Itzuli orri osora
Alaska, 80ko hamarkadatik ikurra
vie, 20 feb 2009 18:31:00 +0100

Fangoria Nacho Canutek eta Alaskak gaur egun osatzen duten taldearen izena da. Hasiera, behar bada, zaila izan bazen ere, bikoak musikaren merkatuan bere lekua topatzen jakin du eta 1989an (beraien lehen agerpena izan zen urtea) lehen lana kaleratu zutenetik, hainbat disko plazaratu dituzte eta arrakasta eta ospea pixkanaka-pixkanaka igotzea lortu dute. Lan berria datorren asteartean, hilaren 24an, iritsiko da eta, artisten hitzetan, "albumik osoena" da.Martxoan, Fangoriak bere bira berriari ekingo dio Bilbon.

Fangoria jendearen aurrean agertu zen lehen aldia, ia ustekabez gertatu zen egoera bat, 1989ko urriaren 31ko Halloween festa batean izan zen. Pixkanaka, beraien lehen diskoa prestatzen joan ziren, guztiz elektronikoa izango zena, eta, aldaketa handia suposatzen zuenez, Salto Mortal izendatzea erabaki zuten. Horrela, diskoa 1991ko urtarrilean kaleratu zuten. Hala ere, kontzertu gutxi eskaini zituzten. Gainera, Alaska Madrilgo Stella eta Morocco aretoen zuzendaritza artistikoarekin buru belarri zebilen. Baina, hala eta guztiz ere, Salto Mortalek eragin zuen danbateko komertzialari esker zaleek eta kritikak miresten zuten talde batean bilakatu ziren.

1992ko ekainean, bikoak Un día cualquiera en Vulcano S.E.P. 1.0 atera zuen (Vulcano garai hartan Alaskak eta Canutek sortutako diskoetxearen izena zen). "Sálvame" izan zen diskoa aurkezten zuen kantuaren izena. Album horren ostean, bigarren eta hirugarren zatiak iritsi ziren. Hala ere, garai horretan kideetako bakoitzak beraien jarduerak dibertsifikatu egin zituzten. Alaskak beste artista batzuekin kolaboratzen jarraitu zuen eta "Cita con el destino", "Chan Ta Ta Chán", "Lluvia de estrellas", "Hermanos de leche" edo "Peligrosamente juntas" bezalako telebistako saio desberdinetan parte hartu zuen. Horrez gain, artikuluak, elkarrizketak eta ipuin laburrak idazten zituen argitalpen desberdinentzat, horien artean da Ajoblanco izenekoa. Garai hartan izan zen Dj sesioak emateari ekin zionean eta "Mexican Acid Queen" izena hartu zuen.

Trantsizioa

Lehen proiektu horien ostean, Interferencias eta Una temporada en el infierno iritsi ziren. Azken disko hori Fangoriak bere jaiotzatik bizi izan zuen denboraldi zalantzagarriaren amaiera izan zen. Lana, gainera, 90eko hamarkadako espainiar disko onenen artean dago. Soinuak sinpletasunerantz bira eman zuen Carlos Jean diskoaren ekoizleari esker. Abesti guztien abiadura erdi mailakoa edo motela da, baina albuma promozionatzeko aukeratu zuten kantua zertxobait azkarragoa da: "Electricistas". Una temporada en el infiernok talde arrakastatsuenen artean kokatu zituen, 25.000 kopia baino gehiago saldu baitzituzten.

Diskoak izan zuen harrera onarekin Fangoriaren lan berriaren zain zeuden jarraitzaileak. Horrek Naturaleza muerta taldearen lan desiratuenean bilakatu zuen. Proiektua 2001eko urrian argitaratu zuten.

Natura, arkitektura eta bidaiak

"No sé qué me das" aurkezpen abestia izan zen eta kantak duen komertzialtasunagatik jendearen harrera bikaina izan zuen. Albumak 70.000 ale baino gehiago saldu zituen, bikoaren ibilbideko diskorik salduena izan zen. Aurretik egindakoak baino irteera komertzial askoz ere handiagoa izan zuen lan horrek eta bertatik atera ziren "Retorciendo palabras" edo "Miro la vida pasar" bezalako doinuak. Albumaren 75.000 ale baino gehiago saldu zituzten Estatu espainiarrean.

Bost urte beranduago, El extraño viajerekin (2006), Fangoriak pop egiturako eta erraz gogoratzeko kantuen alde apustu egiten jarraitu zuen eta rock, glam, elektronika eta elektro pop generoetatik eragina jaso zuen. Diskoa osatzen zuten beste abestiak oso desberdinak ziren euren artean. Horietako batzuk ezkorrak eta berritsuak ziren eta beste batzuk, berriz, baikorrak eta praktikoak. Albuma salmenta zerrendatako bigarren postura iritsi zen zuzenean. Lau astetan, urrezko diskoa zen. Horrez gain, lanarekin 100 kontzertutako bira egin zuen bikoak.

"Erabateko" itzulera

Fangoriaren lan berria, Absolutamente izenekoa, datorren asteartean (hilak 24) jarriko dute salgai. Hala ere, joan den otsailaren 3tik ezagutzen dugu bere aurkezpen abestia: "Más es más". Alaskak azpimarratu du "Fangoria, Fangoria bera izatea egiten duen lehen disko motako kantua da". Canutek "abestiak arinkeriari eta mundu sintetikoei buruz" hitz egiten duela gaineratu du. "Horrek guztiak irteerarik gabeko kalezulo batera eramaten duela ikusteko idazten dut", esan du.

Albumak, bikoaren ibilbidean bederatzigarrena, "filtro eta laburpen bezala funtzionatzen du", adierazi dute artistek. "Askotarikoena eta irekiena" da eta, era berean, Alaskaren eta Canuten "aurpegiak, alderdiak eta gatazkak hoberen biltzen dituena".

Aste honetan bertan, gainera, Fangoriak "Absolutamente" bere bira berria martxoaren 27an hasiko duela Bilbon. Bikoarekin batera, Bilboko Gold Fever aretoan izango dira The Cabriolets, Nancys Rubias eta La Prohibida taldeak ere. Sarrerek 28 euro balio dute, 24 aurrez erosiz gero.

(Argazkiak: 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7 www.caratulas.info eta 8 www.fangoria.es)