Informazio gehiago
Hidrokarburo alifatiko ez aseak. Hidrokarburo aromatikoak
Hidrokarburo etilenikoak edo alkenoak
Hidrokarburo mota horien formula orokorra honako hau da: CnH2n. Ondorengo arauak jarraitu behar dira izenak jartzerakoan:
- Kate nagusi bezala lotura bikoitza dutenetan luzeena hartzen da, horrengandik gertuen dagoenetik hasita.
- Ordezkatzaileak izendatu behar dira. Lehenengo kokapena adierazten duen zenbakia jarri behar da, gero kate nagusia eta jarraian lotura bikoitzaren lehenengo karbonoaren ordenaren zenbakia. Lotura bikoitz ugari baleude, geroz eta handiagoa den ordenan zenbakitu behar dira eta -eno amaierak eta di-, tri- eta abar aurrizkiak jarri behar zaizkio.
- CH2 = CH2 Etenoa (etilenoa)
- CH2 = CH -CH3 Propenoa
- CH2 = CH - CH2 - CH3 1-Butenoa
- CH2 = CH - CH = CH2 1,3-Butadienoa
Alkenoen erreakzio tipikoak lotura bikoitzari gehitzen zaizkionak izan ohi dira:
- Gehitzea: hidrogenoa gehitzen zaio lotura bikoitzari eta katalizatzaile bat ere behar da. Alkanoak sortzen dira:
R - CH = CH2 + H2 ® R - CH2 - CH3
- Halogenoak gehitzea: alkenoek disolbatzaile inerte batean, giro tenperaturan, disolbatuta duten halogenoa gehitzen dute.
- Polimerizazioa: polimeroak (makromolekulak) sortzeko molekula bakunak gehitzea. Industria-arloan sekulako garrantzia du.
Alkeno batzuek industria-mailan sekulako garrantzia eta erabilera dute. Etilenoa, esate baterako, polietilenoa eta beste polimero plastiko batzuk sortzeko erabiltzen da. Lotura bikoitzak dituzten beste hidrokarburo batzuk ere oso garrantzitsuak dira; esate baterako: butadienoa edo isoprenoa (kautxu sintetikoa sortzeko oso erabilia).
Hidrokarburo azetilenikoak edo alkinoak
Hidrokarburo-mota horien formula orokorra honako hau da: CnH2n-2. Izendatzerakoan alkenoen arau berak erabiltzen dira. Seriearen lehenengo konposatua azetilenoa da, industria-arloan berebiziko garrantzia duena.
CH º CH Etinoa edo azetilenoa CH º C - CH3 Propinoa CH º C - CH2 - CH3 1-ButinoaAlkinoen propietateak
- Euren propietate fisikoak alkanoen eta karbono-atomoen-kopuru bera duten alkenoen berdintsuak dira.
- Lotura hirukoitzaren gehikuntzako erreakzio katalitikoak sortzen dira. Karbono-karbono lotura bikoitza edo bakuna duten konposatuak sortzen dira.
- Azetilenoa da serie horretako konposaturik garrantzitsuena eta karburo kaltzikoaren hidrolisitik lortzen da.
CaC2 + 2 H2O ® C2H2 + Ca(OH)2
Hidrokarburo aromatikoak
Hidrokarburo-mota horiek bentzenotik C6H6, eratortzen dira. Bentzenoa 80 ºC-eko irakite-puntua duen likido bat du; uretan nahastezina, disolbatzaile ona da konposatu organikoetan (koloratzaileetan, bernizetan, eta abarretan). Industria kimikoan substantzia askoren oinarrizko lehengai gisa erabiltzen da.
Hidrokarburo horiek errefinaketatik eta petrolioaren transformaziotik lortzen dira.
Hidrokarburo aromatikoen erreakzio tipikoak ordezkapenekoak dira. Horietan, nukleo bentzenikoko hidrogeno bat talde funtzional baten bidez ordezkatzen da:- Nitrazioa: hidrogeno bat ¿NO2 nitro taldeagatik ordezkatzen da.
- Halogenazioa: hidrogeno bat halogeno batengatik ordezkatzen da.
- Sulfonazioa: hidrogeno bat ¿SO3H taldeagatik ordezkatzen da.
- Azetilenoa da serie horretako konposaturik garrantzitsuena eta karburo kaltzikoaren hidrolisitik lortzen da.
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.
Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.
- Polimerizazioa: polimeroak (makromolekulak) sortzeko molekula bakunak gehitzea. Industria-arloan sekulako garrantzia du.