Informazio gehiago
Termokimika. Lehenengo printzipioa, barneko energia, entalpia eta Hess-en legea
Sistema termodinamikoak
Sistema deitzen zaio ikasten ari garen ezaugarriak dituen materiaren zatiari. Horren inguruko guztiari ingurua edo giroa deitzen zaio. Bestalde, sistemak eta inguruak osatzen duten multzoari unibertsoa deitzen zaio. Sistemaren egoera termodinamikoa ezaugarri guztiak zehazten dituzten baldintzen multzoari deitzen zaio. Hauek dira ezaugarri horiek: tenperatura, presioa, konposizioa eta egoera fisikoa.
Egoeraren aldagaiak ezaugarri guztien balioak eta sistemaren egoera zehazten dituzten magnitudeak dira.
Egoeraren funtzioak sistemaren egoera bakoitzaren balio finko eta bereizgarriak dituzten magnitudeak dira. Horien balioa sistemaren egoeraren menpe bakarrik dago, eta ez sistemak egoera horretara iristeko erabili duen moduaren baitan. Bere egoera-funtzioen balioen baitan bakarrik dagoen sistemaren edozein propietate ere egoera funtzio bat dela esan behar da.
Erreakzio kimiko batean, parte hartzen duten substantziek sistema termodinamikoa osatzen dute; hasierako egoera batetik (erreaktiboak deitzen zaienak) amaierako egoera batera (produktuak) igarotzen dira.
Inguruarekin duten loturaren arabera, honela sailka daitezke sistemak:- Bakanduak: inguruarekin materiarik eta energiarik trukatzen ez duten sistemak dira; sistema-mota horiek ez dute kanpoaldetik ikus daitezkeen efekturik sortzen.
- Itxiak: energia trukatzen duten sistemak dira. Hala ere, ez dute materiarik trukatzen inguruarekin.
- Irekiak: energia eta materia kanpoaldearekin trukatzen duten sistema-motak dira.
Termodinamikaren lehenengo printzipioa
Termodinamikaren lehenengo printzipioak hau xedatzen du: sistemaren energia beti kontserbatzen da, eta sistema batek ingurunetik beroa jaso eta lan bat egiten badu, bien arteko kendura, sistemaren barneko energia (DE) aldatzeko erabiliko da. Honela adierazi behar da modu matematikoan:
Barneko energia egoeraren funtzioa da. Ezin daiteke bere balio absolutua ezagutu; sistemaren hasierako egoeraren eta amaierako egoeraren artean dagoen ezberdintasuna bakarrik jakin daiteke.
Aplikazioa erreakzio kimikoetan
Hauek izango dira oinarrizko erabilerak:- Beroa bolumen konstante batera igarotzea:
DE = Q - W = Q - PDV = Qv
- Beroa presio konstantera eramatea:
DE = Q - W = Qp - PDV
Entalpia
Presio konstantean gertatzen diren erreakzio kimikoetan, hau jarri behar da: Qp = H2 - H1 = DH
kasu horretan H, entalpia deitzen zaion energia-magnitudea da.
Entalpia egoera-funtzio bat da. Ezin daiteke bere balio absolutua ezagutu, hasierako egoeraren eta amaierakoaren arteko diferentzia bakarrik baizik.Ekuazio termokimikoak
Presio konstantean gertatzen diren erreakzioetan, entalpia aldaketa zein den honela erabaki daiteke: ontzi ireki batean gertatzen den erreakzio batean xurgatutako edo askatutako beroa neurtuz. Q = c m DT
kasu honetan:
Q = xurgatutako edo askatutako beroa, jouletan adierazia.
c = uraren bero espezifikoa = 4,18 J/g ºC
m = ur-masa, gramotan.
DT= tenperaturaren aldaketa, ºC-etan.Hess-en legea
Hess-en legeak dio erreakzio kimiko batean, hala zuzenean nola faseka, DH-ren balioa berdina izango dela.
Erreakzioa bi edo erreakzio gehiagoren batuketa bezala adieraz badaiteke:
Ekuazioa [3] = Ekuazioa [1] + Ekuazioa [2] + ...
Osaketako entalpia molar estandarra
Substantzia baten osaketako entalpia molar estandarra, DHf º, entalpiaren aldaketa da substantzia edo konposatu horren mol bat modurik egonkorrenean, 25 º C-etan eta 1 atmosferako presioan, osatzen duten elementuen bitartez sortzen denean.
DH-ren kalkuluak erreakzio batean
Edozein erreakzio kimikotan, entalpia aldaketa, Hº reakz , produktuen osaketa estandarreko entalpien baturaren eta erreaktiboen osaketaren entalpien batuketaren, arteko kenduraren berdina da.
DHº reakz = å DHº f (produktuak) - å DHº f (erreaktiboak)
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.
Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.
- Ekuazio kimikoak eta termokimika
- Ecuaciones químicas. Concepto, ajuste y tipos
- Ekuazio kimikoek ematen diguten informazioa: estekiometria
- Orekaren konstantea
- Oreka aldatzeak
- Velocidad de reacción. Ecuación de velocidad
- Aktibazio energia. Arrhenius-en ekuazioa. Katalisia
- Termokimika. Lehenengo printzipioa, barneko energia, entalpia eta Hess-en legea
- Termokimika. Lotura-energia, berezkotasuna eta entropia