Kimika industriala

Industria kimikoa ekoizpen sektore oso heterogeneoa da eta sekulako garrantzia du ekonomikoki. Konposatu kimiko oinarrizkoak eskari handia duten beste produktu kimiko batzuetan transformatzea helburu duten jarduerak batzen ditu kimika industrialak. Petrolioa hidrokarburoen nahasketa bat da eta energia ekoizteko eta produktu komikoak sortzeko erabiltzen da, besteak beste. Horrenbestez, industria petrokimikoak sekulako garrantzia duela esan dezakegu.

Kimika organiko industrialeko oinarrizko produktuak

Produktu kimiko organiko gehienak petroliotik, gas naturaletik eta ikatzetik lortzen direnak dira, eta hein txikiagoan, substantzia naturalen multzo batetik, garrantzitsuenak honako hauek dira: karbohidratoak, gantzak eta olioak. Ondorengo taulan ikus daitezke lehengai horien arteko erlazio batzuk, sintesiko bitartekari batzuk, eta produktu kimiko organiko garrantzitsu batzuk:

  • Petrolio gordina hidrokarburo ase eta kantitate txikiagoko hidrokarburo asegabeen arteko nahasketa konplexua da. Distilazio zatikatu bidez bereizten dira. Produktu kimikoak prestatzerakoan, karbono atomo kopuru txikiagoa duten zatikiak erabilgarriagoak dira. Frakzio arin horiek lortu ahal izateko, cracking katalitikoa bezalako operazioak egiten dira. Cracking katalitiko hori lortzeko katea luzeenak, katea motzago batzuetan zatitzen dira.
  • Gas naturala metanoak osatzen du batik bat. Ur lurrinarekin erreakzionatzen du tenperatura altuetan CO e H2-ko nahasketa bat lortzeko. Nahasketa horri sintesiko gasa deitzen zaio. Gas hori konposatu organikoak prestatzeko erabiltzen da (metanola eta beste alkohol batzuk, esate baterako).
  • Ikatzak hurrengo elementuak ditu, karbono, hidrogeno, nitrogeno, oxigeno eta sufre kantitate handiak. Airerik ez dagoen toki batean, tenperatura altuetan berotuz gero, kokea sortzen da, altzairua sortzeko erabiltzen dena.
  • Karbohidratoak (biomasa) batik bat polisakaridoak direla esan dezakegu. Landareek izan ohi dituzte, eta horrenbestez, eskuragarri ditugun eta berriztagarriak diren materiak direla esan dezakegu. Glukosa lortu ahal izateko erabiltzen den prozesurik ohikoena hartzidura da. Mikroorganismoen akzioa oso erabilia den modua da, eta horri esker, produktu kimiko ugari, erraz sintetiza daitezke.
  • Gantzak eta olioak, animaliak eta landareak, propanotriolaren estereak (glizerina) dira batik bat. Elikagai industrian erabiltzen dira bereziki. Etxeko xaboia, esate baterako, gantz azidoen nahasketaren sodio gatza da; gantzen eta olioen hidrolisi bidez sortzen da (saponifikazioa).

Kimika industrialeko prozesu erakusgarrienak

Prozesu industrial ugari daude, baina guztiek dute komunean oinarrizko konposatu kimikoak, eskari handia duten beste batzuetan egoki transformatzeko helburua. Azido sulfurikoa, kloroa, sodio hidroxidoa, amoniakoa eta azido nitrikoa sortzeko prozesu industrialak dira batik bat garrantzitsuenak eta interesgarrienak.

  • Azido sulfurikoa: mundu osoan gehien kontsumitzen den produktu kimikoa da, azido ez organiko merkea baita. Ongarriak eta beste produktu kimiko batzuk sortzeko erabili ohi da. Horrez gain, hainbat industriatan erabiltzen da petrolioaren errefinaketarako, pinturetarako, pigmentuak sortzeko, eta abar.

    Fabrikazio prozesurik ohikoena kontaktu metodoa da; metodo horren faserik kritikoena SO2 a SO3 bihurtzeko egiten den oxidazioa da. Kontaktu hori V2O5-ko katalizatzaile heterogeneo batean egiten da, euskarri porotsu inerte baten gainean.

  • Kloroa eta sodio hidroxidoa sodio kloruroaren elektrolisi bidez prestatzea.

    Sodio kloruroaren disoluzio akuosoen elektrolisiari gatzuna ere deitzen zaio eta industria kimikoko erreakziorik garrantzitsuenetariko bat dela esan behar da. Hasierako materiala, sodio kloruroa, ia mugagabea da, eta biltegi naturaletatik edo itsasoko uretik ateratzen da; hori dela eta, elektrolisian erabili aurretik, purifikazio operazioak egin behar dira material horrekin. Prozesua diafragma zeluletan, edo burdin nahiz merkurio katodoen zelulekin egiten da. Konposatu merke eta oparo bat, NaCl, industria mailan eskari handia duten bi oinarrizko produktutan transforma daiteke prozesu horri esker. Bi produktu horiek kloroa eta sodio hidroxidoa dira, baina hidrogenoa ere lortu ohi da (elementu hori ere baliagarria da).

  • Amoniakoa eta azido nitrikoa: amoniakoa sortzeko erabiltzen den metodo industriala, nitrogeno eta hidrogeno elementuak hartuta egiten den sintesia da. Nitrogenoa airetik lor daiteke, eta aldiz, hidrogenoa sintesi gasetatik eskuratutako hidrokarburoetatik.

    Amoniakoa kantitate izugarritan sortu ohi da, eta mundu osoko ekoizpena, urteko, ehun mila milioi tona baino gehiagokoa dela uste da. Sintesi bitartekari oso garrantzitsua da ongarrien industrian, batik bat amonio gatzak prestatzeko, eta azido nitrikoaren sintesia egiteko.

    Azido nitrikoa, amoniakoaren oxidazio katalitiko bidez egiten da industrialki. Airearekin harremanetan jartzean oxidatu egiten da tenperatura altutan, eta platinoaren aleazioan oinarritutako katalizatzaile bat badago, aleazio horrek %10 rodio izan ohi du gutxi gora-behera.

    Azido nitrikoa ongarriak (%65) eta lehergailuak (%25) sortzeko erabiltzen da batik bat. Neurri txikiagoan bada ere (%10), prozesu prestatzaile ugaritan erabiltzen da, batik bat agente oxidatzaile eta nitratzaile bezala.

Sodio kloruroaren elektrolisirako zelula baten eskema.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana