Itzuli orri osora

Julioren iloba Inazio Urkijo Olano

Inazio Urkijo

Inazio Urkijo Olano

Inazio Urkijo Olano Bilbon jaio zen 1907ko otsailaren 26an eta Markina Xemeinen zendu zen 2002ko urtarrilaren 16an. Urkijoko eta Ospin-Urkijoko kondea eta Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteko kidea zen. Julio Urkijoren anaia Jose Mariaren semea zen. Haren aita La Gaceta del Norte egunkariaren sortzailea izan zen. Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidea ikasi ondoren, Frantzian eta Ingalaterran ikasten jarraitu zuen. Instituto Vascongado de Cultura Hispánica erakundearen sortzailetakoa eta lehen presidentea izan zen 1942an eta ohorezko presidente gero. Bizkaiko Kultura Batzordearen lehendakariorde eta Bilboko Ateneoaren lehendakari izan zen. 1945ean Euskal Herriaren Adiskideen Elkartea birsortzen parte hartu zuen eta gero Elkarte hartako zuzendari izan zen. 1957an Espainiako enbaxadore Ekuadorren izendatu zuten. Euskaltzain urgazle izan zen 1957tik aurrera, Historiako Errege Akademiaren kide 1959tik aurrera eta Ekuadorreko Hizkuntza-Akademiakoa ere bai.