Informazio gehiago
Gerraondoko nobela
Oinarrizko joerak
- Garaileen ikuspegia: Gerra Zibilaren ondorengo nobela, alderdi irabazlearen ideologiaren ikuspuntutik garatu zen.
- Kostunbrismoaren jarraitzaileak: burgesia giroen ohitura deskribapena agertzen zuen beste korronte narratiboa izan zen.
- Umorismoaren baliabidea: umorezko eleberrigintzak errealitate sozial ankerra ahaztuarazten zuen literaturaren (ihesbidea bihurtzen zena) eskaria asetu zuen.
Camilo Jose Cela
Bere lehen lana, La familia de Pascual Duarte (1942), berrogeigarren hamarkadako literatur munduko berrikuntza bihurtu zen. Argumentu beldurgarria, funtsik ez zuen bortizkeria eta baserriko mundu atzeratu bateko giroa batu zituen eta sekulako eskandalua sortu zuen lanarekin. Azpian zegoen mundu haren ikuspuntua, ordea, ez zegoen garai hartako existentzialismo frantziarretik edo neorrealismo italiarretik oso aldentuta.
Horren ondoren Pabellón de reposo (1943), Nuevas andanzas de Lazarillo de Tormes (1944) eta Viaje a la Alcarria (1948) idatzi zituen.
Hala ere, Celaren lanik bikainena La Colmena (1951) da, eta horrekin berrogeita hamargarren hamarkadako errealismo sozialari hasiera ematen dio.Lan horretako sei kapituluek sekuentzia laburrak dituzte, batera gertatzen diren beste pasarte batzuk nahasten dituztenak. Pasadizo horien banaketak bizitza gurutzatuen multzoa bihurtzen du, erlauntza bateko erleek osatzen dutenaren modukoa. Egitura horren bidez Cela gerraondoko errealitate soziala objektiboki agertzen saiatzen da.
Pertsonaien trataera horrek, itxaropenik gabeak, Celaren lanetan etengabe ikus daitekeen ezkortasun existentziala agertzen du.Camilo Jose Cela, 1948an.
Miguel Delibes
Miguel Delibesek arrakasta La sombra del ciprés es alargada (1947an Nadal saria) lanarekin lortu zuen. Jarraian idatzitako beste liburu batzuk honako hauek dira: El camino (1950), La hoja roja (1959) eta Las ratas (1962).
Bere maisu lana Cinco horas con Mario (1966) izan zen. Bertan Carmenen barne bakarrizketa kontatu zuen: Carmen klase ertaineko emakumea da, eta senarraren hilotza beilatzen ari da. Marioren, irakasle aurrerakoi eta solidario baten, eta Carmenen, pentsaera itxia eta ohikoa duen emakumearen arteko kontrasteak Espainiako tradizionalaren eta aurrerakoiaren arteko ezberdintasuna azalarazten du.
Parábola del náufrago (1969) lanarekin Delibes formaren esperimentalismoan barneratu zen baina bere betiko gaiak eta estiloa berreskuratu zituen ondorengo eleberrietan.Errealismo soziala
Aipatu bezala, La colmenak (1951) aldaketa sakona eragin zuen literaturan eta 1954an modu ikusgarri batean geratzen da agerian eragin hori. 1924 eta 1931 artean jaio ziren idazleen talde batek eleberri ugari argitaratu zituen. Lan guzti hauek errealismo soziala dute komunean, garai hartako gizartea modu kritiko batean agertzeko grinak hala eraginda.
Errealismo soziala bi joera nagusitan banatzen da: errealismo objektibista, noveau roman (75. gaia ikusi) frantziarraren antzekoa, eta errealismo kritikoa, neorrealismo italiarraren (77. gaia ikusi) inguruan kokatu izan dena.
Nobela sozial objektibista
Eleberrigintza objektibista, psikologia konduktistan eta zinemaren hizkuntzan oinarritu zen. Horrenbestez, teknika narratibo garrantzitsuenak honako hauek dira:
- Autorea ia ez azaltzea.
- Pertsonaien protagonismoa mugatzea (taldeko pertsonaia).
- Introspekzioa eta azterketa psikologikoa alboratzea.
- Pertsonaien kanpoaldeko karakterizazioa.
- Argumentua deuseztea bata bestearen segidako pasarteen bitartez.
- Egitura eta estilo aldetik erraztasuna.
- Denbora eta espazioa elkartzea.
Idazlerik aipagarrienak
Rafael Sanchez Ferlosiok (Erroma, 1927) El Jarama lana idatzi zuen. Estetika objektibistaren irudikapenik onena da. Autorea desagertu egiten da istoriotik, kamera baten ikuspuntua hartzeko, aurrean duen guztia filmatu ahal izateko. Horregatik guztiagatik, lanaren zama elkarrizketek daramate.
Juan Goytisolo (Bartzelona, 1931). Bere lehen garaiak (Juegos de manos, Duelo en el Paraíso) zentzu subjektibo handia du eta haurtzaroa, galdutako paradisua balitz bezala agertzen da. Bere bigarren etapan (1956-1962), berriz, konpromiso politikoa eta salaketa soziala bereizi daitezke. Hirugarren etapan (1966an hasi zuen), berriz, errealismo soziala bertan behera uzten du zapaldutako kultura eta gutxiengoen alde (musulmanena batik bat) idazteko, (Señas de identidad, 1966; Reivindicación del conde don Julián, 1970; Makbara, 1980).
Ignacio Aldecoa (Gasteiz, 1925 - Madril, 1969an). Baserri inguruko krimen batean oinarritzen ditu bere bi lan: El fulgor y la sangre (1954) eta Con el viento solano (1956). Aldentze objektibista batetik abiatuta kontatzen du istorioa Aldecoak. Urruntze horren atzean, ezkutatuta, beheko klaseenganako zuen elkartasun epela nabari daiteke. Bestalde, ezin ahantzi daiteke bere ipuinak ere balio handikoak direla.Carmen Martin Gaite (Salamanca, 1925 - Madril, 2000). Nadal saria irabazi zuen Entre visillos (1957) lanari esker, probintzietako hiri batekoak diren eta ezkondu beharrarekin itsututa dauden neskei egiten die kritika. Bere lanik hoberenetariko bat Retahílas (1974) izan zen.
Korronte honetako beste aparteko autore batzuk honako hauek dira: Armando Lopez Salinas (Madril, 1925), Jesus Fernandez Santos (Madril, 1926 - 1988), Ana Maria Matute (Bartzelona, 1926), Jose Manuel Caballero Bonald (Jerez de la Frontera, 1926), Juan Garcia Hortelano (Madril, 1928 - 1994), Alfonso Grosso (Sevilla, 1928 - Madril, 1995) eta Jesus Lopez Pacheco (Madril, 1930 - Toronto, 1997).Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.
