Itzuli orri osora

Hitz klabe batzuk

Apologista

Euskara hizkuntza aberats, kultu eta zabala dela aldarrikatuz apologia egin zuten euskal idazleei esaten zaie. M. Larramendi izan zen lan horietan aritutakoen artean sutsuena eta ezagunena, eta berak urratutako bideari beste askok ekin zioten.

Neologismo

Hizkuntza bateko hitz edo unitate lexikal berria, delako hizkuntzaren legeei jarraituz berriki sortua edo beste hizkuntza batetik mailegatua.

Gramatika konparatzailea

Hizkuntza desberdinetako edo hizkuntza baten bilakaerako aldi desberdinetako osagai eta egitura linguistikoak konparatzen dituen hizkuntzalaritzaren adarra.