Errenazimentuko artea (III)

Pintura errenazentistaren helburu nagusia edertasuna lortzea izan zen, azken hau errealitatearen irudipen legez ulertuz, humanismoko konposizio arrazionaltasun eta oreka printzipioak jarraituz, hauen arabera atsegin estetikoa eta adimenarena hautematen delarik. Ondoren datorren printzipio errenazentisten subjektibizaziorako bilakaera garai guztietako pinturako jenio handietako batzuk sortzeko oinarri izan zen, Leonardo da Vinci (1452-1519), Miguel Angel (1475-1564), Rafael (1483-1520), Tiziano (1485 inguruan - 1576) edo El Greco (1545-1614) bezalakoak.

Errenazimentu piktorikoaren abiarazleak

  • Masaccio (1401-1428): aho batez printzipio errenazentisten egiletzat hartua, utzi zuen produkzio murritzean, Giottoren espiritu errealista berreskuratu zuen; gotikoaren apainketa edergarria ezabatu zuen erritmo lerromakur eta urre koloreko hondoen bidez eta espazioa eraiki zuen perspektibaren legeen ezarpenaren bidez, hondo eta paisaien zentzu naturalista aldarrikatuz. Alderdi honetan bere lan nagusiak honako hauek izan ziren: Brancacci kaperako freskoak, Carmineko elizan, eta Hirutasun Txit Santua, Santa Maria Novellaren elizan, biak Florentzian.
  • Fra Angelico (1400 inguruan - 1455): pintura errenazentista hasiberriaren beste erreferente nagusia, bere obran Masacciorenean baino hobeto ikus daiteke gotikoak Errenazimendurako izan zuen bilakaera, denboran gehiago luzatzeagatik. Perspektibaren erabilera eskasak eta apainketak Deikundea bezalako lanetan, guztiz errenazentista den naturalismoa sortzen dute Nicolas V.a Aita Santuaren kapera pribatuan, Vatikanoan.

Quattrocentoko maisu handiak

Aipatutakoekin batera, pinturan honako maisu hauek nabarmendu behar ditugu:

  • Filippo Lippi (1406-1469): gotikotik Fra Angelicoren antzeko bilakaera erakutsi zuen, bere heldutasun aldian marrazkiaren dotoretasuna eta paisaiaren originaltasuna nabarmenduz.
  • Paolo Uccello (1397-1475): bere obrak figuren aire geometrizatzailea du ezaugarri. Bere produkzioaren artean San Romanoko bataila nabarmentzen da.
  • Piero della Francesca (1429-1492): berritzaile garrantzitsua izan zen, eta arreta handiena xehetasunean jarri zuen eta baita adierazitako errealitate historikoa birsortzean ere. Bere lanen artean San Francisco de Arezzoko koruko freskoak nabarmentzen dira, Vera Cruzaren legenda buruzkoak.
  • Andrea Mantegna (1431-1506): aurrekoek bezala honek ere giropen historikoaren xehetasuna azpimarratzen zuen eta baita planteamendu eszenografikoa ere, bere konposizioei aztertutako unitate dramatikoa ematen zielarik.
  • Andrea del Castagno (1419-1457): bere figurei indar errealista handia eman zien.
  • Antonio Pollaiuolo (h.1432-1498): figuren perfekzio anatomikoa garatu zuen, honen adibide on bat bere lan nagusia den San Sebastianen martirioa izanik.
  • Sandro Botticelli (1445-1510): quattrocentoko dotoretasunaren eta fintasunaren adierazpen handiena lortu zuen Udaberria edo Venusen jaiotza bezalako lanekin.

XVI. mendeko pintura

XVI. mendeko pintura errenazentistak jenio unibertsal handiak ditu, Italian eta gainerako Europan. Bai maisu handiek eta bai ospe gutxiagoko pintoreek ere manierismoa hartu zuten jarraibide nagusitzat, hau da, adierazpen indibiduala, beren estiloaren berezko manieraren eta ardura artistikoaren araberakoa.

Maisu italiar handiak

Garaiak eta estiloak gaindituz, Italiako XVI. mendeko pinturak garai guztietako arte piktorikoaren adierazlerik handienetariko hiru ditu: Leonardo da Vinci (1452-1519), Miguel Angel Buonarroti (1475-1574) eta Rafael Sanzio (1483-1520).

  • Leonardoren nortasun misteriotsua Milaneko jauna zen Ludovico Sforzari bere zerbitzuak eskaintzen zizkion gutunean ezagutarazi zen. Gutun honetan ingeniari militar legez aurkezten zuen bere burua eta, azkenean bakarrik, berak arkitekto, eskultore eta pintore legez zituen ahalmenei buruzko aipamen labur bat egiten zuen. Bere produkzio piktorikoaren artean Magoen adorazioa, Afari Santua, Ama Birjina eta Haurtxoa Santa Anarekin, eta Mona Lisaren erretratua nabarmendu behar dira.
  • Miguel Angelen artearen adierazpen izugarria bere goren une piktorikoa aurkitu zuen Kapera Sixtinako gangako freskoetan eta Azken Judizioako aldarearen horman, kapera berean egina hogei urte beranduago.
  • Rafael klasizismoaren oreka idealaren eredu bihurtu zen Vatikanoko Stanza de la Signaturako freskoak bezalako obretan, Atenaseko Eskola, Parnasoa edo Sakramentuaren eztabaida bezalako eszena ospetsuekin.
Jatorrizko bekatua eta paraisotik kanporatzea

Miguel Angel, Jatorrizko bekatua eta paraisotik kanporatzea, Kapera Sixtinako freskoen xehetasuna, Vatikanoan.

Cinquecento piktorikoko beste izen garrantzitsu batzuk honako hauek izan ziren: Tiziano Vecellio (1485 inguruan-1576), genero mitologikoaren, erretratuaren eta gai erlijioso eta historikoen egile fin eta sentsuala; Giorgione (1477-1510), Jacopo Robusti, Tintoretto (1518-1594), Paolo Caliari, Verones (1528-1588), Antonio Allegri, Correggio (1494-1534) eta Agnolo di Cosimo, Bronzino (1518-1572).

Pintura errenazentista Europan

Pintura errenazentistaren hasierak berehala zabaldu ziren Europan zehar, zenbait nazio-eskola loratu zirelarik.

Alemanian Alberto Dureroren (1471-1553) figura nabarmendu behar da, marrazketa oso ondo menderatzen zuena eta teknika piktorikoari buruzko hainbat trataturen egilea, azken hauek ondorengo zenbait belaunalditako artistek erabili zituztelarik. Halaber, aipagarria da honako hauen lana: Hans Holbein Zaharra (1460/70-1520), Lucas Cranach (1472-1553), Albrecht Altdorfer (1480-1538), Matthias Grünewald (1470/80-1528 inguruan) edo Hans Holbein Gaztea (1497-1543).

Postulatu errenazentisten interpretazio pertsonala egin zuten flandestar hauek ere: Joachim Patinir (1480 inguruan), genero paisajistikoaren aitzindaria, eta Pieter Brueghel Zaharra (1525-1569), estetika errenazentistari buruz hausnartu zuena «modernotasun» handiko printzipio naturalistetatik.

Espainian Errenazimentu piktorikoan Domenikos Teotocopoulosen, El Grekoren, figura izan zen nagusi. Toledon biziz, El Grecok sorkuntza manieristak garatu zituen, figuren estilizazio nabarmen batekin, Orgazeko kondearen ehorzketa edo San Mauricio eta legio tebastarra bezalako obretan.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana