Izaki bizidunen kimika

Biokimikak organismo bizidunetan gertatzen diren prozesu kimikoak aztertzen ditu. Bizitzak oinarri molekularra du, eta bizitza izatearen erantzule diren molekulei biomolekula deitzen zaie. Molekula horietariko askok izaera polimerikoa dute, eta hori dela eta, maiz biopolimeroak deitzen zaie. Biopolimeroak hiru kategoriatan sailka ditzakegu: karbohidratoak, azido nukleikoak eta proteinak.

Karbohidratoak

Karbohidratoak karbonoak, hidrogenoak eta oxigenoak osatzen dituzten konposatu kimikoak dira. Landareek egiten duten fotosintesian sortzen dira eta animalia askorentzat elikadura iturri dira. Euren formula orokorra honako hau da: Cn(H2O)m.

  • Monosakaridoak: karbohidrato bakunenak dira eta azukre izena ere erabiltzen da horiek izendatzerakoan. Bi motatakoak izan daitezke: polihidroxialdehidoak (aldosak) edo polihidroxizetonak (zetosak), euren egituran aldehido bat edo zetona talde bat duten arabera. 3, 4, 5 edo 6 karbono atomo izatearen arabera, monosakaridoak honela sailka ditzakegu: triosak, tetrosak, pentosak eta hexosak.

    Glukosa, esate baterako, sei karbono atomo (hexosa) dituen aldosa bat da eta bere formula orokorra honako hau da: C6H12O16. Aldehido batek bezala jokatzen du, eta horrenbestez, katea irekiko egitura duela ondoriozta dezakegu; hala eta guztiz ere, ur disoluzioan bi forma ziklikorekin agertzen da: a- glukosa eta b- glukosa.

    Erribosa eta desoxirribosa bost karbono atomo dituzten monosakaridoak dira. Biokimika arloan berebiziko garrantzia dute, azido desoxirribonukleikoa (ARN) eta DNA osatzen baitituzte, hurrenez hurren.
  • Disakaridoak eta polisakaridoak: disakaridoak bi monosakarido molekulen kondentsazioak osatzen dituen azukreak dira. Maltosa, esate baterako, a-glukosaren bi molekulen kondentsaziotik sortzen da.

    Naturan aurki ditzakegun karbohidrato gehienak polisakaridoak dira eta euren funtzio nagusiak glukosa pilatzea (izaki bizidunentzako energi iturri gisa) eta zelulen egituraren osagairik oinarrizkoena izatea dira. Ezagunenak honako hauek dira: zelulosa eta almidoia.

Azido nukleikoak

Azido nukleikoak, nukleotidoek osatzen dituzten polimeroak dira. Nukleotidoa azido fosforiko molekula baten, azukre molekula baten eta base nitrogenatu baten kondentsazioaren emaitza da.

Bi motatakoak izan ohi dira nukleotidoak osatzen dituen azukre motaren arabera: azido erribonukleikoa (ARN), b-D-erribosak osatzen duena, eta azido desoxirribonukleikoa (DNA), b-D-erribosaren eraztun aldatu bat duena.

Azido nukleikoetan bost base nitrogenatu ezberdin aurki ditzakegu. Guztiak dira, funtzioaren arabera, forma molekularrak dituzten amina heteroziklikoak. Adenina (A), guanina (G), zitosina (C), timina (T) eta urazilo (U) deitzen zaie. DNAk horietako lau ditu (A, G, C eta T); aldiz, ARNak beste lau ditu (A, G, C eta U).

Proteinak

Proteinak aminoazido izena duten monomero talde batek osatzen dituen makromolekulak dira. Aminoazidoak konposatu organikoak dira, eta -COOH karboxilo talde bat eta ¿NH2 talde amino bat dute. Proteinak osatzen dituzten aminoazidoak hogei dira, eta horietako gehienek ondorengo egitura-formula dute:

Aminoazidoek izen espezifikoak izan ohi dituzte eta hiru letrekin izendatu ohi dira, forma laburtuan: glizina (gli), alanina (ala)...

Aminoazidoak uretan disolbagarriak diren solido kristalinoak dira. Ezaugarri azidoak (-COOH) eta basikoak (¿NH2) dituen karboxilo talde bateko molekula berean agertzeak izaera anfoteroa ematen die. Ur disoluzio batean karboxilo taldeko protoia amino talderantz transferitzen da; hala, aminoazidoak ioi dipolar moduan daudela esan dezakegu.

Proteinak izaki bizidunen egitura materialaren parte dira ondorengo adibideetan ikus dezakegun bezala: kolagenoa azalean eta hezurretan; keratina ilean eta azazkaletan, eta abar. Zelulen jarduera metabolikoa kontrolatzen dute, erreakzio zelularretan katalizatzaile espezifiko bezala parte hartzen dute, eta inmunologia-sisteman ere eragina dute. Aminoazidoen kondentsazioari esker sortzen dira. Aminoazido baten mutur bateko -COOH taldearen eta beste muturreko ¿NH2 taldearen arteko erreakziotik -CO-NH- lotura sortzen da eta horri lotura peptidikoa deitzen zaio.

Ala-gli peptidoa sortu ahal izateko gertatzen den alaninaren (ala) eta glizinaren (gli) kondentsazioa.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana