Itzuli orri osora
Alfred Hitchcock suspensearen maisua (II)
vie, 25 feb 2005 18:23:00 +0100

Hitchcockek zinema zuzendari gisa egin duen lana sarritan goretsi izan da, batez ere, bere irudimenagatik, filmak egiteko zuen teknika apartarengatik, eta makabrotasunari eta beldurrari zien zaletasunagatik. Filmean lortu nahi zuen helburura iristeko, hainbat elementu psikologiko eta ikusmen-teknika erabiltzen zituen. Zalantzarik gabe, suspensearen maisua eta zinemaren historian izandako egilerik onenetarikoa.

50eko hamarkada Hitchcocken garairik emankorrena da. Aldi horretan, zuzendariak lanik zainduenak zuzendu zituen, besteak beste, Leiho begira (1954), Rope, Heriotza orpoetan (1959), eta Bertigoa (1958). Azken hori amodio eta heriotza poema bat da, James Stewartek eta Kim Novakek protagonista lanak egin zituzten filmean. Hamarkada berekoak dira film hauek ere: Stage fright (1950), Strangers on a train (1951), I Confess (1953), Hilketa biribila (1954), To catch a thief (1955), Teh trouble with Harry (1955), The man who knew too much (1956), The Wrong Man (1957).

Alfred Hitchcok zuzendari onenaren Oscar sarirako izendatu zuten Leiho begira filmagatik; dena den, Elia Kazan zuzendariak eskuratu zuen golardoa On the waterfront pelikularekin. Psicosis maisulanak, 60ko hamarkadari hasiera eman zion. Lan horregatik Oscarretarako izendapena lortu zuen berriz ere zinemagileak, baina Billi Wilderrek jaso zuen saria Apartamentua lanarekin.

Hamarkada horretan lan hauek ere zuzendu zituen Hitchcokek: The bird (1963), Marnie, Torn Curtanin (1968) eta Topaz (1969). The Bird Daphne de Maurier idazlearen nobelaren moldaketa da. Filmean Tippi Hedrenek eta Rod Taylorrek egin zituzten protagonista lanak; Marnie, berriz, thriller psikologikoa da eta Tippi Hedren eta Sean Connery ditu aktore nagusi. Topaz thriller politikoan, bestalde, John Forsythe, John Vernon eta Karin Vernon aktoreek egin zuten lan.

Zuzendariak, azken urteetan, Frenzy (1972) eta Family plot (1976) filmak zuzendu zituen. 1979ko udazkenean, Sir titulua eman zioten eta 1980ko apirilaren 29an zendu zen zinemaren historian izandako egilerik onenetarikoa.

¿ Kultura eta tradizioagatik ezingo nituzke bestelako pelikulak egin. Heriotzari burla egitea gustatzen zait. Jende arrunta egoera groteskoetan sartzea gustukoa dut.

Alfred Hitchcock