Informazio gehiago
Ekuazio kimikoek ematen diguten informazioa: estekiometria
Estekiometria hitza lehen aldiz Jeremías Richter (1762-1807) kimikari alemaniarrak erabili zuen elementu kimikoen proportzioak neurtzen dituen zientzia izendatzeko. Richter izan zen elementuen masak eta konbinatzen diren kantitateek erlazio konstantea mantentzen dituztela ohartu zen lehenengo kimikarietariko bat. Gaur egun estekiometria hitza, formula eta ekuazio bidezko informazio kuantitatiboa ondorioztatzeko erabiltzen da.
Erreakzio kimiko bidezko kalkuluak
Erreakzio kimiko batean, berdindutako ekuazioaren koefizienteak edozein faktoregatik biderkatu edo zatitu daitezke, ekuazioaren esanahia aldatu gabe. Jarraian ikus daitezkeen bi ekuazioek informazio bera eskaintzen digute.
Bakoitzeko | Hauekin erlaziona daitezke | Hau lortu ahal izateko |
2 SO2 molekula | O2 molekula 1 | 2 SO3 molekula |
2 SO2 mol | O2 mol 1 | 2 SO3 mol |
128 g SO2 | 32 g O2 | 160 g SO3 |
Estekiometria ariketen emaitza lortu ahal izateko lau pausu jarraitu behar dira:
- Lehenengo, ekuazio kimiko berdindua idatzi behar da.
- Eman diguten informazioa moletara pasa behar da.
- Ekuazio kimikoan erlazio molarrak aztertu behar dira.
- Molak nahi dugun moletara igaro behar dira.
Aipatu berri dugun hori, 40 metano molekula erreakzionatu ahal izateko behar den oxigeno molekulen kantitatea kalkulatuz erakutsiko dugu ondorengo erreakzioaren bidez:
CH4 + O2 ® CO2 + H2O
Lehenengo eta behin, ekuazioa doitu behar da (2. gaia ikusi)
CH4 + 2 O2 ® CO2 + 2H2O
Doitu berri dugun ekuazio horretatik hau ondoriozta dezakegu: metano molekula batek oxigeno bi molekulekin erreakzionatzen du eta horrenbestez, ondorengo erlazioa ezar dezakegu:
beraz: x = 80 O2 molekula
Portzentajea errendimenduak erreakzio kimikoetan
Ekuazio kimikoaren arabera, eta erreakzionatzaileen kantitate jakin batetik, lor daitekeen produktu baten gehienezko kantitateari errendimendu teorikoa deitzen zaio. Laborategian edo industria batean lortzen den produktuaren kantitatea nahi baino txikiagoa izatearen arrazoiak ugariak dira eta honako hauek dira batzuk:
- Manipulazioan gerta zitezkeen galerak edo isuriak.
- Erreakzioa egiteko baldintzak desegokiak izatea.
- Amaierako produktua banatzea zaila izatea.
- Aldi berean gertatzen diren erreakzioak egotea. Horren ondorioa desio ez ziren produktuak sortzea da, nahi direnez gain. Erreakzio mota horiei bigarren mailako erreakzioak deitzen zaie.
Erreakzio baten benetako errendimendua ehunekotan adierazi behar da:
Elkarren segidako erreakzioen kalkuluak
Ohikoa da prozesu kimikoetan bi edo ondoz ondoko erreakzio gehiago egin behar izatea helburutzat dugun produktua lortu ahal izateko. Kasu horretan, lehen erreakzioko produktuak bigarren erreakzioaren erreakzionatzaileak direnez, eta hala hurrenez hurren, ez da beharrezkoa tarteko erreakzioetan lortzen diren substantzien masak kalkulatzea.
Horren ordez, ordea, erlazio molarrak erabil daitezke amaierako erreakzioari buruzko informazioa lortu ahal izateko.
Horren erakusgarri da ondorengo adibidea: potasio permanganatoa lortu ahal izateko, bi fase gertatu behar dira:
Disoluzioan dauden erreaktiboekin egindako kalkuluak
Erreakzioetan oso ohikoa da disoluzioan dauden erreaktiboak erabiltzea solidoen, likidoen edo gas puruen ordez.
Disoluzioei esker, maila molekularrean substantzien barneagoko nahasketa egin daiteke. Horren ondorioz, erreakzioak egoera solidoan baleude baino modu eraginkorragoan gertatzen dira.
Uraren distilazioari esker, bertan disolbatuta dauden gatzak bana daitezke.
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.
Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.
- Ekuazio kimikoak eta termokimika
- Ecuaciones químicas. Concepto, ajuste y tipos
- Ekuazio kimikoek ematen diguten informazioa: estekiometria
- Orekaren konstantea
- Oreka aldatzeak
- Velocidad de reacción. Ecuación de velocidad
- Aktibazio energia. Arrhenius-en ekuazioa. Katalisia
- Termokimika. Lehenengo printzipioa, barneko energia, entalpia eta Hess-en legea
- Termokimika. Lotura-energia, berezkotasuna eta entropia