Erreakzio abiadura. Abiadura-ekuazioa

Kimika arloan sekulako jakinmina dago erreakzio kimikoen abiadura kontrolatzean, eta ahal izanez gero, abiadura aurrikustean. Esate baterako, elikagaiak deskonposatzen dituzten erreakzioak ahalik eta geldienak izatea komenigarria litzateke; beste alde batetik, ordea, ekoizpen prozesuak eragiten dituzten erreakzioen abiadura bizkortzea interesgarria litzateke, hala, komertzioan etekin gehiago lortuko bailituzkete. Erreakzio kimikoen abiadura kontrolatzeko bertan parte hartzen duten faktore guztiak ondo ezagutu beharko lirateke, eta arlo horren ardura zinetika kimikoak du.

Erreakzio-abiadura

Erreakzio kimiko baten abiadurak erreaktibo edo produktuen kontzentrazioan gertatu den aldaketa denborarekin lotzen du, eta hori adierazteko, gehienetan, unitate hau erabiltzen da: mol/l × s.

Erreakzio bat gertatzen denean, erreaktiboen molekulak desagertu egiten dira pixkanaka, eta hala produktuak sortzen dira. Erreakzioaren abiadura aztertzeko, erreaktiboen kontzentrazioa nola gutxitzen den edo produktuen kontzentrazioa nola handitzen den ikusi behar da. Erreakzioan:

Br2 (ac) + H - COOH (ac) ® 2 HBr (ac) + CO2 (g)

bere abiadura zehazteko erreaktiboen edo produktuen kontzentrazioan egon den aldaketa neurtu behar da, denbora kontuan hartuta. Produktua aukeratuz gero, abiaduraren adierazpenaren zeinua positiboa izango da, bere kontzentrazioaren aldaketa beti positiboa izango baita.

Bestalde, Br2 erreaktiboa aukeratuz gero, desagertzearen abiadurak zeinu negatiboa izango du:

Erreakzio-abiaduran eragina duten faktoreak

  • Egoera fisikoa: ioiek parte hartzen duten eta disoluzioan dauden erreakzio kimikoak, azido-basea (20. gaia ikusi) neutralizatzen duten erreakzioak, esate baterako, lotura kobalenteak hautsi behar diren erreakzioak baino bizkorragoak dira. Erreakzio heterogeneoetan, bi faseen arteko lotura azaleraren baitan egon ohi da abiadura, eta geroz eta zatiketa egoera handiagoa izan, gero eta mesedegarriagoa izango da.
  • Erreaktiboen kontzentrazioa: erreakzio abiadura handiagotu egiten da, erreaktiboen kontzentrazio batzuek ere, era berean, abiadura igotzen dutenean.
  • Tenperatura: gehienetan, tenperatura igotzean, erreakzio abiadura ere handitu egiten da.
  • Katalizatzaileak: oreka kimiko egoeran ez dute eraginik (16. gaia ikusi), baina abiadura igoarazten dute.

Abiaduraren ekuazioa eta abiaduraren konstantea

Abiadurak erreaktiboen kontzentrazioekin duen lotura adierazten duen erlazio matematikoari abiaduraren ekuazioa deitzen zaio; adierazpen hori modu esperimentalean zehaztu behar da. Ondorengo adibidean ikus daiteke hori:

2 NO (g) + Cl2 (g)® 2 NOCl (g)

modu esperimentalean aurkitu den abiaduraren ekuazioa, horrenbestez, ondorengo hau da:

Abiadura = k [NO]2[Cl2]

Erreakzioaren abiadura, Cl2-aren kontzentrazioa eta NO kontzentrazioaren berbidura zuzenki proportzionalak dira. Horregatik, erreakzioa lehenengo mailakoa da kloroari dagokionez, eta bigarren mailakoa nitrogeno monoxidoari dagokionez.

Erreakzio batean, abiaduraren ekuazioan erreaktibo baten kontzentrazioa berretzen dugun berretzaileari maila partziala deitzen zaio, erreaktibo horri dagokionez. Maila partzialen batuketa, hau da, abiadura ekuazio horren berretzaile guztien batura, erreakzioaren maila totala (edo guztizkoa) da. Adibide horretan, esate baterako, maila totala 3 da.

Honelako erreakzio kimiko baten aurrean, orokorrean egin behar dena hau da:

aA + bB ® cC + dD

abiaduraren ekuazioaren adierazpena hau da:

Abiadura = k [A]n[B]m

Ekuazio horretan n eta m modu esperimentalean lortzen dira eta A erreaktiboari eta B erreaktiboari dagokionez, erreakzioaren maila partziala adierazten dute. m + n batuketak erreakzioaren maila totala zein den adieraziko du.

Proportzionalitatearen konstantea k letraz adierazten da eta abiaduraren konstantea deitzen zaio. Formalki, erreakzioaren abiadura da, erreaktibo guztien kontzentrazioak unitatea direnean.

Abiaduraren konstantea espezifikoa da erreakzio kimiko bakoitzarentzat eta tenperaturaren menpe dago.

k unitate horiek erreakzioaren mailak zehazten ditu eta abiadura mol/l × s (denbora unitate bakoitzeko kontzentrazioaren aldaketa) unitateetan adierazi behar denez, baldintza horretara egokitu beharko da.

 

Abiadura-ekuazioaren determinazioa

Abiaduraren ekuazioa modu erraz batean adieraz daiteke hasierako abiaduraren metodoaren bidez, baldin eta erreaktiboen kontzentrazioak oraindik altuak badira eta berehalako abiadura neur badaiteke. Horretarako, erreaktiboetariko baten kontzentrazioaren abiadura nola aldatzen den aztertu behar da, baina gainerako erreaktiboena bere horretan mantenduz.

Br2-ren kontzentrazioaren aldaketa, denbora kontuan hartuta.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana