Hidrokarburo alifatiko aseak. Kontzeptua eta propietateak

Hidrokarburoak karbono eta hidrogeno atomoek bakarrik osatzen dituzten konposatuak dira. Petroliotik edo gas naturaletik lortzen dira distilazio zatikatu bidez. Hiru taldetan sailka ditzakegu: alifatikoak, ziklikoak eta aromatikoak. Izaera aromatikoa dutela esan ohi da lotura bikoitz konjokatuak dituztelako eraztun ziklikoetan. Lotura bakun bidez karbono atomoak elkarri lotuta dituzten hidrokarburo alifatikoak aseak dira. Lotura bikoitz edo hirukoitz bidez elkarri lotuta daudenean, hidrokarburo ez aseak direla esaten da.

Hidrokarburo alifatiko aseak

Hidrokarburo alifatiko aseek formula orokor hau izan ohi dute: CnH2n+2, non n karbono atomo kopurua baita. Horrela, katearen karbono atomoen kopuruaren arabera izendatzen dira gehi -ano amaieran.

  • CH4 metano CH3?CH3 etano
  • CH3?CH2?CH3 propano
  • CH3?CH2?CH2?CH3 butano
  • CH3?CH2?CH2?CH2?CH3 pentano

Konposatu hauek talde funtzional bera dute, goikoena, baina katean karbono atomo kopuru ezberdinak duten serie homologoa osatzen dute.

Hidrokarburoak hidrogeno bat galtzen duenean, erradikal bat geratzen da. Horri bere jatorrizko hidrokarburoaren izen bera du baina -ilo-z amaituta, izena bakartuta esaten bada; aldiz, konposatuaren barnean izendatzen bada, -il-z amaitzen da.

  • CH3? metilo
  • CH3?CH2? etilo
  • CH3?CH2?CH2? propilo

Hidrokarburoak adarkatutako katea batekoak badira, honela izendatzen dira:

  • Katearik luzeena hartzen da oinarri bezala.
  • Adarren batetik gertuen dagoen aldetik hasita, karbonoei zenbakia jarri behar zaie. Adar horiei lehenengo ordezkapena egin den karbonoa adierazten duen zenbakia jarri behar da eta jarraian izena, ordena alfabetikoan jarri behar zaie. Adarrak katea nagusiari lotuta dauden erradikalak dira.
  • Lehenengo erradikalak izendatu behar dira, aurretik lotuta dauden karbonoaren zenbakia jarri behar da.

     

     

Beste hidrokarburo ase mota batzuk ere badaude; ziklikoak. Karbono atomo guztiek, gutxienez, beste bi karbono atomorekin loturak dituzte. Euren formula orokorra hau da: CnH2n. Katea irekikoak bezala izendatzen dira baina -ziklo aurrizkia jartzen zaie.

Hidrokarburo aseen propietateak

Hidrokarburo aseen propietate nagusiak honako hauek dira:

  • Karbono atomoen kopurua igo ahala, fusio eta irekita puntuak ere igo egiten dira. Baliorik baxuenak katea adarkatuen hidrokarburoek izan ohi dituzte.

 


Izena Fusio puntua (ºC) Irakite puntua (ºC)
Metanoa ?184 ?164
n-Butanoa ?138 ?0,5
Metilpropanoa ?145 ?11
n-Pentanoa ?130 36
n-Hexanoa ?94 69
2,2,4-Trimetilpentanoa (isooktanoa) ?109 99
n-Dekanoa ?30 174
  • Ezin daitezke uretan disolbatu, baina bai disolbatzaile organikoetan, besteak beste, eter, bentzeno edo karbono sulfuroan.
  • Bere erreaktibotasun kimikoa txikia da (hortik dator euren izena; parafinak), C-H loturaren egonkortasun altua dela eta. Egoera egokietan ondorengo erreakzioak gertatzen dira:
  • Errekuntza: erreakziorik garrantzitsuena da. Hidrokarburoen erabileraren oinarria da errekuntza, energia kantitate handia askatzen baitute hidrokarburoek erretzerakoan. Kasu guztietan karbono dioxidoa eta ura askatzen dira. Butanoaren erreakzioa honako hau da:

    2 C4H10 + 13 O2 ® 8 CO2 + 10 H2O + 2.640 kJ/mol

  • Cracking: hidrokarburoak karbono atomo kantitate txikiagoa duten beste hidrokarburo batzuetan bereiztea da. Beroarekin egiten denean, cracking termikoa deitzen zaio. Katalizatzaile bidez egiten bada, ordea, cracking katalitikoa deitzen zaio. Erreakzio hau beste petrolio zati pisutsuago batzuetatik gasolina sortzeko erabiltzen da.
  • Halogenazioa: hidrokarburoaren hidrogeno bat halogeno batengatik ordezkatzetik sortzen da. Horretarako, hidrokarburo-halogeno nahasketa egoki irradiatu behar da. Erreakzioa erradikal aske bidez gertatzen da.

Hidrokarburo aseak lortzea

Hidrokarburo aseak petroliotik edo gas naturaletik ateratzen dira. Laborategian ere sintetizatu daitezke. Erabiltzen den prozeduretariko bat hidrogenoa gehitzea da alkenoen eta alkinoen (28. gaia ikusi) lotura bikoitzei. Paladiozko, platinozko edo nikelezko katalizatzaileei esker sortzen da erreakzio hori, egitura karbonatu berdina duten alkanoak lortzeko.

CH3 - CH = CH2 + H2 ® CH3 - CH2 - CH3

 

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana