Izen-sintagmak: deklinabidea

Morfologia hitzen forma eta beren barne-egitura aztertzen duen hizkuntzalaritzaren atala da. Horrela, hizkuntza guztiek dute arau-multzo bat, hitzak nola eraiki behar diren zehazten duena, koherentzia emanez eta eguneroko komunikazioan behar den malgutasuna ahalbidetuz.

Euskararen morfologia oso aberatsa da izen-sintagmaren eta aditz-sintagmaren egituran. Izen-multzoak eta aditz-multzoak osatzeko modua konplexu samarra da deklinabide-markengatik, ergatibotasunagatik (nork kasua) eta aditzak bere barruan biltzen duen informazio-kopuru handiagatik, subjektuari buruz ezezik, osagarri zuzenari eta zeharkakoari buruz ere biltzen baitu. Gainera, lagunarteko elkarrizketa batean, solaskide dugun pertsonaren generoari buruzko informazioa ere bil dezake.

Izen-sintagmak: deklinabidea

Euskarak bi bitarteko darabiltza perpauseko sintagmen arteko erlazioa adierazteko: deklinabidea eta posposizioak.

Deklinabideak

Euskal deklinabidearen bidez, izen-sintagmaren markek kasu gramatikalak (subjektua, osagarri zuzena eta zeharkako osagarria), leku-denborazko kasuak (osagarri zirkunstantzialak) eta beste osagarri batzuk adierazten dituzte, eta hauek dira bere ezaugarriak:

  • Kasu-markak banan-banan gehitzen dira eta izen-sintagma osoari eransten zaizkio, izen-sintagma ixten duen azken elementuari hain zuzen: (nire anaia gaizto) + ari = nire anaia gaiztoari .
  • Euskal deklinabidea bakarra da, hots, deklinagai guztiek kasu-marka berbera hartzen dute. Latinez nominatiborako -a, -us, -u eta -es kasu-markak erabiltzen ziren bitartean, euskaraz kasu-marka bakarra dugu (Ø).
  • Euskal deklinabidean deklinagaia eta hondarkia bereiz ditzakegu: gizon (deklinagaia) + -ari (hondarkia) = gizonari. Hondarkiaren barnean, berriz, mugatzailea, plural-marka eta kasu-marka ditugu mutil (deklinagaia) + a (mugatzailea) + k (plurala) + Ø (kasu-marka) = mutilak
  • Euskalkien arabera, kasu-marka batek forma bat edo bestea har dezake, esate baterako, norekin, noregaz (bizkaieraz) edo norekilan (zubereraz).

Kasu gramatikalak

Izen-sintagmak perpausaren barruan betetzen duen funtzioa adierazteko kasu gramatikalez baliatzen gara, eta honakoak dira:

  • Absolutua: izen-sintagmak aditz iragangaitz baten subjektu edo aditz iragankor baten osagarri zuzenaren funtzioa betetzen duenean hartzen duen kasu-marka da. Kasu absolutuan izen-sintagmari eransten zaion kasu-marka Ø da: Mutila etorri da.
  • Kasu absolutua
    erroa mugagabea singularra plurala
    mutil mutil + Ø = mutil mutil + a (det.) = mutila mutil + a (det.) + k (plur) = mutilak

    Halere, izen-sintagmak, galderazko edo ezezko perpaus baten barruan, osagarri zuzenaren funtzioa betetzen duenean, kasu absolutuan joan beharrean, partitiboaren kasu-marka hartuko du -rik: Ez daukat dirurik.

  • Ergatiboa: aditz iragankor batean subjektuaren funtzioa betetzen duen izen-sintagmak hartzen duen kasu-marka izango litzateke -k. Esate baterako: Mendiek gero eta zuhaitz gutxiago dute.
  • Kasu ergatiboa
    erroa mugagabea singularra plurala
    mendi mendi + k= mendik mendi + a (det.) +k (erg.) = mendiak mendi + a (det) + k (plu.) + k (erg.) = mendiek
  • Datiboa: Kasu honetan izen-sintagmak zeharkako osagarriaren funtzioa betetzen du, hiru elementu ageri diren perpausetan (nor-nori-nork) nahiz bi elementu ageri diren perpausetan (nor-nori). Datiboaren kasu-marka -i da. Esate baterako: umeari esan diot.
  • Kasu datiboa
    erroa mugagabea singularra plurala
    ume ume + (r) i = umeri ume +a (det)+ (r) i = umeari ume + a (det) + k (plu.) + i = umeei

    Leku-denborazko kasuak

    Leku-denborazko kasu-markak desberdinak izango dira izen bizidun bati eransten zaizkion ala izen bizigabe bati eransten zaizkion. Ama-rengana joan naiz / Etxe-ra joan naiz. Leku-denborazko kasuak hauek dira:

    Leku-denborazko kasuak
      Kasu-marka Izen bizigabeak Izen bizidunak
    INESIBOA -n etxean amarengan
    LEKU-GENITIBOA (nongo) -ko/-go etxeko,
    ABLATIBOA (nondik) -tik etxetik amarengandik
    ADLATIBOA (nora) -ra etxera amarengana
    ADLATIBO KONPOSATUA (norako) -rako etxerako amarenganako
    MUGA ADLATIBOA (noraino) -raino etxeraino amarenganaino
    NORABIDE ZUZENEKO ADLATIBOA (norantz) -rantz etxerantz amarenganantz

Beste osagarri batzuk

Gainerako deklinabidea honako kasuek osatuko lukete: instrumentala (zertaz), soziatiboa (norekin), genitiboa (noren), motibatiboa (zergatik), destinatiboa (norentzat) eta prolatiboa (zertzat).

Beste osagarri batzuk
  Kasu-marka Mugagabea Singularra Plurala
Genitiboa -en Harriren Harriaren Harrien
Instrumentala -z Harriz Harriaz Harriez
Soziatiboa --kin Harrirekin Harriarekin Harriekin
Motibatiboa -(n)gatik Harri(ren)gatik Harria(ren)gatik Harriengatik
Destinatiboa -entzat Harrirentzat Harriarentzat Harrientzat
Prolatiboa -tzat Harritzat ----- -----

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana