Itzuli orri osora
Sumatra Irla, abentura zaleentzako harri bitxia
vie, 18 jun 2010 16:11:00 +0200

Askok fenomeno naturalekin lotzen dute, lurrikarekin, tsunamiekin edo urakanekin, hain zuzen ere. Baina Sumatra Irlak baditu ikusteko toki atseginak, turismo exotikoaren herrialdea baita, eta aipatzekoa da abentura gustuko duenak soilik ezagutzen duela zonalde hau. Artxipelagoko hirugarren irla handiena, eta munduko bosgarren handiena, Indonesiako lurralde garrantzitsuena da, izan ere, estrategikoki, ekonomikoki eta politikoki nazioaren bizkarrezurra osatzen du.

Irlaren ardatza ipar-ekialdetik hego-mendenaldera doa gutxi gorabehera, erdialdean ekuatorea zeharkatuz. Irlaren barnealdea bi eskualdetan dago banatua; mendebaldean Barisan Mendiak eta ekialdean lautada zingiratsuak. Zonalde hau mendikate luzez dago osatua, eta erdialdea, berriz, sumendiz josia dago. Mendikatea Bukit Barisan izenez ezagutzen da, eta 1.600 metroko luzera du. Zenbait puntutan mendi tontorrak 300 metrotara ere heltzen dira, izan ere, 90 sumendi baino gehiago ditu irlak, eta horietariko hamabost gaur egun oraindik ere bizirik daude.

Iparraldeko zonaldean bizi da irlako biztanleriaren gehiengoa. Honen hiriburua, Medam, portu eta merkatal-zentro garrantzitsua da, eta baso tropikal ugariz, mendi basatiz, arroz-soroz, errekaz, ur-jauziz, laku bolkanikoz eta ondar zuriko hondartzaz hornitua dago. Arte eta kultura desberdin ugarirekin egingo dugu topo, esaterako, harrian zizelkaturiko Batak erregeen hilobien irudiekin edo Nias kultura megalitikoarekin. Gainera, ezin da aipatu gabe utzi paisaiaren edertasuna eta zonaldeak floran eta faunan duen aberastasuna.

Inguruan Berastegi herri bitxia dago, toki kaotiko samarra. Medametik 70 km-tara dago kokatua, eta 1.300 metroko altuera du. Bisitatzea pena merezi duten bi sumendik menderatzen dute herria: Gunung Sinabung sumendiak eta Gunung Sibayak, hain zuzen ere. Bisitari gehienak, batetik herriko kultura, Karo Batak delakoa ezagutzeko, eta, bestetik, Gunung Leuser Parke Nazionalera irteeratxoa egiteko asmoz hurbiltzen dira inguru honetara, baita bertako sumendiak eta paisaiak ikusteko ere.

Toba Lakua inguruak duen beste erakargarrietako bat da. Asiar hego-ekialdeko lakurik handiena da, 1.145 km2¿rekin eta munduko lakurik sakonena, 450 metroko sakonerarekin. Aintziraren ertzean, Parapat herriarekin egingo dugu topo, zentro turistiko nagusienarekin, hain zuzen ere. Bertako kultura ezagutzeko parada eskaintzen du herri honek, baita inguruko Batak Toba eta Batak Simulungun herritxoak ezagutzekoa ere. Igeriketa, uretako eskia, arrantza, golfa eta txalupan ibiliak egiteko aukera dago inguru horietan.

Sumatrak Pandaan izena hartzen duen hondartza bat dauka. Arrantzaleak nonnahi ikus daitezke eta ondar zuriko hondartza honek, bista bikainak ditu Indikora, eta parrilan egindako arrai freskoa dastatzeko gune ezinhobea da.

(Argazkiak: Tripadvisor)