Informazio gehiago
Ekuazio kimikoak. Kontzeptua, doitzea eta motak
Ekuazio kimikoaren kontzeptua
Erreakzio kimiko bat substantzia baten atomoak, molekulak edo ioiak, gutxienez, beste edozein substantzia kimikoren atomo, molekula edo ioi bihurtzen den edozein prozesu da. Erreakzio kimikoak ekuazio kimikoen bidez idazten dira modu errazago batean.
Erreakzio kimikoetan masaren kontserbazio legea bete ohi da; atomoen berrantolaketa gertatzen da, baina inoiz ez dira sortzen edo suntsitzen. Molekulan atomoen berrantolaketa gertatzen denean, beste substantzia bat sortzen da.
Erreakzio batean transformatzen edo eraldatzen diren substantziei, erreakzionatzaileak edo erreaktiboak deitzen zaie. Erreakzio kimiko batean sortzen diren substantzia berriei produktu deitzen zaie.
Erreakzio kimiko ohikoenetariko bat gas naturalen erreketa da (konposatu nagusia metanoa, CH4, den substantzien nahasketa). Horren ekuazioa honako hau da:
Ekuazioa "berdinduta" dagoela esan dezakegu; hau da, elementu bakoitzaren atomo kopuru bera dago erreakzioan.
Hidrogeno ioduroa.
Ekuazio kimikoen doitzea
Ondorengo ordena jarraitu behar da ekuazio kimiko bat doitzeko:
- Lehenengo metalen atomoak doitu behar dira, eta astunei lehentasuna eman behar zaie.
- Jarraian ez metalak doitu behar dira; kasu honetan ere, astunenei eman behar zaie lehentasuna.
- Beharrezkoa izanez gero, metalak doitu behar dira berriro.
- Doitzea berrikusi behar da ekuazio horretako hidrogeno eta oxigeno atomoak kontatuz.
Esate baterako, ondorengo erreakzioa doitzeko:
- Ba metalarekin hasiko gara, bera baita astunena. Bi ataletan bario atomo bat dagoenez, ez da beharrezkoa hori doitzea. Jarraian ondorengo metala doituko dugu: Na.
Ezkerreko atalean 2 Na atomo daudenez, 2 zenbakia jarri beharko dugu eskuineko NaCl-ren aurrean. Honela geratuko da:
BaCl2 + Na2SO4 ® 2 NaCl + BaSO4
- Jarraian ez metalak doitu behar dira: kloroa (Cl) eta sufrea (S). Biak doituta daudenez lehenagotik, eta bi ataletan oxigeno atomo kopuru bera dagoenez, erreakzioa dagoeneko erabat doitu dugula esan dezakegu.
Erreakzio kimiko motak
Erreakzio kimikoak sailkatzeko modu ugari daude, baina ondorengo hauek dira erabilienak eta garrantzitsuenak:
- Erreakzio exotermikoak: erreakzio garaian beroa askatzen den erreakzio motak: 2H2 + O2 ® 2 H2O + 136.000 kaloria
- Erreakzio endotermikoak: erreakzio garaian beroa xurgatzen den erreakzio motak:
H2 + I2 + 12.400 kaloria ® 2HI
- Deskonposizio edo analisiko erreakzioak: substantzia bat bakunagoak diren beste bi substantziatan banatzen den erreakzio motak:
2HgO ® 2 Hg + O2
- Konposizioko edo sintesiko erreakzioak: bi edo substantzia gehiago konbinatu (elkartu) egiten dira berri bat osatzeko erreakzio mota hauetan.
H2 + 1/2 O2 ® H2O
- Ordezkapen erreakzioak: elementu batek bestea ordezkatzen du molekula batean.
Fe + CuSO4 ® FeSO4 + Cu
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

- Ekuazio kimikoak eta termokimika
- Ecuaciones químicas. Concepto, ajuste y tipos
- Ekuazio kimikoek ematen diguten informazioa: estekiometria
- Orekaren konstantea
- Oreka aldatzeak
- Velocidad de reacción. Ecuación de velocidad
- Aktibazio energia. Arrhenius-en ekuazioa. Katalisia
- Termokimika. Lehenengo printzipioa, barneko energia, entalpia eta Hess-en legea
- Termokimika. Lotura-energia, berezkotasuna eta entropia