Euskal Herriko arkitektura erlijioso gotikoaren batasunaren eta aniztasunaren alderdiak

Artikuluaren egilea: Manuel Valdes Fernández

XII. eta XV. mendeen artean, euskal kultura zenbait lurraldetatik zegoen hedatuta. Historia hori konplexua da, eta horren oinarrizko alderdien azterketa eginez gero, agerikoa da lurralde horien politika eta administrazioa aldatzen ari zela, eta gizarteak berariazko kultur identitatea diseinatu zuela, hizkuntzaren ahalmen bateratzailean oinarrituta. Lurralde horiek XII. mendetik aurrera antolatu ziren,1 eta muga hauek zituzten: ipar-ekialdean, Aturriko ibarra eta Auñamendi mendia; iparraldean, Bizkaiko Itsasoa; mendebaldean, Ansó ibaiaren harana; eta hegoaldean, Arabako lautadak eta Errioxako goi lurraldeak.

Euskal Herrian ireki zen prozesu politikoaren helburua ekonomia egiturak aldatzea zen; izan ere, egiturak ez ziren oso eraginkorrak, eta lurraren okupazioa eta ustiapena berant-antzinako ereduetan oinarrituta zegoen. Egitura horien ordez, hiri kultura bat ezarri nahi zen, administrazio konplexuagoa behar zuena. Garai hartako gizarte eta administrazio egitura honako hau zen: populazioa sakabanatua zen (ia ez zegoen hiririk), leinuetan zegoen antolatuta, ez zuen administrazio egiturarik -lurralde antolamendua elizbarrutien bidez egiten baitzen- eta legedia ez zen nahikoa. Egitura hori aldatu beharra zegoen Berant Erdi Aroan.

Arkitektura gotikoaren oinarri soziopolitikoak

Arkitektura gotikoaren definizioa justifikatu zuten oinarri soziopolitikoak zein izan ziren jakiteko, arkitektura gotikoaren sustatzaileen politika eta erlijio konpromisoari erreparatu behar zaio, baita ulertzeko zergatik hedatu ziren ereduak hain azkar nazioz nazio, nondik sortu zen ezohiko neurriko eraikinak proiektatu zituen irudimena, eta zergatik izan zen halako ekonomi ekarpen handia ere.

Arkitektura eskemen prozesu berritzailearen oinarri ideologikoa Sugerren (1081-1151) espekulazio teorikoetan datza. Sugerrek programa mistiko bat egin zuen, elizaren esparrua -gizakiak sortutako espazioa- eta Jainkoaren erreinua lotzeko, proiekzio teologiko baten barnean; Saint-Denisko abadeak hau idatzi zuen: " Jainkoaren etxean, edertasunak sorrarazten duen liluraz jabeturik, koloreanitzeko harribitxien xarmak bertute sakratuen dibertsitateari buruz pentsarazi zidan, materiazkotik materia gabekora igarota; orduan, iruditzen zait neure burua unibertsoko leku bitxi batean ikusten dudala, aurretik ez zegoen leku batean, ez lurreko lohian, ez zeruko garbitasunean, eta Jainkoaren graziari esker, lurretik zeru-goietara igaro ahal naiz, era anagogikoan ". Hausnarketa poetiko hori pentsamendu platonikoaren arabera dago moldatuta, eta Juan Scoto Erigenak (800-875) aztertutako Pseudo Dionysos Areopagitaren testu faltsuak hartzen ditu oinarritzat. Forma artistikoek espazio ideala sor dezakete, bakarra eta zatiezina den unibertsoa islatzen dutenak. Eta gaitasun horren bitartez, " hierarkia " adieraz daiteke; hau da, munduko gauzek jainkotiar nolakotasunak adieraz ditzakete, hala nola, egia, ontasuna, edertasuna, etab. Eta halaber, Benetako Argia hautematen laguntzen digute.

Sugerrek dioenez, kreazioa hierarkia sistema baten bidez dago antolatuta, eta bide anagogikoaren bitartez, eta gauza ikusgaien bidez, materia gabekoa uler daiteke. Eraikin gotiko bat kontenplatuz gero, zenbait kontzeptu liriko sortuko dira nahi gabe: edertasuna, argia, materiala-lurra, materiagabea-zerua eta jainkotasunaren parte hartzearekiko transzendentzia. Hierarkia horrela adierazten da: " Jainkoarengandik datorren argi uholde bat da, eta, era berean, jainkotasunera iristeko bidea ere bada ".

Hori da Sugerren pentsamenduaren ideia nagusia, eta balio anitzeko interpretazioa emanez gero, ondorioztatuko dugu, batetik, argiaren teologia finkatzen duela, eta, bestetik, Europako monarkiak bereganatu zituela, printzipio dinastikoak indartzen zituela ikusi baitzuten. Arkitektura gotikoak argiaren teologiaren definizioak baliatu zituen: " ...leku babestuak, santuak dira, eta Jainkoaren zerbitzurako hain egokiak direnez, horretan parte hartzen dutenak, nolabait, zeruan daude jada ".

Ikuspegi teologiko horretan oinarrituta, aliantza bat antzeman zen gotzaintzaren eta monarkiaren interesen artean; hori dela eta, instituzio figura biak eliza gotikoen sustatzaile bihurtuko dira. Ikuspuntu horren arabera, eraikin gotikoak balio enblematiko bikaina lortuko du.

Erregea, gotzaina -eta, beraz, errege hiria edo gotzain hiria- eta hazten ari zen gizarte klasea (burgesia) izan ziren lan gotiko handien alderdi biltzaileak. Ikuspuntu metodologiko baten arabera, Euskal Herriko erlijio arkitektura gotikoaren batasunaren eta aniztasunaren alderdiak geopolitikaren aniztasunaren, Elizako administrazioaren konplexutasunaren eta gizartearen heterogeneotasunaren mende egongo dira.

Aniztasun politikoaren alderdiak

Euskal kulturak biltzen zituen lurraldeen errealitate soziopolitikoak desberdinak ziren. XIII. eta XIV. mendeetan, Champagne eta Evreux etxeko Nafarroako erregeek oreka trebea erabili zuten Gaztela eta Aragoiko erresumekin sortutako gatazka ugarietan eta pontifize kuriarekiko desberdintasun politikoetan. Hala ere, Nafarroako erresuma kultur zubi naturala izan zen Frantziaren eta penintsulako erresumen artean, leinuen arteko harremanei eta Santiago bideari esker. Izan ere, honako hauek ziren Nafarroako erresumako mugak: iparraldean, Hiru Errege Mahaia eta Ugarana ibaia; hegoaldean, Ebro ibaia; eta mendebaldean, Donostia eta Hernani arteko korridorea. Nafarroako erresuman, arkitektura gotikoak instituzioetan oinarritutako babes eraginkorra izan zuen, XII. mendetik aurrerako lan artistiko handien oinarri izan ziren politika, administrazio eta ekonomi egiturak finkatuta baitzeuden.

Ipar Euskal Herrian, politikaren eta administrazioaren egoera antzekoa zen. Akitaniako historia gorabeheratsua izan arren (Ingalaterrako erresuman sartu zen, 1152. eta 1451. urte artean), Baiona gotzain batek eta konde batek gobernatu zuten X. mendetik, eta Normandiako kondeen, Anjouko etxeko Plantageneten dinastiaren (1154 a 1339) eta Lancasterreko etxearen mende egon ziren. Lapurdiko kostaldeko hiri horrek gizarte eta administrazio oinarri egokiak zituen, euskal arkitektura gotikoaren eraikin adierazgarrienetakoa eraikitzeko: Andre Maria katedrala.

Mendebaldeko lurraldeetan, Euskal Herria menderatzeko Gaztelak eta Nafarroak izan zituzten gatazken ondoren, Alfontso VIII.a Gaztelakoak funtsezko bi erabaki hartu zituen Bizkaiko Jaurerria finkatzeko. Batetik, 1157. urtean, Bizkaiko Jauna Lope Diazi (1124-1170) Haro hiria eman zion, eta egintza horren bidez, Haroko etxea eratu zuen. Geroago, Vitoria, Nafarroako errege Antso VI.ak (1150-1194) lehenagoko Gasteizen gainean fundatutako forupeko hiria, hartu ondoren, Gaztelako erregeak Arabako eta Gipuzkoako etxeak Diego Lopez de Harori (1170-1214) eman zizkion.

Bestetik, Erregeak eta Bizkaiko Jaunak berant-antzinako kulturaren eredua aldatzen lagundu zuten, baldintza juridikoak sortu baitzituzten, foruen bidez hiribilduak antolatzeko aukera emateko. Arau horiek zenbait administrazio organo sartzea sustatu zuten. Organo horiek beste alderdi eraginkor batzuk azaltzea bermatu zuten, eta horien bidez, antzinako landa guneak hiri bihurtu, populazio sakabanatuak bildu eta merkataritza jarduerak arautuko ziren.2

Hiribilduak eratzen ziren bitartean, portuetako jarduerak areagotu egin ziren, Bizkaiko Itsasoaren inguruko segurtasun politikaren ondorioz. Jarduera horien helburua merkataritza jarduerak garatzeko moduko hiri eremua definitzea zen. Antso VI.a Nafarroakoak Getariako eta Donostiako portuak indartu zituen, eta Alfontso VIII.ak politika bera erabili zuen Mutriku eta Hondarribiako portuekin. 1160. eta 1210. urte artean, portua zuten Asturiasko hiribilduetara jende asko joan zen bizitzera, baita San Vicente de la Barqueran hasi eta Santander, Castro Urdiales eta aipatutako Euskal Herriko kostaldeko hiribilduetaraino ere.

Hirietako bizitzaren garapenak hainbat ondorio ekarri zituen berekin; esate baterako, jardueren arabera banatu zen lana, eta merkataritza jarduerak areagotu egin ziren, izaera monetarista sendoko politika ekonomikoak zuzenduta. Horrek burgesia sortzea eragin zuen; hau da, gizarte klase berri bat, jaunen, nobleen, elizgizonen eta nekazarien ondoan. Hiria eta burgesa, erregearekin eta gotzainarekin batera, eliza gotikoa eraikitzeko funtsezko oinarriak izan ziren. Hiribilduak sortzeko prozesua, bai erregearen ekimenez, bai biztanleen interesez, areagotu egin zen XIII. mendearen bigarren zatian eta XVI. mende osoan. Denboraldi horretan, euskal arkitektura gotikoa ere garatu zen.3

Eliz aniztasunaren alderdiak

Bi botereen arteko (erregea eta gotzaina) konplizitatearen adibidetzat har daiteke Suger abadearen -ez zen noblea- eta Luis Kapeto erregearen (1137-1180) arteko adiskidetasun harreman luzea. Europa gotikoan, gotzaina nortasun handiko pertsona zen. XII. mendeko Gaztelako eta Euskal Herriko gotzainak erregearengandik oso gertu egon ziren, erlijiozkotasun sakonekoak eta gizon jantziak izan ziren, eta Europako unibertsitateetan ikasi eta jaun feudalekin harremanak izan zituzten.4

Gotzaindegiak eta elizbarrutiko lurralde administrazioak iraupen egokia izan zuen X. mendetik aurrera, Nafarroan eta Iparraldeko Lapurdin. Jasota dago Iruñan gotzaindegi bat zegoela 829. urte inguruan; horren jarduera ez zen eten musulmanen inbasioaren ondoren. Gotzaindegiaren lurraldeak zabaldu egin ziren, Nafarroako erresuma finkatzearekin eta lurralde berriak hartzearekin batera. Gotzaindegiaren iparraldeko mugak Hondarribiko eta Baztaneko artxidiakonotegietan zeuden; horiek Baionako gotzaindegiaren barnean egon ziren XVI. mendera arte. Beraz, hiri bietako elizaren baldintzek lan artistiko handiei ekiteko aukera eman zuten. Nafarroako erresumaren kasuan, erregearen eta gotzainaren arteko harreman onari esker eta eraikin gotikoa erlijiorako baino gauza gehiagotarako erabiltzeari esker egin ziren lan horiek.5 Esate baterako, Enrike I.ak foruen zina egin zuen eta errege izendatu zuten Iruñako gotzaindegian 1271. urtean. Ohitura hori orokor bihurtu zen, eta oso argi azaltzen da Karlos III.ak mende bat geroago, 1397an, Iruñako katedrala eraikitzeko egindako lehen aldizkako dohaintzari buruzko testu honetan:6

"...porque aquella fue fundada et edificada et dotada por los Reyes de buena memoria, nuestros Predecessores, que fueron en la cual todos ellos coronados et sus cuerpos sepelidos, et nos asimismo avemos sido coronados et por nuestra sepultura eleido (sic.), cuando Dios querrá hacer su voluntad ...".7

Euskal Herriko Iparraldeko Baiona hiriari dagokionez, egiazta daiteke gotzainak eta kondeak gobernatu zutela, errege hiria Mantxako Kanalaren bestaldera urrundu baitzen.

XIV. mendearen hasieran, Guillaume de Godin kardinalaren eta Klemente V.aren (Bertrand de Got) arteko lankidetzak aparteko ondorioa izan zuen Andre Maria katedralaren obrak berriz hasteko. 1258ko sutearen ondoren (hiriak Ingalaterrako erregeari bidalitako gutun baten bidez dugu horren berri), eta 1310eko beste baten ondoren, nabeak eraiki ziren.8 Guillaume de Godin jatorriz, Baionakoa zen, eta Klemente V.a Villadrauten jaio zen (Gaskonia), eta Bordeleko artzapezpikua izana zen.

Espainiako gaur egungo euskal probintzietako gotzain antolamendua aztertuz gero, krisi historiko bat izan zela adierazten du. Izan ere, XI. mendearen azken herenean, Arabako elizbarrutia desagertu egin zen (Armentian zuen egoitza IX. mendetik). Elizbarruti horren mende zeuden Arabako lurraldeak eta Bizkaiko eta Gipuzkoako zati handi bat. Lurralde horiek guztiak, baita Errioxa, Najera, Cameros eta Alhama ibaiko lurrak ere, Kalagorriko elizbarrutian sartu ziren 1088tik aurrera. Hala ere, Berant Erdi Aroan, Bizkaiko Jaurerriko lurraldeen antolamendu administratiboa zatitu egin zen; Enkarterria Burgosko elizbarrutiaren mende geratu zen, eta gainerako lurraldeak Kalagorriko gotzaindegiaren mende.

Erabaki horiek zenbait gatazka eragin zituzten, eta arazoa erabat teoriko eta administratibo bihurtu zen, gotzainei betoa jarri baitzitzaien. Bizkaiko Foru Zaharrak aipatutako elizbarruti horietan integratzea debekatu zuen. Egoera horretan, gotzainek ezin izan zuten inolako aginpiderik erabili, gatazka sortzeko arriskua baitzegoen. Hori gertatu zen Lekeition 1368an, Ziortzian 1380an eta Fernando Aragoikoak egin zuen bisitan (Sigüenzako gotzainaren presentzia ez zen onartu).

XIV. eta XV. mendeen artean ez zen gotzainik sartu Bizkaiko Jaurerrian. Elizaren boterea, batetik, artzapez barrutietan oinarritzen zen -esate baterako, 1445ean Bilbon, Bermeon eta Lekeition eratutakoak-, eta, bestetik, parrokia administrazioetan.9 Artzapez barrutiak Bizkaiko Jaunaren agintaritzan txertatuta zeuden, eta eskumen handia izan zuten, gotzainarena ordeztu zuena. Bizkaiko Jaurerriko lurraldeetako eliz administrazioan sortutako krisiak izan zituen ondorio ekonomikoak lan hipotesitzat hartzea merezi du. Gotzaindegi bat egoteak berak garbi adierazten zuen gotzainak, Berant Erdi Aroko uneren batean, beste jaun batzuen interesak erakarriz gero, katedral bat eraikitzea proposatzen edo proiektatzen zuela. Eraikuntza lan ausart hori babestuko zuten diru laguntzak hainbat lekutatik zetozen, eta gotzain batek administratzen zituen. Gotzainak bere interes pertsonala, bere kezka -gotzainak behar zuen egoitzaren eraikuntza, erregeak babestua- guztien kezka bihurtzen asmatuko zuen, inork bere burua baztertuta sentituko ez zuen hiritar guztien lana, hain zuzen.

Gotzainak bere ondarea jartzen zuen, kabildoak zenbait parrokiaren eta artxidiakonotegiren errentak, erregeak hiribildu batzuen errentak eta elizaren eraikuntzan parte hartzen zuten lanbideetarako zerga salbuespena, eta burgesek dohaitzak (elizak ematen zituen indulgentziak lortzeko, edo gremioek eta kofradiek kaperak erosteko).

Gaztelako elizbarrutiek izan zuten finantziazio iturri garrantzitsu eta konplexu bat Aita Santuaren mende zegoen, " tercia " izenekoak katedrala egiteko lanetarako ematen baitziren. " Tercia " izenekoak elizaren hamarrenaren bi bederatzirenak ziren, eta Aita Santuak erregeari ematen zizkion, lehengo elizbarrutiak berrezartzeko, hegoaldeko lurraldeen errekonkistaren testuinguruan.10 Lehengo elizbarrutiaren kontzeptua oso zabala eta nahasia izan zen; izan ere, gotzaindegien jatorri historikoak aurkitzea oso zaila zenez, iruzur zorrotz eta zehaztugabe batek asko zaildu zuen bereiztea zein elizbarruti zen lehengoa eta zein sortu berria. " Terciak " trebetasun bitxiz erabili zituen Aita Santuak. Esate baterako, Aita Santuak " terciak " eman zituen Leongo katedrala eraikitzeko, baina 1248. urtea baino pixka bat lehenago, Inozentzio IV.ak kendu egin zituen, Fernando III.ak Sevillako setioak eta konkistak sortutako gastuen zati bat ordaintzeko erabil zitzan; horrek katedralaren obrak geldiarazi zituen. Sevilla konkistatu ondoren, " terciak " berriro erabili zituzten Leongo katedrala eraikitzeko. Beraz, Aita Santuak emandako eliza hamarrenen zati bat zerga hori sortu zuten lurraldeetara itzultzen zen, katedralak eraikitzeko, eta arestian aipatutako hipotesiaren planteamenduaren haritik, aztertu beharko litzateke ea behar bezalako eliz administrazioa izan ez zuten eskualdeek " tercia " horiek jaso zituzten.

Lan gotikoak egin zirenean, Euskal Herriko gizartearen, politikaren eta elizaren egoera ez zen uniformea. Lurraldeen patronatu baldintzak ez ziren berdinak. Patronatuaren oinarriak honako hauek ziren: gotzainaren eta bere kleroaren arteko interes komunak, erregearen inplikazioa, burgesiaren laguntza (hazten ari zen XIII. mendetik, eta kontzejuetan eta elizateetan zegoen antolatuta) eta, azkenik, eskeko ordenen eginkizuna (hiritarren erlijio zerbitzuan bete-betean inplikatuta zeuden).11

Patronatuaren ideia eliza handietan irudikatu zen XII. mendetik aurrera, gotzainen eta erregeen blasoiak eraikinetan jarri baitziren.12 Iruñan, gotzain eta errege patronatuaren jarduera klaustroaren eta katedralaren bitartez azter daiteke. Arnaldo de Barbazan gotzaina (1318-1355) klaustro gotikoaren eraikuntzaren sustatzailea izan zen; bertan integratu ziren 1295ean egindako Ate ederra eta gotzainaren hilobiko kapera ("capilla Barbazana" izenekoa), gotzaina hil eta handik urte batzuetara egina. Karlos II.ak eta Karlos III.ak ere eraikuntza babestu zuten. Karlos III.aren kasuan, erregearen patronatua erakusteko, Leonor Gaztelako erreginaren armarria jarri zuten ebanjelioaren nabea estaltzen duten gangen giltzarrietan; eta nabea eta gurutzadura lotzen duten pilareetan, kabildoak eta Martin Zalba gotzainak Andre Mariaren tenpluari egin zioten eskaintzari buruzko erliebe batzuk.13

Eraikinaren definizio estetikoa egiteko, erabakigarria izan zen maisu nagusiaren (lan maisua) hautaketa.14 Oro har, baiezta daiteke katedralaren sustatzaileek hautatu zutela; hau da, erregeek eta gotzainek. Nafarroan, Karlos Prestua erregeak Tournain jaiotako Janin de Lome eskultorea izendatu zuen, baina, hala ere, gotzainek egiten zuten hautaketa hori, Europan hezitako gizon ikasiak baitziren, eta hargintza sonatuak ezagutzen baitzituzten; adibidez, Pariskoa edo Reimskoa.15 Hautaketak kabildoaren oniritzia behar zuen; izan ere, lanak administratzeko eskumenak kalonge bati zegozkion.

Azaldutakoaren arabera, patronatu mota desberdinak zeudela ondoriozta daiteke, lurralde instituzio eta administrazio desberdinak baitzeuden. Alde batetik, Euskal Herri nuklear bat, erresumaren botere egiturek gobernatuta (Baiona eta Nafarroa); eta, bestetik, politikaren, elizaren eta gizartearen berezitasunen ondorioz, patronatua osatu gabe zituzten inguruko lurraldeak (Bizkaiko Jaurerria).

Batasunaren eta aniztasunaren alderdiek definituko zuten euskal arkitektura gotikoa. Alderdi horiek hurbilduko dituzte, batetik, eraikinen antolaketa orokorrak, eta, bestetik, eredu baten eta kode formalen bilakaeraren arteko harremanak, oinarri politikoaren, instituzionalaren eta sozialaren arabera, eta esparru kronologiko jakin batean.

XIII. mendean, eta azaldutako egoera historikoan, Gaztelako katedral handien eraikuntza hasi zen (Burgos, Toledo, Leon).16 Mende horretako bigarren zatian lan hauek hasi ziren: Baionako Andre Maria katedraleko presbiterioa eraikitzeko lanak, Bizkaiko Jaurerriko parrokia elizak eraikitzeko lanak -hiribilduen antolamenduaren eta garapenaren arabera- (XIV. eta XV. mendeetan jarraitu zuten), eta Iruñako katedrala berritzeko lanak, erori baitzen.17

Alderdi artistikoak18

Oinplanoak

Euskal Herrian hedatutako eraikin ereduetako bat basilika oinplanoko eliza da eta honako elementu hauek ditu: hiru nabe, gurutzadura handia, presbiterioa, girola eta sekzio poligonaleko kapera batzuk. Oro har, baiezta daiteke Pirinioez bestaldeko XIII. mendeko konposizio landuetako batzuk sartu zituztela. Tenpluetako trazatzaileek irudikatu zuten eraikinean, ikuspegi pragmatikoz, uko egin zioten XIII. mendeko teologoek proposatutako argiaren mistikan sakontzeari; ez zituzten gurutze gangen aukera teknikoak erabili, ezta dekorazio sentsazioak gehiegi baloratu ere. Euskal Herrian lan egin zuten lan maisuek proportzioen estilizazioaren bila aritu ziren, eta goranzko bektoreak iradoki zituzten.

Eraikinen konposizio orokorra (adibidez, Baionako eta Iruñako katedraletan eta Bilboko Santiago elizan; gaur egun katedrala da) oinplanoko ereduetan eta Champagneko espazioen antolaketaz oinarritu zen, kode formalaren eta kronologiaren arteko harremanaren araberako ikuspegi kontserbadore batez aztertuta; altxaerak, berriz, Ile de France eta Champagneko horma konposizio landuekin daude lotuta. Hori dela eta, aipatutako euskal elizen estiloa Reimsko lantegiaren taldean sartzen da; talde horretakoak dira, esate baterako, Notre Dame katedrala, Troyesko Saint-Pierre eta Saint-Paul katedrala eta Chartres, Saint-Denis, eta Strasbourgeko katedralak, baita jada desagertuta dagoen San Nikasio eliza ere. Mendebaldean, Leongo katedralak du estilo horren eraginik nabarmenena.

Akitaniaren kasuan, arkitekto maisuek XIII. eta XIV. mendeetan egindako hausnarketa Saint-Denisko elizako burualdean ikus daiteke; eredu hori, nolabaiteko zehaztasunez landua, Baionan, Bordelen eta Oloronen dago. Iruñako katedralaren originaltasuna burualdearen konposizioan datza, bertan kaperek eta deanbulatorioak bat egiten dute, espazio bateratua eratzeko; espazio hori estalkien tratamenduen bitartez bakarrik banantzen da.

Gasteizko katedralaren aldaera planimetrikoak harrigarriak dira, ezin baitira ulertu ikuspegi kronologikoaren arabera. Presbiteriorik ez egoteak eta gurutzadura handi batek -XII. mendearen bukaerako trantsizio formek irauten zutela adierazten bide du- joera orokorretik aldentzen dute, Frantziako ereduak irautea helburu zuen joera, hain zuzen.

Frantziako arkitektura etengabe aipatzeak ez digu pentsarazi behar kolonialismo artistikorik izan zenik. Sustatzaileen eginkizuna erabakigarria izan zen eredua aukeratzean. XIV. eta XV. mendeetako Euskal Herriko gotzainak, baita XIII. mendeko Gaztelako gotzainak ere, gizon ikasiak ziren, Europako hainbat hiritan egondakoak, eta gizarte teozentriko batean erabakiak hartzeko ahalmena zuten. Gotzain horiek erabaki zuten lexiko artistiko berria sartzea; baina ez beren sorkuntza lan gisa, baizik eta lan maisuen komitente gisa.19 Izan ere, nabaria da zenbait lanetan Borgoinarekin loturiko frantziar lan maisuekin ikasitako espainiar lan maisuak aritu zirela; esate baterako, Castro Urdialesko lanetan.20 Herri horretako elizaren oinplanoaren trazadurak -Burgosko katedralaren antzinako trazadura berreskuratu eta sinplifikatzen du- eta estalkien tratamenduak -XIII. mendetik XIV. mendera arteko trantsizioan egin ziren- badirudi erreferente bat izan zirela Lekeitioko Andre Maria elizaren lanetarako (Bizkaia).21 Hiru tarte, gurutzadura eta, jatorrian, hiru kapera burualdean, XIII. mendeko Gaztelako trazaduren sinplifikazio bat dira.22

XIV. eta XV. mendeetan, hedapen handia gertatu zen, parrokia administrazioaren ondorioz, eta hiribilduen antolamenduari eta hazkundeari lotuta. Eliza burgesak espazioa sinplifikatzeko joera du, jarduera erlijiosoaren eta zibilaren arabera. Jarduera hori parrokien eta kontzejuen administrazioen parte hartzean adierazten zen (adibidez, elizateak). Trazadura arkitektonikoa honela definitzen da: hiru nabeko eliza, gurutzadura nahiko garatua eta sekzio poligonaleko presbiterioa.23

XV. eta XVI. mendeetako trazatzaileek ez zituzten ereduak sinplifikatu, baina tamaina eta alboetako nabeen altura handitu zituzten; hau da, ohiko " ad triangulum " trazadurekin batera, areto oinplanoko eliza eredu berriak azaldu ziren. Zenbaitetan, Lorrenako elizetan oinarritu zirela dirudi; XV. mendearen bukaerako Oñatiko San Migel elizako oinplanoaren eta altxaeraren trazadurak adierazten duen bezala. Egitura horrek hedapen handia izan zuen XV. mendearen bigarren zatian eta XVI. mende osoan, Errenazimentuko espazio kontzeptuak sartu baitzituen. Espazioak definitzean eta euskarriak ezartzean, zutabe bidezko eliza mota24 bat sortu zuten; bertan, elementu modernoak eta erromatarrak sartu zituzten. Eliza mota hori Euskal arkitekturaren paradigma bihurtu zen24.

