Dekorazio arteak euskal Errenazimenduan: zilargintzaren urrezko aroa

Artikuluaren egilea: Rosa Martin Vaquero

Aurkeztera goazen txosten honen helburua hau da: Errenazimentu garaiko Euskadiko eta Nafarroako dekorazio arteekin lotutako adierazpen artistikoen ikuspegi integratzailea lortzen laguntzea, hainbat hurbilketaren bidez. Alde horretatik, azterketa hori hiru ataletan egituratu dugu: lehenengo atalean, gaiak duen interesari buruzko sarrera eta horrekin lotutako bibliografia aurkeztuko dugu. Bigarren atalean, aldi horretako adierazpen nagusiak aztertuko ditugu, zilargintzaren artea bereziki azpimarratuz; izan ere, hori izan zen aldi hartako adierazpen nabarmenena. Hirugarren atalean, beste zenbait arte garrantzitsu ere aztertuko ditugu; esaterako, hesigintza, bordatua eta beste zenbait adierazpen interesgarri, nahiz eta hain garrantzitsuak ez izan.

Dekorazio arteei Arte Industrialak, Santutegikoak, Arte Baliagarriak edo Arte Aplikatuak ere deitzen zaie eta funtsezko garrantzia izan dute, baita gaur egun ere. Lanbide artistiko horiek -bai errazenek eta apalenek, bai zailenek eta konplexuenek- betidanik izan dute interes berezia gure herrian. Hala ere, tamalez, jarduera horiek ez dira ia kontuan hartu egindako azterketetan; are gehiago, horien balioa gutxietsi egin da sarritan eta "Arte Txikiak" deitu izan zaie, "Arte Nagusietatik" bereizteko; hau da, Arkitekturatik, Eskulturatik eta Pinturatik bereizteko. Dekorazio arteak eskulan soiltzat hartu izan dira historian zehar, eta egoera horri buruzko eztabaida aspaldiko kontua da; izan ere, aspaldi hasi ziren artistak gizartean beren lana aitortua izateko borrokan.1 

Askoren ustez, artisau horiek gizarteak ezarritako zamak gainetik kentzeko egiten zuten borroka -zerga gehiago, alkabalak, tertziak eta abar-. Beste batzuen ustez, ordea, borroka horrek esanahi sakonagoa zuen; iritzi horren arabera, artisauek beren lana onartua izateko egiten zuten borroka, beren artea lanbide mekaniko hutsa baino zerbait gehiago zela uste baitzuten: arkitektura, eskultura eta pintura bezalaxe, artisauek berea ere artelana zela uste zuten -artista sortzailea eta intelektuala zen-, marrazkia, neurriak eta proportzioak menderatzen baitzituzten.2 Horren adibide argi bat Juan de Arfe zilarginak eta teorikoak 1593an burgostarren aurka izandako auzia da; izan ere, Arfek esan zuen ez zela aterako Corpus Christi prozesioan Burgosko zilarginen San Eloyren Kofradiaren zutoihalarekin, berak ez zuelako bere burua zilargintzat hartzen, "urrearen eta zilarraren eskultoretzat" baizik.3 

Adierazpen artistiko horiei garrantzi izugarria eman izan zaie beti. Beraz, behin baino gehiagotan galdetu diogu geure buruari ea Historian eta Arte Eskuliburutan arte puruen eta arte aplikatuen artean ezarri izan diren mugak -artifizialak eta bidegabeak, zalantzarik gabe- hauts daitezkeen ala ez. Hau da, Artearen teoria eta historia ulertzeko ikuspegi zabalagoa hartu al daitekeen, arte ekoizpenaren azterketa bateratuagoa egiteko eta ikuspegi bidezkoago batetik abiatzeko, garai jakin bateko egoera kontuan harturik, eta gauza bakoitzari duen garrantzia emanez; eta, horrekin batera, emozio iturri eta kalitate estetiko berbera duten adierazpenak arintasunez eta arrazoirik gabe banandu gabe.

"Nagusitzat" hartzen diren arteak -pintura, eskultura eta abar- dekorazio arteak eta arte industrialak ere badira, dekorazio efektua baitute helburu, eta ez balio independentedun lanak egitea.4 Izan ere, lan horien bereizgarria helburua da; hau da, tresnei, arropei, etxeei eta gauzei itxura eta eduki artistikoa ematea; beraz, gauza horiek industrialki edo artisau eran egiteari helburu artistikoa eta dekoratiboa gehitzen zaio. Bestalde, tresnek eta gauzek, artistikoak izateaz gain, beren helburu praktikoa ere behar bezala bete behar dute, eta horien diseinu artistikoak ez dio inolako trabarik egin behar helburu horri.5 

Lanik idealizatuenak ere, oreka eta plastikotasun sentsazioa ematea nahi bada, helburu positibo eta praktikoz sortu behar dira, hitzaren zentzurik onenean. Baina benetan garrantzitsuena lan hori egiteko erabiltzen den materia eta artistaren edo artisauaren eskua da, horrek ematen baitio forma materiala lanari, adimenaz baliatuta. Artelana egiteko prozesua erabat lotuta dago sorkuntza lanarekin eta elkarren mende daude biak, ia modu berean, eta garrantzia edo hierarkia maila berean, gainera.

Espainiako katedralek, jauregiek, elizek eta museoek antzinako arte aplikatuen aberastasun eta estilo barietate handia gordetzen dute eta, ondorioz, Europako herrialde horretan egindako azterketek interes handia pizten dute. Zilargintzak edo hesigintzak utzi duten kalitatea eta edertasuna -zilargintza eta hesigintza aipatu ditugu, horiek baitira adibiderik ikusgarrienak eta adituen artean sona handien lortu Dutenak-.6 

Txosten honetaN, gure asmoa ez da Errenazimentu garaian Euskadin eta Nafarroan egin ziren dekorazio arte edo arte industrial guztiak aztertzea. Gure asmoa horren guztiaren siltesi bat aurkeztea da; hau da, euskal Errenazimentu garaiko DekOrazio Arteen ikuspegi orokorra ematea. Ikuspegi horretan, ordea, garai hartan nabarmenenak izan ziren jarduerak azpimarratuko ditugu: urregintzA -Araban eta Nafarroan, batez epe-, hesigintza eta bordatuak. Beste arte batzuen adibide interesgarri batzuk erE badaude, baina horiek ez dute hainbesteko interesik.

Gainditu beharreko zailtasunak konplexuak izan dira eta azterketa, berriz, neketsua; izan ere, hainbat kasutan "ex novo" egin behar izan dugu lan, lurralde hauetan arte mota horiEk ez baitira ia aztertu orain arte. Ondoren, Euskadiko Dekorazio Arteei buruzko bibliografia azaletik aztertuko dugu.

Gaiari buruzko bibliografiaren azterketa

Gai horrekin lotutako bibliografia oso urria da. Gaur egun ez dago Euskadiko dekorazio arteei buruzko berariazko azterketarik. Nafarroako Garcia Gainza, Heredia Moreno, Orbe Sivatte eta Cruz Valdovinos irakasleek zilargintzari buruz egindako azterketak, Arabako Portilla Vitoriak egindakoak eta gureak dira orain arte alor horretan sakontzen duten bakarrak. Bizkaian, Bizkaiko Antzinako Zilargintza Erakusketaren katalogoa daukagu, Barrio Lozak eta Valverde Peñak egina; katalogo horrek Errenazimentu garaiko hainbat zilargintza pieza biltzen ditu. Ipar Euskal Herrian, berriz, egoera okerragoa da, ez baitugu gai horri buruzko azterketarik ezagutzen. Gainera, irakurri ditugun eskuliburu edo lan gehienetan ez da ia lurralde horretako lanik aipatzen.7 

Hala ere, Nafarroan eta Araban Catálogo Monumental de Navarra (10 liburuki) eta Catálogo Monumental de la Diócesis de Vitoria (7 liburuki) izenekoak daude. Lan horietan, Garcia Gainza eta Portilla Vitoria irakasleek oso ekarpen interesgarriak egiten dituzte, Dekorazio Arteen gaiari buruz ematen dituzten datuengatik eta artelanengatik. Horiekin batera, badira gai hauetako batzuei buruzko lan eta artikulu txikiak ere: oin oharretan emango dizuegu horien berri.

Euskadiri buruzko lan orokorren artean, Errenazimentu garaiko arte horiei buruz idatzitako atalak aipatu behar ditugu. Álava en sus manos izeneko entziklopediaren IV. liburukian, Echevarria Goñi irakasleak gai horri buruzko bi atal idatzi zituen: bata, urregintzari buruzkoa eta bestea, berriz, apaingarri liturgikoei buruzkoa. Bi ataletan artelan ugari aipatzen ditu. Gipuzkoan, Arrazola irakaselak, El Arte del Renacimiento en Guipúzcoa . II. lib. Escultura, Pintura, y Artes Menores izeneko liburuan, gai horri buruzko atal txikiak idatzi zituen: VIII. atalean, burdinarekin lotutako artea aztertu zuen Gipuzkoan; IX. atalean, berriz, Gipuzkoako urregintza Errenazimentu garaian; eta X. atalean, XVI. mendeko Gipuzkoako bordatuak eta bordatzaileak. Atal horietan guztietan, arlo horiei buruzko oharrak laburrak dira. Bizkaian, Sesmero Perezek El Arte del Renacimiento en Vizcaya ( El arte en Vizcaya desde finales del siglo XV hasta la época del Barroco ) liburua idatzi zuen eta, atal batzuetan, "burdinarekin lotutako arteak", "hilobi laudak" eta "urregintza" jorratu zituen. Nafarroan, berriz, Biurrun Sotil irakasleak Escultura religiosa y Bellas Artes en Navarra durante la época del Renacimiento izeneko liburua idatzi zuen, eta egile hori da zilargin, hesigile eta bordatzaile batzuen berri ematen lehena. Bestalde, Rogelio Buendia irakasleak, Tierras de España. I. lib. Navarra izeneko liburuan, zilargintzan sakondu zuen. Garcia Gainza eta Azanza Lopez irakasleek duela gutxi idatzi zuten La Catedral de Pamplona (1994) liburua. Liburu horretako II. liburukian, Santutegi arteei buruzko atalean, urregintzari buruzko atal txiki bat idatzi zuten egileek. Gauza bera egin zuen Heredia Moreno irakasleak El arte en Navarra (1994) liburuan, Errenazimentuko Arteari buruzko atalean, garai hartako zilargintza aztertu baitzuen.

 Tierras de España. T. País Vasco , bilduman, 249.-251. orrialdeetan, Andres Ordax irakasleak artelan nagusiak bildu zituen Errenazimentu garaiko Arte Txikiei buruzko atalean. Zilargintzari dagokionez, Gasteizen, Gipuzkoan eta Bilbaon lan egin zuten zilargin batzuk aipatzen ditu, baita gorde diren zenbait artelan ere. Hesigintza lanei buruzko atalean, Urduñako, Zenarruzako, Portugaleteko, Markina Xemeingo, Mañariako eta Azpeitiako hesi batzuk aipatzen ditu, Bizkaian. Gipuzkoan, berriz, Oñatiko Rodrigo de Mercadoren hesia aipatzen du, baita Arabako beste zenbait hesi ere: Aguraingo, Galarretakoa (gaur egun Arkeologia Museoan dago), Munaingoa, Margaritakoa eta abar;8 horrekin guztiarekin batera, garai hartan probintzia bakoitzean lanean ziharduten egileak ere aipatzen ditu. Azkenik, inportatutako metalezko pieza txiki batzuen berri ere ematen du: esaterako, Gasteizko Museoko kanpaitxoak.9 

Idazlan Nagusien alorrean, Euskadiko Errenazimentu garaiko Dekorazio Arteei buruzko datuak are eta eskasagoak dira; hain zuzen, oso lerro gutxi idatzi dira, eta zenbait artelan aipatzeko besterik ez. ARS HISPANIAE. Artes Decorativas en la España Cristiana . (1975) entziklopedian, XX. liburukian, Alcolea irakaslearen sarreran, Espainiako egileek Dekorazio Arteen arloan egindako ekarpen aberatsa eta anitza aipatzen da, eta horietako asko originaltasunez beteak direla esaten da, gainera. Halere, egileak azpimarratu egiten du gai horrek ez duela ikertzaileen arretarik erakarri.10 

Egile horrek arte horiei buruz idatzitako atal guztien artean - Euskadi eta Nafarroa Errenazimentu garaian -, Burdinei eta Brontzeei buruzko atalean bakarrik aipatzen du Iruñako Katedraleko hesi nagusia, Ervenatek ezaugarri gotikoak erabiliz 1517an egina. Horrekin batera, beste maisu hesigile batzuk ere aipatzen ditu: esaterako, Juan Lopez de Urisay, Arrasateko Urisarri eta Elgoibarko Pedro de Marigorta -azken hori, Cristobal Marigorta hesigilearen semea-.11 Brontzeei dagokienez, Garcia Ortiz de Luyando eta haren emazte Osana Martinez de Azcamendiren hilobi lauda aipatzen du, Gasteizko Katedral zaharreko San Joan kaperan; lan horrek Errenazimentuko xehetasunak ditu.

Urregintzari eta Esmalteei buruzko atalean, Arabako Bujanda herriko San Faustoren erlikia ontzia aipatzen du, baita Bizkaiko Zenarruza herriko Santo Tomas de Bolivarrena ere, biak XVI. mendekoak. Lehenengo erlikia ontzia 1596. urtekoa da eta xehetasun manieristak ditu. Bordatuei buruzko atalean, Gasteizko bi bordatzaile garrantzitsuren izenak ematen ditu: Juan eta Francisco del Valle, Arabako Lagran herriko parrokiko kontuetan aipatuak. Horiez gain, ez du egiten Euskadiko Dekorazio Arteekin lotutako beste aipamenik.

SUMMAS ARTIS. Arquitectura y Orfebrería española del siglo XVI entziklopediako XVII. liburukian, XVI. mendeko Espainiako Urregintzari buruzko atalean, ez da Euskadiko artelanik aipatzen. Halere, azpimarratzekoa da garai hartako artelanen kalitate arkitektonikoari eta ezaugarriei buruz egiten duen azterketa; dorre eta zinborio formadun kustodia eta ekisaindu berriak aipatzen dira idazlan horretan. Balaustrea izan zen garai hartako apaingarririk bereizgarriena; horrek eman zien artelanei "espainiartasuna".12 XVIII. liburukian - La escultura y la rejería españolas del Siglo XVI -, "Hesigintzaren artea Espainiako iparraldean" izeneko atalean, Oñatiko (Gipuzkoa) Mercado gotzainaren Errukiaren kaperako hesia aipatzen da, baita Nafarroako Elkano herriko elizaren aldare nagusiko hesia ere.13 

Aurreko bi lanak baino lehenago, BONET CORREA irakasleak Historia de la Artes Aplicadas e Industriales en España (1994) izeneko lana koordinatu zuen. Lan hori osatzen duten hogeita hiru atalak hainbat adituk idatzi zituzten, eta, horietako bakoitzean, Industrian aplikatutako arteak biltzen dira, irizpide moderno eta eredugarri bati jarraituz. Horrez gain, lan horretan gai guztiei buruzko bibliografia ere ematen da, baita gai berberarekin lotutako beste lan batzuei buruzko aipamen ugari ere.14 

Ondoren, atal horietan Errenazimentu garaiko Euskadiko eta Nafarroako artelanei buruz agertzen diren aipamenak aztertuko ditugu, nahiz eta aipamen horiek oso mugatuak izan; garai hartako piezen berri ematen ez duten atalak ez ditugu aipatu ere egingo: Cruz Valdovinos irakasleak zenbait aipamen egiten ditu zilargintzari buruzko atalean, "Renacimiento plateresco y manierismo figurativo" sailean: Gasteizko Katedral Zaharreko gurutzea ("Samaniego"), Naiarako markaduna; Arabako Aliko gurutzeak (Araba), beso zuzenekoak; eta Gasteizko Katedral Zaharreko gurutzea, beso balaustreduna. Azken bi horiek ez dute markarik eta Burgoskoaren ezaugarriak dituzte.15 Nafarroari dagokionez, irakasleak Vianako kaliza aipatzen du, Logroñoko Juan Gutierrez Zaharra zilarginak egina.

"Burdinari eta Hesigintzari" buruzko atalean, Fernando de Olaguer-Feliu y Alonso irakasleak, III. sailean (El período de transición al Renacimiento en la forja monumental hispana) aipamen bakarra egiten du: "Nafarroan Guillermo Evenat hesigileak sortutako gunea besterik ez dugu aurkituko".16 Bordatuei, Eskudelei eta parpailei buruzko atalean, M. Angeles Gonzalez Mena irakasleak trajeak, meza jantziak eta paliak aipatzen ditu, besteak beste; horrekin batera, Gonzalez Menak garai hartako pieza liturgikoen enkargu garrantzitsu ugariren berri ematen digu; enkargu horiek katedraletako eta elizetako inbentarioetan ikus daitezke. Halere, irakasle horrek ez du Euskadiko artelanei buruzko aipamenik egiten.17 

Aipatzekoak dira Felipe II.ak sortutako Santutegi Lege ospetsuak, luxuaren eta bordatuen aurkakoak. Izan ere, Lege horiek izugarrizko eragina izan zuten pieza horietan, baina ez erlijio tresnetan eta apaingarrietan; horregatik, elizetako Fabrika liburuetan, hainbat agiritan, aipamen ugari daude meza emateko beharrezkoak ziren liturgia apaingarriei buruz; halere, gehienak galduta daude. Bestalde, XVI. mendeko arte gehiena erlijio artea zen, baina zilargintza zibilak eta partikularrentzat egindako urrezko eta zilarrezko bordatuak ere oso garrantzitsuak ziren, artistek diru dezente irabazten baitzuten horiei esker.

Garrantzitsua da beste lan hauek ere aipatzea, gai hauetako bakoitzari buruz jasotzen duten berariazko bibliografiagatik: ALCOLEA irakaslearen Artes decorativas ¿ izeneko lana; CRUZ VALDOVINOS irakasleak, Historia de las Artes ¿ liburuko zilargintzari buruzko atalean dioenez, urregintzari buruz argitaratutako ia guztia bildu eta laburbildu zuen, eta egun horretara arteko bibliografiaren aipamen zehatza ere ematen du. Orduz geroztik, Espainiako zilargintzari buruzko liburu, liburuxka eta artikulu ugari sortu dira, eta ezinezkoa da horiek guztiak aipatzea; bestalde, liburu horietan guztietan bibliografia ugari dago.18 Gainerako arteei dagokienez, aipatu ditugun lehenengo bi lanek dekorazio arteei buruzko berariazko bibliografia biltzen dute.

Dekorazio arteak errenazimentu garaian. Adierazpen nagusiak

XVI. mendean, dekorazio arteen loraldiarekin batera, eraikin, eskultura eta margolan ugari sortu ziren. Jada frogatuta dago beste alorretako artelanetan jarduten zuten artistek urregintzan, hesigintzan eta bordatugintzan ere parte hartu zutela; ondorioz, jarduera horien kalitatea areagotu egin zen.19 Mende horretan, erlijio artea zen nagusi, eta, horri esker, arte adierazpen horiek ezagutzeko aukera izan dugu, nahiz eta horietako asko jada galduta egon.20 Ondoren, garai hartan Euskadin izandako adierazpen nagusienen (zilargintza, hesigintza eta bordatuak) artelan nagusiak aipatuko ditugu. Horrekin batera, beste zenbait alorretako artelan batzuk ere aipatuko ditugu, horietako zenbait eredu garrantzitsu baitauzkagu: brontzez eta burdinaz egindako tresnak, baita kanpaitxoak, marfilak eta abar.

Arte horietatik, zilargintza da jarduerarik nabarmenena euskal Errenazimentuko arteen artean. Aurretik esan dugunez, zilargintzari buruzko ikerketek agerian uzten dute artelan horien garrantzia. Bestalde, garai hartako zilarrezko pieza ugari dauzkagu gaur egun eta horietako asko aipatutako ikerketetan aztertu dira, bai eta Catálogo Monumental de la Diócesis de Vitoria (zazpi liburuki) eta Catálogo Monumental de Navarra (zortzi liburuki) lanetan, eta bibliografian arte horri buruz bildutako lan monografikoetan eta argitalpenetan ere.

Zilarra aro guztietan miretsi izan da; greziarrek eta erromatarrek edozein motatako ontziak egiteko erabiltzen zuten. Espainiako zilarginak benetako maisuak ziren, eta gaitasun horren parekoa izan da mendeetan zehar lortu izan duten ospea. Gaur egun, zilarra apaingarri bat erabiltzen da, eta Espainiako eragina nabarmena da egiten diren lanetan. Ondorioz, lanbide tradizional horrek garrantzi handia du, gaur egun ere, Espainiako artisauen artean.

Zilargintzaren Urrezko Aroa

Dekorazio arteen baitan egindako lanek (erabilgarriek eta apaingarriek) berebiziko balioa dute horiek egiteko erabili diren materialen kalitatearen7atik; horrez gain, artelan horiek garai bakoitzeko kulturaren berri ere ematen digute, une jakin batean herri bakoitzak bizi izan duena adierazten dutelako. Alde horretatik, urregintza da edozein gizarteren garapen historiko-artistikoak lor dezakeen mailarik gorenena.

Errenazimentu garaiko zilargintzaren lan nagusia kustodiak izan arren, gurutzeetan eta kalizetan ere lan apartak egin ziren: horiek guztiak moldatu egin ziren zilargintzaren espiritu berrira; hau da, Errenazimentuak ekarri zuen espiritu horretara. Errenazimentuko urregintzaren muga kronologikoei dagokienez, ezinezkoa da muga horiek zehazki ezartzea, ezta zilargintza gune bakoitzaren ezaugarri zehatzak ere. Leku, gune edo eskualde bakoitzean eredu edo forma jakinek iraun dute, bai familia tradizioengatik, bai komisio emaileen gustuengatik, bai moda berriak jarraitzen zituzten zilarginen lanengatik. XVI. mende bukaeran, Felipe II.ak erabateko estilo aldaketa ekarri zuen Espainiara, eta aldaketa horrek urregintzan ere izan zuen eragina; ondorioz, Errenazimentu garaiko apaingarri guztiak desagertu eta, horien ordez, azal leunak nagusitu ziren. Horrekin guztiarekin, manierismoaren xalotasunak eta purutasunak Errenazimentuaren gainbehera ekarri zuen.

Euskadin eta Nafarroan, zilargintzaren arteak aldi oparoa izan zuen XVI. mendean zehar.21 Hasieran, aurreko mendearen bukaeran gertatutakoaren ondorioak islatu ziren zilargintzan; izan ere, XVI. mendean, tokiko tailerrak asko garatu ziren, eta, hurrengo mendean, garapen horrek bere horretan jarraitu zuen. Horrez gain, bada beste funtseko osagai bat: agirien laguntza zuzena, gehienetan argitaratu gabea, bai piezen hizkuntzaren bidez jasoa -eztenak-, bai idatzitako idazkien bidez jasoa ere. Araban, 1500. urtetik aurrera, zenbait Fabrika Liburu gorde ziren eliza batzuetan.22 Bizkaian, 1515. urte inguruan, geroz eta Fabrika Liburu gehiago egiten hasi ziren.23 Gipuzkoan, berriz, garai hartako Fabrika Liburu ugari gorde dira.24 Liburu horietako batzuen berri dugu; esaterako, Zumarragako Antiguako Andre Maria elizako liburua, 1524koa.25 Nafarroan, agiri gehienak zilargintzari eta zilarginei buruzkoak dira. Lehenengo berriak Berant Erdi Arokoak, hain zuzen. Karlos III.a Prestuaren (1387-1425) zilarginei buruzkoak, hain zuzen. Gordetako lehenengo ordenantzak 1554koak dira, eta, mende horretan bertan, badira beste batzuk, 1563koak eta 1587koak.26 

Garai hartako egoera politikoak ere arte horren loraldia bultzatu zuen. Araban, merkataritza harremanak sortu ziren Burgosekin eta Herbehereekin eta horiek erabat finkatu zuten Gasteizko eta Arabako Errenazimentua. Batetik, apaindurak Gaztelako hiriburukoak dira; bestetik, Flandestik eta Europako iparraldetik inportatuko lanak -kanpaitxoak, limosna platerak, triptikoak, tapizak eta abar- diskurtso historikoaren behin betiko zehaztapen materialak dira. XVI. mendean, egungo Gasteizko Elizbarrutia Calahorrako Elizbarrutiaren baitan zegoen; Arabako ipar-ekialdeko herri batzuk bakarrik zeuden Burgosko eta Oiongo Elizbarrutiaren baitan; azken hori izan zen Iruñako gotzainaren egoitza.

Nafarroak Gaztelarekin bat egin zuen 1515ean, eta, horren ondorioz, Gaztela pixkanaka hurbildu zen penintsulako mugetako erresumetara; azken horiek eragin handia izan zuten Errenazimentuko zilargintzan. Iruñako eta Lizarrako merindadeek Gaztelako eragina jaso zuten; Zangozakoan eta Tuterakoan, berriz, Aragoiko eragina nagusitu zen. Nafarroaren zatiketaren ondorioz, Eliza jurisdikzioak Elizbarruti hauetan banatu ziren: Iruñan, Calahorran eta Tutera-Tarazonan. Hori kontuan hartu behar da artisten mugimenduak aztertzeko eta zenbait tailerren kokapena ulertzeko.

Bizkaian, lurralde horren alderdi sozialei eta ekonomikoei buruz egindako ikerketek zilargintza aztertzeko alderdi interesgarri batzuk utzi dizkigute. Lehenik, lurralde horretako noblezia urria zen, eta ez zuten santutegi lan gehiegi erosten. Bilbao kontsul egoitza bihurtu zen 1511z geroztik eta eragin handia zuen, batez ere Flandesekiko. Dirudienez, bilbaotar gutxi nabarmendu ziren zilargintza tailerretan. Bestalde, Bizkaian -Araban eta Gipuzkoan bezala-, ez zegoen gotzain hiririk garai hartan, ezta kabildorik ere (katedralak edo kolegiatak). Ondorioz, komisio emaile nagusiak herri aberatsetako elizak, herri Patronatuak, Fundazioak eta kofradiak izan ziren.27 

XVII. mendera arte, ez zen erlijio erakunde nagusirik izan Euskadin. Erdi Aroko monasterioek ez zuten garrantzi handirik izan Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan. Komentu batzuk bakarrik nabarmendu ziren: esaterako, Gasteizko San Frantzisko eta Santo Domingo -jadanik desagertu dira-, baina ez dugu horien jocaliei buruzko informazio handirik. Sortutako komentu gehienak -klaratarrak, karmeldarrak, domingotarrak, etab.- oso xumeak ziren.28 

Atal hau hiru zatitan egituratuko dugu: 1. Tailerrak eta zilarginak; 2. Egileak, sustatzaileak eta diru emaileak; eta 3. Lanak: estiloaren bilakaera.

Tailerrak eta zilarginak

Atal honen baitan, bi alderdi garrantzitsu azpimarratu behar dira: a) Zilarginen etxe-tailerrak , b) Zilargintza guneak-tailerrak. Horien markak eta c) Famili harremanak .

a) Zilarginen etxe-tailerrak . Zilarginen etxe-tailerrei buruzko agiriak lagungarriak dira horien bizitza hobeto ezagutzeko. Zilargin batzuek ez zuten tailerrik sortu eta beste zilarginen tailerretan egiten zuten ofizial lana.29 Ofizial horiek behar-beharrezkoak ziren zilarginen alargunen tailerretan; izan ere, senarra hiltzean negozioari eta tailerrari eutsi nahi zioten alargunek ofizialen beharra izaten zuten. Tailer horietan ikasle batzuk ere lanean aritzen ziren, maisuak egiten zituen ikasketa kontratuetan egiazta dezakegunez.

Etxe-tailer horiek irekita zeuden erosleentzat. Etxe-tailerraren jatorrizko eredua "zakuto" etxe izenekoa zen.30 Denda eta tailerra -botiga eta zilarginaren lantegia- behealdean zeuden, eta gainean, berriz, etxebizitza. Dendaren atzean denda oste bat zegoen; agiri batzuetan, "rebotiga" deitzen zioten eremu horri. Denda ostean, enkarguak eta ordainagiriak gordetzen ziren, baita zenbait material eta tresna ere. Horren atzean, tailerra zegoen, beharrezko bankuz, makinez eta tresnez osatuta. Ondoren, sutegia zegoen, labe eta guzti, patio edo artegi bati begira. Dendak kalera begira jartzen ziren eta salmahaiak eta apalek osatzen zuten; bertan jartzen zituzten bukatutako piezak salgai.31 

"Denda" hitza zilarginaren tailerraren sinonimotzat erabiltzen zen sarritan; baina zilarginek ez zuten kontratupean edo eskaerapean bakarrik lan egiten; aitzitik, hainbat pieza egiten zituzten jendeari saltzeko -bitxiak, eraztunak, arrosarioak, gurutzetxoak, botoiak, etab.-, eta, beraz, dendan jartzen zituzten erakusgai. Tailer gehienen egitura ekonomikoari esker, zilarginek irabazien mundu modernoan sartzeko aukera izaten zuten. Ondorioz, inbertsioak egiten zituzten: materialak erosi -garestiak ziren, berez- eta horien kostuari eusten zioten, piezak egin eta saldu arte.32 Lan handiak kontratu bidez adosten ziren, eskribaua aurrean zela, eta, eskuarki, guztizko kopuruaren zati bat ordaintzen zitzaion egileari, bai esku diruz, bai zilar zaharrez.33 

Dendak irekitzeko, zilarginek nahiago zituzten kale jakin batzuk; halere, legeek arautzen zuten horien bizilekua; horren ondorioz, hainbat hiritan, "zilarginen" kaleak ikus ditzakegu oraindik -Bilbaon, Iruñan-; beste kasu batzuetan, ez da kale izenik zehazten -Gasteizen, esaterako-, eta zilarginak erdigunean edo hiriko eliza garrantzitsuen ondoan bizi ziren. Zilargin batzuek erosi egiten zituzten etxeak, eta beste batzuek, berriz, alokatu; agiri batzuetan ikus daitezkeenez, etxeak eskualdatu egiten ziren; ziur asko, ondo kokatuta zeudelako edo lanerako azpiegitura egokia zutelako. Etxeen eskualdatzea aiten eta semeen artean edo aitaginarreben eta suhien artean egiten zen, baita zilarginen artean ere, elkarren senide izan gabe.34 

Datu horiekin, agerian geratzen da zilarginen bizileku ziren kale batzuk eta hiriguneetako kale batzuk zilarginen belaunaldi batetik bestera igarotzen zirela. Gasteizen, beste hainbeste lekutan bezala, zilarginak alokatutako etxeetan bizi ziren, udal erroldetan, bizilagunen zerrendetan edo alkabala zerrendetan ageri denez. Agiri horietan, datu hori zehazten zen: ". . . alokatutako etxean bizi da". Zilarginen etxeen deskribapena ondasunen inbentarioen bidez atera dezakegu; inbentario horiek zilargina hil ondoren egiten ziren, eta haren etxe-tailerra nolakoa zen deskribatzen dute; antza, garai hartako ohiko etxeak ziren.35 

Inbentarioek gauza hauek barne hartzen zituzten: lanabesak, janzteko arropak eta ohe arropak. Horiez gain, lanbidearekin lotutako tresnak, gailuak eta materialak ere sartzen ziren. Etxeko gela guztiak ere deskribatzen ziren inbentarioan, banan-banan, baita zilarginari dirua zor zion jendearen zerrenda eta zilarginak zor zituen lanen zerrenda ere. Garai hartako zilargin guztiek ez zuten maila ekonomiko bera; halere, denek izaten zituzten beharrezko tresna guztiak. Batzuek liburuak eta marrazkiak ere izaten zituzten, baita eredutzat erabiltzeko objektuak ere. Horiek guztiek zilarginen kultur mailaren berri ematen digute, garaiko arte tratatuak ezagutzen baitzituzten.36 

b) Zilargintza guneak-tailerrak. Horien markak. XVI. mendean, hauek ziren gure lurraldeko zilargintza gune garrantzitsuak: Araban, Gasteiz zen garrantzitsuena. Dokumentatuta dago hiri horrek bere marka zuela aurreko mendeko bukaeratik.37 Horrez gain, badakigu Agurainen eta Trebiñon ere bazirela zilargin batzuk, baina bi herri horietan ez zen piezarik markatu. Bizkaiko egoera oso antzekoa zen; izan ere, baziren zilarginak zenbait herritan -Balmasedan, Urduñan, Durangon, Bermeon, etab.-, baina Bilbaoko markaren berri besterik ez dugu.38 Gipuzkoako egoera, berriz, oraindik ez da aztertu. Arabako Bujanda herrian, XVI. mendearen bukaerako kaliza bat aurkitu zen eta, bertan, S S inizialak ageri dira; hau da, Donostia hiriko marka. Beste bi piezatan aurkitutako marka berri bat ere aipatu dugu -Donostiako museoko Zumarragako gurutzean eta Gasteizko Babesgabeen Andre Mariaren elizako kalizan- eta, dirudienez, marka hori Bergarakoa da.39 

Nafarroan, XVI. mendeko gune nagusia Iruña izan zen, eta hiri horretan bakarrik idazten ziren ordenantzak. Bertan bizi ziren garaiko maisurik esanguratsuenak. Bestalde, XVI. mendean ermandadeak edo kofradiak sortu ziren Nafarroako urregintzaren baitan; horren ondorioz, markaketa sistema erabat finkatu zen eta, pixkanaka, zilarginak markatzaile lanetan hasi ziren. Zangozan eta Lizarran, badira garai hartako piezak, bertako marka eta guzti. Tuterak ez zuen markarik izan XVII. mendera arte.40 

Urrezko edo zilarrezko piezen gainean egindako markek funtsezko alderdien berri ematen digute; esaterako, lana non egin zen eta egilea nor izan zen, baita zilarraren legea legeztatu zuen markatzailea nor izan zen ere. Agiririk ezean, datu horiek izugarri erabilgarriak dira. Horregatik zen hain garrantzitsua piezetan markak jartzea; gainera, marka horiek oso baliotsuak ziren udal interesetarako eta Errege Ogasunarentzat, hainbat agiritan irakur dezakegunez.

Ondoren, zilargintza gune horietan XVI. mendean zehar erabili zituzten markak aztertuko ditugu. Mende horretan zehar, motibo topografikodun edo morfologikodun markak oso ohikoak izan ziren Euskadin, baita inguruan ere: Bilbaon, Donostian, Iruñan, Lizarran, Logroñon eta, urrunago, Zaragozan eta Teruelen, besteak beste. Gune batzuetan -Gasteizen, esaterako-, motibo topografikoa XV. mendean erabili zen, baina, XVI. mendetik aurrera, ordea, motibo morfologikoak besterik ez zituzten erabili.41 

Ezagutzen dugun Gasteizko lehenengo marka topografiko-morfologikoa da -almenadun gaztelua eta hiriaren izena, letra gotikoz eta bi lerrotan idatzia: VI/TORIA-; marka hori XV. mendeko azken laurdenera arte erabili zuten. XV. mendearen bukaeran eta XVI. mendearen hasieran, zilarginen markak morfologikoak ziren, eta hiriaren armak irudikatzen zituzten -gaztelu bat, bi lehoiren gainean, almenetan bi erroi dituela-. Hiriko markekin batera, egileraren eta markatzailearen markak ere ikus ditzakegu XV. mendearen bukaerako lanetan; izan ere, Gaztelako markaketa arauei jarraitzen zieten, eta, araudi horren arabera, behar-beharrezkoak ziren hiru marka horiek.42 

XVI. mendean zilarginek erabilitako Bilbaoko marka topografiko-morfologikoa zen: angeluzuzena eta etzana; ezkerrean, San Anton elizaren irudia ageri da; ibaiaren gainean, bi arkuko zubia eta, beste ertzean, B handi bat. Funtsezko osagaia hiribilduaren ezkutua da. Ez dakigu zehazki ezten hori noiz arte egon zen indarrean, baina XVII. mendearen azken herenera arteko lanetan ageri da.

Zilarginek erabilitako hurrengo eztenean ez zen motibo topografikorik agertzen, hiriaren ezkutuaren armak baino ez. Bilbaon, Gasteizen bezalaxe, hiriaren markarekin batera, egilearen eta markatzailearen markak ere agertzen ziren.

Donostiaren markak ere topografiko-morfologikoak ziren -ontzia, hiriaren sinboloa eta S S inizialak, goialdean eta bi aldeetan43 - Enciclopedia de la plata . . . izeneko entziklopedian bi inpresio desberdin aipatzen dira. SS inizialak agertzen dira bietan, gainean koroa dutela: batean, itsasontziaren ondoan eta inizialak alboetan dituela; bestean, koroa desberdina da. Ez dakigu bietatik zein erabili zuten lehenago, ezta zergatik egin zituzten biak batera eta bakoitzak zenbat iraun zuen ere.44 

Nafarroan, piezen markaketa aurreko mendeko irizpideen arabera egin zen, eta Aragoiko sistemaren eragin handiagoa zuten Gaztelako sistemarena baino. Ez zegoen kontrasteko marka pertsonalik eta egilearen markak geroz eta gehiago erabiltzen ziren. Aragoiko koroan, herriaren marka Gaztelan baino lehenago nagusitu zen, baina egilearen eta markatzailearen markak Gaztelan baino geroago sartu ziren. Hiriaren marka 1423an sartutako marka berbera zen -hain zuzen ere, Karlos Prestuak Batasunaren Pribilegioa eman zuenean sartutakoa-, eta, dirudienez, ez zuten trokel berririk egin 1563ko ordenantzak heldu ziren arte -1587an, data ere jarri zuten aurreko markaren oinaldean: PP/1587-. Ez dakigu harrezkero Iruñaren marka laburtua erabiltzen hasi ziren ala ez -P bikoitza, koroa eta guzti-. Nafarroan, beste bi zilargintza gunetan ere herriaren marka erabiltzen hasi ziren XVI. mendean: Zangozan eta Lizarran, hain zuzen.45 

Zangozako eta Lizarrako tailerretan, XV. mendeko herriaren marka erabili zuten eta, aurrekoetan bezalaxe, motibo topografiko-morfologikoak erabiltzen ziren marka hori egiteko. Zangozakoan, herriaren inizialak -SANG- karaktere gotikoetan eta hesiaren ezkutua jartzen zuten -osorik edo zatia, paldoduna-. Herri horretan bertan, bigarren aldaera sortu zen 1580. urte inguruan; eredu berri horretan, ezkuturik ez zen agertzen. Halere, aldaera hori desagertu egin zen 1600. urtean, tailerra itxi zutenean.46 Lizarrako markan, herriaren izena bera -STELA - ikus dezakegu ezkutuarekin zigilatua -sei muturreko izarra-. Eredu horrek 1600. urtera arte iraun zuen, urte horretatik aurrera ezten berri batek ordezkatu baitzuen.47 

c) Famili harremanak. Zilarginek geroz eta garrantzi handiagoa lortu zuten XVI. mendean zehar. Horren ondorioz, taldekatu egin ziren beren interesak defendatzeko eta barruko arau batzuk ezartzeko; leku batzuetan, arau horiek zenbait ordenantzaren bidez eratuz joan ziren. Arabaren kasuan, ez dugu garai hartako zilarginen ordenantzarik ezagutzen. Irakurri ditugun agirien arabera, Hiriaren Udalbatzak eta Erregimentuak zuen arauak ezartzeko ahalmena. Gure ustez, zilarginak 1435eko Ordenantza Nagusien bidez arautzen ziren -Joan II.ak Gaztelarentzat sortu eta 1476an Errege-erregina Katolikoek berretsiak-; izan ere, Gasteizko 1476ko Ordenantza Orokorretan ez da zilarginik aipatzen. Ondorioz, ezin dugu zehaztu zenbateko boterea izan zuten zilarginek gremio modura.48 

Bilbaon, antza, zilarginen gremioak sendotasuna galdu zuen 1561eko Probisioaren ondorioz. Izan ere, Probisio horrek Udalbatzaren asmoei ematen zien lehentasuna eta, ordutik aurrera, gai horrekin lotutako botere nagusia Udal Aginteak izango zuen, alderdi guztietan: sozialetan, ekonomikoetan eta lanarekin lotutako alderdietan. Ondorioz, gremioen antzinako ordenantza guztiak bertan behera utzi ziren eta horiek guztiak Hiribilduko Ordenantza Orokorren aginduen mende geratu ziren. Bilbaoko gremioak elkartetan, ermandadetan, elkargotan eta erlijio kofradiatan babestu ziren, antzeko erakunde ugari baitzeuden.49 Erregimentuak gremioetan esku hartu bazuen ere, horiek beren ordenantza propioak sortu zituzten, nahiz eta edukiz oso hutsalak izan. Ordenantza horiek aho batez idazten ziren, baina Udalbatzak ez zuen inoiz amore ematen eskubidetzat jotzen zuen ezertan.

Ez dakigu Gipuzkoako maisu zilarginek nola funtzionatzen zuten, ezta horien arauak nolakoak ziren ere; halere, oro har, egoera oso antzekoa zela uste dugu.

Nafarroako egoera desberdina zen. Lehenengo estatutuak 1554an idatzi zituzten zortzi maisu zilarginek; lehenengo agiri horretan, erlijioarekin eta lanbidearekin lotutako alderdiak aipatzen ziren. 1563ko ordenantzetan, markaketa ere arautu zuten. Halere, 1587ko ordenantzak izan ziren garrantzitsuenak, eta horiek izan ziren ofizialki berretsi zituzten bakarrak; ordenantza horiek sakonago lantzen zituzten aurreko edukiak, eta Iruñako zenbait maisuk sinatu zituzten.50 

XVI. mendean, laurogeita hamar zilargin baino gehiagok ziharduten lanean Gasteizen; horietako asko maisu handi bilakatu ziren. Aurkitu dugun Gasteizko lehenengo ikasketa kontratua 1544koa da.51 Lau zilargin belaunaldiren berri dugu; aitek semeei erakusten zieten lanbidea. Lau belaunaldi horietako bat Pitanotarren familia zen.52 Antza, ofizialtza eta maisutza azterketa familiaren baitan egiten zuten ikasleek, ez baitugu horri buruzko agiririk aurkitu. XVI. mendeko Gasteizko zilarginen familia arteko harremanak oso lotuta zeuden elkarren artean.

Ezkontza bidez, zilarginen tailer garrantzitsu bat hiriko beste hiru tailer garrantzitsurekin lotu zen. Esaterako, lehen aipatutako Pitanotarren familia: Juan de Pitanoren alaba bat Pedro de Mendiguren zilarginarekin ezkondu zen; Martin de Pitanoren (Pedroren anaia) alaba Juan de Erenchun zilarginarekin; eta Juan de Pitanoren (lehenengoaren semea) beste alaba bat, berriz, Pedro de la Fuenterekin, eta hori zela eta, hark jarraitu zuen tailerrean lanean. Erenchundarren tailerra Pitanotarren tailerrarekin ere ahaidetuta zegoen, baita Zaldiviatarren tailerrarekin ere.

Guk dakigula, Bizkaian 23 zilarginek ziharduten lanean garai hartan. Horien artean, nabarmentzekoa da Pedro maisua eta beste Pedro bat (edo berbera) P eta O letrak goialdean trokelatzen zituena, baina letra guztien seinaleekin -horrek Sopelako eta Santurtziko ziborioak markatu zituen-. Hauek izan ziren beste maisu garrantzitsu batzuk: Pedro Garcia edo Pedro de Garay, Agustin de Echevarria, Pedro Pilla, Juan Garcia de Calabria (Zenarruza) Martin de Larrea, Lopez de Marquina, Antonio del Campo eta Pedro de Escalante (Lekeitio). Mendearen bigarren erdiko maisu nagusiak hauek izan ziren: Martin de Arrieta, Sebastian Castañeda, Martin de Betoño, Diego de Isla eta Pedro Ochoa de Aguirre, guztiak bilbaotarrak, baita Gasteizko beste maisu batzuk eta Deba bailarako gipuzkoar batzuk ere.53 

Gipuzkoari dagokionez, Arrazola irakasleak, Gipuzkoako Errenazimentuari buruzko bere lanean, Urregintzarekin lotutako atalean, zilargin batzuen izenak biltzen ditu: Matheo de Garate, Miguel de Estonsoro eta Pedro de Escalante arabarra.54 Kontuan hartu behar da lurralde gehiena Calahorrako Elizbarrutiaren baitan zegoela. Egoera hori zela eta, bisitariek eragina izaten zuten maisuen aukeraketan.

Nafarroan, 100 zilarginek baino gehiagok egiten zuten lan XVI. mendean. Mendean zehar, geroz eta zilargin familia gehiagotan, aitek lanbidea erakusten zieten semeei, belaunaldiz belaunaldi, Gasteizko kasuan ikusi dugun bezalaxe. Hori da Guevaratarren eta Iruñako Borgoñatarren kasua, baita Oliteko Oñatearren edo Lizarrako Soriarren kasua ere. Luis de Suecun zilarginak Beatriz alaba Juan de Borgoñarekin ezkondu zuen; halaber, Jose de Medrano Felipe de Guevararen Ana alabaordearekin ezkondu zen.55 

Egileak, sustatzaileak eta diru emaileak

Estamentu antolakuntzarekin lotutako ekoizpen moduak eta XVI. mendeko lanaren banaketa aldatuz joan ziren mendeak aurrera egin ahala. Gremio sistemaren baitan produktibitatea kontrolatzeko sistemak bi alderdi barne hartzen zituen. Batetik, gaikuntza profesionala eta horren faseak zaintzeko balio zuen -ikaskuntza, ofizialtza eta maisutza, konpetentzia desleiala ekiditeko-. Bestetik, administrazio publikoa kontrolatzeko balio zuen; hori Udal bakoitzak horretarako izendatzen zituen ikuskatzaileen edo kontrasteen bidez egiten zen, eta, batzuetan, gremioetako ofizialekin batera.

Artista zilarginak -azterketak eginak zituzten maisuak- ziren lanen protagonistak, baina, gehienetan, lanak egiteko orduan bakarrik. Irudien formak, programa ikonografikoak eta horien apaingarriak sustatzaileek eta diru emaileek erabakitzen zituzten, aldez aurretik. Izan ere, artista zilarginek kopiatu egiten zituzten laminak eta grabatuak, eta, horrez gain, kontratuan ezarritakoari jarraituz, sarritan kopiatu behar zuten beste eliza edo komentu bateko gurutzea edo kustodia -bai ingurukoa, bai urrutikoa-, lana enkargatzen zuen pertsonak hala eskatuta.56 

Batzuetan, garrantzitsua iruditzen zitzaien lana ondo egitea edo erabilgarria izatea, baina ez zioten hainbesteko garrantzirik ematen "lanak bakarrak" izateari, ez eta salbuespen pribilegioak izateari ere; halere, urregintzaren alorrean, herriak elkarren artean lehiatzen ziren prozesio gurutzerik edo kustodiarik ederrena nork zuen erabakitzeko. Hori guztia lanen ordainketei buruzko testigantzetan ikus daiteke; izan ere, batzuetan, nekazariek musu truk lantzen zituzten elizako lurrak urtetan zehar, herriko "gurutzea" ordaindu ahal izateko.

Errenazimentu garaian, banakako artista sortzaileek aintzatespen handia lortu zuten Espainian eta Portugalen; aintzatespen hori XVIII. mendean nabarmenduko da. Mende horren aurretik, gizarteko eliteek mespretxatu egiten zituzten artista-artisauak, margolariak, eskultoreak, zilarginak, bordatzaileak eta abar; talde horiek guztiak denda-tailer bat izateagatik mespretxatzen zituzten; hau da, merkataritzan aritzeagatik. Izan ere, jarduera horretan zihardutenak alkabalen mende zeuden, hasieran aipatu dugun bezala.

Esan beharra dago egile ezezagunen zilarrezko lan ugari ezagutzen ditugula, baita hesi, margolan, eskultura eta bordatu ugari ere. Beharrezkoa da horiei buruzko zehaztasun batzuk egitea. Lanbide batzuk gehiago kontrolatzen ziren; esaterako, zilargintza. Izan ere, zilarginak tailerra zuen hiriaren marka edo eztena erabili behar zuen, eta hiriko udalak izendatutako markatzaileak inprimatu behar zuen marka hori. Markatzaileak, gainera, erabilitako materialaren kalitatea egiaztatu eta bere marka pertsonalarekin berresten zuen.

Halere, zilarrezko pieza gehienek ez zuten egilearen markarik izaten; horrek agerian uzten du arte horretan anonimatua zela nagusi. Beste kasu batzuetan, egilearen markak lanaren ordainketa moduarekin zuen zerikusia; esaterako, harginen kasuan. Izan ere, hargin bakoitzak bere "marka" edo seinalea uzten zuen landutako harrian, lan hori berea zela adierazteko. Izenak ezagutzen ez baditugu ere, seinale edo marka horiek lagungarriak dira harginak ezagutzeko. Beste batzuetan lanak sinatu egiten zituzten -margolariek eta, gutxiagotan, eskultoreek-; hala ere, sinatzeko ez zituzten beti alfabetoaren zeinuak erabiltzen, asko eta asko analfabetoak baitziren. Beraz, "sinadurak" marraztu egiten zituzten sarritan.57 

Garrantzitsua da argitzea notario bidez egindako kontratuak direla lanak nork egin zituen jakiteko biderik argiena; hala ere, sarritan, gaur egun jada desagertu diren lanen hainbat kontratu topatzen ditugu. Eta gaur egunera arte iraun duten artelan batzuen kontratuak, berriz, ez ditugu aurkitzen. Horrekin batera, batzuetan, artelan bat kontratatu eta hori egin gabe geratzen zen, desadostasunengatik, dirurik ezagatik edo artistaren heriotzagatik. Horrelako artelanekin lotutako agiririk garrantzitsuena kitatze edo likidazio eskritura da; agiri horretan, artistari lan jakin bat egiteagatik ordaindu zaion diru kopurua agertzen da.58 

Ondoren, mezenasak eta komisio emaileak nor ziren azpimarratuko dugu. Euskadiren kasuan, modu zabalean erabili behar ditugu hitz horiek. Mezenasak ez ziren letra gizonak babesten zituzten pertsona boteretsuak, komisio emaileak baizik; hau da, lan bat egiteko enkargua egiten zuena edo beste bati enkargu hori egiteko agintzen ziona. Euskadiko komisio emaile nagusiak hauek izan ziren: elizak, nobleak, Gorteko kargu nagusiak, eliz gizonak eta, neurri txiki batean, partikularrak. Kasu batzuetan, gotzainak edo erlijio ordenetako kideak ere mezenas lanetan aritzen ziren, baina hori ez zen sarriegi gertatzen.59 

Eliza hainbat bidez baliatzen zen mezenas lanak egiteko, eta erakunde horren parte hartzeak garrantzi handia izan zuen. Gotzainak eta horien eliza kabildoak, erlijio ordenak, parrokoak eta klero sekularreko erakundeak aritzen ziren jarduera horietan. Kofradiek eta ermandadeek, herrietako kontzejuekin batera, eginkizun garrantzitsua izan zuten arte ekoizpenaren sustapenean eta eskaeran. Artelan horietako askok balorazio sinboliko berria jaso zuten, bai objektuen jatorri mitikoengatik -agerpenetan oinarrituta- bai objektu horiek deboziozko edo mirarizko objektuak izateagatik.

Euskadin eta Nafarroan, gotzain batzuek arteen mezenasgo baten ezaugarriak markatu zituzten.60 Esaterako, Callako gotzainak Gasteizko Andre Maria Katedraleko kustodia eman zuen dohaintzan eta Nafarroako Frantzisko gotzainak, berriz, artelan garrantzitsu batzuk eman zituen Orreagako Kolegiatan jartzeko. Euskaldun ugarik Indietara joan eta aberastu ondoren, jaioterrian jartzeko artelanak enkargatus zituzten. Gure inguruko hainbat eta hainbat parrokiatan eta monasteriotan, Amerikako zilarrezko lan, hesi eta bordatu ugari gordetzen dira, besteak beste; horiek guztiek agerian uzten dute esker oneko debozio hori. Horren adibide dira "Plata de ultramar en el paisaje alavés" izeneko azterketa, baita Arte Hispanoamericano en Navarra eta "Platería hispanoamérica en la ciudad de Vitoria" izeneko azterketa ere.61 

Patronatuen instituzionalizazioa izan zen partikularren modurik ohikoena mezenas lanetan edo komisio emaile lanetan jarduteko. Patronatuen bidez, tenpluen barruko elizen eta kaperen zati ugari egin ziren. Elizak, "Patronatuen" instituzionalizazioaren bidez, sektore aberatsenen parte hartze pribilegiatuak bultzatu zituen; Hispanoamerikan ere halako zerbait gertatu zen. Jarduera horren bidez, elizak eraikitzeko dirua ematen zuten pertsonek eta horien familiek hilobia eta kapera tenpluaren barruan egiteko aukera izaten zuten. Kaperak erretaula eta guzti egiten zituzten, zilarrezko piezak, margolanak eta hesiak ere izaten zituzten. Hori guztia bi lan hauetan bilduta dago: Catálogo Monumental de la Diócesis de Vitoria eta Catálogo Monumental de la Diócesis de Pamplona .62 

"Patroi" horietako asko Amerikatik eta Espainiatik aritu ziren aldi berean; diru laguntzen bidez, komentuen eta elizen eraikuntza eta apainketa sustatu zuten. Kasu gehienetan, patroiek berebiziko eginkizuna zuten artearen sustapenean, beraiek aukeratzen baitzituzten lan bakoitzean arituko ziren artistak -arkitektoak, harginak, eskultoreak, zizelkatzaileak, margolariak, zilarginak, bordatzaileak, etab.-; gainera, zuzenean kontratatzen zituzten lan bakoitzaren gaiak eta diseinuak. Hori dela eta, patroiak artearen benetako mezenasak izaten ziren.63 

Artelanak. Estiloaren bilakaera

Oro har, XVI. mendearen lehenengo herenean, elementu gotikoen ordez Errenazimentuko formulak eta teknikak ezarri ziren, inportatuko lanen eraginari eta Gaztelako eta Aragoiko zilargintza guneei esker, batez ere -Aragoik eragin handia izan zuen Nafarroan-. Mendearen erditik aurrera, jadanik ez zen egitura gotikorik egiten eta Errenazimentuko formulak erabiltzen hasi ziren; esaterako, Ozilla eta Ladrerako, Legazpiko, Gazeoko eta Bustoko kalizak Araban;64 eta Oliteko San Pedro elizako, Morionesko edo Tuterako Magdalenako Andre Maria elizako kalizak, Nafarroan.65 Bizkaian, Gordexolako kaliza eta Bilbaoko Santiago katedraleko kaliz manierista aipa ditzakegu.66 

Mendearen bigarren herenean zehar, Errenazimentuko ereduak nagusitu ziren erabat. Garai hartako berritasun nagusia torneaketa da; teknika horrek Errenazimentu garaiko zilargintza finkatu zuen. Mendearen azken laurdenean eta hurrengo mendearen hasieran, aldaketa garrantzitsuak gertatu ziren, bai egituraren aldetik, bai dekorazioaren aldetik -lanak ez ziren ia apaintzen-. Zenbait korronte manierista sartu ziren, baita Errenazimentu Berantiarrarekin lotutako zenbait korronte ere, eta horiek guztiak mendearen bukaeran gauzatu ziren. Garai hartakoak dira oboide korapilodun kalizak. Eredu horri jarraitu zioten urte horietako krisma ontziak egiteko; esaterako, Monasteriogurenen, Berrikanon, Ataurin, Lezan (Araba) edo Orreagako Kolegiatan (Nafarroan).

Lehenengo aldian, piezen trazetan eta egituretan, mailuz egindako poligono formako eskema gotikoak desagertu eta, horien ordez, tornuz egindako forma biribilagoak erabiltzen hasi ziren. Tornuaren erabilpenaren ondorioz, balaustre itxurako diseinuak erabiltzen hasi ziren zurtoinetan eta euskarrietan; berritasun hori argi ikus dezakegu Herediako kalizan. Teknika hori Juan Ruiz "el vandalino" andaluziarrak sartu zuen Espainiako zilargintzan, Juan de Arfek Varia Conmensuración para la arquitectura y la escultura . (Sevilla, 1587) lanean azaltzen duenaren arabera.67 

Piezak apaintzeko, gruteskoak eta "a candelieri" erako gaiak zabaldu ziren; horiek Gotiko Berantiarraren landare gaiak ordezkatu zituzten. Prozesu horren bitarteko pauso bat Gasteizko Andre Maria Katedraleko gurutzeetan hauteman dezakegu -Samaniegoko gurutzea delakoa-, baita Aliko gurutzean ere: azken horren egitura gotikoa da, erremateetan lore itxurako formak ditu eta apaingarriak Errenazimentu garaikoak dira erabat -tondoak, loreontziak, a candilieri izeneko apaingarriak, etab.- Beste adibide bat Landako kaliza da: pieza horren oina polilobuluduna da, baina apaingarri guztiak erabat errenazentistak. Bestalde, kopa azpia bereizten duten lore itxurako formak gordetzen ditu. Nafarroan, Urrozko erlikia gurutzeak gruteskoak, landareak eta "a candilieri" apaingarriak ditu, eta barrena, berriz, punteaketa lodi batek estaltzen du. Fiteroko Santa Clarako kalizen oinaldea gotikoa da; kirtena, berriz, balaustreduna eta dekorazioa platereskoa. Morionesko kalizaren kirtena poligono formakoa da, baina nahiko biribila.

Mendearen bigarren herenean, gurutzeen zuhaitzak balaustre erako traza lauek osatzen dituzte, Burgosko ereduei jarraituz. Antza, beso balaustredun gurutze horiek Burgosko Juan de Horna "gaztea" zilarginak sartu zituen Espainian. Gurutze mota horren eredutzat de Hornak 1537an Burgosko Katedralerako egin zuen bat hartu dugu. Gurutze hori, hain zuzen, metropoliko gurutze bihurtu zen Burgos hiria Gotzain hiri egin zutenean. Juan de Arfek bigarren besoa egin zion, 1592. urtean, eta gaur egun hala dago gordeta.68 

Eredu horien adibide batzuk emango ditugu. Araban, Aretxabaletako eta Gazetako gurutzeak ditugu, Gasteizko Antonio de Junguitu eta haren koinatu Martin Ruiz de Alegria maisuek eginak; Nafarroan, berriz, Aurizperriko edo Arrietako gurutzeak, baita Luis de Suescunek egindako hainbat gurutze -esaterako, Anizkoak edo Egilarretakoak- eta Lizarrako Alonso Montenegro eta Andres de Soriak 1625ean Deierrin egindako gurutzeak ere.

Aldi horretako piezetan ageri diren irudikapenek badute nolabaiteko lotura ikonografia gotikoan aztertu genituen gai batzuekin. Errenazimentuan Testamentu Berriko irudiak nabarmentzen dira; batez ere, Kristoren Nekaldiari eta Piztuerari, Ama Birjinari, Apostoluei, Ebanjelariei eta Santuei buruzkoak eta Kristoren Jaiotzari, garezurrari eta "Gizakiaren aroei" buruzkoak. Garai hartako programa ikonografikoaren baitan zenbait aldaera daude; esaterako, Gurutziltzatuaren irudian. Izan ere, estilo gotikoan arantzadun koroa jartzen zioten Jesusi buruan, estilo erromanikoko Kristo biziaren ordez. Horrela, Errenazimentuko berezko ezaugarrietara moldatuz joan zen irudia: Kristo hila, anatomia markatua eta espresibitate handikoa, eta burua sorbalda gainean makurtua.

Azkenik, XVI. mendearen azken herenean zehar, zenbait korronte manierista sartu ziren Nafarroako, Gasteizko eta Bilbaoko urregintzan: korronte horiek garbiketa geometrikoa zuten helburu, bai egituran, bai dekorazioan. Horrekin batera, Juan de Anchietaren tokiko erromanismoa ere barne hartu zuten, alderdi figuratiboan. Joera horien unerik gorena mendearen azken urteetan gertatu zen -hau da, 1600. urte baino lehen-, eta XVII. mendearen lehenengo hamarkadetan zehar luzatu zen. Une horretan, Madrilgo gorteko eraginak ere sartzen hasi ziren. Escoriala 1598. urtean eraiki zuten, eta horrek eredu berriak ekarri zituen berekin. Ondorioz, XVI. mendearen bukaeran, forma tipologikoak errepikatzen hasi eta lanen gainbehera etorri zen. Garrantzitsua da azpimarratzea luxuaren aurka emandako Legeek eragin handia izan zutela zilargintza zibilaren ekoizpenaren gainbeheran, baina ez erlijio lanen ekoizpenean; izan ere, ekoizpen hori ugaria izan zen.

Garai hartako piezen adibide gisa, Gasteizko Andre Maria katedraleko gurutzea aipa dezakegu. Bujandako kalizak are eta esanguratsuagoak dira: Donostiako marka dute eta eredu hori XVII. mendearen lehenengo erdian nagusitu zen. Nafarroan, garai hartako zilarginik ospetsuena Jose Vazquez de Medrano izan zen, prozesioetarako artelan apartak egin baitzituen. Bizkaian, berriz, Lezamako, Bilbaoko San Anton elizako eta Santiagoko katedraleko kalizak dira aipagarrienak.

Gune bakoitzeko ezaugarriei dagokienez, hau esan dezakegu: zilargintza errenazentistan, korapilodun gurutze gotikoek iraun egin zuten. Horrelako gurutzeak aldi manieristaren azken garaian ere egin ziren; esaterako, Zurbaoko, Duranako eta Igaegiko gurutzeak. Garaiko apaingarriez apaindutako pixideek ere luze iraun zuten mende guztian zehar: esaterako, hor daude Armentiakoa eta Labrazakoa. Mendearen hirugarren hereneko gurutze errenazentistak ere badira; esaterako, Ekorakoa, Aretxabaletakoa, San Migelekoa eta Navaridaskoa. Gurutze horien apaingarrietan osagai manieristak hauteman daitezke. Mende horren bukaeran eta XVII. mendearen lehenengo erdian, aldaketa garrantzitsuak egin zituzten egituran eta dekorazioan -apaingarri gutxi erabiltzen hasi ziren-.

Bestelako arte garrantzitsu batzuk

Hesigintza

Hesigintza da nabarmendu beharreko bigarren adierazpen garrantzitsua. Garai hartan, hainbat eta hainbat kapera pribatu, koru eta mausoleo egin ziren katedraletan eta elizetan. Egitura horiek hesi ederrez ixten ziren eta hesien apaingarriek bordatu eta parpaila sare bikainak osatzen zituzten. Burdin barrentzako balaustreek agerian uzten dute elementu horri egindako harrera ona, garai berrien adierazle. Fantasiazko elementuak -elkarren artean nahastutako bolutez osatuak eta erremateetan familien armak agerian zituztela- ezin hobeak ziren egitura berri horiek ixteko; horrez gain, elementu horien jabeak nork ziren eta horiek boteretsuak zirela adierazteko ere erabiltzen ziren.69 

Hesigintza Elizbarrutiko artxiboen agirietan ageri da; hain zuzen ere, hesien kontratazioari eta kontserbazioari buruzko agirietan. Baina, egia esan, herrialde guztietan hesirik interesgarrienak egin zituzten profesionalak forjariak eta sarrailagile izan ziren: une jakin batean beren lanbidearen baitan espezialitate horretan jardun zuten profesionalak, hain zuzen. Espainiatik kanpo hesigintzak ez zuen hainbesterainoko garrantzirik izan eta, ondorioz, hesigileak beste jarduera batzuetan ere aritzen ziren; izan ere, horien izenak garai bakoitzeko errementari eta sarrailagile nabarmenenekin batera gordetzen dira.70 

XVI. mendeko hesigileek egindako lan gutxi gordetzen dira Euskadin, baina, hala ere, merezi du Arabako zenbait hesi azpimarratzea: hesi horiek bataiarriak ixten dituzte, baita familia aberatsen kaperak -erretaula eta guzti- eta ehorzketa kaperak ere. Denboraren poderioz, hesi horietako batzuetan aldaketak egin dira; esaterako, Gasteizko San Pedro elizako bataiarria ixten duen hesian edo eliza bereko Errege-erreginen kaperako hesian, mendearen erdian egina.71 Beste adibide bat Arabako Galarreta herriko Velascotarren kaperako hesia da, XVI. mendean egina. Hesi hori Arkeologia Museoko patioan dago gaur egun.72 

Arabako hesi horietako gehienak Catálogo Monumental de la Diócesis de Vitoria izeneko lanean (zazpi liburuki argitaratu dira) bilduta daude; beraz, hori izan da gure funtsezko iturri bibliografikoa txostenaren zati hau idazteko.73 Araban aparteko hamar hesi aurkitu dira; horiek guztiak gaur egunera arte iraun dute eta Errenazimentu garaikoak dira. Aurretik aipatutako bi hesiez gain, Sanchez Samaniego sendiaren kaperako hesia -Biasteriko San Juan elizan- mendearen hasierakoa da. Eltziegoko elizako bataiarriko hesia 1554. urte inguruan egin zuen Pedro de Marigorta hesigileak. Bizkaian, berriz, Urduñako Santa Klara komentuko elizan dagoen Santokristoren kaperako hesia Luyando eta Hurtado sendiarena zen (1555); horrez gain, azpimarratzekoa da Paganosko elizako bataiarria inguratzen duen hesia.74 

Mendearen bukaerako zenbait hesi gorde dira Araban: San Gregorioren eta Karmengo Amaren kaperetako bi hesiak -Vicuñatarrenak- eta Aguraingo San Joan elizako Santa Cruz kaperakoa. Vicuñatarren kaperako hesia Munaingo Igonkundearen elizan dago (1598); Urbinatarren kaperako hesia Margaritako Santo Tomas elizan (1591); eta Heredia-Sabando sendiaren San Diego kapera ixten duen hesia San Kristobal elizan (1595).75 Garai hartakoa da Bizkaiko Urduña herriko Andre Maria elizako Ama Garbiaren kaperako hesia; eliza hori Ortes de Velasco sendiaren patronatu izan zen eta agiri batzuetan "Iñigo jaunaren kapera" deitzen zaio, haren fundatzailearen oroigarri. Maria de Salazarrek-Iñigo jaunaren alargunak- Bilbaoko Gonzalo de Velasco hesigileari eskatu zion hesi hori egiteko, 1584. urtean.76 

Gipuzkoan, Arrazola Echeverria irakasleak, El Renacimiento en Guipúzcoa: Escultura, Pintura y Artes Menores 77 liburuko bigarren liburukian (1968), izenburu hau eman zion VIII. atalari: "El Arte del hierro en Guipúzcoa". "Arte txikiak" deitu arren, Arrazolak bildu egin zituen lan horiek, eta hori jarduera horiei ematen dien garrantziaren adierazle da. Hesigintzari buruzko atala ez da oso luzea, baina Gipuzkoan XVI. mendeko oso hesi gutxi gorde dira. Halere, Arrazolak hesi horien garrantzia azpimarratu eta lanbide horretan jardun zuten hesigile batzuen izena aipatzen du. Hona hemen zenbait adibide: Tuyko Martin Zurbano Gotzainaren kaperako hesia, Azpeitian (1520), Cristobal de Marigortak egina; eta Avilako Rodrigo Mercado de Zuazola gotzainaren kaperako bi hesiak -aurrekoa eta albokoa-, Oñatiko San Migel elizako Errukiaren kaperan (1535).78 

Bizkaian, XVI. mendean zehar, lurralde horretako burdinaren garrantzia nabarmena izan zen; burdina ugari saldu zen, ontziak, artilleria eta bestelakoak egiteko, eta, horrez gain, burdina hainbat herritan landu zuten; esaterako, Durangon, Gernikan, Elorrion, Markinan¿ eta bereziki Bilbaon, burdin meategiak oso hurbil baitzeuden. Burdingintzarekin lotutako jarduera ugari zeudenez, metalaren artista ugari ere sortu ziren. Dokumentazioak ematen digu artista horien berri, batez ere, Bizkaiko Protokolo Artxiboen funtsek. Hala ere, agirietan agertzen diren lan batzuek ez dute gaur egunera arte iraun eta, bestalde, gaur egunera arte iraun duten lan batzuen kontratuak ez ditugu aurkitu, ezta horiek nork egin zituen ere.79 

Las Artes del hierro: esbozo histórico " liburuko arte txikiei buruzko atalean, Sesmero irakasleak beste lau hesi aipatzen ditu Bizkaiko eta Gasteizko Elizbarrutian bildutako beste bi hesiez gain: Zenarruzako Kolegiatako Estualdietako kaperakoa, Juan Lopez de Urisarry arrasatearrak egina (1550); Gorostizatarren kaperako hesia, Portugaleteko Andre Maria elizakoa (1569); Bakardadearen kaperakoa, Markina-Xemeingo Igokundearen (c. 1559); eta Mañariko Andre Maria elizako koru zaharreko leihoa (c. 1586).80 Halaber, Sesmero irakasleak beste zenbait hesigileren izenak ere aipatzen ditu: Martin de Aguirre, Juan de Alica, Rodrigo de Apraiz, eta San Juan de Zobaran, Basturiako elizateko auzotarrak; Juan de Fullaondo bilbaotarra; Juan Lopez de Urisay (edo Urisarri) arrasatearra (Gipuzkoa); eta Gonzalo de Velasco, Abandako elizateko auzotarra (egungo Bilbao).81 

Nafarroan, Iruñako katedraleko koruko hesi ederra daukagu; hesi hori Santokristoren kaperan dago gaur egun, eta mendearen bigarren laurdenean egin zuten;82 bestalde, Elkanoko eliza ere adierazgarria da; eraikin horretako aztarna gotikoek mendearen lehenengo erdiko platereskoa iragartzen dute.83 XVI. mendeko beste hiru hesi ere aipatuko ditugu: San Andres de Gongora elizakoa, mendearen hasierakoa; Isabako Idoia baselizakoa, garai hartakoa hori ere; eta Soltxagako parrokiako hesi platereskoa.84 

Txosten honen asmoa ez da artelan horietako bakoitza aztertzea, horiek ezagutaraztea eta merezi duten balioa ematea baizik. Txosten honen bidez, gai hori aztertzeko interesa ere piztu nahi dugu, horietako asko ahaztuta baitaude; artelan horiek beren garaian izan zuten garrantziaren berri eman nahi dugu, eta gertakizun historiko-artistikoak ezagutzeko baliagarriak izan daitezkeela ere jakinarazi nahi dugu -horiek garatzen diren eremu geografikoaren baitan-, baita hesigintzaren Artearen baitako eremu hori osatzeko ere; izan ere, hainbat lekutan gai horri buruzko azterketa zehatzak egin dira.85 

Gaur egunera arte iraun duten XVI. mendeko hesiak, beren egituraren eta dekorazioaren ezaugarrien arabera, hiru alditan bana ditzakegu.86 

Lehenengo aldia

Mendearen lehenengo herenean, aurreko garaiko elementu gotikoak agertzen ziren oraindik hesietan. Burdingintzak, lehenengo aldian, "erromatar" ildoari jarraitu zion. Errenazimentua berandu nagusitu zen hesigintzan; horren ondorioz, garai hartan egindako hesietan bi joeren nahasketa hauteman dezakegu. Pixkanaka, xehetasun eta betegarri gotikoak desagertuz joan ziren eta geroz eta motibo errenazentista gehiago erabiltzen hasi ziren: joera berri horretan, naturako osagaiak irudikatzen ziren, gotikokoak ez bezalakoak. Lehenengo aldiko hesigintzaren ezaugarri esanguratsuenak hauek dira: balaustrea sartu zuten eta mailuz landutako xafla bikoitza ordezkatu zuten. Bestalde, xaflen siluetak egiten hasi ziren, forma izurtuak erabiliz. Horien barruko lana mailuz egiten zuten. Gotikoaren bukaerako motibo errealistak aurkitzen ditugu aldi horietan, baita Errenazimentuko gruteskoak ere.

Aldi horretako hesien artean, Zurbano gotzainarenak daude, Azpeitian (1520), Cristobal de Marigorta Elgoibarko maisu hesigileak egina.87 Hesi hori itxura gotikokoa da, eta burdin bara prismatikoak ditu. Ez da balaustrerik eta gruteskorik ageri eta ateak orratz gotikoz apainduta daude. Hesiak bi atal ditu, mailuz landutako friso batek bereizita; friso hori urre kolorekoa da eta gorriz polikromatuta dago; bigarren solairuaren gainean, berriz, friso zabalagoa eta artistikoagoa hauteman dezakegu eta horren gainean, berriz, gailurreria lirain bat. Azken horretan, aingerutxoen irudi batzuk nabarmentzen dira, urre koloreko xaflaz eginak, apaingarri aberatsen eta ugarien artean.

Errenazimentua

Errenazimentuko hesirik ederrenak mendearen bigarren herenekoak dira, garai horri dagozkion ezaugarri guztiak dituzte. Erliebeak gruteskoetan daude oinarrituta, eta zilarginek ere eredu horiek onartu zituzten beren lanen azalak apaintzeko. Aldi horretan erabateko loraldia gertatu zen eta Espainiako hesirik ederrenak eta ugarienak orduan egin ziren; hesi horiek Europa osoan miretsi ziren mende horretan zehar.88 

Hauek dira aldi horretako ezaugarri nagusiak: pilastren ordez, apaindutako zutabetxoak erabili zituzten, baita mailuz landutako frisoak ere -batzuk, zulatuta-. Azken horietan apaingarri errenazentistak jartzen zituzten: gruteskoak, a candelieriak, animalia fantastikoak, sugeak eta tondoak-.89 Gailurreria monumentalak egiten zituzten eta, horien erdian eta goialdean, kaperaren sortzailearen eta haren familiaren ezkutua edo ezkutuak jartzen ziren. Horrekin batera apaingarri ugari ere jartzen zuten: bolutak, zutargiak, iruditzoak, apaingarri kimerikoak eta zurtoinak. Erdian, errematetzat, gurutze bat jartzen zen hesi gehienetan.

Hasi hauek aldi horretakoak dira:

Mendearen bukaera

Aldi horretan, eredu manierista berriak nagusitu eta eredu errenazentistak alde batera geratzen hasi ziren. Pixkanaka, balaustreak desagertuz joan ziren, baina oraindik ez erabat; izan ere, egitura horiek atal nagusietan erabiltzen jarraitu zuten, baita hesien gainean ere (angeluzuzen formadun pletinak zituztela, eta errematetzat pinokuluak. Horien erdian, bolak eta ezkutuak jartzen ziren; Aguraingoan, adibidez). Frisoen apaingarrien artean (margotutako errosetez eta moztutako bolutez osatuak, Heredian eta beste batzuetan bezala) latinez eta urrezko hitzez idatzitako inskripzioak ere aurki ditzakegu -esaterako, Munainen-; hesi horrek bi balaustre mota ditu: behekoak -hostoen erremateak urre koloreko motiboz eginak-, eta goikoak, sinpleagoak. Azken horiek Toskanar kapitelak dituzte eta, horien gainean, taulamendua dago (inskripzio bat du); frontoi formako errematea du, margotutako ezkutu eta guzti.

Batzuetan, hesi horiek harrizko basamentuen gainean jartzen zituzten, alboko alde finkoetan. Burdin barrak luzeak dira, erdiraino burdina kurbatuen sortez apainduak; ateen behealdean, berriz, lorez apaindutako xaflak daude eta, ateburuetan, kartelak ageri dira batzuetan, data eta guzti, sorta kurbatuez apainduta. Horien gainean, nobleen ezkutuak daude, frisoarekin batera; azken hori margotuta eta girlandez apainduta dago. Interesgarriak dira gailurreriako erremateak, Errenazimentu garaiko Kalbario bat barne hartzen baitute; esaterako, Arabako Margarita herriko kaperan.

Aldi hartakoak dira gaur egunera arte gorde diren hesi hauek:

Bordatua

XVI. mendean, maisu bordatzaile bikainak izan ziren Euskadin eta Nafarroan. Bordatuaren artearen oinarria ornamentazioa da: orratzez -hori da oinarrizko lan tresna- zulatzeko erraza den ehun malgu batean hari zuntzen bidez egindako ornamentazioa, hain zuzen. Hari zuntzak kolorebakarrak edo hainbat koloretakoak izan daitezke, bai zetazkoak, bai artilezkoak, lihozkoak, kotoizkoak, edo zilarrezko edo urrezko xafladunak, besteak beste. "Eskuz egindako" lana denez, museoetan, bildumetan eta, bereziki, elizetako altxorretan gordeta dauden bordatuek interes artistikoa eta arkeologikoa piztu dute, ongi merezita. Lan batzuetan, bordatutako ehuna desagertu egiten zen erabat, nahiz eta horrek batzuetan marrazkiaren edertasunean eta kontserbazioan eragina izan. Hala ere, kristau erako hainbat bordaturen kasuan, bordatuaren funtsa motiboa bera izaten zen, eta, beraz, hondoa bordatu gabe uzten zuten.

Elizetako bordatuen baitan, lan mota desberdinak bereiz ditzakegu: aldareetarako oihalak, kalizen estalkiak, palioak, frontalak, kasulak, euritarako estalkiak, mantuak, mendelak, mahukaburuak, parroki gurutzeentzako mahukak, atriletarako oihalak, manipuluak, estolak, mitrak, etab.90 Parroki gurutzeentzako mahukak sarritan aipatzen dira garai hartako agirietan, gurutze errenazentista ederrekin batera. Izan ere, mahuka horiek gurutzeak estaltzeko egiten ziren eta, dauden ale apartak ikusita, mahuken bordatuek ere lanak bezain bikainak izan behar zuten, nahitaez.

Mahuka horien ordainketei buruzko testigantza ugari aurkitu ditugu elizetako Fabrika liburuetan, baita liburuetan eta egiten ziren kontratuetan ere. Agiri horietan argi geratzen da mahuka horiek oihal zurien, koloredunen edo beltzen gainean bordatzen zirela. Garaiko agirietan beste artelan bikain bat ere ageri da: trajegintza, alegia. Trajeak hiru atalez zeuden osatuta: kasula eta euritako estalkia elizikizun buruarentzat, eta dalmatikak, berriz, haren ministroentzat. Errenazimentu garaiko bordatuei "erromatar erakoak" deitzen zitzaien. Bordatu horien oinarria gruteskoak eta medailoiak ziren.91 

Gaur egunera arte iraun duten liturgia apaingarrien bordatuak oso kalitate onekoak dira. Araban, XVI. mendeko pieza bordatu ugari daude gordeta.92 Arabako bordatuen garai gorena mende horretako azken herena izan zen, eta Erronanismoak eskulturaren arloan izandako indar berbera lortu zuen: garai hartako bordatuak estilo manieristari jarraituz egiten zituzten, eta Kristo, Ama Birjina, Santuak eta Apostoluak irudikatzen ziren, medailoiez inguratuta, landare simetrikoz apaindutako zerrendekin eta mendelekin. Bordatu gehienak Catálogo Monumental de la Diócesis de Vitoria (7 liburuki argitaratu dira) lanean daude bilduta eta, hesigintzan bezalaxe, katalogo horretan oinarrituko gara atal hau azaltzeko.

Irakurri ditugun garaiko kontratu batzuetan, orlak eta ertzak apaintzeko "erromatar erari" jarraitu behar zitzaiola zehaztuta dago; horren adibide argia Biasteriko Andre Maria parrokiako (Araba) trajearen dalmatikan urrez bordatutako mendelak dira. Bordatu horiek egiteko kolore berdea, urdina, gorri-horia eta malba erabili zuten, batzuetan distira eta guzti; bordatu mota horrek bere horretan jarraitu zuen XVII. mendearen lehenengo herenean zehar. Hesigintzan ikusi dugun bezalaxe, XVI. mendearen hasierako bordatuetan aztarna gotikoak eta hispano-flandestarrak ageri dira, bai eskemetan, bai dekorazioan; horren adibide argia da Aguraingo San Joan parrokiarako egin zuten trajea, drosel bereizgarriduna.

Esan dugunez, Araban eliz bordatu ugari gorde dira, batez ere garai oparo hartan bordatzaile bikain ugarik egin zutelako lan Gasteizko tailerretan. Horietako batzuen izenak aurkitu ditugu Elizbarrutiko eta protokoloetako artxiboen baitako agirietan: Juan del Valle93 eta Francisco del Valle, Tomas de Landa, Francisco de Villanueva,94 Gasteizko Juan Ortiz de Nurember,95 Rodrigo Hortiz de Landa,96 Pedro de Alegria,97 Pedro de Nanclares, Julian de Gauna eta Francisco de Sutil.98 XVII. mendeari dagokionez, berriz, Juan Diaz de Santa Cruz eta Miguel Diaz bordatzaileak aipa ditzakegu. Agurainen Miguel Martinez de Ocarizek99 eta Pedro Martinez de Aguirrek egin zuten lan, 1600. urte inguruan. Horiekin batera, Martin Pascual,100 Martin de Baños, Pedro del Bosque101 eta Cristobal de Aldazabal ere aipatzen dira agirietan; azken horiek Arabako elizetan lanean ziharduten Logroñoko bordatzaileak ziren. XVI. mendearen bukaeran, berriz, Miguel de Sarasa Iruñako bordatzailea aipatzen da, eta, hurrengo mendean, Juan Gonzalez de Ezquerecocha, azken hori ere Iruñakoa.

Gaur egunera arte iraun dute lanak kalitate handikoak dira: Araban, Santa Kurutze Kanpezun, garai hartan egindako bi traje daude gordeta, oso osorik, kasulak, dalmatikak eta euritarako estalkiak barne. Traje horiek Logroñoko Cristobal de Aldazabal bordatzaileak egin zituen, eta 1577. urtean ordaindu zioten egindako lana. 1573an, bordatzaile berberak, belus gorriko beste traje bat egin zuen Gasteizko Francisco eta Juan del Valle bordatzaileekin batera, Lagrango parrokiarako.

Araban gorde diren kalitatezko apaingarri batzuetan, bordatu errenazentisten sekuentzia azter daiteke: aldi hispano-flandestarra, aztarna gotikoekin; aldi errenazentista; eta aldi manierista. Lehenengo aldiari dagokionez, Gamarrako parrokiako kasula eta estalki droselduna aipa ditzakegu; Arroiaben, berriz, dalmatika basiliskodunak, ugaritasun adarrak eta garezurrak; eta Apellanizen, kasula medailoiduna, oparotasun adarrak eta zutargia. Aldi errenazentistakoak eta motibo platereskodunak dira Betoño, Bastida eta Aberasturikoak. Horrez gain, Arkaian, zutoihal batean XVI. mendeko bordatuez baliatu ziren, eta mende bukaerako palio gorri bat ere badago herri horretan. Gardelegin, berriz, mende bukaerako belus gorriko trajea gorde da; eta Biasterin, Lantziegon, Bilarren eta Labrazan, berriz, XVI. mendeko Errioxako trajeak. Bilarrekoa 1564. eta 1570. urte artean Martin Garciak egina da, eta bordatuak, berriz, Marton Nolains-ek egin zituen. Labrazako traje Pedro del Bosquek bordatu zuen, 1592. urtean.102 

Gipuzkoan ere bordatzaile batzuek lan egin zuten XVI. mendean, nahiz eta Arabakoak baino gutxiago izan, eta "broslador" edo "brodador" ere deitzen zieten.103 Pierres Picart bordatzailearen berri izan dugu: Lazarragako kaperako belusezko jantzi bat apaintzeagatik ordaindu zioten. Altzagako parrokiak, berriz, Aguraingo (Araba) Martinez de Ocariz bordatzaileari ordaindu zion, karmin koloreko belusezko kasula bat egiteagatik. 1520. eta 1521. urteetan, Bergarako San Pedro elizako lantegiak bordatzaile bati ordaindu zion, sei kasula, estalki bat eta aldarerako hiru frontal apaintzeagatik eta eskubandan zeta jartzeagatik. Errezilen, berriz, oihal modernoz egindako kasula bat gorde da, eta kasula horrek, XVI. mendeko mendel aparta dauka bordatuta. Horrekin batera, garai berbereko euritako bizkar estalki interesgarria ere gorde da herri horretan. Berastegin aparteko kalitatea duen estalki bat dago, belus gorriz egina, baita belus gorriz egindako kaliz estalki bat ere, bildots bat bordatuta duela.104 

Nafarroan, XVI. mendeko bildumen bordatuak kolore fineko oihalen gainean eginak dira; batzuetan, kolorea ia ezin da zehaztu ere egin, eta oro har, ñabardura leunak ageri dira koloreetan. Maisu bordatzaile batzuek margolariengana jotzen zuten marrazki bila. Aurretik aipatu dugunez, arte desberdinetako maisuen arteko elkarlana -urregintza eta hesigintza- bordatuetan ere gertatu zen. Adibide gisa, Etxarriko elizako Fabrikako kontuetan, Andres de las Heras Asiaingo maisu margolariak elizan bordatu beharreko apaingarrietarako egindako marrazkiak aipatzen dira; bestalde, Juan de Landa margolariak kartoiak egin zituen Azkoiengo San Joan elizako trajerako -Miguel de Sarasa bordatzaileak egina-.105 

Bordatuen arteak ospe handia izan zuen Nafarroan. Mendaren bukaeran egin zuten lan Nafarroan maisu bordatzaileek: esaterako, Miguel de Sarasa, Jeronimo de Lecumberri, Antonio de Estanga, Pedro de Unzueta, Juan de Urroz, Juan Santos, Juan Martinez de Alava eta Miguel Azcaratek. Horiek guztiek XVI. mendearen azken herenean eta XVII. mendearen hasieran egin zuten lan. Beste arteetan gertatzen den bezalaxe, kasu honetan azpimarratu beharra dago Nafarroarekiko mugakide diren probintzietan ere gorde direla apaingarri liturgikoak -Logroñon eta Zaragozan, esaterako-, eta horiek kalitate handikoak direla.106 Gaur egunera arte iraun duten XVI. mendeko apaingarri liturgikoen artean, hauek azpimarratuko ditugu: Peraltako euritako estalkia eta kasula, Miguel de Sarasak egina; Goñerriko kasula; Vianako dalmatika eta kasula; Deikazteluko dalmatika; Lizarrako San Pedro de la Rua elizako dalmatika; Lizarrako Puy Basilikako kasula; Lizarrako Santa Klara komentuko euritako estalkia eta dalmatika; Tuterako katedraleko kasula eta euritako estalkia; eta Cascanteko beste kasula bat.107 

Bestelako lan batzuk

Atal honetan, interesgarria iruditu zaigu Euskadiko Dekorazio Arteen baitako beste lan garrantzitsu batzuk aipatzea, nahiz eta garai hartako eredu gutxi izan. Brontzez egindako lanetan, badira hilobi lauda batzuk -Europako Iparraldetik ekarriak baina Euskadin errotuak-108 eta zenbait kanpaitxo; azken horiek Flandestik ekarriak ziren, baina gure herrialdean egiten hasi ziren.109 Margotutako esmalteari dagokionez, bada pieza bikain bat: Orreagako Kolegiatako Nekaldiaren erretaula txikia.110 

Garai hartako hilobi lauda batzuk aipatuko ditugu, gaur egunera arte iraun dutenak. Batetik, Ortiz de Luyando sendiaren brontzezko hilobi lauda; Gasteizko "Katedral Zaharrean" dago eta estilo gotiko-flandestarrari jarraituz egin zuten, Errenazimentuko motibo txiki batzuekin.111 Bigarrenik, Martin Ochoa de Vildosolaren hilobi lauda; Bizkaian dago, mendearen hasieran egina da, mahats hostoz eta mordoz apainduta dago; hori da lau laudetan zaharrena.112 Hirugarrenik, Pero Lopez de Vitoriaren hilobi laudak -Bilbaoko Arkeologia Museoa-; Ortiz de Luyando sendiaren laudak bezalaxe, motibo gotikoak eta errenazentistak ditu.113 Laugarrenik, San Vicente de Sodupesen hilobi lauda Gueñesen dago.114 Azkenik, Nafarroan, Gazolatz herrian, XVI. mendearen hirugarren laurdenean egindako beste hilobi lauda bat dago, Andre Maria Garbiaren parrokian.115 

Brontzezko lanekin jarraituz, esan behar dugu Araban eta Nafarroan badela material horrekin egindako kanpaitxo multzo bat. Pieza garrantzitsuak dira, kanpotik ekarriak, letoizko limosna plater batzuekin batera; izan ere, XVI. mendean Flandesekin izandako salerosketa harremanen bidez heldu ziren pieza horiek hona, garai hartan burdina eta artile ugari esportatzen baitzen. Itsasgizonek, etxera itzuli aurretik, herrialde horietako gauza ugari sartzen zituzten itsasontzietan. Kanpaitxo ugari gorde dira gaur egunera arte, eta egilearen izena latinez dute inprimatuta: adibidez, JOHANNES ME FICIT inskripzioa Jan van den Eyden-i dagokio. Horrekin batera, pieza horietan nongoak diren ere irakur dezakegu ("Malina" Belgikakoak),116 baita zer urtetan egin ziren ere. Arabako Arte Ederren Museoan, Gasteizen, kanpaitxo horietako bi ale daude ikusgai.117 

Kanpaitxoen hegala erabat apainduta dago, baita kirten balaustratua ere. Apaingarrien estiloa errenazentista da: aingeru hegaldunen buruak, haurrak, irudiak, iturriak, oreinak, tximinoak, palmetak, girlandak, musikariak, motibo bukolikoak eta artzain motiboak; Urduñako (Bizkaia) kanpaitxo batean, gainera, Kalbarioa dago irudikatuta, tamaina txikian. Kanpaitxo horren beste aldean, berriz, Ama Birjina eta Haurra ageri dira. Beste kanpaitxo batzuk -Estarroakoa (Araba), esaterako- friso modura daude apainduta akanto hosto handiekin, erdian animalia txiki bat dutela. Trebiñuko Pedruzo herriko kanpaitxoan, berriz, medailoiz inguratutako bustoak ikus ditzakegu, apaingarrien artean. Kanpaitxo gehienetan inskripzio bat edo bi ageri dira -aipatu ditugu jada-, bai beheko ertzean, bai irudikatutako motiboen artean.

Arabako adibideen artean, Arabako Arte Ederren Museoan daudenez gain, herri hauetako kanpaitxoak ere aipatu nahi ditugu: Estarroakoa, Zaratekoa eta Etxaberri-Binasperikoa. Bizkaian, berriz, Belandiakoa, Urduñako bi eta Dimako beste bi dira aipagarriak.118 Eta Nafarroan, Etxauriko Santa Eulalia parrokiakoa. Azken kanpaitxo hori Flandestik ekarri zuten, eta hiru inskripzioa ditu: goian, VAN AL LOF COD; erdian, 1554. urtea; eta behean, SIT NOMEN DOMINI BENEDICTUT. Lizarrako San Migel parrokiako kanpaitxoan 1551ko inskripzioa eta data irakur ditzakegu. Soltxagakoan (Isaba), berriz, inskripzio bat ageri da ertzean: JOHANNES A FINE A ME FECIT; eta Iruxokoan, 1594ko inskripzioa eta data ageri dira.119 

Beste dekorazio arteen artean, garrantzitsua da azpimarratzea Orreagako Andre Maria Kolegiatan dagoen Errenazimentu garaiko erretaula txikia, esmaltez egina. Erretaula horrek hiru atal ditu eta hamabi plakek osatzen dute -horietako bat galdu egin da-. Plaka horietan Nekaldiaren eszenak ikus daitezke: Azken Afaria, Atxiloketa, Jesus Pilatoren aurrean, Zigorketa, Ecce Homo, Gurutzea bizkarrean, Errukia, Ehorzketa Santua eta Piztuera. Erretaularen goialdean, hiruki formako atiko bat dago, eta, bertan, Betiko Aita ikusten da.120 Erretaula esmalteztatuak ohikoak dira Aragoin, Zaragozako eta Darocako tailerretan. Arkeologia Museo Nazionalean gordeta dagoen beste erretaula baten antzekoa da.121 

Azkena

Idazki honen helburua eskuz egindako arteei buruzko ikerketa lana bultzatzea eta artelan horiei merezi duten ohorezko lekua ematea da. Horrekin batera, labur bada ere, askotariko errealitate artistiko horri buruzko ikuspegiak bateratu nahi izan ditugu, testua irakurlearentzat metodologikoki aberasgarria izan dadin.

Kasu honetan, hutsuneak ugariak dira eta ezinezkoa da idatzi bakar batekin horiek guztiak betetzea. Hala ere, hemen azaldutakoa aurrerapausoa delakoan gaude. Azterketa honen ikuspegiaren bidez, ezaguerak areagotuko nahi izan ditugu eta, horrez gain, oraindik behar adina aztertu ez diren esparruetan sakontzeko beharra ere agerian utzi nahi izan dugu. Azterketa honekin, beraz, Euskadiko ikasleak, ikertzaileak eta ikasleak bultzatu nahi ditugu, ikerketa berrien bidez ezaguerak zabal ditzaten. Horretarako, berariazko bibliografia eskaintzen dugu, abiapuntu gisa erabilia izan dadin.

Oharrak

  • 1. GALLEGO, Julian: El pintor de artesano a artista , Granada, 1976, 81.-99. or. HERRÁEZ ORTEGA, M. Victoria, Arte del Renacimiento en León. Orfebrería , Leon, 1997, 31. or.
  • 2. ARFE Y VILLAFAÑE, Juan de: De Varia Conmensvración para la escvlptura y architectura (Sevilla, Andrea Pescioni eta Iuan de Leon, 1585), faksimile kopia, Albastros Edizioak, 1979, 00369. alea. SANCHEZ CANTON, Francisco J.: Los Arfes. Escultores de plata y oro (1501-1603) , Madril, 1920.
  • 3. CRUZ VALDOVINOS, J. M. eta MONTAÑES, Luis: "El platero Juan de Arfe y Villafañe ", Iberjoya , ale berezia (1983ko abendua), 3.-22. or. BARRON GARCIA, Aurelio: "Juan de Arfe en Burgos", Burgense , 35/1 zk. (1994), 249.-278. or. MALDONADO NIETO, M. Teresa: La platería burgalesa:Plata y plateros en la catedral de Burgos , Madril, 1994. HERRAEZ ORTEGA, M. Victoria: Arte del Renacimiento en León. Orfebrería , Leon, 1997, 31. or.
  • 4. APRAIZ, Angel de: "Las artes plásticas en el País Vasco", Estudios Universitarios en colaboración con la Universidad de Valladolid. Resúmenes de las conferencias y lecciones , Donostia, 1949, 7.-18. or. Konferentzia horietan, egileak dio artea gizaki ororen lan integratzailea dela, eta, arte plastikoen izenburupean, arkitekturaren, eskulturaren eta pinturaren adierazpen nagusiak, lanak eta maisuak aztertzen ditu, antzinatik arte garaikideraino. Hala ere, ez ditu gainerako adierazpen artistikoak aipatzen.
  • 5. FATAS, Guillermo eta BORRAS, Gonzalo Manuel: Diccionario de términos de Arte y Arqueología , Madril, 1988. (4. edizioa).
  • 6. Apraiz irakasleak dagoeneko adierazi zuen berrogeiko hamarkadan euskal artea Espainiako beste lurraldeetako arteekin lotuta aztertu behar dela; irakasle horren arabera, artea integratze lana da eta arte plastikoek lotura estua dute beste artisten lanekin. Euskal artistek ere Euskaditik kanpo egin izan dute lan eta joan diren lekuetara bertako artea eraman izan dute; horrekin batera, ezin dira ahaztu urteetan zehar adierazpen artistikoetan islatu diren gertakizun historikoak. Cfr. APRAIZ Y BUESA, Angel de: "Las artes plásticas. . . ", op. cit., 7.-18. or.
  • 7. Adibidez: FORJA VEYRIN, Philippe: L ´art basque ancien: architecture, dècoration ferronnerie. Les Basques de Labourd, de Soule et de Basse Navarre leur histoire , 1942, 1947, 1955, 1975. GODBARGUE, E: Arts basques anciens et modernes:origines, évolution , Bordeaux, 1931. Bi lan horietan ez da guri interesatzen zaigun artelanik aipatzen.
  • 8.  Catálogo Monumental de la Diócesis de Vitoria laneko liburukietan aipatutako hesiez gain, hauek ere aipatzen dira: Errege-erreginen kaperakoa -gaur egun bataiarria ixten du-, Gasteizko San Pedro elizan; Vicuñatarren kaperakoa eta Santa Cruz, Agurainen; Heredia-Sabando sendiaren kaperak ixten dituzten hesiak, Heredian; Eltziegoko bataiarriko hesia; Paganosko bataiarriko hesia eta Sanchez-Samaniego sendiaren kapera inguratzen duen hesia, Biasteriko San Joan elizan. Andres Ordax irakasleak Gipuzkoako zenbait hesi aipatzen ditu Pedro de Marigortaz hitz egiten duenean; irakaslearen arabera, Marigortak hainbat lekutan egin zuen lan, "Gasteizko Andre Maria elizan" ere bai.
  • 9. PORTILLA VITORIA, M. J.: Catálogo Monumental de la Diócesis de Vitoria , III. lib. Gasteizko Elizbarrutian, kanpaitxo horiek herri hauetan daude: Etxabarri-Binasperin, Pedruzon, Belandian, Estarroan, Zaraten eta Urduñan: MARTIN VAQUERO, R., La platería en la Diócesis . . . , op. cit. , or. Bizkaian, Urduñakoez gain -Gasteizko Elizbarrutikoekin batera aipatu dira-, beste kanpaitxo bat dugu Diman: SESMERO, PEREZ, F., El Arte del Renacimiento . . . , op. cit, 143. or. Nafarroan ere Flandesko kanpaitxoak daude gordeta, Lizarran, Soltxagan eta Etxaurin: GARCIA GAINZA, M. C. Catálogo Monumental de Navarra , II. lib. **, III. lib. eta V. lib.*
  • 10. ALCOLEA GIL: Santiago, Artes decorativas en la España Cristiana. (S. XI-XIX) , "Ars Hispaniae", XX. liburukia, Madril, 1975, 9. or., Ibidem: "Las obras de orfebrería española como conjunción de iniciativas creadoras: arquitectos, escultores y pintores, diseñadores o colaboradores en su realización (S. XVI-XIX)", IV Congreso de Historia del Arte , Zaragoza, 1984, 11.-25. or.
  • 11. ALCOLEA GIL, Santiago: Artes decorativas . . . , op. cit, XX. lib., 45. or. Hala ere, ez du Iruñako Katedraleko Errenazimentu garaiko beste hesi bat aipatzen; guk hesigintzari buruzko atalean aipatuko dugu.
  • 12. CAMON AZNAR, Jose, La Arquitectura y la Orfebrería Española en el siglo XVI , "Summa Artis", XVII. liburukia, Madril, 1964. Ibidem: La escultura y la rejería españolas del Siglo XVI , XVIII. lib., 403. or.
  • 13. CAMÓN AZNAR: La escultura y la rejería. . . , op. cit, XVIII. lib., 507. or. BIURRUN SOTIL, T: La Escultura religiosa y Bellas Artes en Navarra, durante la época del Renacimiento , Iruña, 1935, 441.-442. or. Eliza horretako hesia nabarmentzen du eta Iruñako Katedraleko koruko hesiaren ezaugarri bertsuak dituela eta hesigile berberaren lanak izan daitezkeela dio; Guillermo Erbenata hesigilearenak, hain zuzen.
  • 14. BONET CORREA, Antonio (Koordinatzailea): Historia de las Artes Aplicadas e Industriales en España , Madril, 1982.
  • 15. CRUZ VALDOVINOS, Jose Manuel, "Platería". Historia de las Artes . . . , 2. atala, 85. or. Gasteizko Katedral Zaharreko gurutzea lapurtu egin zuten eta ez dakigu non dagoen. Egilearen arabera, bi gurutzeek "ez dute markarik". Ez dakigu lehenengoak markarik ote zuen, ez baikenuen aztertzeko aukerarik izan. Aliko gurutzeak garai hartako Gasteiz hiriko marka dauka inprimatua; horrekin batera, egilearen marka ere -Geronimo Ullivarri, XIX. mendea- inprimatuta dago gurutze horretan eta, antza denez, zaharberritze lan batean inprimatu zuen.
  • 16. OLAGUER-FELIU Y ALONSO, Fernando de: in Historia de las Artes Aplicadas . . . , op. cit. , 1. atala, 38. or.
  • 17. GONZALEZ, MENA, M. Angeles: in Historia de las Artes Aplicadas . . ., op. cit., 12. atala, 398. or. Egile honen arabera, nota horretako apaingarri gutxik iraun dute gaur egunera arte. Izan ere, kapitulu xedapenen bidez, "apaingarri zahar eta erabilezin guztiak erretzeko" agintzen zuten kabildoek. Hala ere, behar adina apaingarri gorde dira, eta horietako batzuk garrantzitsuak dira, gainera.
  • 18. Lurralde horri eta, bereziki, zilargintzari buruzko informazioa aurkitzeko, ikus HEREDIA MORENO, M. Carmen eta ORBE SIVATTE: Orfebrería de Navarra. II Renacimiento , Iruña, 1988. ORBE SIVATTE, Asuncion de eta ORBE SIVATTE, Mercedes de: "Aproximaciones al funcionamiento de los plateros de la ciudad de Pamplona", Príncipe de Viana, 192. zk. (1991), 111.-152. or. Gure liburu hau berriagoa da eta erabilgarria izan daiteke: Platería en la Diócesis de Vitoria (1350-1650) , Gasteiz, 1997.
  • 19. Gai hori ALCOLEA GIL, Santiago irakasleak mahaigaineratu zuen lan honetan: "Las obras de orfebrería española como conjunción de iniciativas creadoras: arquitectos, escultores y pintores, diseñadores o colaboradores en su realización (siglos XVI-XIX)". Tipologías, talleres y punzones de la orfebrería española . Actas del IV Congreso Nacional de Historia del Arte Zaragoza, 1982ko abenduaren 4tik 8ra, Zaragoza, 1984, 11.-25. or. Bi artistak, diseinatzailek edo egilek egindako lan batzuk aipatzen ditu. Hesigintzari buruzko informazioa lan honetan aurki daiteke: CAMON AZNAR, Jose: "Las rejas en las iglesias españolas ". La Escultura y la rejería españolas del siglo XVI . SUMMAS ARTIS. XVIII. lib., Madril, 1967, 297. or. eta hurrengoak. Egile horrek agerian uzten du Espainian, XVI. mendearen lehenengo erdian, eskultura asko landu zela eta horrek arte guztiak modelatu zituela. Gainera, egoera horri buruzko agiriak ere aurkezten ditu. Gainera, zenbait eskultore ere aipatzen ditu: Diego de Siloe, Felipe Bigarny, Jeronimo Quijano eta Vandelvira. Artista horiek Errenazimentu garaiko hesirik preziatuenak egin zituzten. Bordatuei dagokienez: ALCOLEA GIL, Santiago: "Bordados. S. XVI ". Artes Decorativas en la España Cristiana , Bartzelona, 1958, 396. or. Garai hartan marrazkiak eman zituzten margolari batzuen izenak aipatzen ditu; esaterako, Miguel Barroso, Diego Lopez de Ecuriaz, Peregrino Tibaldi, J. F. de Navarrete eta B. Carducho.
  • 20. Gaur egunera arte iraun ez duten erlijio lanez gain, eremu zibilean ere lan bikain ugari egin ziren, bai zilargintzan, bai brontze lanetan, bai burdin lanetan. Halere, batzuetan, jabeen egoera ekonomikoak txarrera egiten zuenean, lan horiek ordainketak egiteko erabiltzen zituzten, eta beste batzuetan, berriz, zilarrezko, brontzezko edo burdinazko lanak urtu eta garaian garaiko ereduen araberako pieza berriak egiten ziren. Hala ere, oraindik baditugu garai hartako zilargintza lan zibil garrantzitsu batzuk, nahiz eta erlijio lanak baino gutxiago izan. Horietako batzuk partikularren eskuetan daude eta, horregatik, ez dira hain ezagunak. Brontzezko lanei dagokienez, Historian zehar izandako liskar zibilen ondorioz, horietako asko urtu egin zituzten, kanoiak eta armak egiteko.
  • 21. Gai horri buruz, Errenazimentu garaiarekin lotutako lan hauek irakur daitezke: Nafarroan, BIURRUN SOTIL, Teofilo: "Orfebrería " La Escultura religiosa y Bellas Artes . . . , op. cit., 443.-456. or. GARCIA GAINZA, M. C. eta HEREDIA MORENO, M. C., Orfebrería de la Catedral y del Museo Diocesano de Pamplona , Iruña, 1978. CRUZ VALDOVINOS, Jose Manuel, "Ensayo de catalogación razonada de la plata de los Arcos", Príncipe de Viana , 146.-147. or. (1977), 281.-318. or. "Plata y plateros en Santa María de Viana", Príncipe de Viana , 156.-157. or. (1979), 469.-495. or. HEREDIA MORENO, M. Carmen eta ORBE SIVATTE, Mercedes: Orfebrería de Navarra, II Renacimiento , Iruña, 1988. HEREDIA MORENO, M. Carmen: "Platería del Renacimiento", Arte en Navarra , Diario de Navarra, Iruña, 1994, 370.-384. or. ORBE SIVATTE, Asuncion; ORBE SIVATTE, Mercedes de: "Aproximaciones al funcionamiento de los plateros de la ciudad de Pamplona", Príncipe de Viana , 192. zk., (1991), 111.-152. or. Araban, MARTIN VAQUERO, R.: "La platería renacentistas ". La platería en la Diócesis de Vitoria , 1350-1650, Vitoria-Gasteiz, 1977. Ibidem. "Aportaciones al Estudio de la Platería en la Diócesis de Vitoria", Euskal Herriko Adiskideen Elkarteko Aldizkaria , LIII. lib., 1997-2, 369.-395. or. "Contribución al estudio de la platería Medieval alavesa"-Pervivencias góticas en pleno siglo XVI-. Revisión del Arte Medieval en Euskal Herria , Cuadernos de Sección. Artes Plásticas y Monumentales, 15. zk. (1996), 515.-525. or. "Juan de Pitano y Bolívar, platero vitoriano del siglo XVI", Archivo Español de Arte , 277. zk. (1997), 57.-71. or. Bizkaian, SESMERO PEREZ, Francisco: "La orfebrería "El Renacimiento. . . , op. cit., 143.-145. or. BARRIO LOZA, Jose Angel eta VALVERDE PEÑA, Jose Ramon: Platería antigua en Vizcaya , Bilbao, 1986, 32.-33. or. Gipuzkoan, ARRAZOLA ECHEVARRIA, M. Asuncion: El Renacimiento en Guipúzcoa, II. lib. Escultura, Pintura y Artes Menores , Donostia, 1968, 559.-561. or.
  • 22. ARGOMANIZ: Lantegi liburua (1500-1567), 5. zk.; A. H. D. V. OTAZU: Fabrika liburua (1500-1546), 3. zk.; A. H. D. V. ANDA: Fabrika liburua (1505-1645), 3. zk., besteak beste. Cfr. :MARTIN VAQUERO, R.: "Fuentes documentales consultadas", La platería en la Diócesis . . . , op. cit., 697.-706. or.
  • 23. BARRIO LOZA, Jose Angel eta VALVERDE PEÑA, Jose Ramon: Platería antigua en Vizcaya , Bilbao, 1986, 32. or.
  • 24. ARRAZOLA ECHEVARRIA, M. Asuncion: El Renacimiento en Guipúzcoa, II. lib. Escultura, Pintura y Artes Menores , Donostia, 1968, 559. or.
  • 25. A. H. D. SS. ZUMARRAGA. IG. SANTA MARIA DE LA ANTIGUA. Fabrika liburua. (1524-1582), 1. zk., f. 7. JAKA LEGORBURU, Angel Cruz, La Antigua. Santa María de Zumárraga Catedral de las Ermitas , Donostia, 1996, 127. or. MARTIN VAQUERO, R., "Catálogo biográfico de plateros", La platería en la Diócesis . . . , op. cit., 338. eta 357. or. (1526ko Fabrika kontuetan, Juan de Lejarazuri eta Cristobal de Rejarte zilarginei egindako ordainketa ageri da; Gasteizko entseatzaileak ziren biak, eta eliza horretarako egindako gurutzearen zilarra aztertzeagatik ordaindu zitzaien).
  • 26. ORBE SIVATTE, Asuncion de eta ORBE SIVATTE, Mercedes de: "Aproximaciones al funcionamiento de los plateros de la ciudad de Pamplona", Principe de Viana, 192. zk. (1991), 111.-152. or. Ezagutzen diren ordenantzen artean, horiek dira zaharrenak eta ikerketa honetan agertu ziren lehenbiziko aldiz. 1612. eta 1652. urteetako beste bi ordenantza ere gaineratu ziren. Zilarginen azterketetan agertzen diren marrazki zaharren liburua oso interesgarria da, eta gaur egunera arte iraun du. Liburu horri buruzko azterketa eta oharrak egile honek egin zituen: GARCIA GAINZA, M. Concepcion: Dibujos antiguos de los plateros de Pamplona , Iruña, 1991.
  • 27. BARRIO LOZA, Jose Angel eta VALVERDE PEÑA, Jose Ramon: Platería antigua en Vizcaya , Bilbao, 1986, 22. or.
  • 28. Ibidem., 22. or. PORTILLA VITORIA, Micaela Josefa, Catálogo Monumental Diócesis de Vitoria. La ciudad de Vitoria, III. lib., Gasteiz , 1971, 245. eta 303.-318. or.
  • 29. XVI. mendean, Pedro de Gereñu zilarginak Antonio de Junguitu zilarginaren tailerrean "langile" -hau da, "ofizial"- egin zuela lan egiaztatu dugu. "Ofizial" izena Gereñuren aurka egindako auzi batean ageri da; izan ere, mutil batek zilarrezko katilu bat lapurtu eta Gereñu salatu zuten haren ordez: A. T. H. A. D. H. 257. saila, 30. zk.
  • 30. BEGOÑA, Ana de: "Arquitectura civil en Vitoria. Evolución y características generales", Vitoria 800 años , Gasteiz, 1981, 4. or. Egilearen arabera, etxe horiek oinplano angelezuzena zuten; atzealdea handia eta aurrealdea, berriz, estua. Etxe mota hori oso ohikoa izan zen Gasteizen XIV. mendeaz geroztik. Gaur egun ere, etxe-denda eredu hori ikus dezakegu, gremioak aipatzen diren kale zaharretan, batez ere.
  • 31. MARTIN VAQUERO, R.: "Un taller vitoriano de plateros del siglo pasado que aún pervive: Instrumentos y herramientas que se conservan". Eusko Ikaskuntza. Cuadernos de Sección. Artes Plásticas y Monumentales, 8. zk. (1991), 227. or. Gasteizko Arroyabe zilarginen etxe-tailerra, XIX-XX. mendeetakoa, berregin dugu, garai hartako zilarginen ondasun inbentarioen arabera.
  • 32. Martin de Betoño zilarginak egindako derrigorrezko idazkia adibide egokia da; idazki hori Jorge de Aramburu hiriko eskribauaren aurrean egin zuen, 1587. urtean, eraztunak egiteko kristal eta material batzuengatik: A. H. P. A. Jorge de Aramburu esk. Prot. 6873, s/f.
  • 33. Garai hartako zilarginen ondasun inbentario batzuetan irakur dezakegunez, zilargina hil eta bukatutako edo erdi bukatutako piezak uzten bazituen, haren semeak hartzen zuen horiekiko ardura, betiere semeak aitaren lanbide bera hartzen bazuen. Bestela, zilarginaren alargunak beste zilargin bati ematen zion bukatu gabeko lana, eta bakoitzari zegokion kopurua kobratzen zion. SAN VICENTE, Angel: La platería de Zaragoza en el Bajo Renacimiento. 1545-1599 . 3. lib., Zaragoza, 1976.
  • 34. Zilarginek nahi zituzten etxeak Elizarenak edo komentuenak izan ohi ziren. Gasteizen baditugu horri buruzko adibide batzuk: Cfr. La platería en la Diócesis . . . , op. cit. Beste batzuetan, berriz, etxea jabe partikular batena zen: horrelako kasu batean, bi zilarginen arteko auziaren berri izan dugu, bata bertan bizi baitzen eta besteak, berriz, etxe hori bera alokatu nahi baitzuen: A. R. CH. V. Secc. Pleitos Civiles: A. R. CH. V. Pleitos Civiles saila. Fernando Alonso Esk. (F)C 6/1.
  • 35. Gasteizko Felipe de Arroyuelo zilarginaren ondasunen inbentarioan ikus dezakegunez, eredu horrek iraun egin zuen urteetan zehar: Arroyuelo 1713.urtean hil zen. Gauza bera ondoriozta dezakegu XIX. mendean, Arroyabe zilarginen etxe-tailerraren kasuan -dagoeneko aipatu dugu kasu hori-. SAN VICENTE, Angel: La platería de Zaragoza . . ., op. cit, I. lib. 131.-135. or. Egile horrek XVI. mendeko zilargin baten etxe-tailerraren azterketa bikaina egin zuen: oro har, etxe horien ezaugarriak bat datoz guk azaldu ditugunekin. Beraz, dirudienez, eredua oso antzekoa izan zen.
  • 36. Gasteizen, Pedro Bolangero zilarginaren ondasunen inbentarioan, honako hau zehazten da: "Item, un libro para el ofizicio, su autor Juan de Arfe, tasado en ocho reales ". Idazki hori XVIII. mendekoa da, baina ezagutzen ditugun XVI. mendeko inbentarioetan ez da horrelakorik aipatzen.
  • 37. MARTIN VAQUERO, Rosa: "El marcaje de la ciudad de Vitoria. . . ", La platería en la Diócesis . . . , op. cit., or.
  • 38. BARRIO LOZA, Jose Angel eta VALVERDE PEÑA, Jose Ramon: Platería antigua. . . , op. cit., 18. or.
  • 39. MARTIN VAQUERO, R: La platería en la Diócesis . . . , op. cit. 156. or. Ados gaude azalpen horrekin, hiribilduaren armekin bat datorrelako. Gainera, XVI. mendean, Errege Agindu batek armak erabiltzeko baimena ematen zien hainbat hiribilduari salgaiekiko kontrola bermatzeko eta, kasu honetan bezala, zilarraren legea bermatzeko.
  • 40. Gai hauek sakonki aztertu dituzte egile hauek: HEREDIA MORENO, M. Carmen eta ORBE SIVATTE, Mercedes: Orfebrería de Navarra. II Renacimiento , Iruña, 1988, or. HEREDIA MORENO, M. Carmen: "Platería del Renacimiento", Arte en Navarra , Iruña, 1994, 370.-384. or. ORBE SIVATTE, Asuncion: ORBE SIVATTE, Mercedes de: "Aproximaciones al funcionamiento de los plateros de la ciudad de Pamplona", Príncipe de Viana , 192 zk. (1991), 111.-152. or.
  • 41. Zilargintza zentroen marken inpresioak lan hauetan biltzen dira: FERNANDEZ, Alejandro: MUNOA, Rafael eta RABASCO, Jorge: "Marcas de la Platería en Bilbao, San Sebastián y Vitoria o sus áreas", The Journal of Basque estudies/VIII . 1981. urtea, 74.-79. or. Enciclopedia de la Plata Española y Virreinal Americana, Madril, 1985. 2. Ediz., 112., 138., 190., 204., 205. eta 238. or. Marcas de la plata española y virreinal, Madril, 1992, 270.-273., 302.-319. or. Gai bakoitzeko berariazko azterketak ere aipatuko ditugu.
  • 42. MARTIN VAQUERO, Rosa: "El marcaje de la ciudad de Vitoria", La platería en la Diócesis . . . , op. cit, 69.-76. or.
  • 43. Marka eredu hori Bujandako (Araba) XVII. mendeko kaliz batean dago inprimatuta; pieza hori San Faustori egindako donazio baten bidez iritsi zen. Lan hauetan ikus daiteke: MARTIN VAQUERO Rosa: "La religiosidad popular y el arte de la platería: obras artísticas para el culto de San Fausto Labrador de Bujanda (Álava)", Religiosidad Popular en España . Actas del Simposium (II), San Lorenzo del Escorial, 1997, 901.-931. or. La platería en la Diócesis . . . , op. cit., 408. or.
  • 44. FERNANDEZ, Alejandro; MUNOA, Rafael; eta RABASCO, Jorge: Enciclopedia de la Plata . . . , op. cit, 206. or. Marcas de la plata. . . , 310.-311. or.
  • 45. Iruñan egindako markei eta Nafarroako zilargintza zentroei buruzko informazioa lan hauetan aurki daiteke: HEREDIA MORENO, M. Carmen; ORBE SIVATTE, Mercedes: Orfebrería de . . . , op. cit. II. lib., 9.-10. or. HEREDIA MORENO, M. C: "Platería del Renacimiento", El Arte en Navarra , Iruña, 1994, II. lib., 371. or. "Notas para un estudio de punzones y orfebres de la Merindad de Estella", Tipologías, talleres y punzones de la orfebrería española. Actas IV Congreso Nacional de Historia del Arte , Zaragoza, 1984, 181.-198. or. ORBE SIVATTE, Asuncion de eta ORBE SIVATTE, Mercedes de: "Aproximaciones al funcionamiento de los plateros de la ciudad de Pamplona", Príncipe de Viana , 192. zk. (1991), 111.-152. zk. FERNANDEZ GRACIA, Ricardo eta ECHEVERRIA GOÑI, Pedro: "Platería sangüesina del S. XVI", Tipologías, talleres y punzones de la orfebrería española. Actas del IV Congreso Español de Historia del Arte , Zaragoza, 1984, 135.-145. or.
  • 46. FERNANDEZ GRACIA, Ricardo eta ECHEVERRIA GOÑI, Pedro: "Platería sangüesina del S. XVI", Tipologías, talleres y punzones de la orfebrería española. Actas del IV Congreso Español de Historia del Arte , Zaragoza, 1984, 135.-145. or. HEREDIA MORENO, M. Carmen: "Platería del Renacimiento", El Arte en Navarra , Iruña, 1994, 371. or.
  • 47. Aurreko oharrean aipatutako bibliografiaz gain, ikus: CRUZ VALDOVINOS, Jose Manuel: "Ensayo de catalogación razonada de la plata de los Arcos", Príncipe de Viana , 146.-147. zk. (1977), 281.-318. or. GARCÍA GAINZA, M. C. eta HEREDIA MORENO, M. C.: Orfebrería de la Catedral y del Museo Diocesano de Pamplona , Iruña, 1978.
  • 48. MARTIN VAQUERO, Rosa, "Notas sobre el gremio de plateros. . . ", La platería en la Diócesis . . . , op. cit, 31.-35. or.
  • 49. BARRIO LOZA, Jose Angel eta VALVERDE PEÑA, Jose Ramon: Platería antigua . . . , op. cit, 13. or.
  • 50. Alderdi horri dagokionez, ikus egile hauen lan bikaina: ORBE SIVATTE, Asuncion de eta ORBE SIVATTE, Mercedes de: "Aproximaciones al funcionamiento de los plateros. . . ", op. cit, 111.-152. or. Burgosi buruz, berriz: BARRON GARCIA, Aurelio: "El marcaje y los punzones de la platería burgalesa, 1360-1636", Artigrama , 8.-9. zk. (1991-92), 289.-326. or. Errioxari buruz: ARRUE UGARTE, M. Begoña: Platería riojana (1500-1665) . 2 lib., Logroño, 1993.
  • 51. Ez dugu Gasteizko zilarginen familietako kideen ikasketa kontraturik aurkitu; hala ere, badakigu 1569. urtean Gasteizko Diego de Rejarte zilarginak Miguel Rejarte semea Burgosa bidali zuela, Marcos de Sagrero maisu bitxigilearekin hiru urtez ikasteko: BARRON GARCIA, Aurelio: La platería burgalesa, 1475-1600 , Zaragoza, 1994. (Mikrofilmatua).
  • 52. MARTIN VAQUERO, R.: "Juan de Pitano y Bolívar, platero vitoriano del siglo XVI", Archivo Español de Arte, 277. zk. (1997), 57.-71. zk.
  • 53. BARRIO LOZA, Jose Angel eta VALVERDE PEÑA, Jose Ramon: Platería antigua . . . , op. cit, 33. or.
  • 54. ARRAZOLA ECHEVARRIA, M. Asuncion, El Renacimiento . . . , op. cit. II. lib., 559. or. Beste zenbait izen ere aipatzen dira -Juan de Celayeta, Isausti, Juan de Izaguirre eta Urbieta- lan honetan: FERNANDEZ, Alejandro; MUNOA, Rafael, eta RABASCO, Jorge: Enciclopedia de la Plata . . . , op. cit., 286. or.
  • 55. HEREDIA MORENO, M. Carmen: "Platería del Renacimiento. . . , op. cit., 373. or.
  • 56. Sistema horri berari jarraitu zioten maisu hesigileek eta bordatzaileek, Notario Protokoloetan gordeta dauden kontratuetan eta Fabrika liburuetan ikus dezakegunez. Adibidez, Imiruriko elizak Gasteizko Juan de Pitano zilarginari eskatu zion parrokiako gurutzea egiteko, eta Elgueako elizarako egin zuen gurutze berbera egiteko esan zioten: A. H. P. A. Jorge de Aramburu Esk. Prot. 6201, f. 860.
  • 57. Kasu horiek agerian geratzen zaizkigu sinatu beharreko agiri ofizial batzuetan -obren eskriturak, baimena, ezkontzak, etab-; izan ere, egileak idazten ez zekiela adierazi zuen eskribauak eta, haren ordez, lekuko batek sinatu behar izan zuen. Beste agiri batzuetan, berriz, egileak bere izen-abizenez sinatu zuen. Horietako adibide batzuk La platería en la Diócesis lanean biltzen dira.
  • 58. Hainbat eta hainbat adibide aurkitu ditugu agirietan; ikasketa kontratuetan ere irakur dezakegu nola ikasle batek lehenengo maisua utzi eta beste batengana jo zuen. Kitapen eskrituretan, une horretan eta aurreko guztietan ordaindutakoaren laburpena agertzen da; batzutan, egin beharreko lana handia zenean, hainbat urte igarotzen ziren behin betiko eskritura hori egin arte.
  • 59. "Mezenasgo" hitzari dagokionez, ikus: HASKELL, F.: Patronos y pintores , Madril, 1984. Hitz horren esanahi zehatzaz ari gara, konnotazio zabalagoak baitakartza berekin. Izan ere, hitz hori mezenas lanetan aritzen ziren Elizako agintariekin eta goi karguetako pertsonalitateekin lotzen dugu; hau da, artelanak sustatzeko jardueretan aritzen zirenekin. XVI. mendean, pertsonaia nagusi ugariren egoera soziala eta ekonomikoa asko hobetu zen, eta, ondorioz, ongile ugari aritu ziren mezenas lanetan.
  • 60. Hitzaren esanahi zabalari erreparatuz, Iruñan mezenasgo artistikoaren adibide batzuk ditugu: Zapata gotzaina, Tuterako Pedro Villalon Dean jauna edo Nafarroako Francisco jauna, Orreagako Kolegiatan: GARCIA GAINZA, M. C.: "El mecenazgo artístico de D. Pedro Villalón, Deán de Tudela", Seminario de Arte Aragonés (1981), 113.-119. or. "El mecenazgo artístico del Obispo Zapata en la Catedral de Pamplona", Separata de Scripta Teológica . De la iglesia y de Navarra. Estudios en honor del Prof. Goñi Gaztambide, Iruña (1984), 339.-349. or. HEREDIA MORENO, M. C.: "Precisiones sobre el mecenazgo artístico de Don Francisco de Navarra en la Colegiata de Roncesvalles", Príncipe de Viana , 11. eranskina (1988), 235.-247. or.
  • 61. PORTILLA VITORIA, M. J: "Plata de ultramar, en el paisaje alavés". Celedón. (Gasteiz, 1978) s. p. HEREDIA MORENO, M. C.; ORBE SIVATTE, Mercedes; eta ORBE SIVATTE, Asuncion: Arte hispanoamericano en Navarra . Plata, pintura y escultura , Iruña, 1992. Gure lan hau ere interesgarria izan daiteke: "Platería hispanoamericana en la ciudad de Vitoria", Homenaje al Profesor Hernández Perera , Madril, 1992, 685.-702. or.
  • 62. Hainbat eta hainbat izan aipa genitzake: esaterako, Aguraingo Diego de Martinez jaunaren kapera, erretaula eta hesia, Gasteizko San Pedro elizarako; edo Antonio Zapata jauna, Iruñako eukaristia tenplete bat eman zuena Korpus egunerako.
  • 63. Gizartea beti izan da esker onekoa Santuekin, Ama Birjinarekin eta Jesu Kristo berarekin, jasotako mesedeengatik. Horregatik, zinopari ugari egin izan dira, eta, horietako asko, benetako artelan bikainak, gainera. Esaterako, Arabako eta Gebarako jaun-andreek Bujandako (Araba) San Faustoren zilarrezko irudi bat eman zuten, alaba jaio zenean: MARTIN VAQUERO, Rosa: "La religiosidad popular. . . ", op. cit., 901.-931. or.
  • 64. MARTIN VAQUERO, Rosa: La platería en la Diócesis . . . , op. cit., 189.-193. or.
  • 65. HEREDIA MORENO, M. Carmen eta ORBE SIVATTE, Mercedes: Orfebrería de Navarra, II Renacimiento , Iruña, 1988. HEREDIA MORENO, M. Carmen: "Platería del Renacimiento", Arte en Navarra , Iruña, 1994, 370.-384. or.
  • 66. BARRIO LOZA, Jose Angel eta VALVERDE PEÑA, Jose Ramon: Platería antigua . . . , op. cit, 57. eta 60. or.
  • 67. ARFE Y VILLAFAÑE, Juan de: De Varia Conmensvración para la escvlptura y architectura . (Sevilla, Andrea Pescioni eta Iuan de León, 1585). Albastros Edizioen faksimile kopia, 1979. IV. liburua.
  • 68. MALDONADO NIETO, M. Teresa: "La cruz metropolitana de la Catedral de Burgos y un nuevo aspecto en la obra de Juan de Arfe", Archivo Español de Arte , LIX. lib., 235. zk. (1986ko uztaila-iraila), 304.-319. or. Ibidem: La platería burgalesa:Plata y plateros en la catedral de Burgos , Madril, 1994- eta BARRON GARCIA, Aurelio -"Los plateros Juan de Horna" Boletín de la Institución Fernán González , 1. zk. (1994), 21.-33. or. Egile horren arabera, eredu hori ez zuen Juan de Hornak egin; aitzitik, sorkuntza prozesu horretan Burgosko zilargin gehiagok parte hartu zuten. Cruz Valdovinos irakaslearen ustez, gurutzearen beste besoa ez zuen Juan de Arfek egin, Lesmes Fernandez del Moral suhiak baizik; ikus CRUZ VALDOVINOS, J. M.: "El platero Juan de Arfe y Villafáñez" Iberjoya , ale berezia (1983), 9., 16. eta 21. or. Irakasle horren arabera, Ezcarayko gurutzeko Miguel Espinosaren lana da, eta gurutze horretan aberastasun gehiago ageri da. Honela dio egileak: ". . . se sintió en otros plateros, no sólo en Burgos sino también en Aranda de Duero ". Irakaslearen ustez, Juan de Hornak egindako gurutzeak abantaila gehiago izan zuen, garrantzi handiagoko tenplu batean jartzeko egina baitzen. Ezcarayko gurutzeari dagokionez, ikus MERINO URRUTIA, J. J. B.: "Cruces parroquiales de Ezcaray y Ojacastro" Berceo 31. zk. (1954-55), 131.-133. or. Egile horrek Toledon egindako lanak zirela uste zuen, baina gaur egun, markak aztertu ondoren, Burgosen eginak direla egiazta dezakegu.
  • 69. LORDA, Joaquin eta JOVER, Mercedes: "Figuras quimérica de un Renacimiento bastardo" la reja del coro de la Catedral de Pamplona", Lecturas de Historia del Arte , 4. zk. (1994), 333.-341. or. Lorda eta Jover irakasleek Iruñako Katedralaren Koruko hesiari buruz -Santokristo kaperan dago, gaur egun- egindako azterketa interesgarri honek agerian uzten du lan horren garrantzia eta balioa. Gailurreriaren eredu batzuen iturri grafikoak azaltzeaz gain, irakasle horiek Avilako El Barco-koarekin lotu dute hesia, eta hori oso aurrerapen garrantzitsua da Nafarroako artearen historiografian; are gehiago, Echeverria irakasleak esaten duen bezala, historialarien deskripzio ildo laburrak gainditu eta, lehenbiziko aldiz, hornidura elementu horren analisi zientifikoari heldu diote, eta ikono ornamentazioa grabatuetan oinarrituz aztertzen dute. Cfr. ECHEVERRIA, GOÑI, P.: "Primer Renacimiento. Reja de la capilla del Santo Cristo", La Catedral de Pamplona, Iruña , 1994, II. lib., 18. or.
  • 70. Oraindik ez da egin Espainiako hesigintzari buruzko azterketa orokorrik. Idazlan klasikoetan, maisu eta artelan ugariri buruzko informazioa biltzen da: STAPLEY, M. eta BYNE, A.: Rejería of the Spanish Renaissance , New York, 1914. ORDUÑA, Emilio: Rejeros españoles , Madril, 1915. Lan horretan, Espainiako hesigile hoberenak eta garrantzitsuak biltzen dira, XVI. mendeko lanen adibide batzuekin batera. Dagoeneko aipatu ditugun lan hauek modernoagoak dira, baita orokorragoak ere: CAMON AZNAR, Jose: La escultura y la rejería . . . (Madril, 1961). ALCOLEA GIL, Santiago: Artes decorativas . . . (Madril, 1975). OLAGUER-FELIU, ALONSO, Fernandoren lanean, berriz - Historia de las Artes Aplicadas . . . (Koordinatzailea: Bonet Correa), Madril, 1982, 17.-64. or.- ,gai horri buruzko laburpen ona aurkituko dugu, baita lan monografiko hauetan ere: GALLEGO DE MIGUEL, Amelia: El arte del hierro en Galicia (Madril, 1963), Rejería castellana , Segovia (Salamanca, 1974): Rejería castellana , Salamanca (Salamanca, 1975). Rejería castellana , Valladolid (Valladolid, 1982). Rejería castellana , Palencia (Palentzia, 1988). OLAGUER-FELIU, ALONSO, Fernando, Las rejas de la Catedral de Toledo , Toledo, 1980. NARGANES QUIJANO, F.: La forja en Palencia. del herrero tradicional a la forja artística actual , Palencia, 1987. DOMINGUEZ CUBERO, J.: La rejería en Jaén en el siglo XVI , Jaen, 1989.
  • 71. PORTILLA VITORIA, Micaela Josefa eta BESTE egile batzuk: Catálogo Monumental. Diócesis de Vitoria , Ciudad de Vitoria. III. lib., Gasteiz, 1971, 151. or., 260. argazk.
  • 72. PORTILLA VITORIA, Micaela Josefa eta BESTE egile batzuk: Catálogo Monumental ..., op. cit. , V. lib., 451. or. Arabako hesi garrantzitsuenetakoa da, eta oraindik ere goialdeko -ezkutuetako- polikromia ikus dezakegu. Tamalez, atari zabalean dago eta, ziur asko, elementu naturalek erabat suntsituko dute. Izan ere, nahiko hondatuta eta kaltetuta dago jada. A. T. H. A. Lopez de Guereñu Funtsa. Caja 5. lib.
  • 73. Atal honetan, Urduñako (Bizkaia) bi hesi sartu nahi ditugu, lurralde hori Gasteizko elizbarrutiak barne hartzen baitzuen. Lan bakoitzarekin lotutako bibliografiarik berriena emango dugu, Lan Orokorretan bildutako bibliografia -orain arte aipatu duguna eta orain ere aipatzen duguna- alde batera utzi gabe.
  • 74.  Catálogo Monumental de la diócesis de Vitoria . I. lib. (Biasteri, Eltziego eta Paganos) 48., 74. eta 141. or. 65. eta 241. arg. eta 25. lam. VI. lib. (Urduña) 719. or, 491. argazk. Eltziegoko elizako bataiarria inguratzen duen hesia Pedro de Marigorta zilargin gipuzkoarrak egin zuen, eta horri buruzko informazioa egile honek eman digu: ARRAZOLA ECHEVERRIA, M. Asuncion: El Renacimiento en. . . , op. cit., II. lib., 551.-553. or.; egileak lan hori aipatzen ez badu ere, maisu hesigile horrek egindako beste hesi baten berri ematen digu: Aramayona sendagilearentzat Gasteizko etxerako egin zuen hesia, hain zuzen.
  • 75. PORTILLA VITORIA, M J: Catálogo Monumental Diócesis de Vitoria . . . V. lib. (Agurain, Munain, Heredia), 165., 584. eta 470. or., 90. eta 517. argazk. Aguraingo kaperak 1598. urtean egin ziren eta hesiak manieristak dira. Hasieran uste genuen hesiak ere urte horren inguruan eginak zirela, baina errematean beste urte bat aurkitu dugu: "1861. urtea", eta ez dakigu zeri dagokion data hori. IV. lib. (Margarita), 500. or., 723. argazk.
  • 76. PORTILLA VITORIA, M. J: Catálogo Monumental . . . , VI. lib. (Urduña) 668. eta 669. or., 428.-430. arg. Hesi horren egilea, Gonzalo de Velasco, Bilbon lan egin zuen hesigilerik garrantzitsuena izan zen eta ehun dukat ordaindu zizkioten hesi hori egiteagatik: SESMERO, PEREZ, F.: "Los hierros artísticos. Los maestros rejeros. "El Arte del Renacimiento. . . , op. cit, 141. or. Egile horrek ehun eta hamar dukat ordaindu zitzaizkiola dio: ehun dukat Maria de Salazar andrearen kaperaren hesia egiteagatik, eta beste hamar Juan Ortiz de Perearen leihorako egin zituen beste bi hesi soilen zati bat ordaintzeko.
  • 77. ARRAZOLA ECHEVARRIA, M. Asuncion: El Renacimiento en Guipúzcoa . 3 lib., Donostia, 1968.
  • 78. Ibidem, El Renacimiento . . . , II. lib. Escultura, Pintura y Artes Menores , op. cit., 539.-556. or. Zurbano Gotzainaren kapera inguratzen duen hesia -Azpeitian dago- Cristobal de Marigorta hesigile elgoibartarrak egin zuen, eta 1520ko urtarrilaren 7an ordaindu zioten egindako lana. Mercado de Zuazola Gotzainaren kapera inguratzen duen hesiei dagokienez, ez dakigu nork egin zituen: 1544an gotzainaren errenten egoerari buruzko azterketa batean, Kolegioko hesiak urreztatzeko mila urre xafla erosi zituela ageri da eta, agian, horiek dira guk aipatu ditugun hesiak. Gainera, dagoeneko desagertu diren beste hesi batzuen berri ere ematen digu; besteak beste, Oñatin, Bidaurretako elizako gurutzaduran zegoen hesia eta Mutrikuko hesia. Leihoetarako hesiak ere aipatzen ditu; esaterako, Oñatiko Unibertsitatekoak. Egileei dagokienez, Pedro de Marigorta aipatzen du: agirietan, sarrailagile, erlojugile eta alkabalen kobratzaile agertzen da, eta Cristobal de Marigorta maisu hesigilearen semea izan zen. Hainbat kontratu egin zituen: 1553an, Urretxuko (Gipuzkoa) elizarako pulpitua egiteko; 1573an, berriz, Bernardino Perez jaunaren etxeko leihorako hesi bat egiteko. Domingo de Ayesua hesigilea ere aipatzen du: maisu horrek Martin de Arriaranen etxeko leihoetarako hesiak egin zituen. Elgoibarren, Domingo de Sarabiarte hesigileak egin zuzen lan, eta Arrasaten, berriz, Juan de Olisarri hesigileak.
  • 79. Bizkaian sortutako metal ugari lurralde horretatik kanpo eramaten zuten, Gaztelako eta Andaluziako tailerretara, besteak beste. Izan ere, lurralde horietan tailer garrantzitsuak ziren, eta bertan hesi eta itxitura bikainak egiten zituzten. Halere, uste dugu Bizkaiko burdin artisauek ere hesi artistiko batzuk egiten zituztela. Agian, horietako batzuk ez dira oraindik desagertu, baina ez dakigu nork landu zituen eta eskola edo tailer bat sortzeko adina indar artistikorik izan zuten. Cfr. :SESMERO PEREZ, Francisco: El arte del Renacimiento en Vizcaya (El arte en Vizcaya desde finales del siglo XV hasta la época del Barroco), Bilbao, 1954, 139.-145. or.
  • 80. SESMERO PEREZ, Francisco: El arte del Renacimiento . . . , op. cit, 141.-143. or. Lopez de Urisarry hesigileak Palentziako Katedraleko korua inguratzen duen hesiaren kontratazioan parte hartu zuen, beste hesigile batzuekin batera. Baina azkenean, lan hori Cristobal de Andinok egin zuen. Bakardadearen kapera inguratzen duen hesia Diego de Iruxtaren oparia izan zen: Zenarruzako Andre Mariaren Kolegiatako abadearena, hain zuzen, 142. or.
  • 81. Ibidem, 197. or. Gonzalo de Velascori buruz, ikus 76. oharra.
  • 82. BIURRUN SOTIL, T.: "Trabajos de forja", La Escultura religiosa y Bellas Artes . . . , op. cit, 435.-441. or. Egile horren arabera, lan hori Guillermo Erbenatek egin zuen, Iruñako Katedraleko Aldare Nagusiko hesia egin zuen maisu berberak, hain zuzen. Egilearen arabera, Madrazok ez zion ia garrantzirik eman hesi horri eta ahaztuta geratu zen, aurreko lanaren maisutasunaren itzalpean. BURGO, M. Antonia del: La Catedral de Pamplona , Iruña, 1977, 27. eta 59. or. Hesi horretako ikonografiari buruzko azterketaren berri izateko, ikus aipatutako lan hau: LORDA Joaquin eta JOVER, Mercedes: "Figuras quimérica. . . , op. cit, 333.-341. or. ECHEVERRIA, GOÑI, P.: "Primer Renacimiento. Reja de la capilla del Santo Cristo", La Catedral de Pamplona , Iruña, 1994, II. lib., 18.-20. or.
  • 83. BIURRUN SOTIL, T.: "Trabajos de forja" La Escultura religiosa y Bellas Artes . . . , op. cit., 441.-442. or. GARCIA GAINZA, M. Concepcion eta ORBE SIVATTE, Mercedes: Catálogo Monumental de Navarra , op. cit., IV*. lib., 221. or., 144. irud., 303. orrialdea.
  • 84. GARCIA GAINZA, M. Concepcion eta ORBE SIVATTE, Mercedes, Catálogo Monumental de Navarra , IV*. lib., 57. or., l74. lam., 534. or., 704. lam. GARCIA GAINZA, M. Concepcion et al:, Catálogo Monumental de Navarra III. lib., 362. or., 172. irud. Idoia baselizaren hesia Igalgo Monasteriotik ekarri zutela esan ohi da. Zangozako (Nafarroa) burdin artisautzari dagokionez, ikus LABEAGA MENDIOLA, Juan Cruz: "Historia de la artesanía del hierro en Sangüesa (Navarra) I", Eusko Ikaskuntza, Cuadernos de Sección. Artes Plásticas y Monumentales, 8. zk. (1991), 9.-72. or. Egile horrek burdingintzako artisau lanak aipatzen ditu -sarrailariak, erlojugileak-, baita lanaren antolakuntza ere; baina ez du burdingintza lan artistikotzat hartzen.
  • 85. Ikus GALLEGO DE MIGUEL, Galiziako eta Gaztelako (Segovia, Salamanca, Valladolid eta Palentzia) hesigintzari buruzko hainbat libururen egilea. Ez dago gai horrekin lotutako ikerketa askorik, Toledoko katedralari buruzko monografiko hau izan ezik: OLAGUER-FELIU, ALONSO, F.: Las rejas de la Catedral de Toledo , Toledo, 1980; eta Jaeni buruzko hau: DOMINGUEZ CUBERO, J.: La rejería en Jaén en el siglo XVI , Jaen, 1989.
  • 86. Ikus egile hauek bildutako bibliografia: ALCOLEA GIL, Santiago: Artes Decorativas . . . , 410.-411. or; OLAGUER-FELIU eta ALONSO, Fernando: "Hierro-Rejería" izeneko lehenengo atalean, Historia de las Artes Aplicadas . . . liburuan, op. cit, 639. eta 640. or. Liburu horretan, aztertutako aldiei buruzko bibliografia bikaina ematen du, XIX. mendeko azken urteetatik 1980. urtera arte.
  • 87. ARRAZOLA ECHEVARRIA, M. Asuncion: El Renacimiento . . . , op. cit. II. lib., 559. or. Irakasle hori Protokolo Artxiboan oinarritu da, eta horren kostuaren eta ezaugarrien berri ematen digu.
  • 88. Gaztelako tailerretan hesi monumentalak egin zituzten; dakigunez, Palentziako hesia egiteko leihaketan, Lopez de Urisarry maisu euskaldunak parte hartu zuen. Halere, leihaketa Cristobal de Andinok irabazi zuenez, hark egin zuen, baina horrek ez du esan nahi hemengo artistek lan horietan kalitate handiko lanak egiten ez zutenik.
  • 89. Sagredoren ustez, Cristobal Andino hasi zen Espainiako hesietan balaustrea erabiltzen; dirudienez, Burgosko Kondestablearen kapera inguratzen duen hesi ospetsuan erabili zuen lehenbiziko aldiz, 1523. urtean. Cfr. CAMON AZNAR, Jose: La escultura y la rejería. . . , op. cit., 448. eta hurrengo or.
  • 90. Hauek izan ziren pieza zibil ohikoenak: eskularruak, birretak, tapizak, zapiak, erreposteroak, gortinak, kuxinak, etab.
  • 91. Espainian antzinatik hasi ziren bordatuaren artea lantzen; hala ere, kanpoko eragin ugari jaso arren -arabiarrena, lehenik, eta Italiakoa, Alemaniakoa eta Frantziakoa, geroago-, Espainiako arteak berezko ezaugarriak izan zituen, eta horren bereizgarria erliebedun bordatua da, hain zuzen. Hainbat hiri nabarmendu ziren bertan egindako bordatuengatik; esaterako, ospe handikoa izan zen "urrezko sare haria": bordatu mota hori XVI. mendean zehar egiten zuten, eta, dirudienez, Ciudad Rodrigo (Salamanca) gailendu zen estilo horretan. Alcolea Gil irakasleak, Artes decorativas en la España Cristiana liburuan, Euskadiko bordatzaileen lanak behe mailakoak zirela adierazi eta Araba besterik ez du aipatzen: Juan eta Francisco del Valle eta Cristobal de Aldazabal bordatzaileak, hain zuzen. Azken hori Logroñon bizi izan zen, Pedro del Bosque bezala. Del Bosquek traje zuri bat egin zuen 1592. urtean, eta Labratzan (Araba) daukate gordeta gaur egun. Cfr.: ALCOLEA GIL, Santiago. Artes decorativas . . . , op. cit., 395. or.
  • 92. PORTILLA VITORIA, M. J. eta BESTE BATZUK: Catálogo Monumental de la Diócesis de Vitoria (Zazpi Liburuki). Echevarria irakasleak ere lan horietako asko biltzen ditu Alava en su mano izeneko liburuan (IV. lib., 136. or.). Lan bakoitza zer parrokiatan dagoen eta nork egin zuen azaltzen du.
  • 93. 1563ko irailaren 7an Juan del Valle bordatzaileari ordaindu zioten, baita Juan Ortiz de Number bordatzaileari eta Rodrigo Hortiz de Landari ere, frontal damasko bat egiteagatik -hirurak Gasteizkoak ziren-: A. H. D. V. BETOÑO. Fabrika Lib. (1557-1637), 3. zk. 1581. eta 1584. urte bitartean, Juan del Valleri hainbat ordainketa egin zizkioten; tasatzailea Letonako Tomas de Landa izan zen. 1584. urtean, udalak Juan del Valle bordatzaileari dirua emateko agindu zuen, egindako apaingarrien urrea ordaintzeko; hau da, hirirako egin zuen palio bat, traje bat, estalki bat, pulpituko oihal bat eta satinezko frontal bat: A. M. V. Akordio Lib. (1582-1646), 22. zk. 14. saila, leg. 8, f. 73 r. Cfr. PORTILLA VITORIA, M. J. eta BESTE BATZUK. Catálogo Monumental . . . , op. cit. IV. lib., 306. or.
  • 94. A. M. V. Akordio Lib. (1597-1602), 26. zk. 14. saila, leg. 16, f. 107. 1597ko akordioetan honela idatzi zuten: "A Francisco Villanueva, bordador", eta horren aurretik: "Que se haga un pendón". Halere, oharrak oso laburrak dira.
  • 95. A. H. D. V. BETOÑO: Fabrika Lib. (1557-1694), 12. zk., f. 15 v. 1563ko irailaren 7an ordaindu zioten, baita Juan del Valle eta Rodrigo Ortiz de Landa bordatzaileei ere, eliza horretarako egin zuten frontal damasko batengatik.
  • 96. A. H. D. V. BETOÑO: Fabrika Lib. (1557-1694), 12. zk., f. 15 v. 1563ko irailaren 7an, Gasteizko Juan del Valleri eta Juan Ortiz de Nuremberri ordaindu zieten, eliza horretarako egin zuten frontal damasko batengatik.
  • 97. 1642ko urtarrilean, bordatzaileen aztertzaile izendapena ageri da, Pedro Fernandez de Alegriaren eskariz -seguru asko, Pedro de Alegriaren semea izango zen, eta hark aitaren lanbidea hartuko zuen-: A. M. V. Akordio Lib. (1641-1646), 34. zk. 14. saila, leg. 8, f. 340 v. 1646ko kontuetan, Pedro de Alegria maisu bordatzaileari egindako ordainketa bat ageri da: A. P. SAN MIGUEL: Fabrika Lib. (1552-1678), f. 275 r.
  • 98. 1604ko urtarrilaren 27an, Zurbaoko (Araba) elizako Fabrika kontuetan, lau erreal eta erdiko ordainketa bat ageri da, gorputzaren brokatuarentzako Francisco de Surtil bordatzaileari erosi zioten egurrezko gurutzea eta mihisea kolaz itsasteagatik: A. H. D. V. Fabrika Lib. (1575-1647), 6. zk. f. 30 v.
  • 99. Archivo Municipal de Asparrena. ARAYA. Álava. Sig: Caja 27, 1. zk. Miguel Martinez de Ocariz bordatzailea eta beste artisau batzuk ageri dira hiribilduaren aurkako auzi batean, lanbideak ez zirelako eskuz lan egiten zutenen artean aukeratzen.
  • 100. 1609ko abenduaren 10ean, Maeztuko elizako Fabrika kontuetan, Logroñoko Martin Pascual bordatzaileari frontal bat egiteagatik ordaindu ziotela ageri da; gariz ordaindu zioten: A. H. D. V. Fabrika Lib. (1596-1694), 12. zk. f. 15 v.
  • 101. A. M. V. Akordio Lib. (1582-1646), 22. zk. 14. saila, leg. 8, f. 71 v. 1584ko otsailaren 13an Logroñoko Pedro del Bosqueri dirua emateko agindua eman zuten, Gasteizko Juan del Valle bordatzaileak egindako palioa, trajea eta apaingarriak tasatzeagatik.
  • 102. ENCISO VIANA, Emilio eta CANTERA ORIVE, Julian: Catálogo Monumental Diócesis . . . , op. cit. I, lib. 60. eta 65. or. A. H. D. V. ELVILLAR: Fabrika Lib. (1522-1597), 20. zk., f. 78 v eta 103 r. A. H. D. V. LABRAZA: Fabrika Lib. 1. zk., f. 222. Eliza horretan, beste apaingarri batzuekin batera, kasula eta estalki gorri bat gorde dira eta horietan bordatuta dauden irudiak oso hondatuta daude. Horiez gain, bordatutako beste dalmatika batzuk ere gorde dira, geroago eginak eta irudirik gabeak. Horiek guztiak XVI. mendekoak dira, f. 67-73 v.
  • 103. Egiaztatu dugunez, Arabako agirietan ere deitura hauek ageri dira: Cfr: A. H. D. V. BETOÑO: Fabrika Lib. (1557-1694), 12. zk., f. 15 v. 1563ko irailaren 7an Juan del Valle bordatzaileari ordaindu zioten.
  • 104. Cfr.: ARRAZOLA ECHEVARRIA, M. Asuncion: "Los bordados y bordadores". El Renacimiento en. . . , op. cit, II. lib., 565. or.
  • 105. BIURRUN SOTIL, T.: La Escultura religiosa y Bellas Artes. . . , op. cit., 460. or.
  • 106. BIURRUN SOTIL, T.: La Escultura religiosa y Bellas Artes. . . , op. cit., 460.-466. or.
  • 107. GARCIA GAINZA, M. Concepcion eta BESTE BATZUK: Catálogo Monumental. . ., op. cit. I. lib., -Tutera -272. or., 451. irud. XX. lam. -Cascante -, 56. or., 55. irud. II*. lib. -Lizarra- 444. or., 496 lam.; 479. or., 554. lam.; 530. or., 681. lam. -Deikaztelu- 444. or., 496. lam.; II**. lib. -Goñi - 29. or., 26. lam.; -Viana- 585. or., 593. lam., XXXIX. lam. III. lib. -Azkoien-, 389.-390. or., 532-533. lam.
  • 108. SESMERO PEREZ, Francisco, "Las Laudas Sepulcrales" El Renacimiento . . . , op. cit., 50.-52. or. Egile horren arabera, lauda horiek Europako Iparraldetik ekarri zituzten -Flandestik edo Holandatik, ziur asko-. Dirudienez, Alemaniako eta Flandesko artistek egin zituzten horrelakoak gure lurraldean, haien herrialdean laudak egiten baitziren dagoeneko. Gaztelako jaunek hilobietarako erabiltzen zituzten metalezko lauda horiek eta, dirudienez, oso ohikoak izan ziren XVI. mendean. Lekeitioko Andre Maria elizako beste lauda batzuk ere aipatzen ditu.
  • 109. Brontzezko kanpaitxo horiek zilargintza lantzat hartzen dira, limosna platerekin batera, liturgian erabiltzen zirelako eta, gainera, zilarrez egindako aleak ere badaudelako. Ikus MARTIN VAQUERO, Rosa, "Piezas flamencas". La platería en la Diócesis . . . , op. cit., 232.-236. or.
  • 110. GARCIA GAINZA, M. Concepcion eta laguntzaileak: Catálogo Monumental de Navarra . Merindad de Sangüesa. IV**. lib., Iruña, 1980, or. BIURRUN SOTIL, T.: La Escultura religiosa. . . , op. cit., 470.-471. or. Egile horrek Ultzurrungo (Nafarroa) esmaltezko bake xafla margotu bat ere aipatzen du, baina ez da horrelakorik aipatzen Catálogo Monumental de Navarra izeneko lanean.
  • 111. PORTILLA VITORIA, M. J. eta BESTE BATZUK: Catálogo Monumental Diócesis. . . , op. cit, III. lib., 104.-105. or., 99.-101. argazk. ECHEVARRIA GOÑI, Pedro eta GONZALEZ DE ZARATE, Jesus Maria: Vitoria renacentista , Gasteiz, 1985, 12. zk. MARTIN MIGUEL, M. Angeles: Arte y cultura en Vitoria durante el siglo XVI., doktore tesia, Gasteiz, 1994. Argitaratu gabea.
  • 112. ECHEGARAY, Carmelo de: "Lauda de Martín Ochoa de Bildosola". Boletín de la Comisión de Monumentos de Vizcaya , IV. lib., III. koadernoa, (1912), 156.-159. or.
  • 113. GUIARD LARRAURI, Teofilo: "Lauda de Pero López de Vitoria", Boletín de la Comisión de Monumentos de Vizcaya, IV. lib., II. koadernoa, (1912), 99.-104. or.
  • 114. SESMERO PEREZ, Francisco: "Laudas Sepulcrales "El Renacimiento. . . , op. cit., 51. or.
  • 115. GARCIA GAINZA, M. C.; ORBE SIVATTE, M.; DOMEÑO MTZ. DE MORETIN, A.; AZANZA LOPEZ, J. J.: Catálogo Monumental . . . , op. cit., V*. lib., 513. or., 480. lam.
  • 116. "Piezas flamencas ". La platería en la Diócesis . . . izeneko azterketan (op. cit., 232.-236. or.), pieza horiek guztiak biltzean, horiek guztiak Malinatik ez zituztela ekarri aipatzen dugu; aitzitik, horietako batzuk Gasteizko tailerretan moldeetan egin zituztela iruditzen zaigu. Izan ere, hori pentsarazten digute pieza askoren erremateek eta akaberek. Inskripzioak latinez daude eta grabatutako datak, berriz -1551, 1552, 1554, etab.-, XVI. mendearen erdikoak dira.
  • 117. PORTILLA VITORIA, M. J. eta BESTE BATZUK: Catálogo Monumental . . ., III. lib., 350. or., 587.-588. lam. BEGOÑA, Ana, BERIAIN, M. Jesus; MARTINEZ DE SALINAS, Felicitas: Museo de Bellas Artes de Álava. Vitoria-Gasteiz, Gasteiz, 1982, 38. or. MARTIN VAQUERO, R.: La platería en la Diócesis. . . , op. cit., 232.-236. or.
  • 118. MARTIN VAQUERO, R.: La platería en la Diócesis. . . , op. cit., 186.-195. piezak. Dimaskoak: SESMERO PEREZ, Francisco: El arte del Renacimiento. . ., op. cit., 143. or.
  • 119. BIURRUN SOTIL, T.: La Escultura religiosa . . . , op. cit., 469. or. GARCIA GAINZA, M. Concepcion; ORBE SIVATTE, Mercedes: Catálogo Monumental . . . , op. cit., II*. lib. -Lizarra-, 492. or., 587. lam., III. lib. -Soltxaga-, 364. or., 502. lam., V*. lib. -Etxauri -, 596. or., 561. lam.
  • 120. BIURRUN SOTIL, Teofilo: La escultura religiosa. . . , op. cit., 470.-471. or. Erretaula mota hori ohikoa zen Aragoin, Zaragozako eta Darocako tailerretan egiten baitzituzten: GARCIA GAINZA, M. Concepcion eta laguntzaileak. Catálogo Monumental de Navarra. Merindad de Sangüesa , IV**. L, Iruña, 1980, 331.-332. or., XXXI. lam.
  • 121. ALCOLEA GIL, Santiago: Artes decorativas . . . , op. cit., 284.-289. or.

Bibliografia

  • Oñatiko San Migel elizako Errukiaren kaperako bi hesiak, Rodrigo Mercado Zuazolaren aginduz Oñatin eginak (1535).
  • Iruñako katedraleko korukoa, mendearen bigarren laurdeneko: Kristoaren kaperan dago gaur egun.
  • Gasteizko San Pedro elizako bataiarria inguratzen duen hesia, mendearen erdialdean egina.
  • Urduñako Santa Klara Komentuko elizako Santokristo kaperakoa, 1555. urtean egina (Bizkaia).
  • Sanchez-Samaniego sendiaren kaperako hesia, Biasteriko San Joan elizan, XVI. mendearen lehenengo erdikoa (Araba).
  • Galarretako kaperakoa (Gasteizko Arkeologia Museoaren patioan dago), XVI. mendean ondo sartuta egina.
  • Elziegoko bataiarria inguratzen duen hesia, Pedro Marigorta hesigileak egina (Araba).
  • Gongorako San Andres elizakoa, Nafarroan.
  • Isabako Idoiako baselizako hesia (Nafarroa).
  • Solchagako San Joan Bataiatzailearen parrokiako hesia, Nafarroan.
  • Gorostizatarren kaperako hesia, Portugaleteko Andre Mariaren elizan, Bizkaian.
  • Zenarruzako Kolegiatako Estualdietako kaperakoa.
  • Arabako Paganos herriko bataiarriaren kaperakoa, mendearen erdian egina.
  • Vicuña kaperakoa eta Santa Cruz kaperakoa, Aguraingo San Joan elizan (Araban), 1598. urte inguruan eginak.
  • Vicuñatarren kaperakoa, Munainen (Araba); hesi hori XVI. mendearen bukaeran egin zuten.
  • Urbinatarren kaperako hesia, Margaritan (Araba), 1591n egina.
  • Heredia-Sabando sendiaren San Diego kaperakoa, Heredian (Araban), 1595. urte ingurukoa.
* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana
* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana