Informazio gehiago
Bizkaiera
Gainerako euskalkien artean bizkaiera mutur batean kokatua dago. Bizkaierari beti izaera berezia aitortu izan zaio. Hala ere, euskalkien artean egun dagoen desberdintasunak azken mendeotan areagotu egin dira, batez ere. Yrizarrek 1970. urtean eginiko ikerketaren arabera, bizkaieraz 200.000 lagunek hitz egiten zuten. Egun zenbat lagunek egiten duten bizkaieraz ez da jakiten erraza; hala ere, hezkuntza-sistemaren bidez euskara ikasi duten askok euskara batua ikasi dute eta ez bizkaiera.
Bizkaieraren azpieuskalkiak
Bizkaieraren barruan azpieuskalkiak daude. Historian zehar euskalkien sailkapen desberdinak egin dira. Sailkapen hauek lagungarriak dira bizkaieraren eremu eta muga geografikoak ezagutu ahal izateko. Horrela, Luis Luziano Bonapartek 1869. urtean eginiko sailkapenean eremu hauek bereizi zituen:
- Ekialdeko bizkaiera (Markina)
- Mendebaldeko bizkaiera (Bermeo, Arratia, Orozko, Plentzia, Gernika, Arrigorriaga, Otxandio)
- Gipuzkoako bizkaiera (Bergara, Gatzaga)
Bizkaieraren ezaugarriak
Gainerako euskalkiekiko desberdintasun ugari ditu bizkaierak: fonologian, izen- eta aditz-morfologian eta lexikoan.
Fonologia arloan
Bokalei dagokienez:
- Bokal bikoitza erabiltzeko joera: laarregi.
- au, eu, ai, oi eta ei diptongoak aldatzeko joera: topeu (topau), geur (gaur), auri (euri), nax (naiz).
- gainerako bokalak a bokalarekin elkartzen direnean, a aldatzeko joera: alabea (alaba), kalia (kalea), harrie (harria), lañue (lainoa), burube (burua).
Kontsonanteei dagokienez:
- s eta z ez dira bereizten eta s ahoskatzen dira biak.
- ts eta tz ez dira bereizten eta tz ahoskatzen dira biak.
- Nor-nori (jat) ahoskatzeko j erabiltzen da orokorrean, baina x eta g ere erabiltzen dira.
Azentuari dagokionez:
- Hitzak bereizteko erabiltzen da: basóa (mendia), básoa (edalontzia).
- Singularra eta plurala bereizteko balio du: uméa edo úmeak.
Izen morfologian
Hauek dira bizkaieraren ezaugarriak:
Deklinabideari dagokionez:
- Pluralean ez da nor eta nork bereizten.
- a itsatsia duten hitzek a artikulua hartzean ea egiten dute singularrean, baina ez pluralean: gauzea baina gauzak.
- -ekin erabili beharrean, -agaz erabiltzen da singularrean eta -akaz pluralean.
- Norantz ez da erabiltzen, noruntz baizik.
Zenbatzaileei dagokienez:
- Mordo eta partida hitzek ugaritasuna adierazten dute: liburu mordoa edo liburu partida.
- Zarrastada eta parrastada hitzak erabiltzen dira likidoez aritzean: ardo parrastada.
- Pila erabili beharrean, pilo erabiltzen da: lagun piloa du.
- Pitin hitza erabiltzen da urritasuna adierazteko: itxaron pitin baten.
- Oro hitza oraindik erabiltzen da: lagun oro.
Erakusleei dagokienez:
- Singularrean eta pluralean erro berberak erabiltzen dira: honek, horrek, hark / honeek, horreek, hareek edo hark (pl.).
- Erakusle indartuak sortzen dira -xe, ha-, ber-, eur- hizkien bidez: hauxe, berori, eurak...li>
Hitz batzuei dagokienez:
- Bako, barik, baga... erabiltzen dira gabezia adierazteko, batuaren gabe bezala: diru bako, liburu barik...
- Barri, barria, barririk... batuaren berriren parekoak dira: etorri barri...
- Lako, lakoxe, batuaren bezalakoren sinonimoak dira: ni lako, ardiak lako...
- Legez, lez eta horrelakoak batuaren bezalaren parekoak dira: zu lez, gu lez...
Aditz-morfologian bizkaierak dituen ezaugarriak:
Aditz jokoa:
- Lehen aldiko hirugarren pertsonaren marka ez da z, e baizik: eban (zuen).
- Nori adierazteko marka, aurreko bokala i ez denean, ez dator bat batuarekin: jat, jatzu, jako...
- Askotan bi pluralgile azaltzen dira: dituzuez...
- Zu eta zuek pertsonak bereizteko e jartzen da, -te beharrean: zara, zarie...
- Nor-nori iragana egiteko, orainaldiko egiturari n gehitzen zaio: jat / jatan...
- Batuaren ki amaiera, gi bihurtzen da: erabagi (erabaki).
- Baldintzetan ez da te erabiltzen: litzake (litzateke)
- Lehenaldiko marka an da, en izan beharrean: ginan (ginen).
- Ari izan erabili beharrean, jardun erabiltzeko joera dago: lanean dihardut (lanean ari naiz).
Bizkaierak bere lexikoa dauka.
Batetik, beste euskalkietako hitzen aldaketak diren hitzak: baltz (beltz)... Bestetik, bizkaieraz bakarrik erabiltzen diren hitzak: berba...(Ikus eskuineko zutabea)
- Hil, aste eta urtaroen izenak berezkoak ditu: zezeila (otsaila), martia (martxoa), jorraila (apirila), bagila (ekaina), garagarrila (uztaila), agorrila (abuztua), zemendia (azaroa), gabonila (abendua).
- Astegunak: martitzena (asteartea), eguaztena (asteazkena), eguena (osteguna), barikua (ostirala), egubakoitza (ostirala), zapatua (larunbata), domeka (igandea).
- Urtaroak: udabarria (udaberria), udagoiena (udazkena).
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.