Trazaduren sinplifikazio prozesuak ez dakar, nahitaez, eraikuntza arazoak gutxitzea. Hori gertatzen da nabe bakarra (oso zabala), hiru tarte eta burualde poligonala duten elizetan; adibidez, Artaxoako San Saturnino elizan (burualdea XIII. mendean egina, eta nabeak hurrengo mendean), Erriberriko Santa Maria la Real elizan eta Iruñako San Saturnino eliza (XIV. mende hasierakoa) eta Zumaiako San Pedro elizan (XV. mendean hasi bide zen eraikitzen); kronologia hori bat dator Ziortzako kolejiataren eraikitze lanekin.25 Nafarroan badira nabe bakarreko beste eraikuntza batzuk ere, landa arkitekturaren zenbait osagarri adierazten dituztenak; honako hauek dira: Zizur Nagusiko San Andres eliza eta Ororbiako San Julian eliza, XV. mendearen lehen zatikoak.26

Estalkiak

Estalkiaren konposizio orokorra oso eredu soiletan oinarritzen da, XIII. mendeko Frantziako eta Gaztelako ereduetan, batez ere. Hain zuzen ere, eraikin handiek ojiba ganga soil batez ixten dituzte espazioak; esate baterako, Baionako Andre Maria katedrala, Iruñako Andre Maria katedrala, Gasteizko Andre Maria katedrala, Bilboko Santiago katedrala, etab. Hala ere, maisuek, batzuetan, dekorazio eta arkitektura balioak areagotzen zituzten; hau da, tirante kopurua handitzen zuten, bultzadak banatzeko, tertzeleteak sartuz; adibidez, Bilboko edo Iruñako katedraletako gurutzadura.

XIII. mende inguruan, zenbait eraikinetan, euskarri periferikoetaranzko bultzaden deribazioa indartu zuten, sei zatiko ganga sartuz; adibidez, Orreagako ostatuko kolejiatan, eta geroago, Iruñako San Saturnino elizan. Egitura hori oso ohikoa izan zen arkitektura gotiko goiztiarrean.

Bultzaden kontrarrestroari balio handiegia ematea bizkarrezur bat sartuz (estalkia luzetara zeharkatzen duen nerbio bat) adierazten da zenbait eraikinetan. Eredu hori erabili ohi zuten Gaztelako arkitektura gotikoan, baita Iruñako San Saturnino elizako, Castro Urdialesko Santa Maria elizako eta Laredoko Santa Maria elizako erdiko nabean (horren lanek XIV. mendearen hasieran jarraitzen zuten).27 Bizkarrezurdun estalkiaren errefortzua honako hauetan azaltzen da: Lekeitioko Andre Maria elizan, Getariako Salbatore elizan, Aguraingo San Joan elizan eta Oñatiko San Migel elizan.28

XV. eta XVI. mendeetan, tertzeleteak zituzten estalkien konposizioa nerbio okertuak sartuz osatu zen. Arkitektura soilaren ikuspuntutik, badirudi urruti daudela gotikoaren printzipio funtzionalak, XIX. mendearen bigarren zatian arkitektoek garatutako teoria arrazionalistaren araberako printzipioak, hain zuzen. Gurutzeriek, tertzeleteek eta tiranteek funtzio arkitektonikoa baino ez zuten (estalkiko bultzadak kontrahorma periferikoetarantz deribatzen dituzte); nerbio okertuak, berriz, apaingarriak baino ez dira.

Bilboko gaur egungo katedraleko girolan (Santiago eliza), elementu harrigarri bat dago: estalkiko modulazio karratua osatzen duen triangelu esferikoa. Berehala lotzen da Toledoko katedralarekin, baina litekeena da elementu hori Champagneko arkitektoek sortu eta hegoaldera hedatzea. Triangelu esferikoaren ideiak lotura handiagoa du Reimsko Saint-Remi beneditarren abadiaren elizako girolarekin, Pariskoarekin baino.

Lan bikaina da, zalantzarik gabe, Arnaldo Barbazan gotzainak (ca. 1355) Iruñako katedraleko klaustroan eraikitako "capilla Barbazana" izeneko lana. Trazadurak erdi aldean espazio bat sortu nahi zuen, funtzio bat baino gehiago izateko, hilobietarako, batez ere, bai eta bileretarako ere. Hain zuzen ere, I. Bango Torvisok29 adierazten duenez, jatorria Frantziako zenbait eraikinetan egon daiteke (Angersko Saint-Serge, Poitiersko Sainte-Radegonde eta Saumurreko Saint-Jean); esate baterako, Oviedoko katedraleko kapitulu gelako eraikitzaileak "plantagenet" gotikoan, Plasenciako lanetan eta garai horretako beste lan batzuetan (Avila, adibidez) oinarritu ziren, espazio zentralizatu bat sortzeko, estalki batez itxia; estalkian, sekzio karratu bat beste sekzio oktogonal batez ordeztu zuten, tronpen bidez (hispaniar elementua), Y formako nerbioen gainean, Akitaniako eta Borgoinako beste eredu batzuk bezala.30

"Capilla Barbazana" izeneko lanak asko aberasten du konposizio arkitektonikoa, izar ganga bat trazatzen baitu. Eredu horrek hedapen handia izan zuen: Valentziako katedraleko kapitulu gela (XIV. mendearen hirugarren laurdenekoa) eta geroago eraiki ziren Burgosko hilobi kaperak (hala nola, Kondestable, Simon de Colonia, La Vid, Briviescako Santa Clara eta Medina de Pomar).

Euskal arkitekturak eredu hori errepikatuko du Gasteizko Andre Maria katedraleko Santiago kaperan eta Balmasedako San Severino elizako Kristo kaperan (ca. 1541). Izar gangen trazaduraren apaingarriez baliatu ziren burualdeak trazatzen zituztenak, XV. mendetik aurrera. Baliabide horren adibide bikainak daude Oñatiko San Migel elizan eta Zumaiako San Pedro elizan.31

Eraikin gotiko baten zutabeen konposizioa estalkien antolaketaren mende dago, logikoa den korrelazio funtzional baten arabera. Salbuespenak salbuespen, Euskal Herriko elizen trazatzaileek forma soilak eta funtzionalak erabili zituzten, batik bat. Esate baterako, gurutze ganga (XIII. mendean eta XIV. mende hasieran erabili zen, gehienbat) eta tertzeleteak; elementu horiek izan ziren XIV. mendeko estalkien ezaugarri nagusiak. Esan daiteke zutabeak bat datozela estalkien apaltasunarekin eta soiltasunarekin; zilindro forma dute, eta, perimetralki, pareta horzdun fusteak, gurutzaduren eta tertzeleten bultzada indargabetzen duten neurrian. XV. mendean, zutabeen trazadura sinplifikatu egiten da, nerbioen zutabean dagoen pareta hortzaren ondorioz; hori erakusten dute Galdakaoko Andre Maria (XV. mendeko handitzean), Oñatiko San Migel eta Gasteizko San Bizente elizek.32

Zilindro formako zutabe soilaren eraldaketa errenazimentuan egingo da: ordena klasikoak erabiliko dira, bai toskanarrak, bai korintoarrak.33

Hormak

Hormen artikulazioa hainbat faktoreren mende dago, eta euskal arkitektura gotikoak irtenbide asko eman zizkion; besteak beste, Baionako hiruko zatiketa eta Iruñan triforiorik ez egitea. Baionako katedralaren aldaera diakronikoak kontuan hartu gabe, triforioa erabili zuten, argiaren sarrera indartzeko. Elementu horrek Baionako katedrala Ile de Franceko beste eraikin batzuekin lotzen du (adibidez, Saint-Denis), baita Champagneko elizekin ere (Troyesko Saint-Pierre eta Saint-Paul katedrala, Strabourgeko katedrala eta Leongo katedrala).

Hormen antolamendu hori klaristorio bat irekitzean dago oinarrituta. Iruñako katedralean, berriz, triforiorik ez dagoenez, tektonikoak du lehentasuna baoak baino gehiago, eta originaltasun bereizgarria dela baino -presbiterioaren eta girolaren antolamendu bikaina bezala- bat-batean egindako irtenbidea izan litekeela pentsarazten du.

Gainerako eraikinetan, parrokia elizetan, batik bat, leiho ereduak honako hauetan daude oinarrituta: XIII. mendeko trazadura klasikoetan -arkuaren argiaren zatiketa submodularraren bidez eta trazeriak sartuz- eta XIV. mendekoetan -baoaren zatiketa funtzionalaren bidez-.34 XIV. mendean, Kantabriako eta Euskal Herriko arkitektoek zenbait traza bildu zituzten, euskal arkitekturaren irtenbide paradigmatikoenetakoa sortzeko: triforioa pantaila gisa.35 Elementu hori asmatzeko, zenbait ekarpen izan zituzten kontuan; esate baterako, Burgosko trazadurak eta Troyes eta Chartresko ereduekin batera hedatu zen pantailen sorrera. Burgosko trazadurek triforioa leiho handi batean eratu zuten, karelak eta tinpanoak zituzten baoetan zatituta eta trazeria trinko batez apainduta, hiruostoz eta lauostoz, batez ere.

Lehen kasuan, trazadurak sinplifikatu egin ziren, hiribilduak sortzeaz bat sortu ziren burges izaerako parrokia elizen neurrietara egokitzeko, bai Kantabriako elizen neurrietara, bai Euskal herrikoenetara. Bigaren kasuan, Nafarroako arkitektura gotikoak galeria batzuk sortu zituen; galeria horietan, trazeria gotikoek pantaila batzuk eratu zituen, sakontasuna manipulatu eta espazioak zehaztu gabe uzteko.36 Trazeria eta pantaila sistema hori Chartresko maisuek erabili zuten kapera axialeko eskaileraren trazaduran, bai eta Troyesko maisuek ere; horien estiloa Gasteizko San Pedroko portadan sumatzen da. Beraz, baiezta daiteke euskal triforioa Gaztelako erresumako ipar-ekialdean sortu zela, Euskal Herrian bildu zituzten frantziar eredu batzuetan oinarrituta, Burgosko eta Nafarroako eskemen hedapenaren bidez.

Ile de Franceren eta Champagneren ereduen presentzia zehaztasun handiagoz azter daiteke Erriberriko elizako eta Santa Maria la Real eta San Pedro elizetako arrosa leihoen trazaduretan. Zenbait elementuk garbi adierazten dute maisuek Saint-Denisko, eta Reimsko Notre Dameko eta Saint-Nicasioko lantegiak ezagutzen zituztela: ojiba arku baten barnean irekitako baoan oinarritutako konposizioak -funtzio apaintzaileak eta eraikitzaileak elkartzen ditu, deskarga arku baten funtzioa izan baitezake-, trazerien formak eta horma hiruostoen bidez irekitzeko asmoak.37

Oharrak

  • 1. ORELLA UNZUE, J. L., AGUIRRE QUEREJETA, I. eta KORTADI OLANO, E.-k zuzendua: Atlas de Euskal Herria Geografía-Economía-Historia-Arte , Donostia, Erein, 1982, 88. or.
  • 2. Herriak inguruko lurraldeetan bildu zitezen laguntzera bideratutako politika, Leongo erresuman, Alfontso VII.ak (1145etik) eta Alfontso IX.ak (1188-1229) Sahagún eta Benaventeko foruen ondorioz emandako arau juridiko batzuen bidez; Gaztelan, Alfontso VIII.ak ezarri zituen. Herri berri asko sortu ziren ( polas ) Gaztela eta Leongo erresumak bateratzean, batez ere, Fernando III.ak (1217-1252) Sevilla hartu zuenean, eta, geroago, Alfontso X.aren erregealdian (1252-1284). Herri berrien bidez, erregeen helburua herritarren administrazio eredu bat sortzea zen, bakea, segurtasun juridikoa eta ekonomiaren sustapena lortzeko. Foruen ideia nagusia hiri egitura sendoa garatzea zen, nobleziaren boterea arintzeko. Hiribilduak lege tresnak eskuratu ondoren, eta alfoza osatuko zuten eskualdeak zehaztu ondoren, erregearen mendeko egitura administratiboa garatzen zuen. Egitura horrek aukera ematen zion landa populazio sakabanatua biltzeko eta zergarik gabeko merkatua antolatzeko, segurtasunaz eta ekonomiaren abantailez baliatuta. Formula horrek arrakastatsua izan zen; izan ere, 1220. eta 1420. urte artean, erregeak babestutako hogeita hiru pola eta Elizak sustatutako beste hiru sortu ziren.
  • 3. Prozesu hori Gipuzkoan nolakoa izan zen aztertzeko, ikus ACHUCARRO LARRAÑAGA, Mercedes: " La tierra de Guipúzcoa y sus "valles": su incorporación al reino de Castilla", España Medieval IV, (1984), 1. t., 13-45; ARIZAGA BOLUMBURU, Beatriz: El origen de los núcleos urbanos guipuzcoanos , 29-31; ARIZAGA BOLUMBURU, B.: Urbanística medieval (Guipúzcoa) , Donostia, 1990; 19. orrialdean eta hurrengoetan, egile horrek 25 herri gune oso zehatz antolatzen ditu, lau faseren arabera; lehenengoa 1180. urteari dagokio -Nafarroako erregeak Donostia fundatu zuen, itsasorako irteera edukitzeko-; bigarren denboraldia 1203. eta 1237. urte artekoa da -Alfontso VIII.ak eta Fernando III.ak itsas merkataritza indartu zuten, portua zuten hiribilduak "sortuz"-; hirugarren eta laugarren denboraldian, 1347. urtera arte, barrualdeko mugak indartu zituzten. Hiribilduak Bizkaian nola sortu ziren aztertzeko, ikus GARCIA DE CORTAZAR, J. A.: "Las villas vizcaínas como formas ordenadas del Poblamiento y la población", in Las formas de Poblamiento en el Señorío de Vizcaya , Bilbo, 1978, 69-128; GARCIA DE CORTAZAR, J. A., ARIZAGA BOLUMBURU, B. eta RIOS RODRIGUEZ, M. L.: Vizcaya en la Edad Media. Evolución demográfica económica, social y política de la comunidad vizcaína medieval , Donostia, 1985, IV libk. Arabako hiribilduen azterketarako, ikus CUESTA DIAZ DE ANTOÑANA, M. E.: "Nacimiento y morfología urbana de las villas medievales alavesas", in Las formas de Poblamiento en el Señorío de Vizcaya , Bilbo, 1978, 205-221
  • 4. Manrique de Lara, Leongo gotzaina 1181. eta 1205. urte artean, Nafarroako errege etxekoen senitartekoa zen, eta Alfontso IX.aren aliatua, Aita Santuarekin izan zuen krisian. Gaztelako Alfontso VIII.ak honela aipatu zuen Cuencako gotzain Julian: " karissimi et uenerabili amico meo ". Mauricio de Burgos Fernando III.aren konfiantzazko gizona izan zen; Gaztelako erregeak, 1219an, bere emaztea izango zen Beatriz de Suaviaren bila joateko agindu zion. Martin Fernandez, Leongo gotzaina 1254. eta 1289. urte artean, eta Fernando III.aren notarioa, honela aipatu zuen Alfontso X.ak: " mio criado ". Martin Zalba (1377-1403) Karlos III.aren enbaxadore izan zen Parisen 1389. urtean (VALDES, M., HERRAEZ, M.V. eta COSMEN, C.: "Del origen a la consolidación de un templo gótico", in Una historia arquitectónica de la catedral de León , León, 1994, 60. or.; MARTINEZ DE AGUIRRE, J.: Arte y monarquía en Navarra 1328-1425 , Iruña, 1987). Guillaume de Godin kardinala oso gertu zegoen Klemente V.arengandik; pontifizearen gortean sartzea errazagoa zen, Ingalaterrako erregearen gortean baino. Leongo prelatu Martin Fernandez erlijio erreformatzailea izan zen, eta bi sinodo deitu zituen (1267an eta 1288an) errege hiri zaharrean, espiritua ondo gobernatzeko eta Leongo kleroaren ohiturak kontrolatzeko. Lucas de Tuyk honela aipatzen du Santanderreko abade eta Burgo de Osma, Leon eta Burgosko gotzain Juan de Medina: " el muy sabio chançiller del rey Fernando ". 1213tik aurrera Burgosko gotzaina izan zen Mauriciok eta Toledoko gotzain Rodrigo Ximenez de Rada nafarrak Parisen ikasi zuten teologia, eta Letrango IV. Kontzilioko saioetan parte hartu zuten, 1215. urtean. Botere politikoaren inguruko eremuetan sortutako eliz jaurerriak kontuan hartu gabe, denborak aurrera egin ahala, Leongo gotzaina Colleko kondea eta Arrimadas eta Vegamianeko Jauna izan zen, Palentziako gotzaina Perniako kondea, Oviedoko gotzaina Noreñako kondea, etab.
  • 5. Iruñan, gotzainek babestu zuten berriz ere tenplu nagusia. Nafarroako erresumako hiriburua gotzainek gobernatzen zuten XI. eta XII. mendeetan, eta, hori dela eta, Pedro Roda (1084-1115) eta bere ondorengoak Guillermo Gaston (1115-1122) eta Antso Larrosakoa (1122-1142) eraikin erromanikoaz arduratu ziren. Artistak ere bereganatu zituzten, langintza hori ezagutzen zuten beste pertsona batzuen laguntzaz; adibidez, Pedro Rodaren kasuan. Horrela, Esteban maisua, 1100. urte inguruan, Iruñara deitu zuten; Compostelatik etorri zen, eta beharbada zerikusia izan zuen Diego Pelaezek Nafarroan babesa hartzeak Alfontso VI.arekin arazoak izan ondoren. Aipatutako babesekin egindako katedrala bat zetorren Frantziako hegoaldeko eta Santiago bideko korronte estetikoekin, eta gorde diren hondakin urriek erakusten dute Antso Nagusiak (1000-1035) hasitako Europarako irekitze prozesua jarraitzen zuela.
  • 6. COSMEN, C., HERRAEZ, M. eta VALDES, M.: Los constructores de catedrales , Leon, 1993, 161-162.
  • 7. Errege etxeen tradizioei eutsiz, Nafarroako errege Karlos III.ak eta haren emazte Gaztelako Leonorrek beren hilobia tumulu batean egiteko agindu zuten, beren patronatupean berritutako katedralaren parean.
  • 8. Ipar Euskal Herriko historiari buruz, ikus HIGOUNET, CH.: Histoire de l´Aquitaine , Toulouse, Privat, 1971; GOYENÉCHE, E.: Le Pays basque , Pau, SNERD, 1979; Société Française d´Archéologie, "Bordeaux et Bayonne", 1939. Baionako Andre Mariaren katedralaren azterketa historiko-artistikoa egiteko, ikus LAMBERT, E.: " Bayonne-Cathédrale et cloitre", Études médiévales , II, Paris, 1956; eta egile berarena: El arte gótico en España , siglos XII y XIII , Madril, Cátedra, 1977, 240-247; KORTADI, E.: "Arte gótico", in Los Vascos , Donostia, Erein, 1982, 109-110; ERLANDE-BRANDERBURG, A.: Le monde gothique. La conquête de l´Europe, 1260-1380 , Paris, Gallimard, 1987; GARDELLES, Jacques: Aquitaine gothique , Paris, Picard, 1992, 49-59. Baionako Andre Mariaren katedrala Champagneko ereduak Pirinioetarantz hedatzearen adibiderik garrantzitsuena da. XIX. mendean, Boeswilwald-ek, Viollet-le-Duc-en dizipuluak, katedrala berritu zuen, jatorrizko eredua helburu zuen mende horretako irizpidearen arabera. Hala ere, oraindik hauteman daitezke Saint-Denisen oinarritutako ereduaren araberako burualdearen trazadura eta Champagneko adibideetan oinarritutako oinplanoaren konposizioa eta eraikinaren argiztapena. Eraikinaren historia nahasia da. Alde batetik, 1213an harrobi baten lagapenak ez du adierazten eraikin gotiko bat egiten ari zenik; aitzitik, antzinako pribilegio baten egiaztapena baino ez da. Bestetik, 1258ko suteak -Ingalaterrako erregeari bidalitako gutun baten bidez dago horren berri- eraikin erromaniko bat suntsitu zuen eta, agian, beste eraikin gotiko bat eraikitzeko beharra sortu zuen, garai horretan hasi baitzen eraikitzen. Horrek azalduko luke zergatik aukeratu zuten burualdearen eredua. Trazadura hori 1309. urteko sutearen geroztik egindako lanei badagokie, arkaismo ulergaitza izango litzateke. Nabeak 1404. urte inguruan bukatuko zuten, eta dorreak XVI. mendean. Klaustroa XIII. eta XIV. mendeetan egin zen.
  • 9. GARCIA DE CORTAZAR, J. A. et al., Op. Cit., III t., 167. or.
  • 10. LADERO QUESADA, M. A.: Fiscalidad y poder real en Castilla, (1252-1369), Madril, 1993, 191-192.
  • 11. Eskeko ordenei dagokienez, Gasteizen aritu ziren, batez ere. Hiri horretan fundatu zuten San Frantzisko komentua, 1213. urtean -1930ean desagertu zen, eztabaida handi baten ondoren-, eta San Domingo komentua, XIII. mendearen azken herenean -hori ere desagertu egin zen- (ikus APRAIZ, A.: "El convento de San Francisco de Vitoria ", in Revista Nacional de Arquitectura, 1949; eta egile berarena: "El "caso" del convento de San Francisco de Vitoria", in Aranzazu, 331., 333. eta 335. zenb., 1951 eta 1952). Bermeoko Frantziskotarren komentua 1357. urtekoa da, Bizkaiko Jaunak babestua; eliza gotikoa XVI. mendean aldatu zuten, eta klaustroa komentua fundatu zuten urte ingurukoa izango da. 1368. urtean fundatu zuten Lekeitioko Domingotar mojen komentua. Patronatu laikoak Kexaako Domingotarren komentua eta Urduñako Frantziskotarren komentua fundatu zituen 1375ean.
  • 12. Gotzain eta errege patronatuez gain, patronatu laikoa ere izan zen. Zenbait jaurerrik (Mendoza, Ugarte, Egiluz, etab.) erlijio erakundeak fundatu zituzten, eliz administrazio gatazkatsuan baztertutako alderdiak betez. Patroiek hamarrenak jaso, klerikoak aurkeztu, eraikinaren itxura eta obrak zaindu eta elizek eta monasterioek apaizak eta benefiziodunak eduki ahal izateko behar ziren ekonomia kargak ordaintzen zituzten; laburbilduz, beren elizen eta komentuen lanez arduratzen ziren. XIV. mendeko forupeko burguetan, zenbat eta ekonomia jarduera gehiago sortu eta burgesia gehiago indartu, orduan eta aukera gehiago patronatu laikoa eratzeko, eliza jaurerrietatik kanpo eta herritarren eta hiribilduen mende. Testuinguru horretan, lan txikiak sustatu ziren (hilobi lanak); esate baterako, Martin Fernandez de Abaunzak, merkataritza jardueren bidez aberastutako burgesak, Santiago kapera (ca. 1405) eraikitzeko agindu zuen, Gasteizko Andre Mariaren elizan, ekialdeko ereduetan oinarrituta. Lan handiagoak ere egin ziren; adibidez, Portugaleten, Maria andreak eliza egiteko agindu zuen (XV. mende hasieran amaitu zen). Herritarren patronatuari dagokionez, aipa daiteke Urduña hiribilduak frantziskotarren fundazioetan izan zuena (ikus PORTILLO VITORIA, M. J.: Catálogo monumental. Diócesis de Vitoria , Gasteiz, Fournier, 1988, 26-95; Garcia de Cortazar J. A.: Bizcaya en la Edad Media , 181; GARCIA DE CORTAZAR, J. A.: "La época del gótico en la cultura española", in Historia de España , Ramón Menéndez Pidal, Madril, Espasa Calpe, 1994, XVI. t., XI-XL eta 83-132
  • 13. Iruñan, Karlos III.a Prestuak (1387-1425), tenplu erromanikoa 1390ean erori ondoren, eraikin berria egitea erabaki zuen. Geroago, haren emazte Leonorrek hartu zuen horren ardura. Inskripzioetan, erliebeetan eta armarrietan jasota dago lanak kabildoaren, Martin de Zalba gotzainaren eta errege-erreginaren ekimenez egin zirela.
  • 14. Ekonomia oneko denboraldietan, katedralaren ingurua jarduera handiko gunea izango zen. Bertatik, lanbide mota askoko pertsonak ibiltzen ziren, lan maisuaren agindupean (erregela eta beruna edo konpasa eskuetan zituela, bere maisutasunaren ezaugarri). Titulu horren edukia oso zaila da definitzen, arkitektoa izendatzeko erabil baitaiteke, baina baita zenbait tailer buru edo gestore izendatzeko ere. Figura hori arkitektotzat hartzeak arazoak sortzen ditu, eta balio anitzeko erabilera ematen zaio. Katedral baten eraikuntza sortzen, planifikatzen eta zuzentzen duen pertsona maisua da, eta, eskualdeen arabera, kalifikatzaileren bat eransten zaio. XIII. mendearen bigarren zatiko testuetan, " maisu nagusi " bat aipatzen da; maisu horrek ez du inolako esku lanbiderik egiten, zuzendari lanak bakarrik egiten ditu. Zenbaitetan, maisu tituluari berariazko eginkizuna eransten zaio; esate baterako, " magister et fabricator ", edo " operis ecclesie magister ."
  • 15. Gaztelako erresuman, baiezta daiteke hasierako maisuak frantsesak zirela; beraz, Gaztelako katedral handietako arkitektura gotikoak inportazio artea dirudi. Bigarren belaunaldiko maisuak espainiarrak ziren, katedraletako lanetan maisu frantsesen agindupean lan egindakoak, hain zuzen ere. Iruñako katedralaren kasuan, bai Juan de Lome, bai Perrin de Simur (katedraleko maisua XIV. mende bukaeran) jatorriz Frantziakoak ziren (ikus JANKE, P. S.: "Perrin de Simur, un desconocido maestro de obras de la catedral de Pamplona", in Príncipe de Viana, 136, 1974, 449-453; MARTINEZ DE AGUIRRE, J.: Arte y monarquía en Navarra , 1328-1425 , Iruña, 1987, 38-263; Martin de Zalba gotzainaren eta katedraleko kabildoaren zereginak azpimarratzen ditu).
  • 16. J. M. Azcaratek aztertutako Arabako eliza lehengotikoez gain (ikus 18. oharra), hauek ere aipatu behar dira: Bizkaian, Mungiako San Migel eta Zumetxagako San Migel ermitak; Gipuzkoan, Itziarko Andre Maria eliza (Deban) eta Zumarragakoa; Araban, Igoroneko, Oto Barrengo, Lezamako, Markinezko, Lopidanako, Mendilibarriko, Ekalako, Amilianoko, Aguilar Kodeskoko eta abarreko elizak.
  • 17. Eraikin bat eroriz gero, nahiko arrazoi praktiko daude hura berritzeko. Dena dela, zenbaitetan ez zen beharrezkoa eraikina egoera txarrean egotea; gotzainak eraikina berritzea edo "gaztetzea" nahi bazuen, eta dekorazio egokiagoa eta dotoreagoa eman nahi bazion, eraikin zaharra botatzea eta berria eraikitzea aholka zezakeen (ikus KIMPEL, D., eta SUCKALE, R.: L´architecture gothique en France 1130-1270 , Paris, 1990, 28., 311. eta 474. or.; PALOMO FERNANDEZ, G.: La catedral de Cuenca en el contexto de las grandes canterías catedralicias castellanas en la Baja Edad Media , 1995, 21. or., argitaragabeko doktore tesia, Madrileko Unibertsitate Autonomoan defendatua). 1390eko uztailean, Iruñako ia katedral osoa behera etorri zen. Iruña gotzain hiria zen, eta kabildoak, ordura arteko " lanen " arduradunak, ezin izan zion aurre egin hondamenari, ekonomia baliabiderik ez zuelako. Karlos III.a Prestuak lanen ardura hartu zuen, eta, Estatu konpromiso baten esparruan, erregeak, kabildoak eta Martin de Zalba gotzainak eraikin berria egiteko ardura hartu zuten. Ekimen horren bidez, harreman esparru berria ireki zen Elizaren eta Nafarroako eta monarkiaren artean. Eraikuntza 1394an hasi zen; hori irakur daiteke gurutzaduratik hasi eta ebanjelioko nabeko lehen zutabearen erliebe batean. Baliteke data hori lehen harria jarri zenekoa izatea, planoen trazadura eta zimenduak egin ondorengoa. Lanak Perrin de Simur arkitektoak zuzendu zituen, eta gurutzaduraren aurreko erdiko nabeko bi zutabetik eta kanpoko iparraldeko hormatik hasi ziren; burualde eta fatxada erromanikoak errespetatu nahi izan zuten. Karlos III.a hil baino lehen, alboetako nabeak eta horiei atxikitako kaperak bukatuta zeuden, baita gurutzaduratik gertuen dagoen erdiko nabearen zatia -giltzarrietan, Nafarroa-Evreux etxeetako armarriak daude- Erregeak eta bere emazteak lanak babestu zituzten, diru laguntza handiak emanez eta beren arkitektoa, Janin Lome, eskainiz. Blanka I.ak (1421-1441) aitaren lana jarraitu zuen, eta Sanchez Oteiza arkitektoak bukearen estalkiak bukatu zituen. Une horretatik aurrera, lan txikiak egin ziren. XV. mendeko azken urteetan, Juan Martinez de Oroz maisu nagusiak gurutzadura eta burualdea bukatu zituen. Tenplua soila eta apaindura gutxikoa da, arkitektura hutsezko lana. Iruñako katedralari buruz, ikus MARTINEZ DE AGUIRRE, J.: Arte y monarquía en Navarra , 259-270, eta Monarquía y arte en Navarra , siglos XIV-XV , Madril, Historia16 , 1992, 24-30.
  • 18. Euskal Herriko gotikoa aztertzeko, testuan aipatutako lanez gain, honako hauek ere kontsultatu behar dira: LOPEZ VALLADO, F.: Arquitectura monumental cristiana en el País Vasco , Bilbo, 1920; AZCARATE RISTORI, J. M.: "El protogótico alavés", in Vitoria en la Edad Media , Historia Azterketen I. Kongresuko aktak (1981), Gasteiz, 1982, 43-54; KORTADI, E.: "Arte gótico", in Arte vasco , Donostia, 1982, 101-130; ANDRÉS ORDAX, S.: "Arte", in País vasco , Madril, Noguer, 1987, 173-185; BANGO TORVISO, I.: "Arquitectura gótica", in Historia de la arquitectura española , Zaragoza, 1985, 2. t., 552-556 eta 580; "El estilo gótico", in Nosotros los vascos . Arte II, 220-372; SESMERO PÉREZ, F.: "Arquitectura religiosa en las villas vizcainas durante la Edad Media", in Las formas de poblamiento del Señorío de Vizcaya durante la Edad Media , (1975), 355-368, Bilbo, 1978; URIARTE, C.: Las iglesias salón vascas del último periodo del gótico , Gasteiz, 1978; URANGA, J. E., eta IÑIGUEZ, F.: Arte medieval navarro , Iruña, 1971tik 1973ra, III., IV. eta V. libk. GARCIA GAINZA, C.: "Arte", in Navarra , Gasteiz, Noguer, 1988, 174-203; GARCIA GAINZA, C.-k zuzendua: Catálogo Monumental de Navarra , I. libk., Merindad de Tudela , Iruña, 1980, II/1 libk., Merindad de Estella , Iruña, 1982, II/2 libk ., Merindad de Estella , Pamplona, 1983, III. libk., Merindad de Olite , Iruña, 1985, IV/1 libk., Merindad de Sangüesa , Iruña, 1989, IV/2 libk., Merindad de Sangüesa , Iruña, 1992; V/1, Merindad de Pamplona , 1994. Gipuzkoako arkitektura aztertzeko, zenbait egile kontsulta daitezke: Monumentos Nacionales de Euskadi , Gipuzkoa, II. t., Zamudio (Bizkaia), Eusko Jaurlaritza, 1985, "Santa María la Real de Deva", 79-88; "Iglesia de San Vicente en Donostia-San Sebastián", 105-113; "Iglesia de San Salvador en Getaria", 225-231; "Iglesia de San Miguel en Oñati", 297-303. Gasteizko katedralari buruz, ikus APRAIZ, A.: "Algo nuevo sobre la vieja catedral", Bol. Sociedad de Excursiones Manuel Iradier, 96, (1966); AZCARATE RISTORI J. M.: "La catedral de Santa María (catedral vieja)", Catálogo Monumental de la Diócesis de Vitoria, III. t., Gasteiz, 1971; MARTINEZ DE MARIGORTA, J.: La catedral de Santa María de Vitoria , Gasteiz, 1964. Laguardiako elizei buruz (Araba), ikus CHUECA GOITIA, F.: "La iglesia de Santa María de los Reyes en Laguardia", Araba, Bol. Inst. Sancho El Sabio, (1957), I. t., 39-45; ENCISO VIANA, J.: "La primera construcción gótica de Santa María de los Reyes de Laguardia", Araba, Bol. Inst. Sancho El Sabio , (1957), I. t., 21-32; zenbait egile: Catálogo Monumental de la diócesis de Vitoria , Gasteiz, Fournier, 1988; LOPEZ VALLADO, F.: "Santa María de los Reyes y San Juan Bautista de Laguardia", in Rev. de la Sociedad de Estudios Vascos , Donostia, 1921; CANTERA ORIVE, J.: El pórtico y la portada de la catedral , Gasteiz, 1951.
  • 19. Gaztelako erresuman arkitektura lan asko egin ziren XIII. mendean; hurrengo mendean, berriz, lanak moteldu egin ziren, erresumaren inguruko lurraldeetan, batez ere. Ordura arte, Erregearen eta Elizaren arteko itunari esker, lan handiak egin ziren, baina denboraldi hori amaitu eta egoera politikoa nahastu egin zen. Erregeak bere dinastia defendatu behar izan zuen nobleziaren aurka, eta horren ondorioz, arteak babesteari utzi zion. XIV. mendean, hasitako lanek jarraipena izan zuten: Leongo katedraleko bukea eta klaustroa bukatu ziren, baita gurutzaduraren eta erdiko nabearen estalkiak ere; Ciudad Rodrigroko klaustroko lanak bukatu ziren, eta beste hainbat lanen erritmoa asko moteldu zen, baita katedral handienenak ere.
  • 20. 1220. urtetik aurrera Gaztelako erresuman lan egin zuten maisuen jatorriari erreparatuz gero, ondoriozta daiteke maisuetako gehienak, oro har, Paris eta Bourgesen inguruan prestatu zirela; adibidez, Martin de Toledo eta Enrique de Burgos maisuak. Beste batzuk, berriz, badirudi Chartres, Saint-Denis eta Reimsko lantegietan prestatu zirela; adibidez, Simon, Leongo katedraleko " magisterra " 1261. urte inguruan. Maisu nagusien bigarren belaunaldia espainiar arkitektoek estilo gotikoa bereganatu ondoren sortu zen: Petrus Petri (+1292), Toledoko katedraleko maisua; Juan Perez, de Burgos (+1296), ezkondua, Enriqueren ordez aritu zen Burgosko katedraleko zuzendaritza lanetan; eta Juan Perez, de Leon, kanonigoa, katedraleko maisua zen 1297an.
  • 21. Castro Urdialesen sortutako eliz eredua asko hedatu zen -Burgosko katedralaren trazadura sinplifikatzen du-, eta Laredoko eta Santoñako parrokietarako eredua izan zen. Bizkaiko Jaunaren Jasokundeko Andre Maria eliza 1298an sagaratu zuten; 1142ko sutean presbiterioa bakarrik salbatu zen, eta horren ondorioz, 1448an eta 1508an berreraiki egin zen (ECHEGARAY, C.: La iglesia de Santa María de Lequeitio , B.C.M., Bizkaia, 1910)
  • 22. XIII. mendekoa da Galdakaoko Andre Maria elizako oinen bi zatien lana, Bizkaiko Jaunak sustatua eta errege titulartasunekoa. Hiru nabeen bi zatiak XVI. mendekoak dira. Mende horretakoa da Urarteko Jasokunde eliza (Araba).
  • 23. Deskribatutako oinplano eredua, oso trazadura soilekoa, honako eliza hauetan erabili zen: Orreagako ostatuko elizan (Espainiako gotikoko lan goiztiarrenetakoa; 1219. urtean sagaratu zuten, baina ez zuen eragin handirik izan geroko eraikinetan); Gipuzkoan, Debako Andre Maria elizan (XIV. mendearen bukaeran hasi eta XVII. mendean aldatu zen), Getariako salbatore elizan (oinplano irregularrekoa, orubera egokitzeko; alboetako nabeak XIV. mendean eraiki ziren, eta erdiko hurrengo mendean, 1420an), Hondarribiko Jasokundeko Andre Maria elizan (XVI. mendean berritua); Bizkaian, Elorrioko Jasokundeko Andre Maria elizan (euskal gotikoaren adibide adierazgarrienetakoa), Erandioko Andre Maria elizan (XII. mendean fundatu zuten, baina nabeak XIV. mendearen bigarren zatikoak dira); Araban, besteak beste, Aguraingo Andre Maria parrokian (XV. mendekoa).
  • 24. Ikus ARRAZOLA ECHEVARRIA, M. A.: El Renacimiento en Guipúzcoa , Donostia, 1967/69, 3 libk. "El arte del Renacimiento en el País Vasco", in Estudios de Deusto , 1972; "La segunda romanización", in Arte vasco , 1982, 119-171.
  • 25. Oinplano horien aurrekaria Frantziako Tolosako lanetan aurki daiteke; adibidez, XIII. mendeko Cordeliers elizan eta XIII. mendearen azken hereneko Santa Zezilia elizan (Albiko katedrala). Kasu horretan, komenigarria da Bernard de Castanet sustatzaileak trazaturiko sinbolo nahasgarriak alde batera uztea (ERLANDE-BRANDENBURG, A.: Le monde gothique ..., 75. or.). Beste eredu batzuk gehiago aldentzen dira, alboetako kaperen trazadura luzeegia baita; esate baterako, Carcassonneko eta Narbonneko elizak.
  • 26. MARTINEZ DE AGUIRRE, J.: Arte y monarquía ..., 290-292.
  • 27. Estalki mota hori oso ohikoa da Ingalaterrako arkitektura gotikoan, XII. mendeko azken urteetan eta XIII. mendean, eta Gaztelako XIII. mendeko zenbait eliza estaltzeko erabili zen; esate baterako, Ciudad Rodrigoko katedrala, Alcocerreko Santa Maria eliza (Guadalajara), Aguilar de Campooko San Miguel eliza (Palentzia), edo Sevillako Santa Ana eliza (XIV. mendekoa).
  • 28. Eliza horietako batzuk harresiaren gainean eraiki ziren; adibidez, Aguraingo San Juan eliza XV. mendearen bukaera aldera eraiki zen, harresien gainean eta 1300. urte inguruko aurreko elizaren orubearen gainean, gotorleku itxura hartuz. Harresiak, garai hartan, funtzio fiskala baino ez zuen.
  • 29. BANGO TORVISO, I. "Arquitectura gótica", in Historia de la arquitectura española , Zaragoza, 1985, II. libk., 409-488.
  • 30. Eredu hori aipatutako lanetan garatu zen, bai Santa Barbara kaperan (Salamanca) eta Santa Catalinan (Burgos) ere; hilobitzat erabiltzeko ideia beti egon zen loturik eraikin horiekin.
  • 31. Estalki berezia da Erriberriko Santa Maria la Real elizaren burualdekoa (XIV. mendea), galloi forma hartzen baitu.
  • 32. Euskarri horrek " hallenkirche " edo areto elizarekin duen lotura 1480. eta 1540. urte artean eraikitako Lorrenako arkitekturan aurkitzen da; adibidez, Barroiseko konderriko elizetan, edo Saint-Laurent (Pont-á-Mousson) eta Saint-Étienne (Saint-Mihiel) elizetan. Ikus BURNAND, M.-C.: Lorraine gothique , Paris, 1989, 270-271 eta 293. Nerbio mota hori Gaztelako elizaren batean ere aurki daiteke; esate baterako, Burgosko Dezakoan eta Soriako San Pedron (ikus ANDRÉS ORDAX, S., FRIAS J. M. eta MORENO, M.: "Castilla y León/1", in España gótica , Madril, de. Encuentro, 1989). Aipatu beharra dago Gasteizko San Bizente elizako maisuen trebetasuna, estalkia lautzen saiatu baitziren -arkitektura lan horiek XVI. mendearen azken herenetik aurrera garatu ziren bete-betean-. ANDRES ORDAX, S. Op. cit., 210. or.; egile horren ustez, areto oinplanoko eliza edo hallenkirche eliza: "zalantzarik gabe, XVI. mendeko Euskal Herriko arkitekturaren elementu adierazgarrienetakoa da, kostaldeko bi probintzietan oso ugari baita, penintsulako beste lurraldeetan baino askoz handiagoa; hala ere, lurralde horietan badira adibide aipagarriak Errioxan, Aragoin, Gaztelan, Extremaduran, La Mantxan eta Murtzian, batez ere ".
  • 33. Toskanarrak; adibidez, Aulestiako San Joan elizan (Murelaga), Junkal Andre Mariaren elizan (Irun), Gernikako Andre Maria elizan, Errenteriako Jasokunde elizan, Oxirondoko Andre Maria elizan (Bergara), Debako Andre Maria elizan, Soreasuko San Sebastian elizan (Azpeitia) eta beste hainbatetan; izan ere Euskal Herriko arkitektura gotikoa oso emankorra izan zen XVI. mendean. Korintoarrak dira Santa Maria de los Reyes elizako presbiterioko zutabeak (Laguardia).
  • 34. XIII. mendeko trazadurek irauten dute, esate baterako, Orreagako leihoetan, Erriberriko Santa Maria la Real eta San Pedro elizetan, Baionako katedraleko presbiterioko leihoetan eta Iruñako katedraleko klaustroko baoetan. XIV. mendeko trazaduren adibideak daude, adibidez, Bilboko San Anton elizan eta Portugaleteko, Lekeitioko eta Getariako Andre Maria elizetan.
  • 35. Euskal triforio izena duena eliza hauetan azter daiteke: XIV. mendearen hasierako Lekeitioko eta Getariako elizetan (Gipuzkoako elizan, tinpanoko trazeria flamigeroa da); XIV. mendearen bigarren zatiko Gasteizko San Pedro katedral eta elizan; eta XV. mendearen bigarren laurdeneko Bilboko San Anton elizan.
  • 36. Erriberriko Santa Maria la Real eta Uxueko Santa Maria.
  • 37. Maisuek Frantziako iparraldeko lanak kontuan hartzeko joera orokor hori Artaxoako San Saturnino eta Erriberriko Santa Maria la Real elizetako imafronteko hormaren antolamenduarekin indartzen da, gablete azpiko eskultura bidez artikulatuta.
* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana
* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana