Euskal gramatika. Aditz-sintagma

Aditz-sintagmaren osagaiak

Euskarazko perpausaren eskema, dakigunez, hauxe da:

P = IS + AS

Izen-sintagmaren barruan aurki ditzakegun elementuak honako hauek dira:

Aditz-sintagmaren osagaiak

Aditz-sintagmaren egitura orokorra, berriz, honako hau da:

AS = (adlag.) + (adond.) + (ISnori) + (ISnor) + ad.

Parentesi artean ageri diren osagaiak ez dira ezinbestekoak, beraz, nahitaezko bakarra aditza da.

Adibideak:

Alkateak (subjektua) udaltzainari (ISnori) gutuna (ISnor) goizean (adlag.) eman dio (ad.)

Lasterketa (subjektua) hamazortzi urtez behekoentzat (adlag.) bihar (adond.) izango da (ad.)

ISren gunea edo ardatza izena zen moduan, ASren ardatza aditza da. Beti egongo da agerian edo isilduta. Beste osagai guztiak ager daitezke edo ez. Aditzaren inguratzaileek ez dute berez hurrenkera zurrunik euskaraz. Galdegaiak bakarrik eskatzen du hurrenkera jakin bat. Kategoria bereko osagai bat baino gehiago ere ager daiteke.

Sintagma bakoitzak betetzen duen zeregina deklinazio-atzizkien bidez adierazten da:

- Nork izen-sintagma -k erlazio-atzizkia daramana da. Ergatibo izena ematen zaio. Kasu hau beti subjektua da euskaraz. Ez dugu, hortaz, sekula predikatu edo ASn ikusiko.

- Nor izen-sintagma erlazio-atzizkirik gabekoa da. Singular eta plural markak har ditzake, baina beretzako kasu marka espezifikorik ez du. Absolutibo izena ematen zaio. Subjektuan nahiz predikatuan ager daiteke.

Subjektua Nork bada, Nor hau predikatuan aurkituko dugu inguratzaile zuzen gisa. Nork gabeko perpausa bada, Nor bera da subjektua. Partitibo (-(r)ik) deitu deklinabideko kasua, duen funtzioagatik, Nor kasua da.

Nori izen-sintagma, -i erlazio-atzizkia daramana, beti predikatuan agertuko zaigu eta datiboa deitzen zaio.Hiru izen-sintagma hauek (nork, nor, nori) dira aditzarekin komunztadura gordetzen dutenak. Hiru sintagma hauen arabera jokatzen da aditza. Aditzak, euskaraz, inguruko hizkuntzetan ez bezala, hiru sintagma hauekin du komunztadura eta ez subjektuarekin bakarrik

Adberbio sintagma

Adizlagunak eta aditzondoak adberbio sintagmak dira. Izenarekiko izenlagunek eta izenondoek duten zereginaren antzekoa dute adizlagunek eta aditzondoek aditzarekiko, hau da haren esanahiari ñabardurak eransten dizkiote.

Adibidez:

Semea etorri da

Semea (subjektua) eskolatik (adlag) berandu (adond.) etorri da (ad.)

Adizlagunak erlazio-atzizkien bidez edo posposizio bidez eratzen dira. Hona hemen atzikiok:

Erlazio-atzizkiak

Aditzondoak, berriz, adberbio funtzioa betetzeko kasu markaren beharrik ez duten hitzak dira: ondo, hurbil, berandu, etab.

Posposizioak perpausaren sintagmen arteko erlazio gramatikalak adierazten dituzten forma askeak dira. Posposizioak ISri atzetik jartzen zaizkio. Posposizio moduan erabiltzen diren hitz hauek izen autonomo bezala ere ager daitezke beste testuinguru batean.

Adibidea:

Gazteriaren alde hitz egingo du

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana