izenordaina
Hizkuntzalariek diotenez, antzina zu izenordaina pluraleko bigarren pertsona adierazteko erabiltzen zen, baina begirune kutsu batekin erabiltzen hasi zirenez geroztik, esanahi hori galtzen eta zuek izenordaina erabiltzen hasi ziren pluraleko bigarren pertsona izendatzeko. Horrexegatik, zu izenordaina gaur egun singularreko bigarren pertsonarako erabiltzen bada ere (hi izenordainaren aldean, begirune gehiago adierazten du), bere morfologia pluraleko formen tankerakoa da.