Nafarroara sartu zen eliza eredu baten adierazgarria da. Izan ere, Uncastilloko Santa Maria elizatik hedatu zen tailer bat, eta horrek estilo ezaugarri jakin batzuei eutsi zien; San Martin de Unxeko elizako portadan identifika daitezke ezaugarri horiek. Jacques Lacoste-k estilo komuna aurkitu zuen Uncastilloko Santa Maria elizako eskultura lan guztietan; haren arabera, Uncastilloko elizako eskulturak San Martin de Unxekoen eta Zangozako tenpluko burualdearen antzekoak dira, eta Aragoiko eliza horretan Moissaceko, Languedoceko eta Frantziako hego-mendebaldeko eraginak hauteman daitezkeela adierazi zuen.39 Joaquin Yarza ildo beretik dabil, baina gehiago zehaztu zuen: Uncastillon eta San Martin de Unxen tailer berak lan egin zuela esan zuen.40 San Martin de Unxeko eliza noizkoa den jakitea garrantzitsua da, Nafarroako eta Aragoiko lanen arteko loturako elementu nagusietako bat baita. Lotura horretako adierazgarririk onena Zangozako Santa Maria La Real eliza da. Geroago sakonduko dugu lotura horretan.

Hasieran, egungo Sorkunde ermita San Bizenteri sagaratuta zegoen. Gehienetan, Arabako eta penintsulako enigmatzat hartu izan da tenplu hori. Gehien azpimarratu diren alderdiak kokapena, arkitektura egitura eta eskultura aberastasuna izan dira. Baina, nahiz eta alderdi horiek XII. mendeko bigarren erdialdeko erromanikoaren ohiko ezaugarriak izan, eliza horretako beste zenbait berezitasun ere azpimarratu behar dira. Lehenengo eta behin, amaitu gabeko obra bat da, edo, bestela, hasierako asmo handiko plana bukatu gabe amaitua; arkitektura eta eskultura arloetan ikus daiteke hori. Zenbait kapiteletan, ondoren zizelkatu beharrekoaren lerroak soilik margotu ziren. Dirudienez, eskultoreak San Vicentejoko obra utzi zuen, tupustean, eta bertan geratu zirenek ¿edo beste tailer batek¿ zeuden moduan jarri zituzten kapitelak. Baina lan guztiak ez zeuden hasita, eta obra amaitzearen arduradunek beste kapitel batzuk egin behar izan zituzten; haiek egindako eskulturek kalitate gutxiago dute, portadan bereziki ikus daitekeenez. Garrantzi handiko alderdi bat Santiagoko katedralarekiko dituen antzekotasunak dira; oso antzekotasun handiak dira, eta, beraz, esan daiteke San Vicentejon lan egindako artistaren batek Santiagoko katedraleko kriptan ere jardun zuela. Lotura hori indartu egiten da, ikusirik bietan daudela borgoinar motako eskulturak. Horrez gain, San Vicentejoko eta Santiagoko katedraleko kriptako obrak aldi berean amaitu ziren, gutxi gorabehera.

1162ko data eta izena portadaren ondoko inskripzio bati esker dakigu: I(n) N(omin)E D(omi)NI N(ost)RI IH(es)V X(rist)I EDIFICATUM EST HOC TEMPLUM IN (h)ONORE(m) S(anc)TI VICENCII ERA MILESIMA CC.41

San Vicentejoko eskultura lana hogeita bi landare kapitelez osatuta dago, batik bat, eta ez du apainketa figuratiborik. Bi artistak egin zituzten kapitel horiek. Artista horiek antzeko ereduei jarraitu zieten, baina emaitza zertxobait desberdinak lortu zituzten, nahiz eta bien lanak izan efektu handikoak. Jatorria eta estilo loturak egitean, San Vicentejo ermita enigmatzat proposatu da, eta, horren ondorioz, zenbait antzekotasun aurkitu dira.

Perez Carmonak zenbait antzekotasun ikusi zituen San Vicentejoko absidearen eta Santiagoko katedralekoaren artean. Adibidez, bietan daude arku trilobatuak teilatu hegalaren azpian. Horrez gain, Santiagoko absideko eskultura lanak Silosko lehen artistarenen antzekoak direla adierazi zuen, kronologiaren aldetik antzekoak baitira, eta, gainera, Silosko artistak eta San Vicentejokoak inspirazio iturri bera erabili zutela ere esan zuen: eboraria, hain zuzen.42 Iñiguez Almech-ek San Vicentejo obra arraroa eta bitxia dela adierazi zuen: « traído de fuera por entero »; eta zenbait antz zeudela ezarri zuen: « lo bizantino italiano, desde Santa Sofía de Pádua, Santa Lucía de Brindisi, Santa María de Nordó, claustro de Monreale y Santa María in Cosmedin ».43 Micaela Portillak ere azpimarratu zuen ekialdeko kutsua; haren arabera, musulmanen teknikak ezagutzen zituen kanpoko artista batek egin zituen eskultura lanak, eta zenbait antzekotasun aurkitu zituen Kordobako artearekin,44 baita Santiagoko katedralarekin eta Auverniako tenpluekin ere.45 Lopez de Ocariz eta Martinez de Salinas ikertzaileek ere aurkitu zituzten ekialdeko artearekiko antzekotasunak. Zenbait antzekotasun orokorrez gain, antzekotasun jakin batzuk adierazi zituzten; adibidez, Konstantikoplako (egun Istanbul) Santa Sofiarekikoak, Avilako San Vicenterekikoak, Eunateko Andre Mariarekikoak, Torres del Rioko elizarekikoak eta Labastidako elizarekikoak.46

Nire ustez, lotura horietatik guztietatik, Santiagokoa da zuzenena. Lotura nagusia Platerias portadaren gaineko arku polilobulatuak dira,47 eta, nahiz eta lotura hori aintzat hartzekoa izan, antzekotasunak are nabarmenagoak dira sasikriptako zenbait kapiteletan. Kriptan lan egindako zenbait eskultoreren lanarekiko antzekotasunek estilo loturak gainditzen dituzte. Santiagoko kriptako mendebaldeko pilarearen kapitela ¿ekialderagokoa, alegia, E7, Stratford-en arabera48 ¿ San Vicentejoko nabeko barruko eskuin aldekoaren antzekoa da, bai konposizioari dagokionez, bai egiteko moduari dagokionez. Antzekotasun horretatik ondoriozta daitekeenez, San Vicentejo Santiagoko kripta baino lehenago egin zen. Hau da, Santiagoko sasikripta 1168an hasi zen, eta Arabako tenplua, berriz, sei urte lehenago. Hori dela eta, pentsa dezakegu San Vicentejoko kapitel batzuk egin zituen artista Santiagora joan zela eta kriptan lan egiten ari zen eskultore taldeari batu zitzaiola.

San Vicentejoko artistak ondo zekien zer-nolakoa zen borgoinar berantiarren estiloa. Vézelayko La Madeleine, Avallongo San Lazaro, Autungo San Lazaro eta Clunyko tenplua gogorarazten dituzte zenbait kapitelek. Esate baterako, hostoen zurtoinetako zuloek eta tailu sakonak ¿argiaren eta itzalaren arteko kontraste handiak sortzen ditu tailu mota horrek¿ Avallongo eta Vézelayko elizetako nabeetakoak gogorarazten dituzte; kapiteleko koilarea hostoz betetzeko joerak, berriz, Avallon, Avila eta Santiagoko tenpluetako atariko kapitelak; eta bertikalean gainjarritako hostoen eskemak ¿kapitela zatitzen dutela dirudi¿, Vézelayko eta Clunyko tenpluetako kapitulu gelak. Horrez gain, beste antzekotasun mota bat dago Clunyko tenpluekin, kapitelaren goialdean lotzen diren hostoetan; hosto horiek espazio bat irekitzen dute, eta beste hosto batek betetzen du espazio hori, edo hutsik geratzen da. Hala ikus daiteke Clunyko hirugarren abadia elizan kontserbatutako kapiteletan (1095-1100, gutxi gorabehera). Adibidetzat, transeptu nagusiko hegoaldeko atalekoak har ditzakegu; kapitel horiek bat datoz San Vicentejokoen eskemarekin.49 Ezin dugu zehaztu nondik sartu ziren eragin horiek, baina esan daiteke Najeratik hurbil egotea erabakigarria izan zela; izan ere, priorrerri klunitarra izan zen Najera, eta, XII. mendeko bigarren erdialdean, bereziki aktiboa izan zen. Oro har, esan dezakegu San Vicentejoko zenbait kapitel korronte borgoinarraren barruan daudela. XII. mendeko azken herenean hedatu zen penintsulatik korronte hori, gutxi gorabehera, eta eraikin apartak dira horretakoak; besteak beste, Santiagoko katedrala, Carriongo Santiago, Avilako San Vicente, Aguilar de Campooko Santa Maria la Real, Piascako eliza, Rebolledo de la Torrekoa, Oñakoa, Cardeñakoa eta Lugoko katedrala.

Zangoza

XII. mendeko azken herenean zehar, aurrekaririk gabeko goieneko aldia izan zen eraikuntzan. Aztertuko ditugun aldi horretako eliza asko lehenago hasi ziren egiten. Adibidez, Armentiakoa; nahiz eta ez dakigun zehatz-mehatz noizkoa den, XII. mendearen erdialdekoen artean sartu behar dugu.50 Absidea ¿atalik zaharrena¿ Catalaingo tenplukoaren antzekoa da, estiloaren eta ikonografiaren aldetik. Izan ere, bi tenpluetan ikus daitezke zenbait gai, eta kapitel mota jakin bat; kapitel mota horrek irudi zakarrak ditu landare eskematizazioen gainean, baita goialdean bi boluta ere. Kasu horretan, eragina Nafarroatik hedatu zen Araban, baina, Armentiako bigarren artistaren eskulturei dagokienez, Arabatik hedatu zen Nafarroara.

Baina, aldi horretako eliza guztien artean, Zangozakoa azpimarratu behar da. Espainiako XII. mendeko bigarren erdialdeko enigmatikoenetako bat izan zen. Oraindik ere, zentzuzko zenbait auzi gelditzen dira argitzeke: artista batek baino gehiagok parte hartu izana; portadan eskulturak nahastuta egotea; Nafarroan, Aragoin eta Errioxan arrasto asko utzi zituen artista bat identifikatzea; portada edo portadak berregitea ezinezkoa izatea; eraikuntza aldiak zehazteko adituak bat ez etortzea; ikonografi motiboak identifikatzea zaila izatea; ustez Europako iparraldeko ikonografiak ¿erromesaldien babespean sortuak¿ erabili izana; eta kronologia bat zehaztea zaila izatea. Horren guztiaren ondorioz, Zangozako eliza berezia da.

Badakigu nola deitzen zen portadan lan egindako artistetako bat, Mariak eskuan duen liburuan utzi zuen inskripzioari esker: LEODEGARIUS ME FECIT. Artista horrek egindako zutabe estatuak aintzat hartuta, Borgoinakoa zela esan izan da, baita Chartresko katedraleko lanak ezagutzen zituela ere. Leodegarius gain, beste bost maisu edo eragin identifikatu dira Zangozako elizan; alegia, Jacakoa, San Juan de la Peñakoa, Uncastillokoa, Moissacekoa eta Iruñako klaustrokoa. Ondoren, beste batzuk aurkitu dira maisu horien artean; adibidez, zenbait eragin ikusi izan dira Aragoiko maisu aren lanean.51

Zangozako kronologiari buruz ere ez datoz denak bat. Data zehatz bat besterik ez dakigu: 1131n, Alfontso Borrokalariak San Juan de los Caballeros ordenari eman zion eliza hori, dohaintzan. Gainerako datak zehazteko, eliza horren eraikuntzan parte hartutako artisten arteko estilo antzekotasunei erreparatu behar diegu. Absidearen barruko kapiteletan hautematen dira lehen eraginak; izan ere, Uncastilloko Santa Mariakoen (1135-1155) eta San Martin de Unxeko tenplukoen (1156) antzekoak dira.52 Horrek ez du inolako arazorik sortzen, absidea XII. mendearen erdialdekoa izan baitaiteke. Baina beste planteamendu bat egin da Leodegarius izeneko maisuari dagokionez; zutabe estatuak, ateburua, tinpanoa, arkibolta gehienak eta arkuarteetako zenbait erliebe egin zituela uste da. Hari lotutako obrarik hurbilenak Blanka Nafarroakoaren hilobia (Najeran) eta Uncastilloko San Martingo zutabe estatuak dira. Blanka Nafarroakoa 1156an hil zen, eta, beraz, hilobirako datak eztabaidaezina dirudi.53 Uncastilloko estatuen data, berriz, ezezaguna da, baina 1179ko sagarapena baino zenbait urte lehenagokoak direla iradoki da.54 1156tik 1179rako denbora tarte luzea azaltzeko, zenbait teoria proposatu dira. Hona hemen horietako bat: gazte zela, Leodegariusek Najeran egin zuen lan, beste maisu baten zuzendaritzapean; ondoren, aztarnak utzi zituen Zangozan; eta haren dizipulu batek Uncastilloko lana egin zuen. Beste batzuen ustez, Uncastilloko eliza Zangozakoa baino lehen egin zen, eta Zangozako tenplua Najerakoa baino lehenagokoa dela uste duenik ere badago. Nire ustez, okerra da obra horiek zenbait egilek egin zituela edo, obra horiek egiteko, denbora gehiegi behar izan zela proposatzea. Nahikoa da hiru obrak aztertzea: hiruretan, pertsona batek hartu zuen parte, gutxienez. Aurpegi mota, bizarrak, orrazkerak, ezpainak, begia, sudurrak eta jantzien tolesak aztertuz gero, pertsona berak egin zituela ikusiko dugu. Planteamendu horren ondorioz, aurreratu egin behar dugu Zangozako portadaren behealdearen eta Uncastilloko zutabe estatuen egite data; alegia, 1156an Najeran izan ondoren, tailerra Uncastillora joan zen, eta, ondoren, Zangozara.55

XII. mendeko azken herena

Urangak eta Iñiguezek adierazi zuten XII. mendeko azken herenean Nafarroan zenbait eragin hedatu zirela, Iruñatik, Zangozatik eta ekarpen bizantziarretatik. Eragin horiek kontuan hartuta, monumentu erromaniko nagusietako motiboak dituzten zenbait eliza txiki aztertu zituzten; esaterako, Iratxekoa, Azconakoa, Artajonakoa, Arcekoa, Orisoaingoa, Olcozkoa, Leartzakoa, Cirauquikoa eta Lizarrako Ruako San Pedroko portada. Horrez gain, beste eragin bat zegoela adierazi zuten, Erromesen Galtzadarena, alegia. Eragin horren bidez azaldu zuten Lizarra eta Tutera bi gune garrantzitsu izan zirela; izan ere, Nafarroako erromanikoaren amaierako garrantzitsuenak izan ziren. Baina, nire ustez, ez dago Iruñako edo Zangozako eraginik eliza txiki horietan, eta Lizarrako eta Tuterako guneak ezin dira azaldu Santiago Bidearen eraginari esker. Oro har, esan daiteke XII. mendeko azken laurdenean artisten ekoizpena oso sakabanatuta egon zela; horren ondorioz, lotura sare korapilatsua sortu zen, eta horrek nabarmen zailtzen ditu estilo eredu bakarra bilatzeko ahaleginak.

Garai hartan, Tutera (1185 eta XIII. mendearen hasiera artekoa56 ) eta Lizarra izan ziren gunerik garrantzitsuenak. Lizarran, Ruako San Pedro eliza, San Miguel eliza eta Errege-erreginen Jauregia egin zituzten tailerrak bildu ziren; tailer horiek ez zuten inolako loturarik izan elkarren artean. Obra horietatik, San Miguel eliza da arazo gehien sortzen dituena eta eraginik handiena izan zituena. Zenbait arazo daude konpontzeke, oraindik ere. Kronologiaren arabera, 1187 ingurukoa da eliza hori, urte hartan sortu baitzuen Antso Jakitunak San Miguel auzoa. Zenbait egileren arabera, urte hartan hasi zen obra, eta 1196an amaitu zuten; hots, gaztelauek eta aragoiarrek Nafarroari eraso zioten urtean. Beste batzuek uste dutenez, 1187ko data izatezko errealitate baten egiaztapena da.57

Lizarrako obren eragina handia izan zen. Izan ere, San Miguel elizan lan egindako tailerren zenbait lan daude; Egiartekoa eta Lezaungoak dira adibiderik argienak. Alabaina, konpontzeke daude San Miguelgo portadari buruzko zenbait zalantza. Horietan nabarmenena Armentiako elizarekin duen lotura da; horrez gain, Iratxeko tenpluarekin ere baditu antzekotasunak Armentiako elizak, geroago ikusiko dugunez. Baina ez dakigu zehatz-mehatz noizkoa den Armentiako tenplua, eta estilo lotura, nahiz eta oso estua izan, ez da homogeneoa. Rodrigo de Cascanteren gotzaintza aldiak adieraz dezake Armentiako tenplua noiz egin zuten, haren sinadura baitago Armentiako eliz atariko bildotsaren tinpanoan. Baina Rodrigo de Cascante gotzaina urte askoan bizi izan zen ¿44 urtez izan zen Calahorrako mitran (1146-1190)¿, eta, beraz, hori denbora tarte handiegia da Armentiako obra noizkoa den zehaztu ahal izateko. Dena den, tinpanoko inskripzioan, Arabako gotzaintzat azaltzen da Rodrigo de Cascante, eta kargu hori 1087an desagertu zen. 1181ean, Gasteizko forua izenpetu zuenean, titulu hori erabili zuen berriro, eta horrek adierazten du garai hartan arabarren begikotasuna irabazteko interesa zegoela. Baina bildotsaren tinpanoa ez da Armentia elizaren eta Lizarrakoaren arteko antzekotasun bakarra. Zenbait arazo nagusi daude; horietako bat Armentian bildutako eraginak zehaztea da, eta horietako zein hedatu ziren Lizarrara. Azcarate arduratu zen lehen aldiz Armentiako elizako maisuez. Eta bigarren maisuak 1200. urtearen inguruan lan egin zuela adierazi zuen, eta lan hauek egin zituela Armentiako elizan: gurutzadurako kapitelak, bildotsaren tinpanoa, harburuak, ebanjelariak, Deikundearen eta Konstantinoren erliebeak, koruko zutabe estatuak eta kapitelak (azken horiek maisu nafar aragoiar batekin lotuak). XIII. mendean, hirugarren maisuak (Silosko eskulturetan lan egina) Anastasiaren eta Hilobi Santuaren erliebeak egin zituen, baita Kristo apostoluekin dagoela irudikatzen duen tinpanoa ere.58 Ondoren, Azcaratek proposatutako data berantiarrak zehaztu egin dira; besteak beste, 1190ean ¿hau da, Rodrigo de Cascante hil zenean¿, ustez bigarren maisuak egindako obrak amaituta egongo zirelako, gutxienez. Lacostek ere aipatu zuen Silosko, Armentiako eta Lizarrako obren arteko lotura; haren arabera, Burgostik Arabarra igaro zen, eta, ondoren, Nafarroara.59 Dulce Oconek ere aztertu zituen Silosko eraginak. Haren arabera, Silosko azken maisuak eragindako bigarren bolada bizantziarraren barruan daude Armentiako elizako eskultura lan gehienak; eragin bizantziar hori asko hautematen da Nafarroako eta Aragoiko erromanikoan.60 Aitzitik, Marisa Melerok ukatu egin zuen Silosko eragina Armentiara hedatu izana; horrez gain, Lizarrako eskulturak eta Tuterako San Nikolas elizakoak eta Zaragozako katedralekoak antzekoak direla adierazi zuen.61

Nire iritziz, Armentiako eta Lizarrako tenpluen arteko lotura ukaezina da. Eta hau da arazo nagusia: Lizarrako elizako eskultura lanak homogeneo samarrak dira, baina Armentian zenbait eragin izan ziren, eta horrek zenbait lotura bereiztea eragotzi izan du. Hala ere, zenbait antzekotasun nabarmen daude; adibidez, Armentiako tetramorfoko San Mateoren aurpegiaren, ebanjelariei eusten dieten lau mentsuletako pertsonaien aurpegien eta gurutzadurako kapiteleko zaldizkoen aurpegien artean. Esaterako, azken horiek Lizarrako portadako eskuinaldeko bi kapiteletako pertsonaien berdinak dira (ez antzekoak). Zaldizkoek eta kapiteletako pertsonaiek (horiek munstro batzuk lantzaz zulatzen ari dira) aurpegi mota bera eta orrazkera mota bera dute, erroleoak konposizio mota berekoak dira, etab.; zalantzarik gabe, artista berak egin zituela adierazten du horrek.

Zalantzak sortzen dituen beste lotura bat Armentiako eta Iratxeko tenpluen artekoa da. Hasieran lehenago Iratxe egin zela adierazi bazen ere,62 gaur egun, badirudi Armentiako eliza dela lehenagokoa. Hala azaldu du Ruiz Maldonadok duela gutxi; egile hori Urangaren eta Iñiguezen teorien aurkakoa da, eta Armentiako tenplua lehenago egin zutela uste du. Bi estilo arrazoirengatik agertzen da iritzi horren alde. Alde batetik, honela adierazi zuen Iratxeko ebanjelariei buruz: «son ya de comienzos del siglo XIII y más gotizantes que los de Armentia».63 Beste alde batetik, ebanjelari horien eta Santiagoko Pórtico de la Gloriaren artean zenbait antzekotasun daudela azaldu zuen: « relación que no se limita a notas coincidentes de época, sino que acusan ecos indudables del Pórtico compostelano, sin que sea repetición exacta de tipos y modos ».64

Estilo loturei buruzko desadostasunak ageri dira berriro; eta nabarmen handiagoak dira, erreferentzia gehiago baitaude. Oro har, zenbait elizaren artean antzekotasunak daudela ematen da aditzera. Adibidez, beti aipatzen dira Lizarrako San Miguel, Tuterako katedrala, Iratxeko tenplua, Garesko Gurutzea, Silosko tenplua, Armentiakoa eta Santo Domingo de la Calzadakoa. XII. mendeko azken laurdenari buruzko auzi baten erdi-erdian gaude. Izan ere, eraginak ez dira hain homogeneoak, gune artistiko handietatik hedatutako lotura ugariri antzematen baitzaio. Beraz, ez da arraroa Silos zalantzarik gabeko erreferentzia bihurtu izana ¿baina ez bakarra¿ eta horren eragina Nafarroako eta Aragoiko leku guztietara hedatu izana; horrexegatik da zaila horren eragina zehatz-mehatz nondik hedatu zen azaltzea. Zalantzarik gabe, Armentiaraino iritsi zen, baina, itxuraz, ez Nafarroatik, Gaztelatik baizik. Eta, datu guztien arabera, Armentiatik hedatu zen Lizarrara eta Iratxera.

Beste ikuspuntu batetik, XII. mendeko azken laurdenean zehar egindako landa eliza txiki asko garai hartako tenplurik paregebeenen kopiak besterik ez ziren. Horri esker uler daitezke Bizkaiko eta Gipuzkoako erromanikoak; izan ere, Estibalizko dekorazio motiboak hedatu ziren Bizkaiko erromaniko eskasera eta Gipuzkoako ia hutsalera, eta Estibalizkoak, era berean, Najeratik eragin borgoinarrak jaso zituen.65

Oharrak

  • 1. Santiagoko erromesaldiak ¿edo horren eraginez¿ sortutako forma, mota eta kontzeptuei buruz, ikus BANGO TORVISO, I.: «El camino jacobeo y los espacios sagrados durante la Alta Edad Media en España», Viajeros, peregrinos, mercaderes en el Occidente medieval , Lizarra (Nafarroa), 1992, 121. -155. or.
  • 2. LACARRA Y DE MIGUEL, J. M.: «El primer románico en Navarra. Estudio histórico arqueológico. La iglesia de San Salvador de Leire, el monasterio de San Miguel de Villatuerta y Ujué», Príncipe de Viana , 16, 1944, 221. -243. or.
  • 3. BIURRUN Y SOTIL, T.: El arte románico en Navarra , Iruña, 1936, 69. or. Bitxia da, baina dena artista berak egin zuela esan ondoren, kapitelen arteko desberdintasunak adierazi zituen; ez kriptakoen eta elizakoen artekoak, kriptakoen beraien artekoak baizik: 73. or. URANGA GALDIANO, E. eta IÑIGUEZ ALMECH, F.: Arte medieval navarro , II. liburukia, Iruña, 1973, 50., 79. eta 88. -89. or. Eraikuntza homogeneoa izan zela proposatzen dute, eta antzekotasun ugari daudela kriptako kapitelen, iparraldeko portadaren eta burualdearen artean, baina ez dute horri buruz gehiago zehazten.
  • 4. LOJENDIO, L. M.: Navarra románica , Madril, 1978, (Zodiaque, 1967), 73. or.
  • 5. MELERO MONEO, M. L.: La escultura románica en Navarra , Cuadernos de Arte Español, Historia 16, Madril, 1992.
  • 6. BIURRUN Y SOTIL, T.: El arte románico en Navarra , op. cit., 69. -71. or. Leyreko kriptaren eta burualdearen diseinuak homogeneoak direla adierazi zuen, baita jatorri karolinjioko kapitelak berrerabili zirela iradoki ere.
  • 7. GAILLARD, G.: «L¿influence du pèlerinage de Saint-Jacques sur la sculpture en Navarre», Príncipe de Viana , 96-97, 1964, 183. or. Erromesaldiaren artearen aztarna txiki bat hauteman zuen oso trebea ez zen Leongo eskultore baten lanean, baina, edonola ere, Nafarroan erromasaldien artea hortik sartu zela adierazi zuen. Horrez gain, obra bisigotikoekin edo Asturiaskoekin lotura bat egon daitekeela esan zuen: GAILLARD, G.: «Introducción», Navarra románica , op. cit., 26. -27. or.
  • 8. GUDIOL, J.: «El primer románico en Navarra. Estudio histórico arqueológico. San Salvador de Leyre y el primer románico en Navarra», Príncipe de Viana , 16, 1944, 244. -272. or. Kapitelen eta obra bisigotikoen artean antzekotasunak daudela adierazi zuen, eta Canigoko San Martinekin, Manresako tenpluko klaustroarekin eta San Pedro de las Puellasko monasterioarekin ere aurkitu zituen antekotasunak. Leyren erromesaldien eraginik ez izateari buruz, ikus GAILLARD, G.: «La escultura del siglo XI en Navarra antes de las peregrinaciones. Leire y Ujué», Príncipe de Viana , 63, 1956, 123. or. XI. mendearen amaierara arte ez zuela kanpo eraginik izan adierazi zuen, eta hor ez zela erromesaldi artea garatu. Id.: «L¿influence du pèlerinage de Saint-Jacques sur la sculpture en Navarre», op. cit., 182. or.
  • 9. CABANOT, J.: «Les débuts de la sculpture romane en navarre: San Salvador de Leyre», Les cahiers de Saint-Michel de Cuixà , 9, 1978, 21. -50. or.
  • 10. YARZA LUACES, J.: Arte y arquitectura en España 500/1250 , Madril, 1985, 162. or.
  • 11. GAILLARD, G.: «La escultura del siglo XI en Navarra antes de las peregrinaciones. Leire y Ujué», op. cit., 127. -128. or.
  • 12. GUDIOL, J.: «El primer románico en Navarra. Estudio histórico arqueológico», op. cit., 244. -272. or.
  • 13. URANGA GALDIANO, E. eta IÑIGUEZ ALMECH, F.: Arte medieval navarro , op. cit., II. liburukia, 80. or.
  • 14. DURLIAT, M.: La sculpture romane de la route de Saint-Jacques. De Conques à Compostelle , Mont-de-Marsan, 1990, 250. -260. or.
  • 15. GOÑI GASTAMBIDE, J.: «La fecha de la construcción y consagración de la catedral románica de Iruña (1100-1127)», Príncipe de Viana , 37, 1949, 385. -395. or.
  • 16. LACARRA, J. M.: «La catedral románica de Pamplona. Nuevos documentos», Archivo Español de Arte y Arqueología , 7, 1931, 77. or.
  • 17. GAILLARD, G.: « Introducción », op. cit., 28. or.
  • 18. DURLIAT, M.: «Les Pyrénées et l¿art roman», Les cahiers de Saint-Michel de Cuixà 10, 1979, 153. -174. or.; bereziki, 170. or.
  • 19. DURLIAT, M.: España Románica , Madril, 1993, 130. or.
  • 20. MORALEJO ALVAREZ, S.: Notas para una revisión de la obra de K. J. Conant , Santiago, 1983, 227. -228. or.
  • 21. LACARRA, J. M.: «La catedral románica de Pamplona. Nuevos documentos», op. cit., 81. -83. or. Hiru dokumentuak Katedraleko Liburu Biribilean daude, Iruñako Katedraleko Agiritegian, 120v eta 123v orrietan.
  • 22. Ibídem, 75. or.
  • 23. MORALEJO, A.: TORRES, C. eta FEO, J.: Liber Sancti Jacobi. Codex Calixtinus , Santiago, 1951, 568. -571. or.
  • 24. MORALEJO ALVAREZ, S.: Notas para una revisión de la obra de K. J. Conant , op. cit., 227. -228. or.
  • 25. CANELLAS LOPEZ, A. eta SAN VICENTE, A.: Aragón románica , Madril, 1979 (Saint Léger Vauban, 1971), 241. eta 245. or.; eta CORTES ARRESE, M.: «Vinculaciones navarras de la iglesia de San Esteban de Sos del Rey Católico (Zaragoza)», Boletín del Museo e Instituto Camón Aznar 25, 1986, 39. -45. or. Horien arabera, Estebanek Sosen egin zuen lan, 1094 eta 1100 artean, eta, ondoren, Iruñara joan zen.
  • 26. GOÑI GASTAMBIDE, Jose, «La fecha de la construcción y consagración de la catedral románica de Pamplona (1100-1127)», Príncipe de Viana , 37, 1949, 385. -395. or. Eta horren aurretik: UBIETO, A.: «La fecha de la construcción del claustro románico de la catedral de Pamplona», Príncipe de Viana , 38-39, 1950, 77. -83. or. 1140-1141 datak eman zituen.
  • 27. IÑIGUEZ ALMECH, F.: «Sobre tallas románicas del siglo XII», Príncipe de Viana , 112-113, 1968, 182. -200. or. URANGA GALDIANO, E. eta IÑIGUEZ ALMECH, F.: Arte medieval navarro , op. cit., II. liburukia, 262. -263. eta 298. or. Gogoratu behar da Iñiguezen eta Urangaren ustez Estebanek egin zuela portada. GAILLARD, G.: «El capitel de Job en los Museos de Toulouse y de Pamplona», Príncipe de Viana , 80-81, 1960, 239. or. Horrek ere ez du uste Toulouseko eta Moissaceko eraginik izan zuenik; haren arabera, Jacatik jaso zituen eraginak, baina ez ditu zehazten.
  • 28. YARZA LUACES, J.: La Edad Media. Historia del Arte hispánico , Madril, 1980, 217. or. Autore horren arabera, eskultura lan hori Languedocekoaren barruan dago, baina ezin da horrekin nahasi.
  • 29. MELERO MONEO, M. L.: «La sculpture du cloître de la cathédrale de Pampelune et sa répercussion sur l¿art roman navarrais», Cahiers de Civilisation Médiévale , 35, 1992, 241. -246. or. Id.: La escultura románica en Navarra , op. cit., 6. -12. or.
  • 30. Antzeko zerbait gertatzen da Iruñako katedraleko klaustroko kapitel historiatuen ikonografiari buruz. Joben kapitelerako eskultura eredurik aurkitu ez direnez, Toulouseko Daurade basilikako kapitelaren antzekoa dela esan izan da; hala ere, geroago frogatu izan da ez dagoela haien artean inolako loturarik. Zenbait egileren arabera, zenbait pintura eredu erabili ziren inspirazio iturritzat. 1092an, Pedro de Rodak Gregorio Magnoren Moralia in Job bat (B. N. Paris, Coll. Doat, 143. liburukia) eman zion Conquesi. Eta, Iruñako katedralean, Joben liburua duen beste kodex bat dago gordeta (Iruñako Katedraleko Liburutegia, 13. kod. ). Kodex horretako 86. orrialdean, Joben irudi bat dago, zuriak garbitzen ari dela. Estiloaren aldetik, ez dute loturarik klaustroko kapitelarekin, baina Jobi buruzko motibo ikonografiko ugari zeudela ematen digute aditzera. Izan ere, XII. mendean, Joben liburua ri buruzko iruzkin testuen zenbait kodex eta Biblia zeuden Nafarroan; eta horrek ikerketa ildo emankor bat abia dezake. Hala adierazten da obra hauetan: VAZQUEZ DE PARGA, L.: «Los capiteles historiados del claustro románico de la catedral de Pamplona», Príncipe de Viana , 29, 1947, 462. or.; eta GOÑI GASTAMBIDE, J.: Historia de los obispos de Pamplona , I. Siglos IV-XIII, Iruña, 1979, 229. eta 492. -499. or. Gauza bera gertatzen da gurutzilketarekin; ikus YARZA, J.: «La crucifixión en la miniatura española», Archivo Español de Arte , 184, 1973, 35. -37. or.
  • 31. URANGA GALDIANO, E. eta IÑIGUEZ ALMECH, F.: Arte medieval navarro , op. cit., 295. or.; eta MELERO MONEO, M. L.: «La sculpture du cloître de la cathédrale de Pampelune et sa répercussion sur l¿art roman navarrais», op. cit., 245. -246. or.; eta Id.: La escultura románica en Navarra , op. cit., 14. or.
  • 32. Kapitel horri buruz, ikus GOMEZ MORENO, M.: El arte románico español , Madril, 1934, 134. -136. or.; GAILLARD, G.: Les débuts de la sculpture romane espagnole. León, Jaca, Compostelle , Paris, 1938, 220. -223. or.; Id.: «L¿influence du pèlerinage de Saint-Jacques sur la sculpture en Navarre», Príncipe de Viana , 96-97, 1964, 183. -184. or.; VAZQUEZ DE PARGA, L.: «Los capiteles historiados del claustro románico de la catedral de Pamplona», op. cit., 457. -460. or.; GOÑI, J.: «La fecha de la construcción y consagración de la catedral románica de Pamplona (1100-1127)», op. cit., 385. -395. or.; IÑIGUEZ ALMECH, F.: «La escatología musulmana en los capiteles románicos», Príncipe de Viana , 108-109, 1967, 271. or.; URANGA GALDIANO, E. eta IÑIGUEZ ALMECH, F.: Arte medieval navarro , op. cit., II. liburukia, 84-86. eta 297. -298. or.; CORTES ARRESE, M.: «Influencias navarras en la escultura románica del Arciprestazgo de la Valdonsella», Príncipe de Viana, Primer congreso general de Historia de Navarra , 6 (11. eranskina), 1988, 65. -71. or.; eta CASTIÑEIRAS, M. A.: «Capitel con aves», Santiago, Camino de Europa , Santiago (Coruña), 1993, 391. -392. or.
  • 33. URANGA GALDIANO, E. eta IÑIGUEZ ALMECH, F.: Arte medieval navarro , op. cit., II. liburukia, 297. -298. or.
  • 34. GUDIOL, J.: «El primer románico en Navarra», op. cit., 269. or.
  • 35. GAILLARD, G.: «Introducción», op. cit., 24. eta 28. or.
  • 36. GAILLARD, G.: «L¿influence du pèregrinage de Saint-Jacques sur la sculpture en Navarre», op. cit., 185. or.
  • 37. MELERO MONEO, M. L.: La escultura románica en Navarra , op. cit., 12. or.
  • 38. BIURRUN SOTIL, T.: El arte románico en Navarra , op. cit., 576. or. J. P. Zarranz apaizak aurkitutako dokumentua aipatu zuen egileak: Dedicata est haec ecclesia in honorem scti Martini, et stae Mariae et omnium sanc-torum ab episcopo Lupo Pampilonensi II nonas novembris anno ab incarnatione domini MCLVI indicione III .
  • 39. LACOSTE, J.: «La décoration sculptée de l¿église romane de Santa Maria de Uncastillo (Aragón)», Annales du Midi , 83, 1971, 156. -157. eta 161. -163. or.
  • 40. YARZA LUACES, J.: Historia del arte hispánico , op. cit., 134. or.; eta Id.: Arte y arquitectura en España 500/1250 , op. cit., 218. or.
  • 41. Gure Jaun Jesukristoren izenean, San Bizenteren izenean eraiki zen tenplu hau, 1200ean. Baina inskripzioaren datak zenbait zalantza sorrarazi ditu. BARAIBAR, F.: Rincones artísticos. San Juan de Marquínez y la Concepción de San Vicentejo , Madril, s. a., 10. or.: ERA MILESIMA CLXXXX irakurri zuen (1190); hots, beste bost zifra aurkitu zituen lehen ehunenaren ondoren. Beraz, inskripzioa gehienek proposatutakoa baino hamar urte lehenagokoa zela adierazi zuen. Gaur egun, ez da ezer ikusten bigarren ehunenaren ondoren ¿L bat, Baraibarren iritziz¿. Hala adierazi zuen egile honek: PEREZ CARMONA, J.: Arquitectura y escultura románicas en la Provincia de Burgos , Burgos, 1959, 38. or. Eta, horretan, ados daude ondorengo ikertzaile gehienak. PORTILLA VITORIA, M. eta EGUIA LOPEZ DE SABANDO, J.: Gasteizko elizbarrutiko monumentuen katalogoa . 2. liburukia, Arciprestazgo de Treviño-Albaina, Gasteiz, 1968, 190. or. Zalantzatan daude bi dataren artean: 1162 eta 1261; beste ehunen bat, hirugarrena, egon zitekeela proposatu zuten, eta, beraz, urtea 1261 dela. Hala ere, estiloari erreparatuta, bi datak baztertu eta inskripzioa XIII. mendearen hasierakoa dela esan zuten. IÑIGUEZ ALMECH, F.: «Sobre tallas románicas del siglo XII», Príncipe de Viana , 112-113, 1968, 203. or. 1162 urteari eutsi zion, eta XIII. mendearen hasierako data baztertu, Zamorako tenpluarekin zeuden antzekotasunen ondorioz.
  • 42. PEREZ CARMONA, J.: Arquitectura y escultura románicas en la Provincia de Burgos , op. cit., 89. eta 209. or.
  • 43. IÑIGUEZ ALMECH, F.: «Sobre tallas románicas del siglo XII», op. cit., 203. -207. or.; eta URANGA GALDIANO, J. E. eta IÑIGUEZ ALMECH, F.: Arte medieval navarro , op. cit., 77. -81. or. San Vicentejoren antzekotasuna hauteman zuten Gaztelako eta Nafarroako zenbait lekutan; adibidez, Rebolledo de la Torre, Aguilar de Campoo, Santo Domingo de la Calzada, Torres del Rio, Estibaliz, Garesko Gurutzea, Iratxe, Eunate, Cirauqui eta, batik bat, Armentian.
  • 44. PORTILLA, M. J.: «Arte románico. Raíces y evolución», op. cit., 48. or.
  • 45. PORTILLA VITORIA, M. eta EGUIA LOPEZ DE SABANDO, J.: Gasteizko elizbarrutiko monumentuen katalogoa . 2. liburukia, op. cit., 191. or.; eta GARCIA ORTEGA, M. R.: «Introducción a la glyptografía y su empleo en la ermita de la Purísima Concepción de San Vicentejo», Kultura 7, 1984, 9. -16. or. Ekialdeko parekotasunei dagokienez, Micaela Portillaren ildoari jarraitu zion; besteak beste, kapiteletan, Kordobako meskitakoen eta ekialdeko eredu bizantziarren antzeko elementuak daudela adierazi zuen.
  • 46. LOPEZ DE OCARIZ, J. J. eta MARTINEZ DE SALINAS, F.: «El arte prerrománico y románico en Álava», op. cit., 52. or.
  • 47. Absideko arku trilobatuek eragin dituzte ekialdeko artearekiko lotura nagusiak. Hala ere, arku lobulatua ohikoa da erromanikoan, eta, beraz, Erdi Aroko mendebalde osoan aurki daiteke. Baina ez dugu orokortu beharrik; izan ere, eremu hispaniarrean, oso ohikoa zen arku mota hori erabiltzea. Besteak beste, hauetan erabili zen: Santiagoko Platerias portadan eta Mateoren koruan, Zamorako katedralean, Toron, Leongo San Isidoron eta, Nafarroan, Garesko Santiago, Lizarrako Ruako San Pedro eta Cirauquiko San Roman elizetako portadetan. Nafarroako adibideei buruz, ikus MARTINEZ DE AGUIRRE, J. eta ORBE, A.: «Consideraciones acerca de las portadas lobuladas medievales en Navarra: Santiago de Puente la Reina, San Pedro de la Rúa de Estella y San Román de Cirauqui», Príncipe de Viana , 180, 1987, 41. -60. or.
  • 48. STRATFORD, N. «¿Compostela and burgundy?¿ Thoughts on the western crypt of the cathedral of Santiago», O Portico da Gloria e a Arte do seu Temp (Santiago, 1988), Coruña, 1991, 53. -82. or., plate 2.
  • 49. CONANT, K. J.: Arquitectura carolingia y románica 800/1200 , Madril, 1982, 223. or., 155. irudia. Hirugarren abade elizaren (Clunyko monasterioko mendebaldean) argazki bat azaltzen da, eta, argazki horretan, San Vicentejoko kapitel baten antzeko bat ikusten da.
  • 50. AZCARATE, J. M.: Basílica de San Prudencio de Armentia , Gasteiz, 1984, 20. -21. or. Absidearen aldea XII. mendeko azken herenekoa dela adierazi zuen, arkitektura egiturari erreparatuta. Data hori eskuarki onartu izan da, baina baita obrak 1135 inguruan hasi zirela ere; kontraesan hori argitu gabe dago, oraindik ere.
  • 51. URANGA, J. E.: «Las esculturas de Santa Mª la Real de Sangüesa», Instituto de Estudios Pirenaicos , 44, 1951, 53. -66. or. Hiru artista zeudela adierazi zuen: Jacakoa, Leodegarius eta San Juan de la Peñakoa. URANGA GALDIANO, J. E. eta IÑIGUEZ ALMECH, F.: Arte medieval navarro , op. cit., 3. liburukia, 12. -13. eta 18. or. Lau artistaren lana bereizi zuten; Jacakoa kendu zuten, eta, Leodegarius eta Aragoiko artistaz gain, Uncastilloko Santa Mariako bat eta Iruñako beste bat hartu zituzten aintzat. MILTON WEBER, C.: «La portada de Santa Mª la Real de Sangüesa», Príncipe de Viana , 76-77, 1958, 139. -186. or. Bost artistak parte hartu zutela adierazi zuen: San Juan de la Peñako maisuak, tetramorfo handiak egin zituenak, lonbardiarrak, oihal bustiak egin zituenak eta esku handiak egin zituenak. Horiez gain, Jacako eragin bat ere bazegoela azaldu zuen (absideko kapiteletan eta harburuetan), baita Languedocekoa ere, Moissacekoa bereziki (tinpanoan eta leihoburuan.
  • 52. 1135ean, Ramiro I. ak dohaintza bat egin zuen ad illa opera beatae Mariae, eta, 1155ean, Uncastilloko Santa maria eliza sagaratu zuten. Ikus LACOSTE, J.: «La décoration sculptée de l¿église romane de Santa Maria de Uncastillo (Aragón)», op. cit., 149. -152. or. San Martin de Unxeko data ¿hots, 1156¿ sagarapen datari esker dakigu, aipatu bezala.
  • 53. 1156an, erregina hil zen. Urte bereko abuztuko dokumentu batean, haren senar Antso III. ak hilobia aipatu zuen. Bi urte geroago, erregea hil zen, baina hilobian bizirik irudikatuta dago. Ikus ALVAREZ-COCA GONZALEZ, M. J.: La escultura románica en piedra en la Rioja Alta , Logroño, 1978, 27. -28. or.
  • 54. 1179ko data abenduaren 13ko sagarapenak adierazten du, baita erdiko absideko leihoan margotutako inskripzio batek ere. Ikus EGRY, A.: «Esculturas románicas inéditas en San Martín de Uncastillo», Archivo Español de Arte , 143, 1963, 182. or.
  • 55. Agian, Aragoikoa izan zen lehena, obra amaitua baita, dirudienez. Zangozako obretan hauteman daitekeenez, maisu nagusiak lan egiteari utzi eta horren tailerrak jarraitu egin zuen. Dena den lehenago zein egin zuten zehaztea ez da oso garrantzitsua; izan ere, biak egin ziren XII. mendeko hirurogeiko hamarkadan: bata, hasieran, eta bestea, amaieran. Portadari buruzko zenbait zalantza daude; alegia, jatorrian nola diseinatu zuten argitu gabe dago, baita portada bat ala bi egin zituzten ere. URANGA GALDIANO, J. E. eta IÑIGUEZ ALMECH, F.: Arte medieval navarro, op. cit., 3. liburukia, 15. eta 19. or. Gogoan erabili zuten portadaren zati bat berregin egin zutela. Alde batetik, bi portada egongo ziren. Horietako bat Ama Birjinari dedikatua, Leodegariusek egina; Ama Birjinaren alboetan, bi Emakume Santuak, Nikodemo eta Jose Arimateakoa zeuden (Judas urkatuaren irudia geroagokoa izango zen). Beste portadan, berriz, tetramorfoa egongo zen, Argalak eta Kristo maiestatean (gaur egun galdua) irudikatzen zituzten irudien artean antzematen denez. Bestalde, argi geratu da Europako iparraldeko leinuek ez zutela parte hartu; izan ere, zenbait artistak hartu zuten parte, eta erromanikoko ohiko ikonografiak erabili zituzten. Zalantza hori argituta, San Juan de la Peñako eta Agueroko maisuari buruzko azterketa egitea falta da; dirudienez, inertzia maisu bat izan zen, mendearen amaierako Aragoiko artearena.
  • 56. Lan honetan ez dago Tuterako elizei buruzko azterketa behar bezain sakon egiteko lekurik. Hala ere, Marisa Melerok horiei buruzko azterketa ezin hobeak egin zituen, arazo nagusiak proposatu eta eskultura aberatsa argitu. Horrez gain, zenbait data zehaztu zituen: katedraleko klaustroarena (1185-1190), San Nikolasena (hori ere 1185ekoa) eta Magdalenarena (XII. mendearen hasieraren eta amaieraren artekoa). Katedrala Zaragozako katedralaren eta Soriako Santo Domingoren antzekoa dela adierazi zuen: MELERO MONEO, Mª L.: «Estudio iconográfico de la portada de los pies de Santa María Magdalena de Tudela (Navarra)», Príncipe de Viana , 173, 1984, 463. -483. or.; Id.: «Recherches sur l¿iconographie des métiers à Tudela», Cahiers de Civilisation Médiéval , 117, 1987, 71. -78. or.; Id.: La escultura románica de Tudela y su continuación , Bartzelonako Unibertsitate Autonomoaren tesi mikrofilmatua, 1988; eta Id.: Escultura románica en Navarra , op. cit; «La catedral de Tudela», El arte en Navarra. Del arte prehistórico al románico, gótico y renacimiento , Iruña, 1994, 97. -112. or.
  • 57. Lehen teoriari buruz, ikus MARTINEZ DE AGUIRRE ALDAZ, J.: «Portada de San Miguel de Estella. Estudio iconológico», Príncipe de Viana , 173, 1984, 441. or. Haren arabera, portada 1187an eginda zegoen. MELERO, M.: Escultura románica en Navarra , op. cit., 31. or.
  • 58. AZCARATE RISTORI, J. M.: Basílica de San Prudencio de Armentia , Gasteiz, 1984, 21. eta 37. or.
  • 59. LACOSTE, J.: «San Miguel de Estella», Homenaje a J. Mª. Lacarra , 5. liburukia, Zaragoza, 1977, 101. -132. or.
  • 60. OCON ALONSO, D.: «Los ecos del último taller de Silos en el románico navarro-aragonés y la influencia bizantina en la escultura española en torno al año 1200», El románico en Silos , Silos (Burgos), 1990, 501. -510. or. Horrez gain, haren arabera, berritze korronteen eragina ikus daiteke Armentiako elizako atariaren eskulturan; korronte horiek Antzinaroa berrinterpretatu zuten, XII. mendeko azken herenetik aurrera, eredu bizantziarren bidez. Armentian, renovatio horren zenbait ezaugarri azaltzen dira. Hona hemen ezaugarri horietako batzuk: anatomiaren zenbait atal inguratzen dituzten kiribil tolesturak, arte komneno berantiarraren estilo dinamiko izeneko estiloko garapenen antzekoak; Anastasiko Evaren irudiko diagonal mota ( diagonal heroikoa edo eraso diagonala ); eta, eszena berean, Kristo, atzera begirako jarreran dagoela. Palermoko eta Monrealeko mosaiko sikulo-normandiarretan ikus daitezke elementu horien aurrekari garbiak. Ikus OCON ALONSO, D.: «La recepción de las corrientes artísticas europeas en la escultura monumental en torno a 1200», El arte español en épocas de transición , IX C. E. H. A (Arte Historiaren Espainiako Batzordea). Leon, 1992, 17. -26. or.
  • 61. MELERO, M.: Escultura románica en Navarra , op. cit., 30. -31. or.
  • 62. URANGA, J.: «Esculturas románicas del Real Monasterio de Irache», Príncipe de Viana , 6 (1942), 9. -20. or. Nafarroako monasterio hori Armentiako basilika baino lehenago egin zela adirazi zuen. URANGA GALDIANO, J. E. eta IÑIGUEZ ALMECH, F.: Arte medieval navarro , 3. liburukia, 157. -158. or. Egile honek onartu zuen Iratxeko tenplua Armentiakoa baino lehenagokoa dela: LOPEZ DE OCARIZ, J. J.: «El tetramorfos angelomorfo en Irache y Armentia. Análisis iconográfico e iconológico», Príncipe de Viana, Primer congreso general de historia de Navarra, 11. eranskina, 1988, 317. -331. or.; bereziki, 319. eta 322. or.
  • 63. RUIZ MALDONADO, M.: Escultura románica alavesa: el foco de Armentia , Bilbao, 1991, 59. or.; eta Id.: «Resonancias compostelanas en el tetramorfos de Armentia», Boletín del Museo e Instituto Camón Aznar , 38, 1989, 5. -23. or.
  • 64. RUIZ MALDONADO, M.: Escultura románica alavesa: el foco de Armentia , op. cit., 59. or.
  • 65. Zenbait aldiz aztertu dut Bizkaiko eta Giuzkoako erromanikoa, bai oro har, bai Estibalizko tenpluarekin lotua: «Algunos aspectos del arte románico en el País Vasco. Extensión y relaciones de una arte periférico», VIII. CEHAren aktak, Merida, 1992, 73. -79. or.; «Asimilación y transmisión del arte románico en el País Vasco: el caso de Estíbaliz», Kobie (Bellas Artes saila), 12 (1996) (prentsan); eta «Los inicios de la investigación sobre el arte románico en el País Vasco», Eusko Ikaskuntza (Artes plásticas y monumentales) , 1996 El románico en Álava, Guipúzcoa y Vizcaya. Perspectivas historiográficas .
* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana
* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana