XIX. mendea arteko euskalariak

Landuchio, Nicolas

Idazle italiarra, Toskanako Luccan sortua (XVI. m.). Dictionarium Linguae Cantabricae lehen euskal hiztegia egin zuen (1562). Jatorri erromanikoko euskal hitz asko agertzen zirela eta, baztertua izan zen; gaur egun, ordea, beste hiztegietan jasotzen ez diren hitzak daudelako eta hitzen bilakaera ezagutzeko aukera ematen duelako oso aintzakotzat hartzen da.

Pouvreau, Silvain

Euskal idazlea, jaiotzez frantsesa (Bourges, ? - Paris, ~1675). Saint Cyrango abadearen idazkari eta San Bizente Paulekoaren laguna izan zen. Saint Cyrango abadeak euskaraz egiten zuen eta Pouvreauk euskara ikastea erabaki zuen. Baionara joan, Bidarteko erretoretza lortu(1640-44) eta sortu berria zen Sarako Eskola euskal literatur mugimenduko kidea izan zen. Parisera itzuli zen, baina Euskal Herriarekiko eta euskararekiko lotura ez zuen inoiz galdu. Gai erlijiosoko obrak euskaratu zituen (Guiristinoaren Dotrina, Paris 1656; Philothea; San Frantzisko Saleskoaren bizitza sainduaren sarrera, Paris 1664; Gudu Izpirituala,Paris 1665). Euskal gramatika eta hiztegiei buruz egindako lanak Vinsonek argitaratu zituen Revue Linguistique aldizkarian (1881). Argitaratu gabe dagoen euskara-frantsesa hiztegi bat ere idatzi zuen.

Larramendi, aita Manuel (j.i. Manuel Garagorri Larramendi)

Idazle, suspertzaile eta apologista (Andoain, 1690 - Loiolako jesuiten komentua, 1766). Hamazazpi urterekin jesuitetan sartu zen. Filosofia Medina del Campon eta teologia Salamancako Unibertsitatean ikasi zituen. Sermolari trebea eta entzute handiko hizlaria izanik,itzal handia lortu zuen. Baionan Maria Ana Neuburg alargunaren aitor-entzulea izan ondoren (1730-33), Loiolako komentura bildu zen (1734). Loiolan egindako urte haietan euskarari buruzko lanak idazteaz gain, Gipuzkoa osoan zehar sermolari ibili zen. Jenioz bizia eta alaia, borrokatzaile eta zirikatzaile abila zen eta euskararen etsaiak isilarazi nahi zituztenen hitzarekin jolas egitea atsegin zuen. Kultura handi eta zabalekoa zela erakutsi zuen euskararen eta euskaldunen jatorriari buruz edo euskal foruen defentsan eskainitako liburuetan. Jesuitetan halako giro literarioaren suspertzailea izan zen. Jakintsu eta zorrotza, hainbat euskaldun kultu euskara defendatzera eta euskaraz idaztera bultzatu zituen. Jarraitzaile ugari izan zituen: Kardaberaz, Mendiburu, Ubillos, Lizarraga Elkanokoa, etab. Euskal apologista gartsua izan zen, baina oso gutxi idatzi zuen euskaraz: Mendibururen Jesusen Biotzaren Devocioa liburuaren hitzaurrea, eskutitzak eta berak erdaraz idatzitakoetan barreiaturiko euskarazko olerki eta hainbat pasarte. Lan politikoak ere prestatu zituen: De la antigüedad y universalidad del Bascuence en España,1728; Discurso histórico sobre la antigua famosa Cantabria, 1736; Sobre los Fueros de Guipúzcoa eta oso ezaguna den Corografía o descripción general de la muy noble y muy leal Provincia de Guipúzcoa (~1756).Euskarari buruzko lanetan, lehen euskal gramatikatzat hartu izan den El Imposible vencido (¿Ezina egina¿ izenez ezaguna, 1729an Salamancan argitaratua) eta Diccionario trilingüe del Castellano, Bascuencey Latín (1745) dira lan aipagarrienak. Azken honetan berak asmaturiko hitz eta neologismo ugari dago.

El imposible vencido

Astarloa Agirre, Pablo Pedro

Idazle eta hizkuntzalaria (Durango, 1752 - Madril, 1806). Gasteizen eta Oñatin egin zituen apaiz-ikasketak. Durangaldean euskaraz emandako sermoiak zirela eta, ospe handia lortu zuen. Humboldt hizkuntzalari alemaniarrak euskal gaietan laguntzaile izateko aukeratu zuen, honen asmakizunetan sinesten ez bazuen ere, egiten zituen ohar eta xehetasunak asko estimatzen baitzituen (1800). Obra ugari idatzi zuen. Astarloari ospea eman dion obra, Joaquín Traggiak bere liburuan Nafarroari buruz esandakoaren erantzun gisa idatzitako Apología de la lengua bascongada ó Ensayo crítico-filosófico de su perfección y antigüedad sobre las que se conocen izenekoa da(1803). Bertan euskara gizadiaren lehen hizkuntzatzat hartu eta euskarak beste hizkuntzek falta duten zuzentasuna duela dio; oinarririk gabeko etimologismoan harrapatuta, euskararen nagusitasuna bide horretatik frogatu nahi izan zuenez, alde horretatik kritika asko jaso ditu. Euskal gaiei buruzko lan ugari idatzi zuen erdaraz (galdua dagoen gramatika bat, aditzari buruzko lan bat eta abizenen hiztegia).

Humboldt, Karl Wilhelm von, baroia

Hizkuntzalari eta politikari alemaniarra (Potsdam,1767 - Tegel, 1835). Gramatika konparatzailearen mugak gaindituz, antropologia orokor baterako lehen urratsak eman zituen. Hizkuntza giza espirituak berez duen ahalmena dela eta hizkuntza bakoitzak mundu-ikuskera bat dakarrela zioen. Bestalde, gerora eragin handia izan duen ideia nagusi bat agertzen da Humboldtengan: hizkuntza jardueratzat hartuko du eta ez ekoizpentzat. Politikan erantzukizun handiko karguak izan zituen; Alemaniako hezkuntza-ministro izendatu zuten eta haren ekimenez sortu zen Berlingo Unibertsitatea. Filologia, poesia eta hizkuntzalaritzan ere aski trebea zela erakutsi zuen. Hizkuntza eta dialekto asko ikasi zituen, euskara barne. Bi bidaia egin zituen Euskal Herrira (1799 eta 1801ean); berebiziko arreta piztu zion euskarak eta hizkuntza gertutik ezagutu nahi izan zuen. Mogel, Astarloa eta Elhuyar anaiak ezagutu ahal izan zituen, haien zenbait ideia bere eginez. Euskal iberismoaren aldeko azaldu zen: euskara Iberia zaharreko hizkuntza zela eta, horrenbestez, Europako hizkuntzarik zaharrena. Humboldt izan zen euskararen berri zehatzak Europako kultur giroetan zabaltzen lehena. Giza hizkuntzen egitura desberdinaz (1836).

Humboldt

Karl Wilhelm von Humboldt (1767-1835)

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana