Itzuli orri osora
Ibilaldia Gorlizen barrena
vie, 20 feb 2009 11:48:00 +0100

Bizkaiko kostaldean dagoen udalerria da Gorliz. Bilbotik 30 kilometrora dago, Uribe-Kostaren barruan. Iparraldean Bizkaiko Golkoa du, ekialdean Lemoizko udalerria eta hegoaldean, Plentzia. Uresaranse, Santa María, Gandía, Fano eta Elejaldeko auzoetan banatzen da herriaren 10,20 kilometro karratuko guztizko hedadura. Guztira 5.176 biztanle ditu Gorlizek.

Gorlizko herritarrek turismoan dute gehienbat beren bizibidea. Bertako erakargarri turistiko nagusiak hondartzan eta ondotik igaro zaion pasealekuan leudeke. Pasealeku ikusgarri honen parean bertan, Gorlizko Ospitalearen eraikuntza aurkituko dugu. 1.919an eraiki zuten eta bere garaian Marino Erietxea zen. Hau izan zen estatu mailan hormigoi armatuz eginiko lehen eraikuntza. Ospitale honek gaur egun ere irekita dirau eta herriko zeinu nabarmenetakoa bilakatu da.

Gorlizko erdigunean, erlijio ondasunei dagokienean, Sortzez Garbiko Ama Birjina Elizarekin egingo dugu nahitaezko bisita merezi duen txoko interesgarria. X. mendearen amaieran eta XI. mendearen hasieran eraikita. Martin de Uribeondo Jaunak 1775 eta 1781. urteen artean berreraiki zuen. Aipagarria da era berean, Elurretako Ama Birjinaren Ermita. Agirretarren Andra Mari Ermita bezala ezagunagoa den eliza txiki hau hilerrira bidean dago, herriaren kanpoaldean.

Garai batean Gorlizko Kasinoa zenaren eraikuntza (egun etxebizitza bihurtua) da herriko arkitekturaren adibide ezin hobea. XX. mende hasieran eraikitakoa da. Bere ezaugarri nagusienak erabilitako materiala eta hasieratik eman zitzaion monumentu tankera dira: ikustekoak dira benetan, dituen balkoiak, zutabeak, pinakuluak... hauetako asko egun ere mantentzen dira.

Astondo alboan balio geologiko handiko fenomenoa ikus dezakegu, duna petrifikatuak hain zuzen ere; hau da, haizearen eraginez Gorlizko badiaren ertzean eratutako hondar pilaketa eolikoen multzo zabala da. Hauetatik hurbil dauden eskailera batzuetatik itsasertza inguratzen duen ibilbide bat dago. 200 metrora arteko labarren eta senadi edo badia txikien gainetik doan ibilbidean itsasertzaren ikuspegi aparta eskaintzen duten lau begiratoki daude. Azken begiratokia pasa eta gero XVIII. mendean badia babesteko eraiki zen Azkorriagako gotorlekuaren hondakinak ikus daitezke. Kostaldea inguratuz, itsas maldaren gainean ibilgune polit bat dago. Badiaren bista politekin. Hemendik aintzinako, XVIII. mendeko gaztelutxo bat ikusten da El Castillo bezalaxe ezagutua. Ibilbide honetatik Gorlizko Itsasargira heltzen gara.

Bideari jarraituta Billano lurmuturretik, parean dagoen Billano irla ikusten da, Bizkaiko kostaldean dauden irla gutxienetariko bat. 1980an eraiki zuten eta itsasertzeko ikuspegi zabala du bertatik. Puntu honetan, badia babesteko balio zuen kainoi baten hondarrak ikus daitezke, bai eta lurpeko pasabideak ere.

(Argazkiak:www.flickr.com)