Termokimika. Lotura-energia, berezkotasuna eta entropia

Lotura kimiko bat sortzen den prozesuan sistemaren energia gutxitu egiten da. Horren eragina energia kanpora joatea izan ohi da; energia horren balioa, lotura sortzen denean, sistemaren barneko energian gertatzen den aldaketaren berdina da.

Lotura-energia

A-B lotura-energia, gas egoeran dagoen mol bat, AB-rena, dagozkion atomo gaseosoetan banatu ahal izateko behar den energia-kantitatea da.

Molekula diatomiko batean lotura-energia disoziazio-prozesuko energia bezala defini daiteke:

H2 (g) ® 2 H (g) DH = 104,2 kJ

Horrek H - H loturaren energia, H2 molekulakoa, 104,2 kJ moleko dela esan nahi du.

AB konposatuaren osaketa-entalpia, dagozkion egoeren aldaketen entalpien aldakuntzak, edo disoziazio-entalpiaren aldaketak ezagutuz gero, loturaren energia kalkula daiteke.

Erreakzioaren beroa bolumen konstantean

Termodinamikaren lehenengo printzipioan (17. gaia ikusi) oinarrituta hau esan daiteke:

DE = Q - W

Erreakzio kimikoak bolumen konstante batean gertatzen direnean, W = 0, eta horrenbestez:

DE = Qv

Kasu horretan Qv erreakzioaren beroa litzateke, bolumen konstante batean.

Qv erreakzioa bolumen konstantean gertatzen denean trukatzen den bero-energia da. Sortzen diren produktuek, erreakzioa hasi zenean, erreaktiboek zuten tenperatura bera izan ohi dute.

Kasu honetan, Qv barnealdeko energiak hasierako eta bukaerako egoerak kontuan hartuta jasan duen aldaketa da; horrenbestez, egoera funtzio bat dela esan daiteke.

Gasek parte hartzen duten erreakzioetan, eta Dn = 0 dela frogatzen denean, hau ere bete behar da, nahiz eta ontzi ireki batean gertatu presio konstante batean: DV = 0, hori dela eta, bolumen konstantean gertatzen diren erreakzioak ere badirela esan daiteke; askatzen edo xurgatzen den beroa barnealdeko energiak pairatzen duen aldaketaren berdina da.

Erreakzio kimikoen berezkotasuna

Prozesu kimiko berezkoak (edo espontaneoak) dira baldintza jakin batzuetan, modu natural batean, gertatzen diren prozesuak. Horri buruz zenbait aipu egin behar dira:

  • Berezko prozesu batzuk hasierako estimulu bat behar dute. Hori gertatzen da uraren sortze-erreakzioan.
  • Berezkotasunak ez du inongo ondoriorik prozesuen abiaduran. Esate baterako, burdinaren herdoiltzea oso geldoa den prozesu espontaneoa da.
  • Erreakzio bat espontaneoa bada baldintza jakin batzuetan, alderantzizko erreakzioa ez da berezkoa izaten baldintza berdin horietan. Uraren deskonposizioa, esate baterako, elektrolisi bidez, ez da espontaneoa izaten, energia elektrikoa behar baitu, eta erreakzioa geratu egiten da korronte elektrikoaren igarotzea eteten denean.
  • Berezko prozesu gehienak exotermikoak izan ohi dira. Hala eta guztiz ere, salbuespenak ere badaude. Salbuespen horietariko bat izotzarena da, prozesu endotermiko eta espontaneoa baita.
  • Tenperatura baxuetan ez espontaneoak diren, baina tenperatura altuetan berezkoak diren erreakzioak ere badaude. Hori gertatzen da kaltzio karbonatoaren deskonposizioan.

Entropia

Entropia egoera-funtzio bat da (ezin daiteke bere balio absolutua ezagutu; hasierako eta amaierako egoeren arteko diferentzia bakarrik ezagutu daiteke). Honela adierazi daiteke:

Kasu horretan DQ xurgatutako edo emandako beroa da, eta T tenperatura.

Entropiak sistema baten desordena-maila neurtzen du. Ordenarik ez duten sistemek entropia altua dute; eta aldiz, sistema ordenatuek entropia maila oso baxua dute.

Erreakzio exotermikoetan (beroa askatzen da) inguruaren entropia hazi egiten da.

Erreakzio endotermikoetan (beroa xurgatzen da) inguruaren entropia gutxitu egiten da.

Erreakzio kimiko berezkoen adibide batzuk

Aire zabalean utzi den burdinaren herdoiltze edo oxidazioa:

2 Fe (s) + 3/2 O2 + 3 H2O (l) ® 2 Fe (OH)3 (s) ; DH = -791 kJ

Pospolo baten errekuntza igurtzitzerakoan:

P4S3 (s) + 8 O2 (g) ® P4O10 (s) + 3 SO2 (g) ; DH = -620 kJ

Oxigeno eta hidrogeno nahasketa baten su hartzea, txinparta baten aurrean:

2 H2 (g) + O2 (g) ® 2 H2O (l) DH = -572 kJ

 

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana