Euskal gramatika. Izen-sintagma

Izen-sintagmaren osagaiak

Izen-sintagmaren barruan aurki ditzakegun elementuak honako hauek dira:

Izen-sintagmaren osagaiak

Euskarazko izen-sintagmaren osagaiak

Adibidea:

Lorea ederra da

Perpaus honetan Lorea subjektua eta izen-sintagma da. Sintagmaren gunea lore izena da eta honek determinatzaile bat darama eskuinean sintagma itxiz: -a artikulua. Izenak izenondoak izan ditzake:

Lore gorria ederra da

Izenak eta izenondoak izenaren multzoa (IM) osatzen dute. Goiko kasuan Lore gorri izenaren multzoa da.

Izenak izenlaguna izan dezake:

Leihoko lore gorria ederra da

Euskarazko izen-sintagmaren egitura orokorra hauxe da:

ISren egitura

Izena beti agertzen da; baita determinatzailea ere, izena izen propioa izan ezean. Bi osagai horiek ezinbestekoak dira. Parentesi artekoak (izlag.) eta (izond.) ez dira nahitaezkoak izen sintagma osatzeko. Hurrenkera goiko irudian ageri dena da.

Izena eta izenordaina

Izena da izen-sintagmaren ardatza. Batzuetan beste kategoria bateko hitz batek betetzen du funtzio hori. Orduan esan daiteke kategoria gramatikala aldatu egin zaiola.

Izaki bizidunak, objektuak, sentimenduak, kualitateak, fenomenoak, etab. izendatzeko erabiltzen ditugun hitzak dira izenak. Kategoria honen barnean zenbait azpikategoria bereiz ditzakegu kontuan hartzen dugun irizpidearen arabera:

a) Bereziak: Ane, Gernika, etab. Arruntak: behi, ibai, ate,etab.

b) Zenbakarriak: liburu, katu, izar, euro, etab. Zenbakaitzak: bero, nazka, etab.

c) Bizidunenak: gizakiak eta animaliak Bizigabeenak: beste guztiak, landareak barne.

d) Bakuna: zeru, arto, ur, etab. Eratorria: aterki, bilaketa, etab. Elkartua: artaburu, lotsagabe, musugorri, etab.

Izen bereziek izaki jakinak izendatzeko erabiltzen dira. Berez ongi mugatuak dira eta ez dute determinatzailerik behar. Adibidez: Ane ikusi dut. Irun herri polita da. Izen arruntak, aldiz, izaki jakinenak ez, baizik eta izaki-multzoenak dira. Hauek determinatzaileren bat behar dute. Adibidez: Bi emakume ikusi ditut. Hondartzak beteta daude.

Izen arruntak zenbakarriak ala zenbakaitzak izan daitezke. Konta daitezkeenei esaten diegu zenbakarriak eta ezin direnei zenbakaitzak. Azken hauek ez diote zenbat galdetzaileari erantzuten, nolakori baizik.

Euskaraz garrantzitsua da bizidunen eta bizigabeen izenak ongi bereiztea, deklinabideko zenbait kasutan ez dutelako bukaera bera hartzen: ibaietan baina haurrengan.

Euskaraz izenek eta izenondoek ez dute genero-markarik hartzen. Beste hizkuntza batzuetan genero-markaren bidez egiten diren bereizketak euskaraz hitz desberdinen bidez egiten dira. Adibidez espainierazko hermano/hermana bereizketa egiteko hitz hauek ditugu: anaia/arreba/neba/ahizpa.

Batzuetan izen-sintagma baten ordez izenordain bat erabiltzen da: zu, gu, etab. Izenordainek esanahi erreferentziala dute eta testuinguruaren mende daude. Ez dute determinatzailerik hartzen: Gu euskaldunak gara.

Hainbat eratako izenordainak ditugu euskaraz:

izenordain-motak

Euskaraz izenordainak deklinatu egiten dira. Hona hemen adibide gisa singularreko lehen eta bigarren pertsonako izenordain arrunten deklinabide-taula:

Determinatzaileak

Determinatzailea

Izen-sintagmak ezinbestekoa du determinatzailea, izenordaina edo izen berezia den kasuetan izan ezik. Hiru determinatzaile-mota erabiltzen ditugu:

Determinatzailea

Adjektibo sintagma

Izena zer-nolakoa den adierazten duen ñabarduraren bat eransten duen izen-sintagmaren osagaia da adjektiboa. Bi motatakoak daude:

¿ Izenondoak (izond.), izenaren eskuin aldean jartzen diren adjektiboak: handi, zahar, eroso, zuri, etab.

¿ Izenlagunak (izlag.), -ko eta -(r)en erlazio-atzizkien bidez osatuak: zeruko, zurezko, emaztearen, zure, mendiranzko, etab.

Euskaraz izenondoak izenaren eskuinean jartzen dira, -tar eta -dun atzizkien bide eratorritakoak izan ezik, hauek ezkerrean zein eskuinean joan baitaitezke.

Teilatu gorria baina ez *Gorri teilatua

Gurpil horzduna edo Horzdun gurpila

Jokalari madrildarra edo Madrildar jokalaria

Izenondoek adierazten duten nolakotasunaren maila adierazteko, graduatzaileak erabil daitezke: oso, guztiz, arrunt, arras, erabat, etab. Adibidez: oso ona, arrunt itsusia, arras ergela, erabat alferra, etab. Graduatzaile batzuk atzizkiak dira:

Superlatiboa: -en. Lasterrena

Konparaziozkoa: -go. Lasterragoa

Neurri egokiaz gainekoa adierazten duena: -egi. Lasterregia

Izenondoak izenaren ezkerrean jartzen dira normalean -ko edo -(r)en atzizki genitiboen bidez lotuta.

Ondoz ondoko izenlagunak kateatuz IS baten barruan beste IS bat sar daiteke, eta hori behin eta berriz egin. Horrela izen sintagma osoa nahi adina luzatu daiteke ezkerrera, esanahia zehazteko:

Armarria

Herriko armarria

Adiskidearen herriko armarria

Juleren adiskidearen herriko armarria

 

 

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana