Itzuli orri osora

Bero-kapazitatea

Substantzia baten tenperatura gradu zentigrado bat edo Kelvin bat igo ahal izateko behar den bero-kantitateari substantziaren bero-kapazitatea (C) deitzen zaio.

Mol baten bero-kapazitateari bero-kapazitate molarra (Cm) deitzen zaio eta J/mol. K-tan neurtu ohi da. Masa unitatearen bero-kapazitateari bero-espezifikoa (ce) deitzen zaio eta bere unitatea hau da: J/g ºC.

DT-tan substantzia baten kantitate jakin baten tenperatura igotzeko behar den beroa hau da:

Q = CDT

Aukeratutako magnitudeen arabera, ondorengo bi adierazpenetariko bat erabili beharko da:

Q = nCmDT o

Q = mceDT

n mol kopurua da eta m, masa.