Euskal Herriko eskultoreak (XVI-XVII)

Beaugrant, Guiot

Bere lehen lana (Bruselako Epaimahaien Saloiko tximinia) Flandesen egin zuen. Bilbon finkatu zen 1533an eta bertan lan asko egin zituen: Portugaleteko Santa Mariako erretaula nagusiaren erdialdea (1533), Bilboko Santiago elizako erretaula nagusia (egun desagertua, 1533-46) eta Balmasedan, Ziortzan, eta beste hainbat lekutan egindako eskulturak. Bilboko Arkeologia Museoan daude haren obrak. Pizkundea Bizkaian sartu zuen artista izan zen; estilo klasikoa eta flandestarra bat egiten jakin zuen. Haren eskulturetako ezaugarri nagusia, oinazerik gabeko aurpegiak dira. Guiot-ekin batera lan egin zuen bere anaia Joanek eta Guiot hil zenean bukatu gabe utzitako obrak burutu zituen.

Aiala, Joan

(Gasteiz, XVI. m.). Erromanismoaurreko eta platereskoan integratutako Pizkunde garaiko eskolan eragina izan zuen. Xemeingo Jasokundearen elizako erretaula pintatu eta dekoratu (1527); Oñatiko San Migel elizako erretaula (1535); Ziortzako kolegiatako sakristiako santutegia (1543); Joan Beaugrantekin batera Portugaleteko Santa Mariako erretaula (1549) eta Zuñigako erretaula (1563) egin zituen.

Araoz, Andres

Eskultorea (Oati, 1518-63). Euskal Herriko eta atzerriko hainbat erretaula egin zituen (Itziar, Eibar, Deba, El Busto, Lapoblacion), guztien artean Genevillako San Esteban parrokiako erretaula da garrantzitsuena. Berrugueteren eragina nabaria da haren obran. Halaber, eragin handia izan zuen Euskal Herriko hainbat eskultorerengan. Erretaula asko amaitu gabe utzita hil zen.

Antxieta edo Antxeta, Joan

Eskultorea (Azpeitia, ~1540 - Iruñea, 1588). Florentzian egin zituen arte-ikasketak eta handik ekarri zuen Jacopo della Quercia, Donatello eta Migel Anjelen eragin nabaria. Valladoliden finkatu eta garaiko eskultoreak ezagutu eta lagun izan zituen (Berruguete, Becerra, Beltran eta Juan de Juni). Iruñean finkatu zen (1576). Erretaula nagusi ugari egin zuen: Tafallan, Kasedako Santa Mariarena, Zumaiako San Pedrorena, Baionan, Briviescako Santa Klararena, Zaragozako Seoko San Migel elizakoa eta Burgosko katedralekoaren zati bat (1576 -78). Euskal Herriko eskola erromanistaren sortzailea izan zen eta eragin handia izan zuen ondorengo artistengan.

Zumaiako erretaula

Zumaiako elizan aurkitzen da Gipuzkoan dagoen Joan Antxietaren lan seguru bakarra. 1574 eta 1577 bitartean egina edo geroxeago polikromatua da.

Belasko, Esteban

Eskultore arabarra (XVI. m.). Antxietaren jarraitzailea izan zen. Estilo erromanistako hainbat erretaula egin zuen, gehienak Arabako elizetan.

Bidarte, Domingo

Eskultorea (1561 - ~1632). Joan Flandeskoaren eta Inberto anaien Lizarrako tailerretan ikasi eta Iruñeko katedraleko erretaula nagusia egin zuen. Zapata Iruñeko apezpikuak (1596-1600) babestu zuen. Nafarroako herrietan barreiaturik dauden zenbait erretaula egin zituen, besteak beste Cascanteko elizako erretaula nagusia.

Aiala, Pedro

Joan Aialaren biloba. E. Belaskoren eraginez erromanismoaren jarraitzaile izan zen (1630); ondoren, errealismoari jarraiki azala gogor tratatu eta argiluna tolestaketa metalikoen bidez lortzen zuen. Biloda, Gereñu, Doroño, Letona, Zalduondo, Uribarri Ganboa eta Arrasateko elizetako erretaulak egin zituen.

Inberto, Joan I.a

(Frantzia, ? - 1589). Zangoza eta Iruñeko beste eskultoreekin lan egin zuen eta Lizarran ezarri zuen tailerra. Bere seme Pedroren laguntzaz jite platereskoa duen Abartzuzako erretaula nagusia egin zuen.

Espinal, Migel

Eskultore nafarra, Iruñean finkatua (XVI. m.). Haren obrak, 1553-90 bitartekoak gehienak, Nafarroan barrena barreiaturik daude: Otsagabiako erretaula nagusia eta Iruñeko Santiago Monastegiko Andre Maria Errosariokoa dira aipagarrienak.

Iriarte, Joan

Eskultorea (Altsasua, ? - Hondarribia, 1595). Bizkaian bizi eta gero, Donostian finkatu zen (1590). Donostiako San Bizente elizako erretaulan lan egin zuen Bengoetxearekin (1583-86). Hondarribia eta Oiartzungo elizetako erretaulak (1590-94) eta Gipuzkoako jauntxoen etxeetako armarriak eta zenbait busto ere egin zituen.

Inberto, Joan II.a

(Lizarra, ? - 1600), aurrekoaren semea. Estilo erromanista landu zuen; Lizarrako San Pedro elizako zurezko erretaula nagusia egin zuen eta Portugaleteko Santa Mariako erretaula bukatu.

Gonzalez de San Pedro, Pedro

Eskultore nafarra, Cabredon jaioa (XVI-XVII. m.). Antxietaren ikasle eta Bernabe Inbertoren irakaslea izan zen. Italiako manierismoaren kutsuko obra erromanistak egin zituen; Antxietak hasitako Tafallako Santa Mariako erretaula nagusia eta Cascanteko Jasokundekoaren elizako erretaula egin zituen. Ondoren, Joan Bazkardorekin Iruñeko katedraleko erretaula nagusia eta Kalagorrikoa egin zituen. Gustukoak zituen azalera txikitan egindako xehetasun handiko erliebe finak.

Basabe, Martin

Eskultore bizkaitarra, Aulestian jaioa (XVI-XVII. m.). Joan Antxietaren jarraitzailea izan zen. Uribarrirekin batera aritu zen gerran erretako hainbat aldare eta erretaulatan lanean. Getariako parrokiako erretaula nagusia eta Mungiako San Pedro elizako aldare nagusia dira haren obra ezagunenak.

Ganboa, Joan

Eskultore bizkaitarra (XVI-XVII. m.). Felipe II.ak deiturik, bere aita eta irakasle Martinekin El Escorialera jo zuen koruko aulkiteriako tailak eta liburutegiko apalak egitera. Aita hildakoan bakarrik jarraitu zuen lana amaitu arte. Gaixotu eta lana amaitu aurretik itzuli zen.

Inberto, Bernabe

(Lizarra, 1562-1631), Joan I.aren semea. Eskultore erromanista, Antxietarenaren antzeko estiloa zuen. Bere anaiekin eta ilobarekin lan ugari egin zuen; ezagunenak Mendigorria, Andosilla eta Garisoaingo erretaula nagusiak dira.

Inberto, Pedro

(Lizarra, ? - 1598), Joan I.aren semea. Alloko koruko aulkiteria eta Ganutzako erretaula nagusia egin zituen. Oso gazte hil zen.

Inberto, Joan III.a

(Lizarra, 1584 - ?), Joan II.aren semea. Gazte zelarik umezurtz gelditu eta Lizarratik kanpo bizi izan zen 1614 arte. Bere osaba Bernaberekin jite erromanistako erretaulak egin zituen, baina ondoren barrokorako joera nagusitu zen haren eskulturetan (Sesma eta Villatuertako erretaula nagusiak esate baterako).

Larrea Erzilla, Lope

Eskultorea (Agurain, 1540-1623). Pierre Picart-ekin lan egin zuen eta Picart-en alabarekin ezkondu zen; aitaginarreba hil zenean bakarrik segitu zuen tailerrean. Joan Antxieta eta Joan Beauvais eskultore erromanisten eragina nabari da haren lanetan. Aguraingo elizako erretaula eta Ama Birjinaren irudia eta Getariako elizako erretaula (1603) ditu lanik aipagarrienak.

Beauvais, Joan

Eskultore eta imajinagina, sortzez frantsesa (XVI. m.). "Fraide" izengoitia zuen, erlijiosoa ez izan arren. Nafarroako pizkundeko eskultore garrantzitsua, Pierres Picart-en eskolakoa zen; Lope Larrea, Nikolas Perez, Pedro Moret eta Migel Marsal tailagileekin aritu zen urtetan. Lizarrako San Joan elizako erretaulan esku hartu zuen italiar kutsuko irudiak eginez (1563). Untzueko elizako erretaula egin zuen estilo manieristan (1565); Arakilgo eta Otsagabiako elizetako erretauletan parte hartu zuen (1590). Abenturazalea zen eta Inkisizioarekin arazoak izan zituen; preso eduki zuten Logroñon (1570).

Bengoetxea, Anbrosio

Eskultorea (Alkiza, 1552-1625), Joan Antxieta eskultorearen ikaslea. Haren obran eskola erromanistaren eragina nabaria da. Zenbaiten ustetan, Bengoetxearen eskulturaren bidez erromanismotik XVII. m.rako pausoa eman zen. Errenteriako Andre Maria Jasokundekoaren elizako (1617) eta Hernaniko San Joan Bataiatzailearen elizako sagrarioak eta Gipuzkoa eta Nafarroako hainbat elizatako erretaula eta irudiak egin zituen (Tolosako San Frantzisko eta Santa Mariakoak, Donostiako San Bizentekoa, Aezkoako Hiriberrikoa, Berastegikoa eta Lezokoa). Bere lehen obra, Joanes Iriarterekin batera eginiko Donostiako San Bizente elizako erretaula nagusia izan zen (1583); azkenak, berriz, Gipuzkoako herrietan eginikoak (1609-15). Cascanteko Andre Mariaren Jasokundearen elizako erretaula hartzen da haren maisulantzat.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana