Itzuli orri osora

Sagu batek Txinako banku baten ganbera korazatua ireki duela

Karraskari batek Kanton hiri txinatarreko gordailuak giltzapean zituen banketxe baten segurtasun handiko konporta ireki du. Sagua ganbera korazatu hori irekitzeko botoiaren gainetik pasatu omen zen. Hasiera batean, langileak lapurreta bat izan zela pentsatu zuten, baina ezer ez zela falta baieztatu eta gero, ideia hori baztertu egin zuten. Lapurren aurkako sistemaren kableetan sagu bat harrapatuta ikusi zutenean konturatu ziren gertatutakoaz. Gertakari horrek urduritasuna zabaldu du herritarren artean, eta segurtasun neurriak hobetzeko eskatu dute, kaleetatik sagu eta katu asko dabiltzalako.