KULTURA-ERREPORTAJEAK

 

Alaska, 80ko hamarkadatik ikurra Fri, 20 Feb 2009

Fangoria Nacho Canutek eta Alaskak gaur egun osatzen duten taldearen izena da. Hasiera, behar bada, zaila izan bazen ere, bikoak musikaren merkatuan bere lekua topatzen jakin du eta 1989an (beraien lehen agerpena izan zen urtea) lehen lana kaleratu zutenetik, hainbat disko plazaratu dituzte eta arrakasta eta ospea pixkanaka-pixkanaka igotzea lortu dute. Lan berria datorren asteartean, hilaren 24an, iritsiko da eta, artisten hitzetan, "albumik osoena" da.Martxoan, Fangoriak bere bira berriari ekingo dio Bilbon.

Alex de la Iglesia, piztiaren istorioa Fri, 5 Jun 2009

Sari zerrenda luze batek Alex de la Iglesia zinemagile bilbotarraren ibilbide arrakastatsua bermatzen du. Horrela, hamabost lan baino gehiago egin ditu eta nazioarteko ospea lortu du. Piztiaren eguna bere lehen lan garrantzitsua izan zen eta horren ostean Komunitatea, Crimen perfecto eta Los crímenes de Oxford bezalako altxorrak aurkeztu ditu. Orain, bi pelikula berritan lanean aritzeaz gain, erronka profesional berri bati aurre egingo dio. Izan ere, 2009ko ekainaren 22an Espainiako Arteen eta Zinema Zientzien Akademiako lehendakari berria izango da.

Alfred Hitchcock suspensearen maisua (I) Thu, 17 Feb 2005

Hitchcockek zinema zuzendari gisa egin duen lana sarritan goretsi izan da, batez ere, bere irudimenagatik, filmak egiteko zuen teknika apartarengatik, eta makabrotasunari eta beldurrari zien zaletasunagatik. Filmean lortu nahi zuen helburura iristeko, hainbat elementu psikologiko eta ikusmen-teknika erabiltzen zituen. Zalantzarik gabe, suspensearen maisua eta zinemaren historian izandako egilerik onenetarikoa.

Alfred Hitchcock suspensearen maisua (II) Fri, 25 Feb 2005

Hitchcockek zinema zuzendari gisa egin duen lana sarritan goretsi izan da, batez ere, bere irudimenagatik, filmak egiteko zuen teknika apartarengatik, eta makabrotasunari eta beldurrari zien zaletasunagatik. Filmean lortu nahi zuen helburura iristeko, hainbat elementu psikologiko eta ikusmen-teknika erabiltzen zituen. Zalantzarik gabe, suspensearen maisua eta zinemaren historian izandako egilerik onenetarikoa.

Alice Cooper, Glam Rockaren eta Glam Metalaren aintzindari Fri, 9 Jun 2006

Predikari baten seme hau izan da rocka eta antzezpena eszenatokien gainean batzen lehena. Bere kontzertuetan makillatu egiten da, bere buruari itxura maltzurra emateko, eta ezinegona eragiten duten hitzak eta antzezpen zirikatzaileak dira nagusi; hilketak irudikatzen ditu, gillotina eta aulki elektrikoa erabilita, eta suge handiren bat ere erabili du behin baino gehiagotan, giro ilun hori sortzen laguntzeko.