Aditzen aspektua, tempusa eta modua

Adizki perifrastikoetan bi zati bereiz ditzakegu: bat, aditz nagusia da, eta bestea, laguntzailea. Lehenak aspektua emango digu, eta bigarrenak, berriz, tempusa eta modua.

Aspektua

Aditz nagusiak honela adieraziko digu aspektua:

  • Aditz laguntzailea edin edo ezan sailekoa denean ez du aspektu-markarik eramango: etor daiteke, etor dadin, uler dezake, ekar ezazu...
  • Aspektu burutua. Ekintza burutua dagoela adierazten du eta aditz trinko gehienetan -i edo -n amaierak, eta aditz perifrastiko gehienetan -tu/-du amaierak adieraziko liguke hori: etorri da, jan duzu, sartu da, lagundu duzu.
  • Ez-burutua. Oraindik amaitu ez den prozesu baten ekintza adierazten du, eta aditzaren erroari -ten o -tzen gehituz lortzen da: egiten zuen, askatzen du.
  • Geroa. Geroaldia adierazteko aspektuaren bidez egiten dugu, aspektu-marka desberdinak erabiliz: -ko, -go izango da aspektu-markarik erabiliena (jango, eramango, aurkituko...), baina ekialdeko euskalkietan -en ere azalduko zaigu kontsonantez amaitzen diren aditz-erroei loturik (janen, eramanen...).

Aditz trinkoak bakarrik jokatzen direnean, ez dute aspektu-markarik. Esanahiari dagokionez, aditz zehaztugabeak eta puntualak dira, hau da, une jakin batean gertatzen ari den edo beti modu berean gertatzen den jarduera bat adierazten dute, esate baterako: Zarautz Gipuzkoan dago; nik badakit hori.

 

Aditzak euskeraz

 

Tempusa

Euskal adizkietan hiru tempus aurkitzen ditugu: oraina, iragana eta alegiazkoa.

  • Oraina: ekintza-unea gertatzen ari den aldia (dator, du, dateke, dezake...).
  • Iragana: ekintza-unea baino lehenago gertatutakoari dagokion aldia (zetorren, zukeen, zatekeen, zezan...).
  • Alegiazkoa: balizko ekintzak adierazteko erabiltzen den aldia (litzateke, lezake, baletor, nekike...).

Geroaldia, euskaraz, ez da laguntzailearen bidez adierazten, aspektu-markaren bidez baizik,-ko, -go edo -en aditz nagusiaren oinari erantsiz. Aditz sintetikoen bidez bai oraina (nabil) eta bai iragana (nenbilen) adieraz ditzakegu, baina geroaldiko formak adierazteko, aditz perifrastikoetara jo beharra dugu (ibiliko naiz).

Sarritan, aditzaren denbora bat dator esaldiarenarekin, baina ez beti, eta horrexegatik, era honetako esaldiak ere aurkituko ditugu: Ni bihar ez nator klasera.

Modua

Modua solaskideak aditzaren ekintzaren aurrean hartzen duen jarrerari dagokio, eta moduaren ezaugarria aditz trinko jokatuan edo aditz laguntzailean aurkituko dugu. Horrela, ahalera, baldintza, ondorioa eta subjuntiboa bereiz ditzakegu.

  • Ahalera: zerbait gerta daitekeela edo egin daitekeela adierazten du, hau da, ahal bat. Laguntzaileari -ke modu-marka erantsiz osatzen da: Maria etor daiteke / etor liteke / etor zitekeen.
  • Baldintza: bete beharreko baldintza bat adierazten du. Laguntzailearen aurrean ba- morfema eskatzen du: Dirua izango banu... /  izan banu..
  • Ondorioa: baldintzaren emaitza adierazten du. Honek ere -ke morfema eskatzen du: Mendira joango nintzateke / joango nintzatekeen...
  • Subjuntiboa: aditzak adierazitakoa subjektibotasun kutsu batez islatzen da: Pozik jarri dadin oparia eman diot / Pozik jarri zedin oparia eman nion.

Pertsona, forma inpertsonala eta alokutiboa

Pertsona

Pertsona aditzaren ekintzan parte hartzen duten elementuen marka da (subjektuarena, osagarri zuzenarena eta zeharkako osagarriarena). Aditzarekin komunztaturik hiru izen-sintagma aurkituko ditugu: nor, nori eta nork.

Euskarak zazpi pertsona-marka ditu. Hiru lehenak singularrekoak izango lirateke: lehenengo pertsona ni, bigarrena hi eta hirugarren hura. Hurrengo laurak, aditzaren morfologiaren ikuspegitik bederen, pluralekoak izango lirateke: pluraleko lehen pertsona gu, pluraleko bigarren pertsona zuek eta pluraleko hirugarren pertsona haiek. Zu izenordaina pluraleko bigarren pertsonatzat hartzen da morfologikoki, nahiz eta badakigun gaurko euskaraz zu hori singularreko bigarren pertsona dela.

Izenordain pertsonalen eta beren deklinabideen taula:

 
NOR (absolutua) NORI (datiboa) NORK (ergatiboa)
Ni Niri Nik
Hi Hiri Hik
Hura Hari Hark
Gu Guri Guk
Zu Zuri Zuk
Zuek Zuei Zuek
Haiek Haiei Haiek

Euskaraz, honako hiru funtzioak betetzen dituzten pertsona-markak aditzean islatzen dira: subjektua (nork, aditz iragankorra bada, eta nor, aditz iragangaitza bada), osagarri zuzena (nor) eta zeharkako osagarria (nori), adibidez:

DIZKIZUT:
nork (nik) > dizkizut
nor (gauza batzuk) > dizkizut
nori (zuri) > dizkizut

Pertsona-marka horiek lau eratara konbina daitezke, eta beraz, aditz laguntzaileak eta aditz trinkoak lau sail desberdinetan bil ditzakegu:

  • NOR: da (subjektua -hura-).
  • NOR-NORI: zait (subjektua -hura- zeharkako osagarria -niri-).
  • NOR-NORK: du. (osagarri zuzena -hura- subjektua -nik-).
  • NOR-NORI-NORK: dizkidate (osagarri zuzena plurala -gauza batzuk- zeharkako osagarria niri-, subjektua haiek).

Forma inpertsonala

Oro har, perpausek subjektu bat dute, nor izan ala nork izan, baina halere, zenbaitetan ez dute subjekturik: Nola egiten da hau?

Aditz trinkoek ezin dezakete balio inpertsonal hori hartu, baina aditz perifrastikoek, ordea, bai. Horrez gainera, badago beste modu bat forma inpertsonalak osatzeko, hots, pluraleko hirugarren pertsona, esate baterako: Dendak zabaldu dituzte.

Eguraldiarekin loturiko perpausetan ere ez da subjekturik ageri: Euria ari du / Eguraldi ona egiten du.

Alokutiboa (hitanoa)

Nor, nori eta nork sintagmei dagozkien pertsona-markez gainera, beste pertsona-marka bat gehiago ere ager daiteke aditz-multzoan, lagunarteko giroan. Pertsona-marka hori ez dagokio perpauseko ezein sintagmari, hiztunak aurrean duen hizketa-lagunari baizik. Eta horrela, aurrean dugun hizketa-laguna gizonezkoa bada, -k ezaugarria agertuko da aditzean, eta aldiz, emakumezkoa bada, -n ezaugarria. Pertsona-marka honi hitanoa deritzo (hi-ka). Adibidez:

  • Forma ez-alokutiboa: Gizon bat etorri da.
  • Forma alokutiboa: Gizon bat etorri duk (hizketa-laguna gizonezkoa) / Gizon bat etorri dun (hizketa-laguna emakumezkoa).

Beraz, solaskideari hi deituz mintzatzen bagara, aditz-forma guztietan hikako formak erabiltzera behartuta egongo gara: Hura etorri duk/n.

Baina erabilera jatorrenari jarraituz behintzat, perpaus txertatuetan ez da forma alokutiborik agertzen ahal, ez galderazkoetan, ez harridurazkoetan eta ez hirugarren pertsonako aginteran ere. Beraz: Ez zioat esan Andoni etorri dela (etorri duala gaizki egongo litzateke). Arrazoi beragatik subjuntibo deitu formetan ez zaigu alokutiborik agertuko.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana