Julio Urkijo Ibarra (1871-1950)

Julio Urkijo Ibarra Deustuan jaio zen 1871ko apirilaren 3an, aitonak eraikitako "La Cava" etxean. Haren gurasoen familiak karlista-girokoak ziren, Ospin-Urkijotarrak, aspaldidanik leinuz nobleak, legelariak eta tituludunak; Ibarratarrak industrian eta merkataritza-munduan arituak.

Bilboko Institutuan hasi zituen ikasketak eta bertan irakasle ziren Roman Biel-ek eta Tomas Escriche Miel-ek piztu zuten Urkijorengan euskararekiko interesa. Hala ere, Resurrección María Azkue, garai hartan "La Cava"n bizi ziren familien kapilaua, izan zen Urkijo euskararen ildotik jarraitzera bultzatu zuena.

Julio Urkijo

Julio Urkijo Ibarra

Zuzenbide-ikasketak hasi zituen Deustuko unibertsitate eraiki berrian eta hizkuntzalaritzarekiko interesa zela eta, grekozko eskolak ere hartu zituen. 1892an, Zuzenbide Kanonikoan eta Zibilean diploma lortu zuen. Bi urte geroago, Bizenta Olazabal Alvarez de Eulaterekin ezkondu zen Donibane-Lohizunen eta bertan bizi izan zen hogei urtean zehar.

Hizkuntzalaritzan kritiko

Mitxelenak esaten zuenez, nahiz eta politika-arazoetan atzerakoia izan, euskarak duen hizkuntzalaririk kritikoena da Urkijo. Hizkuntzaren ikerlanean zebilela, euskal tradizioekin eta euskararen unibertsaltasunarekin harro zegoen arren, atzerriko ikertzaileek zekartzaten bide berrien alde azaldu zen.

1867an, Revue de Linguistique et Philologie comparée sortu zenean, Europako hizkuntzalaritzaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izan zuen Urkijok eta euskararen ikerketan xenofilo bihurtu zen; hau da, zenbait ikertzaile atzerritarren teoriak hobesten zituen. Eta honek, hainbat eztabaida erakarriko dizkio bere garaikideengandik. Bestalde, alemana eta frantsesa ere bazekizkien. Izan ere, Urkijorentzat, hizkuntzalari atzerritarrak gure hizkuntza ikertzera erakartzea garrantzitsua zen moduan, beharrezkoa zen hemengoek atzerritarren ikerketak ezagutzea ere.

Giro horretan murgildurik, Urkijok Revista Internacional de Estudios Vascos RIEV aldizkaria kaleratu zuen 1907an. Bi helburu nagusi zituen aldizkari berri honek: ikerketa berriak bultzatzea, lanen kalitatea zorrozki zainduz, eta ikerkuntzarako beharrezkoak ziren testu klasikoak ikertzaileei eskaintzea. Lehen zenbakia Karlos VII.arekin bidaiatzen zebilela argitaratu zen; George Lacombe aritu zen idazkari-lanetan. 1908an, Egiptotik itzuli eta hainbat arazo izango dituzte elkarrekin, baita moldiztegiekin ere. Izan ere, lanen eta argitalpenaren kalitatea zaintzea eskatzen zuen Urkijok.

Hastapeneko helburuak ondo baino hobeto burutu zituen arren, 1936an desagertu egin zen RIEV, gure kulturak eta ikerkuntzak izan duten erakusleihorik hoberena. Bestalde, ikerkuntzaren munduan Euskalerriaren alde aldizkariaren sortzaile ere izan zen 1911n Urkijo.

Azkue eta Aranzadirekin batera, belaunaldi kritiko baten kidea da Urkijo, teknika berriekin oinarri sendoagoen gainean euskal hizkuntzalaritza eraiki nahi duena. Bere burua filologotzat ez duen arren, haren lanek eta besteen argitalpenei erantsitako hitzaurre kritikoek goitik beherako filologoa izatera iritsi zela baieztatzen dute, René Lafonen ustez.

RIEV

Gaztetan bibliofilo zenak, euskal bibliograforik handiena izatea lortu zuen. Aurkitzen zituen liburu zaharrez baliatuz, 1905ean euskal bibliografiari buruzko lehen lanak argitaratu zituen. Eta tarteka, euskal bibliografiaz eta hizkuntzalaritzaz artikuluak idazten zituen El Correo de Guipúzcoa, Euskal-Erria, Revue de Linguistique, RIEV eta beste hainbat aldizkaritan.

Bere lanik gogokoena, hala ere, atsotitzak aztertzea izan zen. Los refranes vascos de Sauguis traducidos y anotados (1909) eta Los refranes y sentencias de 1596. Estudio comparativo (1911) argitaratu zituen, besteak beste. Bestalde, euskalkiak aztertzen aritu zen denboraldi batez. 1914an, Donibane Lohizune utzi eta Donostiara joan zen bizitzera. El Pueblo Vasco egunkarian eta Bilboko La Gaceta del Norten artikuluak idazten eta hitzaldiak ematen jarraitu zuen.

Bere lan mamitsuenen artean La Crónica de Ibargüen Cachopín y el Canto de Lelo (1922), La Cruz de Sangre. El Cura Santa Cruz (1928), Los Amigos del País, según cartas y otros documentos inéditos del siglo XVIII (1929), De algunos problemas de interés general que suscita el euskera (1929) aurkitzen dira. Idatzitako liburuen artean maiteena, ordea, Un juicio sujeto a revisión. Menéndez Pelayo y los Caballeritos de Azcoitia (1925) izan zen.

Urkijoren liburutegia

Bizitza osoa liburu zaharren arrastoen atzetik eman ondoren, berebiziko altxorra bildu zuen Urkijok: 7.549 liburu, 1.427 eskuizkribu, 273 aldizkari eta 1268 bestelako dokumentu, 10.822 guztira.

Hamazazpi urte zituela, Bonaparteri eskatu zizkion printzeak argitaratutako liburuak. Eta Euskal Herri osoa zeharkatu zuen galtzeko zorian zeuden edo estimatzen zituen liburuak lortzeko xedez. Diotenez, Geroren lehen argitalpenaren sei ale aurkitzen dira Urkijoren liburu-bilduman, beste hainbat harribitxiren artean. Inkunablerik ez da agertzen, baina 1548 eta 1799 bitarteko 200 euskal liburu daude, gehienak iparraldeko egileenak.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku dago gaur egun, 1951n Bizenta Olazabal alargunari 1.400.000 pezetan erosi ondoren.

Urkijo euskaltzaina

1906ko apirilaren 25ean, Julioren anaia zen Adolfo-Gabriel Urkijok, Bizkaiko Diputazioaren buru zelarik, Euskal Akademia sortzeko proposamena egin zuen. Baina Arabako Diputazioak onartu ez zuenez, proiektuak ez zuen aurrera egin. Hala ere, Baionako euskalariek Cercle d'Etudes Euskariennes izeneko euskararen Akademiaren antzekoa eratu zuten 1911n. Lehen bileran Julio Urkijo izendatu zuten buru.

1918an, Eusko Ikaskuntzak Oñatin antolatutako Biltzarrean denen onarpena lortu zuen Euskaltzaindiaren proiektuak eta lehen euskaltzainak izendatu zituzten: Azkue, Kanpion, Urkijo eta Eleizalde. 1919an, liburuzain-kargua eman zioten eta 1920an, Iker Sailburu izendatu zuten. Bestalde, Eusko Ikaskuntzako lehen buruorde izan zen 1930 arte. 1926an, Espainiaren Errege Akademian bi euskal ordezkari izendatzea proposatu zuten eta bi horiek Azkue eta Urkijo izan ziren.

1950eko urriaren 30ean Urkijo hil zenean, Luis Villasantek bete zuen haren aulkia eta hutsunea.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana